Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik (Zenbait gogoeta kalifikazioaren gainean)
Karlos del Olmo

Sarrera

Vidal Lamiquiz-en arabera (1975, 287. or.), ez Greziako gramatikariek, ez Erromakoek ere (hauek aurrekoen zuzeneko oinordeko "zuzenak" izanik), ez zuten adjetiboa gramatika-kategoria independiente gisa sailkatu. Normalean aditzen sailean barneratzen zuten eta azken hau predikatutzat jotzen zutenez, bertan izen-predikatuak aztertzen ziharduten.

Mediterraneo aldean agertu zen lehenengo eskola-gramatikan, Dioniso Traziakoarenean, alegia, "epiteto" terminoa agertzen da, izen-espezieetariko bat gisa, hau da, adjetiboari izen-izaera damaio. Donatok Erdi Aroan eginiko tractatus-ean adjetiboa izen arruntaren azpisailetako bat dela dio.

Izena eta adjetiboa bereizten lehenengoak gramatikari eskolastikoak izan ziren. Bereizketa hedatuz doa eta Tomas de Erfurt-ek, garaiko irizpide "modista" deritzenei eutsita, adjetibo izendapenak, nola edo hala, besteri atxekia esan nahi ei zuela aldarrikatzen du.

Nebrijak adjetiboaren balio kualitatiboa nabarmentzen du, baita izenarekiko lotura ere. XVIII. mendean osagai independientetzat jotzen dira, Espainiako Akademiak gramatikaren 1870. argitalpenean adjetibo-izenaren baitan, adjetibo ere izendatzen duelarik; bi atal bereiziko ditu, kalifikatzaileak eta determinatzaileak, beti ere izenari loturik bitzuak.

Hjelmsleven eta beste teorialari batzuen aburuz, adjetiboa izen-sintagmaren osagai bigarren mailakoa da, sintagamaren oinarria den izenean nolabaiteko eragina duela.

Esan behar da oso harreman estua dagoela izenaren eta adjetiboaren artean, diskurtsoan elkarrekiko erabateko desberdintasunak dituzten arren. Hizkuntzan dena mugimendua da: hizlariak orokortasuna azaltzeko modu aferente eta itxi bati eusten badio, izena, sustantiboa, erabiliko du, aurreranzko izaera izanik, proposatu egiten duelako. Adibidez, mina. Baina beste higidura bati ere lotu ahal izango dio, adjetiboa erabiliaz, atzeranzko izaeraz, suposatu egiten duelako. Bigarren honetan mingarri, minbera... erabiliko ditu. Mina berba mina bera denotatzeko baino ezin da erabili, mingarria, minbera eta enparauak, aldiz, hainbat gauzari lot dakizkieke, baina beti beharko dute aurretiazko euskarriren bat.

Zergatik, beraz, adjetibazioari buruzko artikulu bat itzulpenezko aldizkari batean? Abiarazlea han hemenka askotan esandako Peio Kaikuren egia horietako bat: "Euskara pobre da oso adjetiboen sailean". Baliteke, adjetibotzat hiztegiek jasotako berbak baino jotzen ez badira, bestelako adjetibazio-mota guztiak albora uzten direla. Artikulu honek, adibideak erakutsita, topiko tipiko hori hautsi nahi du, euskarak hamaikatxo adjetibakera dituela agirian jarriaz. Finean, hizkuntzak gramatika bat eta hiztegi bat baino ez direlako uste erdi ustela dago jatorrian: Couseriek maiz esan bezala, ezinezkoa da hizkuntza osotasunean deskribatzea. Gehien-gehienez, bere osagarri batzuen berri eman ahal izango da une jakin edo egoera baterako, diakronian zein sinkronian, hizkuntza etengabe aldatzen ari den sistema izanik. Hiztun guztien berbaldiak jasotzerik ez dagoenetik... Horrela, hiztegiek, maiz, banan-banako zuzeneko baliokidetzen berri baino ez dute ematen eta, litekeena da hiztegian jasotako hitza, maiztasunez, hiztegian jasotzen ez den esamolderen bat baino gutxiago erabilia izatea.

Peter Newmark-ek dioenez (1992, 237. or.), itzultzaileak lanabes oinarrizko gisa hizkuntza bakarreko hiztegiak erabiliko ditu. Elebidunak bigarren maila batean leudeke, askotan lagungarriak izan beharrean, galbidea baitira, hain zuzen ere gehienetan hitzen banan-banako harremanei baino begiratzen ez dietelako. Zergatik adjetiboa beti beste adjetibo batez eman behar? Eta hori itzultzen ari diren bi hizkuntzen arteko norabide biotan. Esate baterako, erdal "panzudo" hitza euskaraz eman nahi izatekotan, zein hiztegitan aurkitu lapurterazko adibide hau "gizon zorro handia"? Eta alderantziz?

J. M. Agirreren berbetan, (1991, 628. or.), "Kategorizatze hau (adjetibazioa) ere aski oinarrizkoa eta emankorrra da, karakterizazio, kalifikazio edo balorazioak egiteko bideak eskaintzen bait ditu (...). Bestalde, adjetibatzea, propioki, epiteto eta atributo funtzioetan obratzen da (...)"

Adjetiboaz ari garela, Mitxelenak (1970, 68. or.) esandakoa hitzez hitz jasotzea ezin argigarriagoa da: "Está claro que, en vasco, adjetivos y sustantivos no están tan claramente diferenciados como en una lengua románica con moción (...) o como en inglés mismo (...). Esto hace posible que, en el plano sincrónico, Martinet negara, frente a Lafon, todo fundamento a una distinción sust. / adj. en vasco y, sobre todo, que, en el terreno diacrónico en que ahora nos movemos, el paso de una clase de palabras a otra, excepcional en una lengua románica, por ej., en el sentido sust. › adj. (cf. una mujer bandera o fr. une cuite maison), aunque no a la inversa, no encuentre mayor obstáculo entre nosotros". Beraz, kategoriaz aldatze hori halako erraza izanda, ez da harritzekoa euskarak askok uste baino adjetibo gehiago izatea.

Bestalde, ezin ahaztukoa da P. Laffitek esandakoa (1962, 133. or.), alegia: "Un bon dictionnaire basque devrait indiquer pour chaque adjectif: 1º s'il s'emploi comme épithète; 2º quelle forme il agrée comme attribut et apposition; 3º le changement de sens qu'entraine le changement de forme; 4º comment se construit son complément, quand il en a". Badirudi ezer gutxi egin dela Laffitek hori esan zuenetik.

Baina, ezin amaitu, hasierako lerrootan esandakoari beste behako bat botatzeke: adjetibazioa ikertzearen arazorik nagusiena adjetiboarena oso kategoria lausoa izatean datza. Ikusi besterik ez dago L. Villasantek zer dioen (1983, 153. or.): "La omisión (de la categoria gramatical de las palabras) se explica, en parte, por la dificultad real que ello entraña muchas veces, ya que en vasco, con más frecuencia que en castellano, una misma palabra puede realizar funciones que corresponden a diversas categorías gramaticales, y a veces se halla uno perplejo a la hora de decidir a cuál categoría pertenecen algunos vocablos. Por de pronto, son muy abundantes en vasco los adjetibos que se adverbializan. También en castellano se conoce este hecho. "Dale duro"- Eman gogor. Pero en vasco es mucho más frecuente y común". Zer sailkapen-motari hel dakioke euskaraz adjetiboaren zeregina betetzen duten elementu edo baliabide (kategoria?) guztien berri emateko? Aurrerago ikusiko denez, artikulu honetan hiru eredu desberdin agertzen dira, hirurak osagabeak, ezin baitezakete adjetibakera guztien berri eman. Agian, irizpide morfologiko edo sintaktikoak baino, funtzionalak erabili behar lirateke, alegia, euskaraz adjetibo-zeregina bete ditzaketen elementu funtzionalen zerrenda eratu eta edozein hitz, sintagma edo dena delako unitate adjetibo izateko gaitzen dituzten mekanismo funtzionalak zedarritu. Zeren, bai Euskaltzaindiak, bai Altzok, harridurazko perpausa bera edo izen beraren errepikapena bezalako hizkuntz elementuak kokatzen baituzte adjetibo-bihurkarien artean. Agian, arinago amaituko litzateke zer ezin den adjetibo izan definituz gero.

1. Euskaltzaindiaren ikuspegia

Euskaltzaindiak (1985, 241. orrialdetik aurrera) adjetiboak bi talde handitan sailkatzen ditu: izenondoak eta izenlagunak. Izenari ezezik, predikatu osoari ere erants dakioke. Kokapenari dagokionez, leku bitan ager daiteke: izen sintagma baten barnean izen bati lagunduta, nahiz predikatuaren barruan osagarri predikatiboa osatzeko.

Izenondoa egun izenaren eskuinean joan ohi den arren, ez da lekukotasunik falta ezker kokapenaz den bezanbatean. Ez dira bakanak, bestalde, ezker zein eskuin doazkeenak. Bestalde, hitz-elkarketatik (izen-elkarketatik: euskara + langileria  euskal langileria) izenen aurrean doazen adjetibo modukoak ere agertzen dira.

Salbuespenak salbuespen, izenondoa euskaraz izenaren eskubitara azaltzen da. Izenondo bat baino gehiago izatekotan, nongotasuna adierazten duena aurretik doa, gainontzekoak atzetik, normalean, izenondo horiek izenari erasten dioten informaziorik garrantzitsuena izenaren albo-alboan doala baderrakegu. "Beraz, badirudi izenondoen ordena sujetiboa dela" (1985, 248. or.); irizpide aipagarria luze-laburrarena litzatekeela: laburrena lehen, luzeagoa gero. Hitz elkartuak ere izenondoak izan daitezke.

Partizipioa, Euskaltzaindiak esan bezala (1985, 250. or.), aditz-adjetibo bat besterik ez da. Zeharo lexikalizaturik dagoenean izenondoaren lekuan agertuko da:

haur ongi ikasiek ez dute horrelakorik esaten

Baina izenlagun gisa ere joan ohi da batez ere partizipiodun osagai hori perpaus oso bat denean:

ongi ikasi haur batzuk

ongi ikasitako haur batzuk

Eta luzeegia denean, aposizioan ere:

haur bat, ongi ikasia, etorri zaigu

Partizipiotik datozen adjetibo horiek predikatuan ere ager daitezke:

pertsona hori nekatua da

gauza hori mila bider esana da

Zenbait adjetibok mugatzailerik gabe agertzeko joera dute: "zoriontsu, dohatsu, libre, berdin..."

libre da gizona nahi duena egiteko

Beste batzuk beti osagarri predikatiboetan agertzen dira eta inoiz ez izen-sintagma baten barnean: "gai, gauza, aiher, haizu, zilegi, sori, bide,.. (eta beharbada "komeni, ados, akort...")". Hala ere, adjetibo soilak diren ala aditz-esapide zalantzan dago:

ezkontzaren haustea lege da, baina ez zilegi

Izen batzuk adjetibo gisa erabiltzen dira, batez ere inoren egoera adierazten duten izen adjetibotuak izanik: "bildur, gose, haserre, ahalge, lotsa...". Hauek ere mugatzailerik gabeak dira:

haserre da mutila

Perpaus txertatu bati dagokiola, mugagabean doake adjetibo-sintagma ("on, hobe, zail, gaitz..."):

On da eskolatzea.

Horrelakoetan mugatuak ere zilegi diren arren, mugagabeoi hizkera landuaren kutsua darie, antza.

Adjetibo-segidetan, ez da bitxia mugagabera jotzea, mugatuaren kalterik gabe:

Jauna, zure grazia ez da handi, azkar eta gozo?
Jauna, zure grazia ez da handi, azkar eta gozoa?
Jauna, zure grazia ez da handia, azkarra eta gozoa?

Adjetiboak maila-adberbioren bat duenean, bereziki -ago konparazio-atzizkia, joera handia dago mugatzailea ez jartzeko, nahiz mugatua ere agertzen den; -egi atzikiaz ere bietara jokatu ohi da. Superlatiboa, aldiz, beti mugatua:

horiek guztiak baino ederrago(a) da
etxe hori handiegi(a) da
zu zara ederrena
Izenlagunez osaturikoetan beharrezkoa da artikulua:
liburu hori plastikozkoa da

Adjetiboak osagarriak har ditzake, perpaus osoak edo bestelako izen sintagmak:

Ez naiz zuen arazoak konpontzeko gai
Elizari hurbil dago Joxanen etxea

Adjetiboen sailean kategori aldaketak ere gertatzen dira, direla adjetiboak sorburuak, direla emaitzak:

sagardoaren gozoa
nekearen handia
adin gara (adin bereko gara)

Kategori aldaketa horietako batzuetan, nolabaiteko metaforak sortzen dira:

pertsona oiloa
emazte zilar hori!

Izenondo baten maila adierazteko euskarak hainbat bide darabiltza:

  • marka fonetikoak:

- azentua: jáatorra
- palatalizazioa: ur hotxa
- kontsonanteen ezaugarriak aldatzea: harrrroa

  • marka morfologikoak

- atzizkiak: beransko, harroxko, ilunska, lotsatuxe, handixeago, handitzar, beltzarantxo, gorrats/gorrail/gorritsu/gorriantz, gaziantz...

- errepikapena: polit-polita

  • maila-adberbioak eta zenbatzaile batzuk:

- goi-maila: oso polita, erabat aspertuak, biziki neska atsegina, alai askoa, ondo galanta...

- askitasuna: lan zail samarra, nahikoa neska polita, aski aberatsak...

- ezeztapena: etxe hau ez da batere polita

Adjetibazioaren gainean aritzean, ezin alboratuzkoa da konparazioa, finean oso bide emankorra ez ezik, maiztasun handikoa ere baita hizkuntzaren erregistro desberdinetan:

sagarrik handiena har ezazu
emaitza hobea lortu beharrean zaude
etxe hori handiago(a) da
etxe hori beste hura baino handiagoa da
zu baino biziki (aise/anitzez/askoz ere/dexente...) handiagoa da
gero eta politagoa da nobela hau
gero eta auto politagoak
zenbat (eta) zaharrago, hainbat (eta) petralago
zaharrago eta txarrago
aldian baino aldian gaiztoagoa
zenbatenaz gosea handiagoa, hanbatenaz janaria gozoagoa
zein baino zein ederragoak
ezinago ederra / ezin ederragoa
polita baino politagoa
hura are handiagoa da
oraindik ere zaharragoa
ni bainoago den bat
zauriak gordintzenago
handiegia da
etxe lar handia
zurea nirea bezain garestia da 
honen/horren/hain ederra bada, har ezazu

Izenlagunei atzera ere heldurik, adjetibo horiek -en edo -ko kasu-markak izan eta izenaren ezker partean paratzen ditugula esan:

etxeko lanak egin ditut
aitaren etxea

Atzizki horietako batek (-ko, alegia) izenlagunak osatzea du zeregin. Badirudi erlatibo baten ordaina izan daitekeela adizlagun gehienetan:

zurekiko harremanak = zurekin + ko harremanak = zurekin ditudan harremanak

Beste deklinabide-atzizkiek ez bezala, nolabaiteko lotura dagoela baino ez du adierazten. Hala ere, -ko horren aurrean doana ez da beti adizlaguna izaten, baina ez dirudi harritzeko moduko gauza denik, honelakoetan adjetiboen antzeko zerbait dagoela esan baitaiteke, eta gauza jakina da -ko adjetiboei ere erants dakiekeena:

bihotz oneko neska

Beste atzizkiak, -ren-ek, gehienetan, -ko-k ez bezalako erlazioa adierazten du:

etxearen jabea # etxeko jabea

Azkenik, esan beharra dago adjetiboaren zereginak aposizioan doan izen batek edo izen-sintagma batek betetzen duela:

Axular, gure idazle handiak, idatzi zuen bezala...
Alberdi anderea
amona Josefina
andre Madalen
On Ramon agurgarria

Honainokoan Euskaltzaindiak "Lehen Urratsak I" izenekoan adjetiboari eskainitako sailaren laburpena, agortzailea izateko asmorik gabe, ikuspegi sistematizatu-eredu bat eskaintzea beste helbururik ez da izan, segituan jasoko denarekin alderatzeko. Bigarrena 1961ean argitaraturiko lan bat hartzen du abiaburu, Diego J. de Alzo-ren "Estudio sobre el euskara hablado" delakoa, Mitxelenaren laudoriak jaso zituen arren, egun ahaztuxe dagoen oinarrizko lan gogoangarria delakoan.

2. Ahozko erabilkeran ezagunak diren adjetibazio-bideak. Altzo-ren ekarria.

Atal hau osatzeko, esan legez, Altzo-ren "Estudio sobre el euskara hablado" liburuan jasotako sailkapena eta materialak erabili dira batez ere. Liburua 1961ean argitaratu zenez gero, litekeena da egileak emandako sailkapen edo kategoria gramatikal batzuk bat ez etortzea egun korritzen dutenekin, adibidez, aurreko sarreran Euskaltzaindiaren "Lehen Urratsak -I" gramatikatik harturikoekin. Dena den, gramatikan kontzeptuak eta terminoak oso aldakorrak dira, lekuko, Euskaltzaindiak berak azken urteotan eginiko terminologi aldaketa batzuk. Finean, lan horren balioa gipuzkeraz eta goi nafarreraz herriak erabilitako hainbat baliabideren berri eskaintzea izan zen, literaturaren bidetik zertxobait urrunduta. Hizkera idatzian eta ahozkoan ia baliabide berberak agertzen dira, baina, antza denez (sakonago ikertu beharra baitago) maiztasunak ez dira berdin-berdinak usadio biotan.

2.1. Aditzetatik eratorriak

Euskaraz, beste hizkuntza askotan legez, adjetibo-aldra garrantzitsu bat aditzetatik dator, zelan edo halan; erlatibozko egiturak ere adjetibotzat jo daitezkeelarik. Beraz, ez da harritzekoa askok uste baino sail handiagoa topatzea euskal adjetiboen artean, adjetibaziorako bide batzuk, ahor koxka, hiztegietan nekez jasotzekoak izateagatik, eremu lauso batean egoten direlarik, nork indar eta abia berria eman zain, ahozko eta ekanduzko usarioetan izan duten zeregina hizkera landuan ere ikus dadin, beti ere erdal adjetibazio-eremu semantikoen menpean egoteke.

2.1.1. Aposizioak

  • Atzizkirik gabeak:

aditu gauzak (AN): cosas oidas

egon ura (G): agua estancada

  • -ko atzizkiaz:

adituko gauzak (AN) : cosas que se han oido

Arizkunen egoneko ura (AN): agua que estuvo en Arizkun

  • -ta atzizkia gehiturik:

lotuta dantza (AN): baile agarrado

bada han nik eramanda kaliza (G): hay allí un cáliz que llevé yo

  • -tako atzizkia gehiturik:

atzo etorritako gizona (G): el hombre venido ayer

santa ustetakoa da (G): de las tenidas por santa

lanak egindako agiria (G): certificado de haber hecho los trabajos

2.1.2. Postposizioak

gizon asko sufritua da (G): hombre que ha sufrido mucho

ez dut gaizki nahirik (G): no he tenido intención de hacer mal

etxean dut ahizpa atakeak emana (AN): la hermana a quien dio el ataque

nahi gaizto egonik ez dut: no tengo ningún deseo consentido

2.1.3. Ezezkoak

izan ditut egite batzuk ez egin beharrak (G): he hecho actos que no debía hacer hecho

egin behar ezak (AN): actos que no debían haberse hecho

etorri gabe bati (G): a uno que no vino

ez-urte (B); año estéril

2.1.4. Aditzari -t(z)eko edo behar/beharrezko gehituta sortutakoak

mahaian jartzeko aulkiak (G): asientos a poner en la mesa

lan egin beharrak baditut (AN): AN): trabajos que debo hacer

2.1.5. Aditzari -la erantsita sorturikoak

hamasei mila pezeta egin zuela behia erosi nuen (AN): compré una vaca que valió dieciseis mil pesetas.

lainoak dira laster pasatzen direla (G): hay nubes que pasan pronto

2.1.6. Aditzari -lako erantsita sorturikoak

Tomas delako hori (G): ese a quien llaman Tomás

adiskide zuelako hura (G): aquel a quien tenía por amigo

dakidalako hutsik ez dut (G): no tengo falta conocida por mí

2.1.7. Aditzari -n erantsita sorturikoak

a). -n agerian dutela

hura jaio zen herria (G): el pueblo en el que nació

harek ekarri duen ogia (G): el pan que ha traído

b) -n elipsian dagoela

  • Nahi izan-etikoak

badira aitortu eta jaunartu nahiak (AN): hay quienes quieren confesar y comulgar

  • Duen eliptikoa

gizon hanka motz(duen)a (G): hombre paticorto

  • Den eliptikoa

lanik ez (den) garaian (G): tiempo desocupado

hau ezin (den) denboran: tiempo en que no se puede esto

  • Ahal izan-etikakoak

ahal guztian, ahal guztietan (G): todas las veces que se puede/a

  • Bestelakoak

Hori etortzen guztietan (AN): todas las veces que viene

Egin behar(diren)rak egin ditut (G): he hecho todas las cosas

Egin behar ez(diren)ak ez ditut egin (AN): no he hecho las que no tenía que hacer

Baziren egunak batere euririk ez (zela)(G): había días sin ninguna lluvia, en los que no llovía

2.1.8. -kodun adjetiboak, adjetibo-esaldi gisa

a) -ko gehi ekintza, grina, lekua, ezetza eta abarrak adierazten dituzten izenak

Behar: egun lan egin beharrekoak dira (L): días de necesidad u obligación de trabajar
lagun beharrekoa da hori (L): persona necesitada de compañía

Nahi: etorri nahikoak badira (AN): los que quieren venir

Kezka: kezkako zerik ez dut (AN): no tengo motivo/cosa que me remuerda

Aurre: aurreko gizona (G): el hombre de delante

Izugarri: izugarriko berria (AN): nueva espantosa

Belaun: belaunetako lohietan egon (G): meterse en barro (que llega) hasta las rodillas

Lepo: lepo beteko uretan sartu (G): meterse en aguas (que llegan) hasta el cuello

b) -ko gehi deklinabide-atzizkidun izenak

-gana: Jaungoikoaganako maitetasuna (G): amor de hacia Dios

-ra: Otsondorako bidea (AN): camino de a Otsondo

-raino: goitik uretarainoko bidea (G): el camino desde arriba hasta el agua

-kin: umeekikoa/oiloekikoa egin (G): hacer lo (tocante a) de con los niños, con las gallinas

-z: bidezko/ezinezko gauza (G; AN): cosa de justicia, cosa imposible
oroituzko zera (AN): cosa hecha con advertencia

-tik: zerutikoa, zerutikakoa (B): el (venido) del cielo

Orohar, -ko atzizkiak izenak adjetibo bilakatzen ditu, izenak atzizkidunak izan zein izan ez:

aukerako gizonak (G): hombres escogidos

hitz errietakoak (AN): palabras de riña

2.2. Aditzak adjetiboen osagarri

a) Agian -z atzizkia elipsian dagoela

egin erraza/zaila: fácil/difícil de hacer

b) -z edo -tik elipsian daudela

egin berria: hecho recientemente

egin zaharra: hecho antiguamente

c) Agian -ko elipsian dagoela

minbera: delicado

d) Bete-ren hurrenkerarekiko berezitasuna

itsasontzi bete arrain ekarri zuten(G): barco lleno de pescado

e) Beste zenbait berezitasun

e') Postposizio gisa ez doazen adjetiboak

laster-lanak (G): trabajos de prisa
garratz-usaia (G): olor acre
gazte-denbora (G): tiempo de joven (honako hau beharkizuna izan daiteke)
alfer-lana (AN): trabajo inútil
behar-meza (AN): misa de obligación
asko tokitan (AN): en muchos sitios
gehien tokitan (AN): en la mayoría de los sitios
oker-bidea (G): camino torcido
zikin-solasak (AN): conversaciones obscenas
txiki-denbora (G): niñez

e'') -garren elipsian

biloba (bigarren iloba): biznieto

bibelarra (bigarren belarra): segundo corte de la hierba, segunda hierba

2.3 Aditz-izenetikakoak

mutilak jartzeko aulkiak (G): los asientos que hay que poner a los chicos

etxea garbitzeko da (G): la casa está por barrer

2.4 Artikulua adjetiboetan

a) Azkenik agertzen den hitzari lotua

berri onak ekarri

ezin gauzak

hor da gizon bat orain etorria

b) Partizipioekin honela agertzen da:

  • Izan iragankorra

lana izan/izana/izanik det

  • Egon, eduki

lana egina/eginik/eginda dago

lana egina/eginik/eginda daukat

  • Izan iragangaitza

etorri naiz
iloba joan zaio
iloba joana du

  • Geroaldikoak

etorriko naiz
eginen dut

c) Geroaldiko -tzeko

laguna etortzeko/etortzekoa da

laguna etortzeko/etortzekoa dut

2.5. Kualitate-izenak

Berezko edo metaforazko kontzeptu bakarra adierazita, izena, adjetiboa eta adberbioa izan daitezke. Besteak beste, honako hauek agertzen dira: ahal, alfer, agiri, aisa, aldagarri, apal, argi, arin, harro, babes, bakar, behar, berdin, bero, berri, bikain, bizkor, doi, eder, egarri, epel, ergel, eri, eroso, erraz, estu, etsai, ezin, ezti, garesti, gaizo, gaixo, gai, gaizto, garbi, gazte, gizen, gogor, gordin, gose, gorria, herren, hobe, hotz, huts, idor, igar, ilun, isil, itsusi, izugarri, jator, kaltegarri, laiotz, laster, lasa, lasai, latz, lehor, lohi, makur, maite, mami, min, mozkor, nabarmen, nagi, on, oker, ordain, txar, samin, zabal, zabar, zahar, zakar, zale, zelai, zikin, zintzo, zuzen, xuxen.

Sail honetan "ihesirik joan" "handikia", "jarraikia" eta horrelako bakanka batzuk ere barne daude.

Aurreko zerrendari kantitatea adierazten duten batzuk gehitu behar zaizkio: asko, handi, bat, gehiago, gehiegi, gehien, gutxi, guzti, honenbeste, horrenbeste, hainbeste, larri, luze, koskor, oso, txiki.

Batzuetan hain eta horren adjetibo gisa ere erabiltzen dira:

ez nuen hain obedientzian egin (AN): no obré con tanta obediencia

2.6. Joskera berezidun batzuk:

haize-leku gogorra (AN): sitio de fuerte viento

bero-leku handia (G): sitio de gran calor

2.7. Adjetiboek esaldian duten kokapena

  • Kalifikatiboak izenaren postposizio gisa

mendia handia

  • Kalifikatiboak aposizioan (salbuespenak)

alfer-bidea (G, AN): viaje inutil
azken tokia (AN): ul último lugar
asko tokitan (AN): en muchos sitios
oker bidea (G): camino torcido
zikin solasak (AN): conversaciones sucias
behar meza (AN): misa de obligación
garratz-usaia (G): olor ocre
txiki-denbora: tiempo de la niñez

  • Erakusleak postposizio gisa

neska hau/hori/hura

  • Erakusleak aposizioan (salbuespenak)

hau/hori/hura beroa!

hau bai dela beroa! (G): ¡ésto si que es calor!

  • Izenorde genitibo edutezkoa aposizioan

gure maite hori: esa/e amada/o nuestra/o

  • Izenorde genitibo edutezkoa postposizioan (salbuespen bakan-bakana)

sasoia joan da gurea (G): ha desaparecido nuestra coyuntura

  • Numeralak aposizio gisa (bat eta bi salbuespena)

bi urte ditu

bigarren urtean doa

  • -kodun mugatzaileak aposizioan

animen aldeko lanak

mutilei jartzeko mahaiak

urtean behingo jaunartzea (G): la comunión anual

  • -kodunak postposizio gisa

kaja bat etxekoa badugu hemen (G): tenemos aquí una caja de casa

jan kalte egitekorik ez hartu (G) no tomar comida que le haga daño

  • Erlatiboarena egiten duten partizipioak aposizioan

gure zuzendari izaneko (AN) izandako hura (G): aquel que fue nuestro director

  • Partizipioa postposizioan

mahaia mutilei jartzekoa ekarri (G): traiga la mesa que hay que poner a los chicos

bada hemen gizon bat orain etorria (AN): hay aquí un hombre que ha venido ahora

  • Metastasia

eskola bat egin dut hutsa (AN): he faltado a una clase

asko dago landarea (G): planta, haber, hay mucha

2.8. Adjetiboen modifikatzaileak

  • Hagitz, arras, arrunt, franko, oso, sano eta enparauak postposizioan zein aposizioan agertzen dira
  • Hain aposizioan joan ohi da.
  • Bezain izena eta adjetiboaren artean edo bi adjetiboren artean.

2.9. Superlatiboa adjetiboetan:

2.9.1. Azentuaz eta bokala luzatzeaz:

béehartsua: muy necesitado
póolíita: muy bonito
záaaharra (G, AN): viejísima/o

2.9.2. Errepikapenezkoa:

besterik da besterik (G): ser verdaderamente diferente
gain-gainekoa da (G): ser persona eminente
burdin txar-txar-txar bat (G): hierro pequeñísimo (?)

2.9.3. Hitzak gehitzearen bitartezkoa. Hiru gradu lortzen dira:

  • 1. gradua: hagitz, asko, aunitz, ondo, ongi, oso, arras, txit, txoil, honen/horren/hain ...
  • 2. gradua:

- Azentu bidez:

áarras poliki (AN): en muy buen estado

- 1. gradukoak errepikaturik:

oso-oso ona da (G): es buenísima/o

- Adberbioak eta adjetiboak gehiturik: halako, ahalena, eder, gaizto, porrokatu

gaizto ahalena (G): malo más que malo

halako ederra da (G): es hermosísima/o

- Harridurazkoez:

huraxe bazen, bai, astotxo! (G): era un grandísimo animal

  • 3. gradua:

- Azentu bidez:

óooso ona da

- halako, ahalena, eder, gaizto, porrokatu adjetibo-adberbioei silaba luzatuaz eta azentuatuaz lortuak:

langile póorrokatua (AN, G): muy-muy-muy trabajador

Lehenengo graduko adberbioak errepikatuta:

arras-arras-arras pozik (AN): contenta sobremanera
Berealdiko, berebiziko, ikaragarri, ikaragarrizko, ikarazko, izugarri, puska, huts... gehiturik:
on puska da (G): ser un/a buenazo/a
on hutsa zen (G): era buenísima/o
izugarrizko lana (AN): trabajo enorme

  • 4. gradua:

Azentu bidez eta bokalak lutzatuaz:

háaaalako handia da: es extraordinariamente grande

Adberbioak errepikaturik:

oso-oso-oso-oso ona da: es extraordinariamente buena

Ezin/ezinda gehi baino gehi -ago egituraz:

ezinda gehiago hobea (G): inmejorable

3. Beste iturri batzuetatikakoak

J. Mokoroaren (1990) lana hartu da oinarritzat atal hau gauzatzeko. Hitz-elkarketetako gidoietan kontraesanik aurkituz gero, artikulugileari gehienbat zein Mokoroari (beraz, hainbat idazleri) leporatu. Honako testigantza hauetan gaur egungo arau ortografikoak erabili dira, batzuetan adizkiak batuaz ematen direlarik, jatorrizkoan tokian tokikoak agertu arren, aldaketa horrek adjetiboa nola eratu den ikustea galarazten ez duelakoan.

3.1. Superlatibo erlatiboa

Atal gisa agertzen denez gero, aipatu liburuko bigarren alean, bere hartan uztea egokitzat jota, hona hemen laburpentxo bat:

  • Adizki jokatua + erlatiboa:

dagozanik onenetarikoak (B): los mejores que hay
dutenik onena (G): lo mejor que tienen
munduan danik luzeena (B): el más largo del mundo
inon ere bildu den uztarik ederrena (G): la más hermosa cosecha recogida en parte alguna
izan danik onena (B): el mejor que ha habido
inon ere den hoberena (G): de la mejor calidad conocida
ahal zituen jantzirik apainenekin (G): con los vestidos más elegantes que pudo
daitekeenik atsegingarriena (UG): la más grata
den gutieneko bidegabea (L): el más mínimo daño

  • Adjetiboa errepikatuaz:

onik onena (G): la mejor de todas
nagusien nagusiak (L): los más sobresalientes
nagusietan nagusiena (L): campeón de campeones
txarren-txarreneko grinak (G): la más funesta de las manías

  • Hitz edo sintagmaren bat gehituaz:

aspaldikorik gurienak (G): los más lisos vistos
sekulako gizonik ederrena zatoz (B): vienes más guapo que nunca
egundokorik itxurarik onenak (G): las mejores perspectivas
inoizko(rik) luzeena (B): más larga/o que nunca
behinik gizenena (G): más gordo/a que nunca
inondiko gozoenak (G): los más esquisitos
nihongo elizarik ederrena (L): la iglesia más hermosa del mundo
behinekorik gehiena (G): más que nunca
sekulan eta gustokoena (G): más a gusto que nunca
sekulakorik ijito gehien (G): más gitanos que nunca
egundainokorik beranduena (G): más retrasada/o(s) que nunca
oraindikako lotsagarriena (G): más deslucidos que nunca
aspaldikorik ondoen (B): mejor que nunca
inongo gehien (B): más que en ninguna parte
ahalbait eta zehatzen (B): lo más exacto posible
orotako aberatsena (L): la más rica de todas
haietxek eta azkarrena botako ditu (G): los que precisamente derribará antes
denetan bizkorrenak (BG): los más espabilados
ezin eta agur gozoena (G): la mejor acogida
ahalik eta hobekienik (L): lo más posible

  • -en gehi -ik atzizki soila:

horrek du hirina xurienik (AN, L): la harina más blanca

  • Izena bera errepikatuaz:

kalte guztien gaineko kaltea (L): el daño mayor de todos

  • Aposizioan:

garestieneko olioa (G): aceite del más caro

3.2. Pertsona- eta herri-ezizen batzuk.

Hauetariko batzuk adjetiboen artean sailkatzea zalantzagarritzat jo liteke, nahiz benetan zeregin hori bete. Ahor zenbait adibide:

Patxi Agure (B): "calvo"
Patxi Buruargi (B): "calvo"
Martin Ilargi (B): "calvo"
Patxi Zatar (G): "sucio, grosero"
Manu Zantar (B): "grosero"
Mari Buruarin (B): Mokoroak ez dakar itzulpenik
Krispin Kale (B): Mokoroak ez dakar itzulpenik
Mañaña Motz (L): Mokoroak ez dakar itzulpenik
Martin Tripandi (L): "tripón"
Zatarrandi (G): epíteto a una solterona presumida
Marizahar (G): epíteto a una solterona presumida
Txomin Tranpa (B): "tranposo"
Joakin Guzur (B): "mentiroso"
Matxi Ardantza (B): "borrachín"
prantses-behorra (G): mujer "percherona"
atze-bikotxa (G): mujer "percherona"
gaztajale (G): "comequesos"
zorro beltz (G): "bolsa/funda negra"
Anton Diru (B): apodo dado a un ávaro
Anton Zurrut (G): Antón "Copas"
Patxi Gaizto: apodo dado a un gitano
Kañi Etxekalte: apodo dado a un gitano
Pantxika Txistu: apodo dado a una gitana
Buruloka (B): "tembleque"
Hankandi (B): "pata grande"
Txizati (B): "meón"
Sudurmotz (B): "chato"
labe-itxuskin (G): "estropajo" (neskez esana)
On bila, on bila, bonbila, Malen Bonbila (B)
ipurtandi (G): nalgudo/a, rolliza/o 
lepatsu (B) jorobada/o
ipurtoker (G): contrahecha/o, torcida/o de nalgas

Ez dira ahantzi behar, bestalde, hainbat herritakoek dituzten ezizenak. Besteen antzera, zerrenda honek ere ez du agortzailea izan gura:

Txintxarri (G): Alegikoak
Bigunak (G): Antzuolakoak
Zerri gorriak (G): Mutiloakoak
Kokoak (B): Zeanurikoak
Joxemaritarra (G): donostiarra
Santa Luzia ezin-utzia (AN): la indispensable
ipurdikara koipezto (B, Bermeo): kanpotarrak, etorkinak

3.3. Oina besteko zapata (anabasa)

Adjetibo batzuk sail batean baino gehiagotan egon daitezke, iritziak-iritzi. Nolanahi ere den, beste nonbait esan legez, sailkapen "taxonomiko" agortzaile eta erabat zehatza eskaini baino, normalean pobretzat jo izandako euskal adjetibazioaren joritasuna erakutsi nahi izan da. 

Ikusiko denez, sailkapena egiteko ez da irizpide bakarra erabili, alegia: morfologikoa, sintaktikoa..., nahasian agertzen dira, azpimarratu nahi den alderdiak hala aginduta.

3.3.1. "-ko"ren bitartez loturiko batzuk

Hona hemen atal jorienetariko bat, ikus daitekeenez, deklinabide-atzizkidun ele ugari eta hainbat kategoria gramatikal ere adjetibo bilakatzen baititu. Altzori emandako sailean -korekikoak zehatz eta mehatz sailkatzen direnez, hemen bereizketarik gabe eman dira, horietako batzuk sailkatzen zailak ere badirelako. Hala ere, bertora ez dira denak jaso, beste zenbait ataletan bereziki nabarmendu nahi izan diren bestetzuk daudelako.

nonahiko jan-ontzaile (NG): buena cocinera
noizean-noizeango burukomina (B): jaqueca crónica
labetik harako ogi (B): pan recién cocido
osterantzeko izkimiri (B): entremés, sainete
bizi nahiekoa (G): persona espabilada, activa
tarteko lan (NG): tarea de casa
berriroko pesta (G): fiesta recomenzada
dena beharrekoak (B): necesitadas/os de todo
nahas-mahaskako eskola (L): escuela mixta
sitsak jotzeko arropak(G): expuestos a apolillarse
sitsak jotako arropak (G): atacados por la polilla
batetik besterainoko arratare (B): rasgón de parte a parte
oina-oinako zapata (G): zapato de su medida
txapela larruakikoa (G): boina con correa
inorenekoa (G): casa ajena
atorratzako zerbait (G): algo que haga de camisa
beranduko orduak (G): horas tardías, a deshora
zintzilikako oihal-zapi (G): adorno con colgaduras
upela baino handiagoko mozkorarrekin (G): gran borrachera
bestekoa izan (G): persona convecina
handikoak (B): los/as de la vivienda contigua
etxekoneko (G): el/la del otro piso
ogipeko (B): servidor/a
hanka bizikoa (G): ágil de piernas
guztirakoa (B): apta/o para todo
ezertakoak (B): habilidosas
nahi bezalako jende (G): personas aptas
esateko gaitasun (B): aptitud digna de mención
bestezazko hitzegite (G): conversación mediante terceros
gizajo gelditu beharrekoa (G): un/a pobre hombre/mujer
Jainkoaren eskutikako lanak (L): las obras de la mano de Dios
gizentzekoa izan (B): ser propenso a engordar (cerdo)

3.3.2. Aditza/izena + barik/gabe(ko)a

...urte bete gabeko neska (G): chica menor de ...
bizarra azaldu gabeko ume (G): imberbe
hezur gabeko hankak (B): piernas ágiles, de goma
ogi jakirik gabea (L): pan "a palo seco", sin nada
ardo bako (B): abstemia/o
lur zaporegabe (R): tierra dura, ingrata
gozo bagako lur (B): tierra no jugosa
segak jo-gabea (G): sin segar
inoiz esnea batu bako (B): madres nunca ordeñadas
eguzki bako baserri oskola (B): caserío de mala muerte
su bako etxe (B): casa deshabitada
zeozertan ikasi bagakoak (B): inexpertos
etenbako langile (B): trabajador/a incansable
arren-bako lan (B): trabajo sin esfuerzo/oración
baso erdi inork edan-gabeak (G): Mokoroak itzulezintzat joa

3.3.3.- Adizki jokatua gehi -ko

jan nazazuko dago (B): está que dice "cómeme"

hordagoko bazkal-afari (B): comida y cena de primera clase

3.3.4.- "-zko"

Aita Villasantek bere "Estudios de Sintaxis Vasca" liburuan adjetibaziorako oso baliabide emankortzat jo arren, Mokoroak jasotakoen artean ez da hainbestetan ikusten, ezta Altzoren adibideetan ere.

herri jaungoikozko (B): pueblo piadoso

3.3.5. Metaforak, irudiak, konparazioak...

Barruti honetan denetarik agertzen da, alegia, morfologia edo sintaxiaren aldetik beste nonbait ere sailka daitezkeenak. Hala ere, banan-banako baliokidetzen mugak gainditzeko orduan honelakoek duten garrantzia nabarmentzearren, baliabide gisako atal hau eranstea erabaki da. Zer esanik ez, honetan ere -kodunak nagusi.

oina besteko zapata (B): zapato de su medida
mendia adinako gizaseme (AN): tan grande como una montaña, gigantón
txakur jezarri bat baino handiago ez izan (B): de ruin estatura
besoen beteko mutiko izan (L): chicarrón
ikatza lore zenean sortua (AN, L): persona morena
burutik joan arazteko atsekabe (L): dolor capaz de trastornar el juicio
burutik eragiteko besteko estualdi (B): capaz de hacer perder el juicio
goia joko zuen halako gizon (G): gigantón, hombrón
txanpon baten min (AN): dolor de poca monta
ordu jakin (G): la hora de la muerte
lo gozo (G): sueño dulce, agradable = muerte
irabazi-leku (B): cielo cristiano
okotzerainoko betekada (B): gran hartazgo
erregek jaten omen duena (G): bocado de reyes, esquisito
heste-bete adina janari (NG): comida abundante
okotzeraino bete arteko jan-edana (B): gran comilona
ardoaren lagun gorri eta zuri (B): bebidas alcohólicas
mantalpekoa (G): aguardiente clandestino
Pilipa Antoni (G): apelativo jocoso del aguardiente
abarkatxoak egiteko moduko esne lodi (G): leche con mucha nata
atzo goizeko bildotsa ez izan (AN; baz): ser mayor de edad
ipurdia bete-beteko prakak (B): pantalones muy ceñidos
lora zuri jantzita agertu (B): aparecer vestida/o de blanco
jaunen jaunak izan (BN, NL): ser ganadores
hartu ezin halako karga (G): carga superior a las fuerzas
astoa makilara legetxe eginda (B): hecho/a al palo
lana inondik ahalean egin (AN): con todo el empeño posible

3.3.6.- "-dun" atzizkiaren bidezkoak

aurpegi tximurdun atso (B): vieja arrugadita
buru zuridun agure/atso (G): anciano/a canoso/a
hilbizikoen arpegidun hau (B): esmirriado, muerto de hambre
agure txotadunak (B): viejos de cachucha
eskoladunena (G): la más pintada

3.3.7.- Hurrenkera bereziak

Lehen esan bezala, irizpide bat baino gehiago ibili da eskuhartzean. Oraingo honetan ohikoak ez diren hurrenkera batzuk jaso dira. Bat baino gehiago -ko atzikiaz eratua.

egun gaztetakoak (B): años de juventud
gazte lorekoa (B): joven en la flor de la vida
handi-denbora (AN): edad adulta
prakadun lotsagaldukoa (B): varón dešergonzado
heriotza behingo-bateko (B): muerte repentina
handi-lan (G): tarea fuerte

3.3.8. Partizipioa gehi beste elementuren bat oinarrian

gainetik beherera batean ehoa (L): tejida de una pieza de arriba a abajo
edozeinen aurreko egoki jantziak (AN): vistosamente ataviadas
lastotara ugari (G): pródigo en paja
ebaki-nahitua (AN): maduro para la siega
agure urtearen urtez burua zuritua (G): encanecido por la edad
haragiz jantziagoa izan (G): llena/o, rellena/o
haginak zaharrez zulatuak (B): dientes cariados de viejos
makailu gazia tomatetan zikindua (G): bacalao en tomate
gaztetasuna atxurrean igaroak (G): los que han pasado la juventud en la labranza

3.3.9. Izen-elkarketa bidezkoak

zilegi-lur (G): tierra comunal
eztijario (G): adulador
bi seme aingeru (AN): dos hijos muy pequeños
goiz-gizon (BN): jovenzuelo
katu-bizar (G): bigote escaso
hanka-makila (G): pierna contrahecha
osasun-belar (B): hierba medicinal
zahi-zaku (G): tragón insaciable
eztei-emaile (AN): persona que convida a banquete de boda
ordi-poto bat (B): borrachinga
gizon-sagardo (G): sidra seca, no dulce
lan-giro (G): buen tiempo para trabajar
gizon arto-puska izan (L): ser un buen hombre
emakume etxemaitea (G): ser mujer de su casa, hacendosa

3.3.10. Sintagma bat adjetibo gisa

Ondoko adibideotan adjetibodun izen-sintagma batek adjetiboarena egiten du. Ipurtandi eta horren modukotzat jo daitezke. Hala ere, baliabideak baliabide, sail gisa eman dira.

gizon zorro handi (L): panzudo
kapela goi-handi eta magal-zabal (B): sombrero de copa alta y alero ancho
nekezale edan-sarri (B): trabajador borrachín
pertsona jan-zaharra (L, B): persona que ha estado largo tiempo sin comer

3.3.11. Modifikatzailedunak

Adjetiboari zerbait eransten dioten osagaiena teorialari gehienek jorraturiko alorra da. Hona hemen aipagarri irudituriko ale batzuk, gutxiagotan aipatuak.

gogotik gizena izan (G): hombre muy gordo
asko moduzko zauri (G): herida grave
lur heze-antza (G): tierra un tanto húmeda
neke-antzeko lur (G): tierra dura de labrar
segaz jotzeko modukoa (G): a punto para cortarla
bildu-urren (AN): casi recolectados
nahi ahala josteko (B): toda las costura que quiera
ekin ahalako lan (B): trabajo afanoso
gogotik gizena izan (G): hombre muy gordo
txitezko onak (G): muy buenas/os

3.3.12. Enfasi bidezko adjetibazioa

Euskal adjetiboaz ari izan diren pentsalari gehienek aipatu dute sail hau. Mokoroaren lanean honelakoak ediren dira:

Hau bai dagoela neskatxa! (GB): chica lucida
Ez duzu belaun gogorrik! (G): ¡qué ágil eres!
Txilibitu hori/horrek! (G): ¡el escuálido / chupado ese!
Hori sagardotxua dago! (G): ¡Qué sidra más deliciosa!
Hauxe da sagarraren emana! (G, L): ¡Qué cosecha tan buena!
Zoritxarreko trena! (B): tren de poco valor, ¡menudo tren!
Moldakaitz bera naizena! (GN): ¡con lo torpe que soy!

3.3.13. Ezezkoak

Hauek ere morfologia aldetik beste sailen batean sailka litezkeen arren, baliabide gisa nabarmentzekoak dirudite.

ezin-janeko (G): incomestible
nahi-eztako hondarrak (G): sobras de comida
ezin-egina (G): imposibilidad más absoluta
gauzaez (B): persona inútil
moldatu-ezina (G): desmañada/o
guzirako gauz-ezekotzat eduki (G): tener por inútil total

3.3.14. Ikuspegi desberdinak

Itzulpena hizkuntzen kutsadura semantikorako bide ia oharkabea da, batez ere maiztasun handiko esamoldeetan. Jarraian jasotakoetan, segur aski, gazteleraz "caída fea" esan liteke, edo "herida con mala pinta", baina bertara bildurikoak dira Mokoroak emandako itzulpenak. Finean, Vinay eta Darbelnet-en ihardunbideetariko baten aurrean geundeke, garrantzi handikoa, arroztasunerako bidea izan daitekeelako xede-hizkuntzan zuzen eta artez eman ezean. Jakina, afera hau ez da adjetiboena soilik, aditzekin ere usu izaten baita: "gatza eman" = "echar sal", "hacer ruido" = zarata atera". Baina adjetiboa idazgaia izanik, bego atal hau ohar gisa.

erori itsusi (L): mala caída

ikusi txarreko ebaki (G): herida de feo aspecto

3.3.15. Atzizkidunak

lur behar-erraza (B): tierra facil de labrar

lur erabilerraza (B): tierra fácil de remover

3.3.16. Erlatibodunak

Erlatiboa oso bide ezaguna dela jakinik, berezitzat jotako erakusgarri batzuk baino ez.

guztiahaldagiena (B): todopoderosa
besterik ezin deneko erremediua (G): excusa de la impotencia
jatorritik jatorrira dituen ekanduak (B): costumbres tradicionales
ahaldentxo guztian jardun (G): haciendo todo lo que buenamente puede hacer

3.3.17. Nahas-mahasa

Atal honetara beste sailetan ondo egokitzen ez direnak edo esamolde gisa nabarmentzat jotako batzuk bildu dira.

ibil-gona (B): falda de calle
orratzetik hara legez jantzi (B): vestir como recien salido/a de la sastrería
ukondoa goitik erabiltzen zale (B): aficionada/o a empinar del codo
azaletik-laster gogorrak diren lurrak (B): tierras de poca superficie laborable
lehorrari eusten gogorra (G): resistente a la sequía
behi ume egin berri (G): vaca que está criando
oihal lohi-hartzailea (B): paño sufrido
alkondara bigun zalea (B): aficionado a camisas finas
eman-ekarria (G): confidente, correveidile
bibote eder ezpain guztian betea (AN): bigote lucido y bien poblado

3.3.18.- Kategori aldaketak

Oso atal garrantzitsua litzateke, eta hala aitortzen du Euskaltzaindiak ere, norabide bikoa denez gero, alegia, sorburukoan adjetiboa ez denak xede-hizkuntzan adjetiboa lagun eramatea gerta daiteke eta alderantziz, sorburukoan adjetiboa agertu arren, xedekoan halakoren izpirik egon ez. Ondorioz, horrelakoak nekez aurkitzen dira hiztegi bidez, Vinay eta Darbelnet-ek aipaturiko itzulpen-ihardunbideen alorrera lerratu beharra legokeelarik. Ikus daitekeenez, luze bai luze da saila, eta, zoritxarrez (?), hiztegiari orpoz-ozpo jarraiki itzultzen dutenen kaltean, hiztegi bidez nekez argitzekoa.

gabe (G): persona inepta
ernal (NG): (oveja) preñada
adinean goratxo egon (B, m): ser de edad avanzada
azal bete-betean egon (B): ser muy gordo/a
hezur handiak eduki (B): estar hecho un hombrón
nere zahar guztian (G, rent): en mi avanzada edad
umetxutan (B): en la primera infancia
dena zaina du (NL): ser vigorosa/o
hezurra eta azala egon (G): ser esquelética/o
buruko minen buruko minez (B): terrible dolor de cabeza
bestez behar duena (G): el que no se vale por sí mismo
huts (B), oker (NG): defecto físico
lagun argi (G): lazarillo
ezin-esana eduki (B): ser tartamuda/o
jan arinean ibili (G): andar a dieta
jan-edan larretara emana (B): entregada/o a la gula
haragitarakoa izan (G): aficionada a comer carne, res destinada a carne
gozagarri (G): cosa apetitosa
ogiak bihotza eduki (B): pan mal cocido
ogia ore da (L): pan crudo, mal cocido
eder etorri (B): buena perspectiva (cosecha)
ur-aparretan ibili (G): andar boyante

3.3.19. Erdaratikako adjetiboak

Ahor beste sail bat hiztegietan nekezago agertzen dena, hiztegigile gehienek nolabaiteko beldurra, higuina edo begirunea dietelako halakoei. Horrela, mailegu irentsiak, irensgabeak eta murtxikatzen hasi berrikoak agertzen dira eguneroko hizkeran, horietako batzuek islada izaten dutenak herri-literaturatik hurbil dauden izkribuetan, baina askotan hortik igaro gabe.

edale maju
primerakoa izan
markakoa izan
animoso ibili/egon
segurua izan
popuertzakoa izan (B, Fray Bartolome)
enbusterua izan
interesatua izan
justu manamenduak (Zib. Etxeb.)
venial faltak (Zib. Etxeb.)
enganoso munduan (Zib. Etxeb.)
arazo sozialak
garraio publikoak
majo ibili
airosa izan
iguala izan
diferentea izan
klaro egon
santu izan
irentsi-behar tristea (GB)

3.4. Adjetibo-atzizkiak

Adjetiboak sortzen dituzten atzizkiak sail modura ez dira berariaz inon aipatzen. Hori dela-eta, Jesus Mari Agirreren "Euskal gramatika deskriptiboa" lanera (1991, 1.180. orrialdetik aurrera) jo izan da. Honako meta hau eskaintzen da bertan. Lekukotasunen berri zehatzagoa jaso nahi izanez gero, begira bitez aipaturiko liburuan.

a) Sujetoa:

-gin: "Zurgiña zen ogipidez"
-le: "Negarra bera da nahiko esale"
-gile: "Ez zan amoregile"
-tzaile: "Gizon garaikor eta menderatzailea zen Allende"
-ari: "Katakumak baño olgetariago"
-sa: "Jainkosa bihurtu nuen oharkabean"
-zale: "Ikastun, asmozale: alkarregaz ikasi genduan (...)"
-dun: "Zeren kulpante, zeren errudun sentitzen haiz, bada?
-ante: "Antxoa diztiranteak kubierta gaienan jauzika"
-ero: "A ze guzurtero-taldea zareten denok ere!"
-zain: "(...) urrutitik dakusa farozainak"
-ide: "Zeren zuk ezpaituzu zure senara bizikidetzat (..) nahi"
-buru: "Zorion-irritsa da, bai, nere kezkaburua"

b) Ugaritasuna

-tsu: "(...) jardun gogotsuetan egoteko"
-zu: "Bihotz-errebista kakazu (...)"
-ti: "Nekati, morroiak baietz egin zion buruarekin"
-oso: "(..) neurriz gaineko setosoa"

c) Joera

-or: "Noiztanik da gizona pentsakorra?"
-oi: "Euskalduna hitz gutxikoa duzue, isila, barrenkoia"
-bera: "Orain irribera dago (...)"
-ile: "Ai, kakile nauk, aita"

d) Erlatiboa

-ar (-tiar, -liar): "Mutil gaztea, goiztarra, (...)"
-ko (-zko): "euskal batzarrerik lotsaizunezkoenean"
-ante, -al: "zeukan sinu mespreziantea"

e) Baloratiboa

-garri: "Topa, beraz, guztion osasungarri"
-gaitz: "Napoleon oronahi asekaitzaren soldadu baitabil"
-ezin: "sendaezina" 
-erraz: "Osasuna oso gauza galduerreza zala (...)"

f) Gabezia:

-gabe: "esakeran tolesgabea"
-izun: "helburuak lorkizun dituztela (...)"

3.5.- Adjetiboak konposaeran

Zuzenean zein zeharka agertu diren arren, adjetibazio-bide garrantzitsu honi aipu egiteko, hona hemen, atzera ere, "Euskal gramatika deskriptiboa" (1991, 1.226. orrialdetik aurrera).

3.5.1. Adjetibo-bikoteak

a) Erlaziorik gabeko adjetiboak:

"Zer eta otso haundi-beldurgarri bat (...)"

b) Adjetibo kontrajarriak:

"Hiregana eta hiregatik hurbil-urrunka dabilen arraunlari (...)"

c) Berrespen-bikoteak:

"(...) bere buruan erabilen estu-larria"

3.5.2.- Izena eta adjetiboa

a) Adjetibo arrunt gisa

"txakame, txotxapaindu, buztanikara, diruzale, (...)"

b) Izate edo jarrerazko balorazioa

"odol-bero"

"odol-gaizto"

c) Portaerazko kalifikazioa

"giza mordo fedebero"

d) Lokarri sintaktikoz jokatua

"(...) ziñoan atso gerrilodi, gonamotz, eskuzikindun batek"

e) Izena eta partizipioa

"(...) etsia eta gogo-urritua"

f) Izena eta adjetibo eratorria

"Eta, hik, Fullini, tunel-egile etsi erraz ohore-gose horrek?"

g) Atzizki bidezkoa

"Denbora guzia begi-betegarri eta gorputz-arimen atsegingarri"

3.5.3.- Adberbioa eta adjetiboa

a) Adberbioa eta adjetibo hutsa

"(...) beti-garbi bat, erdoi-ezin bat"

b) Adberbioa eta partizipioa zein aditz eratorbidezkoa

"kritiko asko-jakinak"

3.5.4.- Aditza eta adjetiboa

Aditzei gaitz, erraz, min, zain baloratiboak eta berri, zahar aspektualak eransten zaizkie.

"Osasuna oso gauza galdu erreza zala irakatsiaz"

3.5.5.- Izena eta izena

a) Izen hutsa gehi izen hutsa

"Inork pentsa zezakeen baino astolapiko handiagoa baitzen"

b) Adjetiboa eta izena

"Basurde horrek txiki-arraio egingo gintuzke"

c) Aditza eta izena

"Konta-katiluren bat (...)"

3.5.6.- Aditza eta izena

"Ate gibelean geratu zen adimin ibiltaria"

3.5.7.- Bestelako egiturak

a) Ezeztapenak

"Baina orain eta hemen behar dudanik zer gutxi eta zer gauzaezak"

b) Bikote kontrajarrizkoak

"Catalunya erri nai-ta-ezin bat omen da"

4.- Eremu semantiko bat zedarritu nahian

Mokoroaren "Ortik eta emendik" (1990) horretatik ateratako laginetik (bi ale potoloen zazpiren bat), hona hemen "handi" adjetibo ezaguna zenbat aldiz agertzen den. Irakurlea, gaztelerazko sarrerei erreparatuz gero, berehala konturatuko da sarreran aipaturiko hiztegi elebidunen segadak zenbaterainokoak izan daitezkeen. Adibidez, ezagun-lagun eskolatuei "poderoso" euskaraz nola esaten den galdetu, ea zenbatek ematen duen "esku handikoa" edo antzeko zerbait.

- gizon handi usteko (G): hombres que se creen importantes
- osin handian sartu (G): obtener buen empleo
- handi-lan (G): tarea fuerte
- arazo handietan ibili (AN): andar muy ocupado
- toki handia hartu (G): abrir mucho camino
- gora handia egin (B): prosperar mucho
- asmo handi (B): gran proyecto
- aurre bide guztiz handi (B): gran progreso
- bide handia(k) egin (B): avanzar, progresar
- porru-hazi handirik atera ez (G): no sacar buen provecho
- ezer handirik atera ez (G): no sacar gran provecho
- aurreraka handi (B): gran avance, adelanto
- ibilera handi (G): trayecto largo
- gaizkin handi (B): gran delicuente
- lan handi (L): gran obra
- doktor handi (L): doctor famoso, grande
- egiteko handi (G): gran empresa
- eginkizun handi xamar (G): responsabilidad de cierta importancia
- edur handiak (GB): grandes nieves/nevadas
- apeta handi (G): gran afán, afición
- gauza handi (G): motivo importante
- bide handi (G): motivo, fundamento importante
- handi gaizto (G): poderoso malo
- berezko indar handi (B): gran influencia natural
- lan handi (G): gran aventura
- ur handiegiak (G): aguas profundas
- adiskide handi (G): grandes amigos
- ganora handia ekarri (B): traer buena disposición
- antze handiko (L): de gran talento
- handia izan zerbaitetarako (AN): ser muy a propósito para algo
- mutil handiak izan zeozertan (B): ser duchos, sagaces
- erakutsi handi (B): mucha instrucción
- erdaldun handi-handi (G): persona que sabe bien el castellano
- taju handikoa etorri umea (G): traer disposición para algo
- indar handien jabe izan (G): ser poderoso
- gai handiko (L): de gran capacidad, de grandes recursos
- esku handikoa (G, B): poderosa/o
- upela baino handiagoko mozkorarrekin (G): gran borrachera
- habe handi (G): soporte o pie grande
- kapela goi-handi (B): sombrero de copa alta
- izur handi (G): frunce o dobladillo
- berriketa handirik gabe jositako prakak (G): pantalones cosidos con sencillez, sin adornos
- eraztun begi handiak (G): sortijas de abultado engarce
- kapusai handi (G): poncho grande
- jan handituta egon behia (B): estar meteorizada
- arto-gose handi (G): poca cosecha de maiz
- kopuru handi (G): cosecha abundante
- harri-eraso handi (G): granizada grande
- belmin handi (AN): golpe rudo
- burukomin handi (B): gran quebradero de cabeza
- Martin-pulu handi (NL): apisonadora
- zauri handi (B): gran herida
- lur-bazter handi (G): gran extensión de tierra
- handirako (G): cubiertos para los platos del principio
- egosi handi (B): medio cocido
- ongailu handi (L): excelente condimento
- ardo handi (G): vino de calidad
- barrengo hotz handirik gabea (G): muy bebida/o
- ardozale handi (B): gran bebedor
- eztei handi (G): cuchipanda grande
- bazkari handitxo (G): comida más que que regular
- ogi-pusketa handi (G): zoquete de pan
- jan handiko (G): de mucho comer
- kutizia handiko (G): caprichosa/o para comer
- jale handi (G): buen comedor, insaciable
- sabel handiko (BG): tragón, gargantúa, comilón
- gose-aldi handi (G): hambre atrasada
- ekin handia egin (G): comer con aplicación
- jateko deia handi du (L): tener mucho apetito
- hil handi (B): medio muerto
- alde handi (G): gran diferencia
- gora handi (B): mejoría
- hoberantza handi (B): mejoría grande
- zauri nahiko handi (G): herida de consideración
- min handi (B): mucho daño
- zalapartako handi (L): caída grande
- gor handi (B): sordera grande
- hankarte handia duen emakumea (G): patizamba
- erren handi (G): gran cojera
- burutik beherako handi (G): gran catarro de cabeza (romadizo)
- dardar handi (G): temblor grande
- mozkor handi (G): borrachera tremenda
- buru handi gelditu (G): atontarse
- gaitzak indar eta su handia hartu (B): agravarse enfermedad
- sukar handi (L): fiebre grande
- atzera-aurrera handirik egin ez (G): estar estacionario
- gaixo handi (B): muy enfermo
- eri handi eta handi izan (L): enferma/o muy grave
- ardura handiko gaixo (B): enfermo de cuidado
- makalaldi handi (B): enfermedad grave
- begizulo handi (G): ojo hundido
- lanbide handi G): sufrimiento grande
- oinaze handi (G, L): gran dolor
- min handitxoa eduki (G): doler bastante
- ezinegon handi (G): desasosiego grande
- gaitz handi (G): enfermedad grave
- gainbehera handia egin (G): sufrir un gran bajón
- handi-gaia da (G): va a crecer mucho, trae mucho cuerpo
- gizon hezur handiko (B): fornido
- osasun-aldi handia egon (G): reinar la buena salud
- jakinduriako bizar handiak (G): grandes barbas de sabio
- zuhurtzia handiagoa (L): discreción mayor/superior a
- zahar-gazte handia izan (B): gran diferencia de edad
- txakur jezarri bat baino handiago ez izan (B): de ruin estatura
- toki handia eduki praketan (G): venir grandes los pantalones
- mutil handia egin (G): ser mayor (umeekin erabilia)
- lagun handi (B): gran amigo
- kankailu handi (G): hombretón
- hezur handiak eduki (B): estar hecho un hombrón
- handi denborako ibilera txar (AN): mala conducta edad adulta
- gizon zorro handia (L): panzudo
- gilbor handi (B): barrigón
- ama adina handi egin (G): tan alta como la madre
- adin handikoak (L): los viejos
- adin handi (G): la mucha edad

5.- Irteera

Amaitzeko, Ludwig Wittgenstein-en berbak erabiliko ditugu, Jose Luis Alvarez Santa Cristinak eman bezala:

"Eguneroko hizkuntzan arrunt sarritan suertatzen da hitz berak modu eta molde desberdinez izendatzea ikur desberdinei dagokiela, beraz edo bi hitz, modu eta molde desberdinez izendatzen dutelarik, itxuraz modu desberdinez enplegatuak izatea perpausean.

Honela, da hitza kopula gisa agertzen da, berdintasun-zeinu gisa eta existentziaren adierazpen gisa; existitu, aditz iragangaitz gisa, joan bezala; identiko, adjetibo gisa; zerbaitetaz hitz egiten dugu; baina baita halaber gertatzen ari den zerbaitetaz. Gorri gorri da perpausean non lehenengo hitza pertsona-izena den eta azkena adjetibo bat hitzok ez dute esannahi desberdina soilik, ikur desberdinak baitira baizik."

(...)

"Hartara, 'Sokrates identiko da'-k ez du deus esaten, identiko hitzari, adjetibo gisa, ez diogulako inolazko esannahirik eman. Zeren eta berdintasun-zeinu bezala agertzen denean, modu eta molde guztiz bestelakoez sinbolizatzen baitu izendatze-erlazioa beste baita; ikurra ere, beraz, guztiz desberdina da bi kasuetan; ikur biek zeinua dute soilik, ustekabean, amankomunean".

BIBLIOGRAFIA

LAMIQUIZ, V., Lingüística española, Publicaciones de la Universidad de Sevilla, Sevilla, 1975.

NEWMARK, P., Manual de traducción, Catedra, Madril, 1992.

AGIRRE, J. M., Euskal gramatika deskriptiboa, Labayru Ikastegia, Bilbao, 1991.

LAFITTE, P., Grammaire basque, Baiona, 1962.

MITXELENA, K., "Nombre y verbo en la etimología vasca" in Fontes Linguae Vasconum, 1970.

VILLASANTE, L., Estudios de sintaxis vasca, Editorial Franciscana, Aranzazu, Oñati, 1983.

EUSKALTZAINDIA, Euskal gramatika. Lehen urratsak, Euskaltzaindia & Nafarroako Autonomi Elkartea, Nafarroa, 1985.

DE ALTZO, D., Estudio sobre el euskara hablado, Donostia, 1961.

MOKOROA, Justo M., Ortik eta emendik. Repertorio de locuciones del habla popular vasca. Labayru, Eusko Jaurlaritza, Etor. Bilbao, 1990.

WITTGENSTEIN, L., Tractatus logico-philosophicus, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbao, 1990.