Hizkuntzen kontaktoaz eskolan
Artikulua PDFn
Euskal Herriko edozein ikastetxetan hiru hizkuntzen erabilera hezurmamitzen da eta helburuak hizkuntz ereduaren arabera definitzen dira, baina, hiru hizkuntzen arteko ukipena zenbateraino hartzen da kontutan? Goi-zikloko Erreforman hizkuntzen arteko arlo hau jorratu beharra ikusi eta, buruan genituenak paperera isurtzeari ekin diogu ondoko puntuak segituz; hasieraren hasieran gaude baina.
1) Helburua: hiru hizkuntzen arteko uki penaz baliatzea.
2) Lanerako markoa
3) Adibide gisako materiala.
1. Helburua, hiru hizkuntzen arteko ukipenaz baliatzea
Eskolan irakasten diren hizkuntzen egoera ikusirik, ondoko puntu hauez ohartzen gara:
a) Gaur egun, hiru hizkuntza nolabait menperatzea planteiatzen den une honetan, haurrari zein hizkuntzatan zenbateraino eskatzen diogun zehaztu beharra ikusten dugu. Izan ere, benetako haur elebiduna al da helburua? Gutako zenbat gara benetako elebidun, alegia, elebidun orekatuak? Zalantzarik gabe, hizkuntza bakoitzean nolako konpetentzia lortu nahi den zehatzago definitu beharrean aurkitzen gara. Eta definitu behar hau areagotu egiten zaigu etorkizunari begiratuz gero, laster euskaldunak hiruzpalau hizkuntza erabili beharko bait ditu.
b) Aldi berean, errealitate soziolinguistiko arras ezberdinez inguraturik, hona kontraesana: eredu bereko ikastetxeek, hizkuntz errealitate ezberdinak bizituz, helburu berberak dauzkate definiturik. Biziro zaila zaio horietako irakaslegoari, era eraginkor batetan, ulermen eta adierazmenean, hizkuntza bakoitzean noraino iritsi nahi den zehaztea.
d) Erreforman dauden A ereduko hiru ikastetxeek ingurunea gehienbat erdalduna dute, baina D eredukoetan ez da hori gertatzen. Bost D ereduko ikastetxe izanik, hiru hizkuntz errealitate nabarmen ezberdinak aipa ditzakegu:
- ingurune euskaldunean bizi diren haurrak (Zaldibiko Herri Eskola)
- euskara eta erdarazko ingurune elebidunean bizi diren haurrak (Elgoibarko Ikastola)
- ia erdara soilezko ingurunean bizi diren haurrak (Bilboko Urretxindorra Ikastola)
Ikastetxe hauetan euskara eta erdararen tratamentua gehiago taxutzeko premia nabaria da. Taxutu diogu, egotez trataera bat antolatua bai bait dago. Esan nahi bait da, urteen poderioz, liburu urdinaren irakurketa eta bertako esperientziak izaten bait dira gidari, ezinbestean, helburuak antolatzerakoan.
e) Bitartean, haurrak, hizkuntzak apartean eta berezirik dauden irlak balira bezela jasotzen ditu —orain euskarazko klasea, gero erdarazkoa, hurrena ingelesezkoa...—, bizpahiru hizkuntza batera ikasteak zer suposatzen duen, hizkuntzen arteko kontaktuak zer ekar lezakeen inoiz erreparatu gabe. Gure ustez, hauxe da erantzun beharreko galdera: Hiru hizkuntza batera ikasteak lanerako eremu berri bat agertzen digu bai ala ez; hiruen artean erlazio aberasgarririk sortzen da bai ala ez. Gu baietzean gaude.
Esandakoak laburbilduz, programa lekuko egoerari egokitzearekin batera, nabari-nabarian, hiru hizkuntzetako helburuak era eraginkorrean formulatzeko premia dager. Eta egokitze lan honetan kokatu behar da "hizkuntzen ukipenarena". Ukipenak ekarpen baikorra suposatzen duela eta honez baliatu beharrean gaudela uste osoa dugu. Baina horretarako lehen-lehenik ezinbestekoa dugu lan-markoa definitzea. Hurrengo atalean horixe saiatuko gara azaltzen.
2. Lanerako markoa
Ondoren bost puntutan lan-markoa definitzen duten helburuak azaltzen dira; helburu bakoitza maiuskulaz idatzirik agertzen da puntuaren bukaeran.
1) Haur elebidunak bi hizkuntzetan gutxienezko ezaguerak ditu eta etengabe alda dezake komunikaziorako erabiltzen duen hizkuntza. Aurrean nor daukan, bera non dagoen, zer esateko den haurrak badaki zein hizkuntza erabili beharko duen. Kodea aldatzeko mekanismu bizia du martxan, zenbait kasutan bost urtetatikedo lehenagotik finkatua. Hau haur elebidunaren ezaugarria dugu, gutako askok —euskaldunberri orok bai, behintzat— askoz beranduago eskuratu dugun zerbait, zoritxarrez, O.H.O. osoan mekanismu honek indarrean irautea lortu behar dugu.
Helburua: HIZKUNTZATIK HIZKUNTZARA ALDATZEKO MEKANISMOA INDARTZEA.
2) Arazo bat: Haur askorentzat, txikitandik euskara-erdara elebidun direnentzat hizkuntzaz aldatzea kontu erraza izan badaiteke ere, hizkuntza batetan maila dexente galdu duen batentzat edota ikasten ari denarentzat ez da hain samurra izango. Hori bi hizkuntzari dagokienean. Baina, bestalde, ingelesaren kasuan eta planteamendu komunikatibo batetan, hirugarren hizkuntzak bere presentzia eduki beharko luke gelatik kanpo ere, esaterako, proiektu orduetan edo bestelakoetan. Hau da, hizkuntzekikoa orduka antolatzea gainditu behar dela uste dugu eta ikastetxe mailako planteamendu komunikatiboago bat eratu. Honek haurrarengan hiru hizkuntzekiko jarrera egokia sendotu bait dezake, haurrek hain barneratua duten hizkuntza/ikasgela eskema hautsiz.
Helburua: EGUNEROKO BIZITZAN HIRU HIZKUNTZA HAUEN PRESENTZIAZ JABETU ETA ARDURATU. BIZPAHIRU HIZKUNTZA ERABILTZEN DIREN EGOERETAN EDO HIZKUNTZAZ ALDATU BEHAR DIRENETAN GOGO ONEZ JARDUTEA.
3) Arazo bi: "Zergatik dakizularik ez duzu esan? Zer gertatu da?". Elebiduntze prozesuan, hizkuntza batetik bestera pasatzean, maiz huts handiak egiten ditugu. Errore etainterferentzien mundu hau asumitu behar da, eta horretarako, hizkuntzaren indarraren eta maiztasunaren arteko erlazioaz jabetzea ezinbestekoa da: zerbait ondotxo jakinda zergatik esaten dugun erdal eran, zergatik gertatzen den hain zaila euskaraz eta erdaraz egoki hitzegitea... Koxka hauek guztiak logika batekoak dira eta nork bereak gainditu behar ditu bere prozesu indibiduala onartuz.
Helburua: HIZKUNTZA TIK HIZKUNTZARA ALDATZEKO ZAILTASUNEZ JABETU ETA NORBERAREN PROZESUA ONARTZEA.
4) Hizkuntzalaritza konparatuak, hizkuntzen ukipena nola arautu behar den, zer probetxu eta nola atera daitekeen erakusten digu. Horrela, hizkuntza guztiek duten oinarri amankomunean ardaztuko dugu gure zeregina, hizkuntzen konparaketa bat eginez bi plano nagusi hauetan: 1) egiturala: hizkuntzaren egiturazio propioan, eta2) esanahizkoa: hitzen mailan, modismu mailan ... Oinarri amankomun horretan, aldi berean, hizkuntzen nortasun konparaketa burutuko dugu 'hizkuntza gure historia, gure herri osoaren ispilu da" esaera irizpidetzat hartuz. Une honetan kontestuak duen garrantzia nabarmenduko zaigu; "non (lekua) eta noiz (garaia) zer esaten den (mezua)" begiratuko bait dugu. Era honetara, hizkuntzen oinarri amankomuna ardatz hartuta, hizkuntz ausnarketarako informazioa bilduko dugu, gero, aktibitateetan erabiliko duguna.
Helburua: HIZKUNTZA BAKOITZAREN NORTASUNAREN EZAGUERA BAT IRISTEA. HIZKUNTZA BAKOITZAREN ALORRAK BEREIZTEN JAKITEA B IPLANOTAN: EGITURALEAN ETA ESANAHIZKOAN.
5) Hizkuntz ausnarketa ikasegoera komunikatiboetan emango da, ondorio bezala. Gaur egun haur elebidun batek bizitzen dituen une batzuk aukeratuko ditugu, hain zuzen bizpahiru hizkuntza erabiltzen direneko uneak. Horietan hizkuntzen kalibratzea eskatuko zaio; konparaketa, itzulpen zuzena, itzulpen egokitua edota laburtua egitea planteiatuko; hona adibide batzu:
- Gidari-lanak: museo batetan, kalean kanpotarrei...
- Prentsarekikoak: iragarkiak, tituluak, elkarrizketak irratiz nahiz telebistaz, artikuluak...
- Ikusmiran (hizkuntzen presentzia bisuala): kalekodenda-errotuloetan...
- Bapateko itzulketa-uneak (interpretatzailearenak): telebistako dokumentalak, ahozko diskurtsoak...
- Kontutxoak eta graziak (hanka sartzeen logika): euskaldun zahar/berriek erdara/euskaraz...
- Aurkezle-lanak: "Ladys and gentleman"...
- Eskabide-zereginak: inprimakiak betetzea, 'bekak eskatzea...
Horrelako saio batetan jardun ondoren ausnarketa etorriko da:
- Zuzen aritu ote naiz?
- Esanahia ondoen adierazten zuena aurkitu al dut?
- Egin dudan hautapena zilegizkoa ote zen?
- Era laburragoan ezin al zen egituratu?
- Beste era ezberdinetara esatea ba ote zegoen?
- ...
Lan honetarako badago ikasleek etengabe erabiliko duten irizpide bat: baliokidea, parekoa izatea, baliokidetasun irizpidea.
Askotan, honetan oinarrituz, gerta litekeen okerra arrazoituko dute, irtenbide ezberdinak arakatuko eta hizkuntzen arteko auziak erabakiko dituzte. Beraz; bistan da, buru-flexibilitateari eta hizkuntz imaginazioari gogotik eragin beharko dietela zeregin hauetan.
Helburua: MEZUAREN DESKODEKETAN ETA BIRFORMULAKETAN TREBATZEA. BALIOKIDETASUN IRIZPIDEA TAXUZ ERABILIZ AUKERA EZBERDINAK ARRAZOITZEN JAKITEA.
Azken komentarioa
Bost puntu hauetan adierazirik geratu da, grosso modo bada ere, hiru hizkuntzen uki penaz nola balia gaitezkeen. Marko bat zehazten saiatu gara, aldi berean, ukipen hori jakinduri iturri bezala nola erabil daitekeen azalduz. Baina faltan dugu markoari azken komentarioa egitea.
Izan ere, maiuskulaz emandako helburuak ez dira kualitatiboki berdinak. Hasieratik abiatuta, bigarren eta hirugarren puntuak aktitudinalak dira, jarrerazkoak, eta laugarrena berriz edukizkoa. Gainontzekoak ikasleen ahalmen edo trebetasunei zuzenduak daude. Bereizkuntza hori beharrezkoa da planteamendua bere osoan ulertuko bada. Helburu guztiak beharrezkoak bait dira eta unitate didaktiko berean, ikasegoera berean emango dira: Hizkuntz aldamena (hizkuntzaz aldatzeko ahalmena) lantzerakoan eduki batzu baliatuko ditugu, aldi berean ikasleengan jarrera aproposak indartzen ditugularik. Bata ala bestea ahazteak planteamenduahankamotz utziko luke. Horrexegatik, segidan, lan-markoa definitzen duten helburuak sailkaturik gogoratzen ditugu ordena honetan: aktitudezkoak, ahalmenezkoak eta edukizkoak.
- Eguneroko bizitzan hiru hizkuntza hauen presentziaz jabetu eta arduratzea.
- Bizpahiru hizkuqtzaerabiltzen diren egoeretan edo hizkuntzaz aldatu behar direnetan gogo onez jardutea.
- Hizkuntzatik hizkuntzara aldatzeko zailtasunez jabetu eta norberaren prozesua onartzea.
- Hizkuntzatik hizkuntzara aldatzeko mekanismua indartzea.
- Mezuaren deskodeketan eta birformulaketan trebatzea.
- Baliokidetasun irizpidea taxuz erabiliz aukera ezberdinak arrazoitzen jakitea.
- Hizkuntza bakoitzean nortasun ezaguera bat iristea.
- Hizkuntza bakoitzaren alorrak bereizten jakitea bi planotan: egituralean eta esanahizkoan.
3. Adibide gisako materialea
Orain arte esandakoak gaur eguneko ikastetxeetan praktikara eraman daitezke. Aski litzateke programako hutsune hau beteko luketen unitateak eskuratzea, noski, hauek egoki burutzeko irakaslegoa gaiari dagokionean jantziko lukeen prestakuntza batera antolatuz. Ondoren unitate didaktiko baten lau aktibitate azalduko ditugu, aipatutako hizkuntzen ukipena nondik nora ulertzen den adierazgarri, zera hauengatik:
- Aktibitateetan bizpahiru hizkuntza erabiltzen dira,
- Hizkuntzen arteko konparaketa gauzatzen da bi planotan:
- esanahizkoan: generoa, itzulpen zuzena/egokitua
- egituralean: hizkuntza deklinatua/preposizionala, genitibo sajona, esaldiaren ordena.
- Hizkuntzak erabili ondoren ausnartu egiten da.
Ikusten denez, hizkuntzaz aldatzeko mekanismua eta mezuaren deskodaketa ez dira azaltzen adibidearen laburragatik. Ikasegoera osoan harturik azalduko lirateke. Jo dezagun bada aktibitateetara.
1. Kepa Londresen inglesa ikasten ari den mutil eibartarra duzu. Hemezortzi urte ditu eta hiru hilabete daramatza jo eta ke bere hirugarren hizkuntza lantzen. Gaur Eibarko bere lagunak bisitan etorri zaizkio eta, iritsi bezain pronto, iragarki bat erakutsi diote. Bertan albiste pozgarria dator Keparentzat: bere ikastetxean subentzioa jaso berri dute ikusentzungailutarako, bere gaiarako dirua! Bazen garaia! Irakur ezazu zerorrek ere:
-Zure ustez, iragarkia ondo dago bi hizkuntzetan?
(ausnarketa: hizkuntz zentzua nork berea)
-Erdaraz tituluak hiru hitz ditu eta euskaraz, berriz, bi: Zergatik erdaraz tituluak beti hitz gehiago?
(ausnarketa: hizkuntza deklinatua ≠ hizkuntza preposizionala)
2. Berria ospatzeko, arratsaldean beste gauzen artean Madame Tussaud-en museora joatea erabaki dute. Han "HORROREEN GELA" izenekoa omen dago guztiz ikusgarria! Den-dena argizarizkoa!
Museoko ateetan bertan "Drakula Gaztelurako bidea" bideoa entzuten zen. Irakurri (2) ondoren zera erantzun ezazu:
-Espresio multzo hauetan zein dira antzeko eta zein ez? Zergatik?
- The road to Castle Dracula Abokatua
- Dracula Gaztelurako bidea. Lawyer
- El Camino del Castillo de Dracula. Abogado
(ausnarketa: egitura antzekoa/iturburu bera)
3. Bi koadrotako esaldiak (3) ingelesetik euskaratzen ari zela, madrildar batzuek ea gazteleraz ere egingo zuen. Eta halaxe egin du Kepak.
Zuk ere Kepak bezala egin ezazu, euskaratu eta gazteleratu bi esaldiak: Zein da euskaraz bezelaxe? Eta bestea?
4. Azkenean HORROREEN GELAra iritsi dira. Era guztietako sufrimenduak beha daitezke (4) benan. Kepak irakurtzen
segitzen du:
• "The Guillotine" ... Guillotina
• "The cook in the Garrote" ... Sukaldaria Garrotean
- Nola esango zenuke gazteleraz? (ausnarketa: generoa)
1. Drakula Gaztelurako Bidea
Jonathan Harker dut izena. Abokatua naiz eta Londresen bizi naiz. Duela zazpi urte gauza izugarriak gertatu zitzaizkidan. Nere lagun minetatik asko baita ere arriskuan zeuden. Azkenean,orduko gertakizun latza kontatzea erabaki dugu.
Nire lanaren alderdi bat, atzerrian bizi den jende aberatsari Londresen etxeak aurkitzea da. 1875 urte hasieran eskutitz bat jaso nuen Transilvaniatik, Europako ekialdean dagoen herria. Eskutitza "Drakula Kontea" izeneko gizon aberats batena zen. Etxe bat erosi nahi zuen Londrestik gertu.
1. El Camino del Castillo de Drácula
Mi nombre es Jonathan Harker. Soy abogado y vivo en Londres. Hace unos siete aiños, me ocurrieron unas cosas raras y terribles. Muchos de mis queridos amigos estaban en peligro, también. Por fin hemos decidido contar la historia de aquel tiempo terrible.
Una parte de mi trabajo consiste en encontrar casas en Inglaterra para gente rica que vive en países extranjeros. A principios de 1875, recibí una carta de Transilvania, país al este de Europa. La carta era de un hombre rico llamado el Conde Drácula. Quería comprar una casa cerca de Londres.
1. The Road to Castle Dracula
My name is Jonathan Harker. I am a lawyer and I live in London. About seven years ago, some strange and terrible things happened to me. Many of my dear friends were
in danger, too. At last we have decided to tell the story of that terrible time.
Part of my work is to find houses in England for rich people who live in foreign countries. At the beginning of 1875, l received a Ietter from Tansylvania, a country in Eastem Europe. The letter was from a rich man called Count Dracula. He wanted to buy a house near London.
Itzulpen arazoei buruzko irakurketa: egoera eta gogoeta
EL GÉNERO NATURAL Y EL GRAMATICAL
12.1. En Inglaterra, en un castillo, se invita a comer de nuevo a los parientes por primera vez despues de muchos meses tras la muerte de la señora de la casa. La cocina del castillo no ha perdido nada de su exquisitez. Agradecido, el cuñado se dirige al dueño de la casa: Same cook I suppose, Maxim? (Re, 79) «Supongo que es el mismo cocinero, ¿no Maxim?» ¿Pero por qué se llega a saber que se trata de un cocinero y no de una cocinera? La conversación de la mesa pasa en seguida a otras cosas y tampoco en el transcurso de la historia nos enteramos del sexo de esta persona. La lengua inglesa no nos lo revela en esta palabra. Por el contrario, la lengua alemana debe decidir inmediatamente, del mismo modo que las lenguas románicas, que tampoco tienen un nombre utilizable para los dos sexos. Por tanto, no les queda otro remedio a los traductores que, según su parecer, hacer de cook un cocinero o una cocinera, según parezca convenir mejor a tal residencia inglesa. Como el traductor alemán, el francés y el portugués se han decidido en este caso por una cocinera, mientras que el italiano y el español hacen por un cocinero:
e. El mismo cocinero.
f. La même cuisiniere.
it. Lo stesso cuoco.
p. A mesma cozinheira.
12.2. Una palabra o una frase no aparecen en un espacio vacío —aun cuando haya gramáticos que se alejan tanto de la realidad lingüística que producen esa impresión. Cada frase realmente hablada esta incluida en una situación extralingüística que la fundamenta, en un contexto lingüístico que presenta una red de uniones y relaciones que en muchos casos son las unicas que posibilitan su comprensión. Es natural que la situación y el contexto nos den generalmente suficientes referencias al género de una persona como para que de hecho sea innecesario expresarlo mediante una palabra propia o una terminación particular. Para demostrarlo basta el siguiente ejemplo. La mujer de un pastor cuenta preocupada a una amiga que su ayudante de cocina espera un niño del jardinero:
i. What I cannot understand, Mrs. Ashley, is where it happened? She shared a room with my cook ... (Ra, 126).
e. Lo que no puedo entender, Mrs. Ashley, es dónde sucedió. Comparte la habitacinó con la cocinera.
a. Meiner Köchin.
it. La cuoca.
f. La cuisiniere.
p. A cozinheira.
En contra de lo que ocurría en el primer ejemplo, el traductor no puede dudar aquí ni un momento de que se trata de una cocinera: en la casa de un pastor no hay generalmente cocineros y en esta situación particular sería totalmente sin sentido pensar en ello. La situación y el contexto determinan claramente el género natural que hay que asociar aquí a la palabra cook sin que sea necesario para ello ningún signo lingüístico propio. lncluso se puede avanzar otro paso más: la situación social sin más nos permite casi siempre entender en cook una cocinera:
i. The Parlor Maid: «Me and cook had a Iook at your book» (BM, 109).
e. La doncella: «La cocinera y yo echamos un vistazo a su libro».
a. Die Kochin.
it. La cuoca.
f. La cuisiniere.
p. A cozinheira.
Ninguna lengua dice siempre todo. Cada lengua hace una cosa explícita en un lugar, en otro deja otra implícita. La economía de la lengua consiste en la relación de lo dicho y de lo no dicho, en la mediación entre deficiencia y redundancia.
("NUESTROS IDIOMAS", Mario Wandruszka. Gredos 253).
Bibliografia
"Illustrated guide to Madame Tussaud's", 1982.
"Drácula", Textos paralelos - parallel texts. Heinemann Educational Books. Itaca S. A. Madrid.
WANDRUSZKA, M.: Nuestros idiomas. Ed. Gredos. Madrid.