Itzulpen beharra eta Traduktologiaren garapena. Historian zeharreko ibilbidea
Amparo Hurtado Albir

(Artikulua, osorik, hemen)

Laburpena

Artikuluaren hasieran, itzulpenak dituen helburuetako bi seinalatzen dizkigu egileak: alde batetik komunikazioa, hizkuntza, herri eta kulturen arteko zubia delako; eta bestetik babesa, itzulpena norberaren hizkuntza mantentzeko bermea delako. Ikuspegi horretatik, itzulpenak berebiziko garrantzia du gutxiengoen hizkuntzetan eta normaltzeko bidean daudenetan ere. Horregatik, itzulpea bultzatu beharra dago, komunikaziorako tresna demokratikoa den aldetik, bai eta ondo egin dadin zaindu ere, itzulpen traketsak hizkuntza hartzailearen kaltetan gerta daitezkeelako.

Hitzaurre moduko honen ondoren, itzulpenaren historiari buruzko errepasua egiten da, historia horren mugarriak aipatuz, gaurko egoerara iritsi arte; izan ere, itzulpenaren inguruko iraultza mende honetako fenomenoa da, itzulpena gero eta ugariagoa eta garrantzi hand iagokoa izatera iritsi delako herrien arteko harremanak ugaldu diren neurrian. Honek, itzultzailearen prestakuntzan hertan eta itzulpenari buruzko hausnarketa teorikoan ere eragin nabaria izan du.

Egileak historian zehar itzulpenaren inguruan egin diren teorizazio lanei buruzko ikuspegi labur bat ematen du, aditzera emanez nola XX mendera arteko hausnarketa teorikoa bi eztabaida nagusiren artean mugitu zen: alde batetik, itzulgarritasuna edo itzulezintasuna; eta bestetik, itzulpenaren fideltasuna. Garai luze horretan, ordea, eztabaidagaia ez zen erabakietagauzakez ziren konponduta geratu. Azken garaiotara itxaron beharko da, beraz, hau da, itzulpen ekintza herrien eta hizkuntzen arteko ulerpenerako ezinbesteko tresna bihurtu den arte, hari buruzko lehen teorizazio sistematikoak ikusteko. Zentzu honetan, egileak teorizazio lan horien halako sailkapen hat egiten du, itzulpena hartzeko moduaren arabera: izan ere, teorizazio horien artean batzuek, 1) hizkuntzen arteko eragiketatzat hartzen dute itzulpena; beste batzuek, 2) kulturen arteko eragiketatzat; eta beste batzuek, 3) testuen arteko eragiketatzat.

Gaur egun, itzulpen ekintza aztertzeko bidean, alderdi testuala hartzen da nagusiki kontutan, ekintza horretan parte hartzen duten elementu guztiak aztertuz. Dena dela, artikulugileakdioitzulpena testu mailakoekintza izanikere, komunikazio ekintza eta sujetu mailako jarduera ere badela, eta, beraz, testuen arteko bihurtzetresnak ez ezik, komunikazio horretan parte hartzen duter elementu guztiak eta sujetu/itzultzailearen prozesu mentalak ere ikertu behar direla.

Txostena amaitzeko, egileak gogoratzen digu azken urteotako aurrerapausuekin, itzulpen ekintza hobeto ezagutzen dela eta, ikuspegi ezberdinak egon arren, zientzia berri bat jaio dela: Traduktologia, itzulpena bera garatzen eta bere beharra gero eta handiagoa den neurri berean hazten eta garatzen ari dena.