Hedadura txiki eta ertaineko hizkuntzetako itzulpena aztertzeko zenbait aldagai bakantzeko saioa
Artikulua PDFn
1. Sarrera: Bilera honen aurre historia
Donostian Euskal Herriko Unibertsitatearen 1991ko Udako Unibertsitatearen baitan antolatu diren itzulpenari buruzko ihardunaldiok bi jatorri eta bi helburu dituzte.
Batetik, jatorriari dagokionez, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartea izatea, nolabait behinik behin, Itzultzaileen Nazioarteko Federazioaren barruan Hedadura Txiki eta Ertainetako Itzultzaileen batzordearen ardura duena, erakunde horrek l990ean Belgradon ospatu zuen Batzar Nagusian hala izendaturik. Hain zuzen, ihardunaldiotara irakasle etorri diren gehienak batzorde horretako bazkideak baitira, ihardunaldiekin batera beste bilera batzuetan batzorde horren aurrerabidea zehaztu eta martxan jartzeko asmoz etorriak.
Bestetik, ordea, ezin uka daiteke, bai Euskal Herriko itzultzaileoi, bai beste herrietakoei, gure arteko harremanak estutzea eta erraztea komeni zaigunik. EIZIEren helburuetako bat da, beste helburu askoren artean, euskal itzultzaileak beste herri batzuetakoekin harremanetan jartzea. Hain zuzen ere, euskal itzultzaileak gaur egun duen ezaugarri bat horixe baita, beste leku batzuetako itzultzaileekin harreman gutxi izatea. EIZIE sortu zeneko lehenengo biltzarrean, Donostiako EUTGko areto nagusian ospatu zenean, egin ziren azterketetako batean horixe aipatzen zen: beste herri batzuetako itzultzaileek izan ohi dituzten harremanen aldean, euskal itzultzaileak harreman gutxi izan ohi zituela. Eta horren adierazgarri edo froga gisa ematen zen, une hartan EIZIE elkarteko bazkide ziren itzultzaileetatik %3 besterik ez zirela beste itzultzaile elkarte bateko kide. Harez gero egoera hori aldatzen hasia dela aise frogatzeko gauza dela dirudi. Harremanak asko zabaldu dira, eta horixe du irabazian euskal itzultzaileak, alde honetatik. Ihardunaldi hauetako parte hartzaileek, beste hainbat herrietako itzultzaileen solaskide izateko, haien egoeraren berri ezagutzeko aukera ezin hobea dute.
Ihardunaldiotan aztertzeko gaia, hain zehatz, hedadura txiki eta ertaineko hizkuntzetako itzulpenaren lehen hurbilpen orokor bat da, gerora gai horretan berorretan gehiago sakonduz eta zehaztuz, era horretako hizkuntzetan egiten den itzulpenaren nolabaiteko tipologia bat eratzeko asmoz. Era askotako hurbilpenak egin beharko dira, era askotako informazioak bildu beharko dira gerora ere Donostian ospatzen diren ihardunaldiok duten gai honetara beronetara, hedadura txiki eta ertainetako hizkuntzetako itzulpenaren egoera (izan daitezkeen eta diren egoera desberdinak) definitzen dituzten aldagaiak bakandu, definitu, ezagutu, eta ezagutza horren ondorioz behar den lekuetan itzulpen horiek bideratu, indartu eta behar duten duintasuna emateko bideak jar daitezen proposamenak zehaztu eta egin ahal izateko. Horixe baita, azken finean, ezagutza guztion bidez iritsi nahi den azken helburua, elkarrekiko koordinazioa hobetuz, laguntzak bideratuz, hedadura txiki eta ertaineko hizkuntzetako itzulpenak munduko itzulpenen artean behar duen tokia eman.
Horrez gainera, dudarik ez dago hedadura txiki eta ertaineko hizkuntzetako itzulpenaren analisiak ekarpen handiak eta are garrantzi handikoak egin ditzakeela traduktologiarako. Hain zuzen ere, definizioz hizkuntza gehiago dira hedadura txikia edo ertaina dutenak, hedadura handikoak baino, eta horrenbestez itzulpen modu edo itzulpen egoera desberdin gehiago daude mota horretako hizkuntzei dagozkienak hedadura handiko hizkuntzei dagozkienak baino. Ikerke ta alor zabala dago beraz, hedadura txiki edo ertaineko hizkuntzetan itzultzaile ari garenon ihardunean. Alde askotatik: batetik itzulpenaren bidez harremanetan jartzen diren hizkuntzen artean, hedadura txiki edo ertainekoak direnean, desberdintasun gehiago dagoelako, hizkuntza handien arteko itzulpenean harremanetan jartzen direnetan baino. Alderdi horretatik, badirudi era honetako itzulpenaren ondorioak hizkuntzalaritzaren aberasgarri izango liratekeela batez ere, munduko hizkuntzen ezaguera hobea emango bailuke.
Hemen ekiten diogun analisi honek traduktologiarako izan dezakeen ekarpenari dagokionez, gogoan hartzekoa da orain arte ere, traduktologiak izan dituen aurreramenduetan zenbaterainoko garrantzia izan duten gisa honetako hizkuntzetarako egin diren itzulpen ahaleginen azterketak eman dituenak. Traduktologiaren oinarrietako bat, adibidez, Bibliaren itzulpenean oinarritu da, Bibliaren itzulpen esperientziaren analisian hain zuzen. Historia luzeko tradizioa, bai itzulpengintza den aldetik, bai traduktologia den aldetik, interpretaritzarekin alderatzen bada adibidez, Bibliaren itzulpenean oinarritutako traduktologiaren tradizioa S. Jeronimoren lanetatik hasten baita, eta interpretaritza, ia-ia Nurenbergeko auzietatik edo Societe des Nations-en sorreratik. Bibliaren itzulpenak duen ezaugarrietako bat, beti aipatua, testuaren sakratutasuna da, eta jatorrizko hitzaren errespetuak sortu ditu traduktologiarako hainbat arazo. Bibliaren itzulpenaren beste ezaugarri bat ordea, gutxitan aipatua, ehundaka hizkuntzatara itzulia izana dahizkuntza horietako gehienak hedadura txikikoak, beharrik!, eta ez da besterik gabe gertatua izango Bibliaren traduktologia modernoak eman dituen azterlari eta teorilaririk garrantzizkoenak hain zuzen hedadura oso txikiko hizkuntzetarako itzulpenean zihardutenak izatea: E. Nida, adibidez.
Beste analisi alderdi asko ere badira ordea: hasiera honetan bat edo beste aipatzeagatik, gauza aski ezaguna da zenbateko eragina izan duten itzulpenek hainbat hizkuntzetako literaturaren sorreran, zer eragin sakona izan duen itzulpenak munduko ezagueren eta pentsamenduaren zabalkundean, bai mendebaleanaski ezaguna da greko klasikoetatik gaurko pentsamenduraino doan ezagutza eta itzulpen ta alor zabala dago beraz, hedadura txiki edo ertaineko hizkuntzetan itzultzaile ari garenon ihardunean. Alde askotatik: batetik itzulpenaren bidez harremanetan jartzen diren hizkuntzen artean, hedadura txiki edo ertainekoak direnean, desberdintasun gehiago dagoelako, hizkuntza handien arteko itzulpenean harremanetan jartzen direnetan baino. Alderdi horretatik, badirudi era honetako itzulpenaren ondorioak hizkuntzalaritzaren aberasgarri izango liratekeela batez ere, munduko hizkuntzen ezaguera hobea emango bailuke.
Hemen ekiten diogun analisi honek traduktologiarako izan dezakeen ekarpenari dagokionez, gogoan hartzekoa da orain arte ere, traduktologiak izan dituen aurreramenduetan zenbaterainoko garrantzia izan duten gisa honetako hizkuntzetarako egin diren itzulpen ahaleginen azterketak eman dituenak. Traduktologiaren oinarrietako bat, adibidez, Bibliaren itzulpenean oinarritu da, Bibliaren itzulpen esperientziaren analisian hain zuzen. Historia luzeko tradizioa, bai itzulpengintza den aldetik, bai traduktologia den aldetik, interpretaritzarekin alderatzen bada adibidez, Bibliaren itzulpenean oinarritutako traduktologiaren tradizioa S. Jeronimoren lanetatik hasten baita, eta interpretaritza, ia-ia Nurenbergeko auzietatik edo Societe des Nations-en sorreratik. Bibliaren itzulpenak duen ezaugarrietako bat, beti aipatua, testuaren sakratutasuna da, eta jatorrizko hitzaren errespetuak sortu ditu traduktologiarako hainbat arazo. Bibliaren itzulpenaren beste ezaugarri bat ordea, gutxitan aipatua, ehundaka hizkuntzatara itzulia izana da—hizkuntza horietako gehienak hedadura txikikoak, beharrik!—, eta ez da besterik gabe gertatua izango Bibliaren traduktologia modernoak eman dituen azterlari eta teorilaririk garrantzizkoenak hain zuzen hedadura oso txikiko hizkuntzetarako itzulpenean zihardutenak izatea: E. Nida, adibidez.
Beste analisi alderdi asko ere badira ordea: hasiera honetan bat edo beste aipatzeagatik, gauza aski ezaguna da zenbateko eragina izan duten itzulpenek hainbat hizkuntzetako literaturaren sorreran, zer eragin sakona izan duen itzulpenak munduko ezagueren eta pentsamenduaren zabalkundean, bai mendebalean —aski ezaguna da greko klasikoetatik gaurko pentsamenduraino doan ezagutza eta itzulpen katea— , bai ekialdean —India eta Txinako pentsamendu eta zientziaren zabalkundean batez ere, nahiz hain ezaguna ez den—. Beste analisi batek, hedadura txiki eta ertaineko hizkuntzetan, edo horietan mintzatzen diren gizarteetan, itzulpenak duen onespena ere aztertu beharko luke. Badirudi, izan ere, zenbait itzulpen mota —literaturarena batez ere— hizkuntza askotan bigarren mailako eginkizuntzat ematen b ada, are gehi ago gertatzen de la hori hedadura txikiko hi zkuntze tan, eta a posteriori-ko onespena besterik ez duela ezagutzen; badirudi badela itzulpenarekiko halako jatorrizko bekatua balitz bezalako sentipen bat. Geure artean zer gertatzen den begiratu besterik ez dago: ia erdia itzulpen soila den eta beste erdiaren puska on bat —ez dakit zenbaterainokoa— zeharbidez bederen itzulpena den literatura klasiko bat dugun herri honetan, eta gaur egun ere itzulpenak —zuzenean edo zeharka— lehen-lehen mailako pisua duen honetan, hainbat lekutatik —aginpidearen ingurutik batez ere—itzulpena ia sistematikoki gutxiesten da, laguntza urritzen zaio (EIMAk, esaten baterako, 0,5 faktorea aitortzen dio, jatorriz euskaraz sortua denari 1 emanez).
2. Itzulpena eta itzultzailea hedadura txiki eta ertaineko hizkuntzetan
Itzultzaileak beti izan dira, eta beti izan da itzulpena, baita hedadura txikieneko hizkuntzetan ere. Beharbada gehiago ere esan daiteke agian: itzultzera behartuago aurkitu dira hedadura txikiko hizkuntzetan mintzatzen diren pertsonak hizkuntza handietan mintzatzen direnak baino. Itzulpenak, gauza jakina da, zerikusi handia du gizarte bateko elebidun tasarekin. Gauza jakina da zenbat eta hedadura txikiagoko hizkuntza izan, orduan eta hizkuntza horretako hiztunak eleanitzago izaten direla. Hala, badirudi, esate baterako, Brasilgo, Peruko eta Boliviako Amazoniako indioak direla gaur egun munduan eleaniztasun mail a handien eta zabalenak : oso g auza normal a da herrietako jendearen artean lauzpabost hizkuntzatan mintzatzeko gauza den jende asko aurkitzea. Eleaniztasun/atzeramendu kontzeptuen itxurazko bat etortze hori "herri txiki = herri atzeratu" edo "hizkuntza txiki = hizkuntza atzeratu" artean hainbatetan egin ohi den baterakuntzaren ondorio baizik ez da. Txikiaren gutxiespen hori era askotara azaltzen da, eta badirudi era horretako jarrerari itzur egiten gauza zaila dela.
Baterakuntza hori gezurtatzen duten adibideak ez dira falta, ordea, nahiz eta gure artean behintzat, ahalegin horretan zertan luzaturik ez dugun. Askotan aztertu izan da, baita gure artean ere, hizkuntzarekiko jarreraren arazoa: estimaziozko jarrera eta gaitzespenezko jarrera. Geure artean, oraindik aspaldi ez dela, euskara "ere" jakitea hizkuntza gutxiago jakitea zen, matematika guztiak ahaztuta, gaztelania "bakarrik" jakitea baino. Zentzu gabeko, baina ez errepikazio gabeko, eztabaida amaiezinetan, euskarari "lengua" izatea ukatzen zitzaion, eta "dialecto" ez zenez, "idioma" izatea aitortzen zitzaion ozta-ozta, "idioma" hori letra baten hutsegitez sortutako hitz esanahi zehatzik gabea, edozer gauza kabitzen zitzaiona bailitzan.
Hala ere, badirudi gizarte batean hizkuntza jakin batekiko (berearekiko adibidez) hedaturik dagoen jarrerak zerikusi estua duela itzulpenaren onarpenarekin (itzulpen ihardueraren onarpenarekin, batez ere) eta itzultzaile figuraren finkatzearekin eta haren estatusarekin.
3. Zenbait kontzeptu argitu beharra
Komeni da, horregatik, gai hauetan argitasun apur bat egiteko balio dezaketen kontzeptuak, nahasian eduki gabe, deskribapenetarako aldagai aske edo elkarren menpeko gisa erabiltzen proba batzuk egiteko behintzat balio dezaketenak, zertxobait bakantzen eta elkarrengandik bereizten hastea: zer da hedadura txikia, hizkuntzei dagokienean? Zer izan daiteke eta zer izaten da itzulpenaren eginkizuna hizkuntza horietan? Zer itzultzen da? Nork itzultzen du? Mila erantzun izan ditzakeen galdera da horietako bakoitza.
3.1. Hedadura txikia eta ertaina - Egoera minorizatua
Hedadura txiki edo ertaineko hizkuntzatzat, 50 milioi hiztunetik behera duten hizkuntzak hartu ohi dira. Hala ere, hizkuntzaren egoera ri, eta batez ere munduan zehar duten zabalkundeari dagokionez zenbaitek (G. Rad6, Yo-In Song, etab), ingelesa, frantsesa, alemana, gaztelania, italiera eta errusiera sartzen dituzte mundu hizkuntzatzat, eta gainerakoak hedadura txiki edo ertaineko hizkuntzen artean kokatzen dituzte. Georgy Rad6k, hala ere, hirugarren maila bat proposatzen du: "tarteko hedadura duten hizkuntzak", eta horretan kokatzen ditu arabiera, txinoa, japoniera, koreanoa, swahilia, hindia, urdua, bengaliera, etab..
Gure asmoetarako, banaketa hori bera baino, banaketa horren azpian dagoen arrazoiketa da garrantzitsuago. Yo-In Song itzultzaile eta irakasle korearrak oso argi azaltzen ditu arrazoi horiek Traduction, Terminologie, Redaction aldizkarian argitaratutako artikulu batean: Remarks on Cultural Transfer from an LLD (Association canadienne de traductologie, vol. IV, 1. Quebec 1991). Hedadura handiko hizkuntzatzat hartu ahal izateko, ama hizkuntza gisa edo bigarren hizkuntza gisa "mundu mailan" zabaldua izatea eskatzen da: «A culture can be more "complex" or "dominant"; "simple" or "subordinate" than another or it can lay somewhere "in betwen" or "intermediate." Thus the axiom can be stated: cultural complexity or dominance does not necessarily enhance linguistic diffusion and vice versa; nor does the size of a population have anything to do whith linguistic diffusion.... The key word is "the global scale».
Ez da bada hizkuntza batez mintzatzen den gizartearen pertsona kopurua (handia ala txikia) hizkuntza horren zabalkundea eragiten duena: txineraz jende gehiago mintzatzen da lehenengo hizkuntza gisa, ingelesez lehenengo nahiz bigarren hizkuntza gisa mintzatzen direnak baino. Ez da hizkuntza batez mintzatzen den gizartearen kultur maila eta koherentzia ere hizkuntza horren zabalkundea eragiten duena: txineraz adierazi den kultura ez da alemanieraz adierazi dena baino soilagoa, eta historian zehar eragina ere, kultura grekoerromatarrak mendebalean adinako eragina izan du ekialdean.
Ikuspegi horretatik aise ulertzen da hedadura ertaineko hizkuntzetako itzultzaileen artean, edo gai honi buruz dauden argitalpene tan, sarrienik aipatzen den kezka zergatik den hizkuntza horietatik hedadura txiki, ertain edo handiko hizkuntzetarako itzulpena.
Hedadura txiki edo ertaineko hizkuntzen tipologia egiteko, ordea, ez da aski banakuntza horrekin, multzo horren baitan era askotako egoerak baitaude oraindik, eta beste kontzeptu batzuk erabili behar dira horiek mugatu eta sailkatzeko: lurraldetasuna eta diglosia batez ere.
3.1.1. Lurraldetasuna
Badirudi hizkuntza bat lurralde jakin mugatu batean bizi den gizarte batean mintzatua izan ala ez izanak asko aldatzen duela hizkuntza horren pertzepzioa. Egitura politiko batek bateratzen duen lur eremu mugatu eta definitu batean mintzatzeak, ofizialtasunak, alegia, gizarte batek hizkuntza batez (bereaz) duen pertzepzioa baldintzatu egiten du. Gizarte horretan hizkuntzak bete dezakeen identifikazio funtzioa egitura politikoak betetzen du, neurri handi batean, eta horrenbestez hizkuntzaren erabilerak ez du bestetan adina betetzen gizartearen nortasun adierazgarri izateko eginkizuna.
Teorian, beraz, hizkuntzen lurraldetasunari dagokionez, hiru egoera modu handi bereiz daitezke.
a) Hizkuntza bat mintzatzen den lurraldeak (edo lurralde batek baino gehiagok) egitura politiko bateratua, eta hizkuntza horretan identifikatua, izatea, bertako biztanlegoa gehienbat elebakarduna dela, edo hizkuntza nagusia berbera duela. Frantsesa Frantzian, adibidez.
b) Hizkuntza bat lurralde jakin batean hizkuntza nagusi edo bakar izatea, eta beste batean ez. Frantsesa Kanadan, Beljikan edo Luisianan, adibidez.
c) Hizkuntza bat ez izatea inon hizkuntza nagusi. Bi aldaera nagusi bereizi beharko lirateke honen barruan ere, hizkuntza egitura politikoarekin bateratua ez bada ere, haren aldetik kontrako erasorik ez duenean bata, eta argiroki esetsia eta debekatua edo zokoratua denean bestea. Euskara, adibidez, garai batzuetan esetsia izan da. Eskimal hizkuntza batzuk guztiz bazter hizkuntzak dira Kanadan adibidez: homogeneotasunik ez duen gizarte batean (Kanada) bazter gizataldeen hizkuntzak dira. Alderdi honetatik kontzeptu hau guztiz loturik dago diglosiaren kontzeptuarekin.
3.1.2. Diglosia
Diglosia kontzeptua beti izan da nahasi xamarra, gutxienez hiru eratako kontzeptuak nahasi direlako hitz berean: gizabanakoaren diglosia, gizarte mailako diglosia, eta lurralde mailako diglosia, hiruak elkarrekin lotura estua dutenak.
Gizabanakoaren diglosiatzat pertsona berberak gai, alor, adierazkizun desberdinetarako hizkuntza desberdinak erabiltzea hartu ohi da, adierazkizunak eta hizkuntzak erabilera horretan nagusi eta apalen artean bana daitezkeela. Hala adierazkizun nagusi, goi mailako edo formaletarako nagusitzat hartzen den hizkuntza erabiltzen da, eta adierazkizun apal, menpeko edo informaletarako behe mailakotzat hartzen den hizkuntza.
Gizarte mailako diglosiatzat, gizarte osoaren antolamenduan hizkuntza bat goi mailakotzat, eta bestea bigarren mailako hizkuntzatzat hartzea esan ohi da. Egoera honetan, Euskal Herrian gertatu den bezala, bigarren mailako hizkuntzako hiztunak elebidun izan ohi dira, eta gizartearen puska bat elebakardun, hizkuntza nagusian, harik eta, prozesuak aurrera jarraitzen badu, bigarren mailako hizkuntza guztiz galtzen den arte.
Hizkuntzaren lurraldetasun modua eta diglosia, biak kontutan hartzen badira, mila modutako egoerak aurkitzen dira: hasi aipatu diren talde baztertuen hizkuntzetatik (eskimalak, ijitoak...) eta atzerriko hiri handietan bizi diren hizkuntza zabaletako minorietarainokoak (New Yorkeko txinoak...). Egoera horiek denak ezin daitezke aztertu, sintesirako baino barreiakuntzarako bide zuzenagoa izango bait litzateke.
3.1.3. Hizkuntzaren minorizazioa
Hizkuntza baten egoera azter daiteke, orobat, bere normalizazio mailaren ikuspegitik. Hizkuntzak ez direla aldatzen, aspaldi kendu ziguten ideia da. Hizkuntzak, berez, edozein kultur egoerara, aurreramenduetara batez ere, egokitzeko eta moldatzeko gaitasuna duelakoa, berez hizkuntza atzeraturik eta hizkuntza aurreraturik ez dagoelakoa alegia, egia finkotzat hartua du hizkuntzalaritzak. Hizkuntzaren bilakaera eta kulturarena ez dira batera izaten hala ere, ezta hizkuntzarik zabalenetan eta garatuentzat ematen direnetan ere. Zentzu horretan esan daiteke hizkuntza kultur aldakuntzetara moldatzen ari dela beti, hizkuntzaren beraren aldaketa kultur aldaketa bat delarik beti ere.
Hala ere ezin esan daiteke hizkuntza guztiek, gizartean une jakin batean hizkuntza horiek dakitzan bezala behintzat, egokitasun berbera dutenik gizarteak bizi duen kultur egoerarako, mundu ezaguerarako. Bistan dago gizarte bizitzan baliatzen den jakintza guztia ez duela gizarte osoak berbalizatzen: argia pizten duenak ez du zertan elektrizitatea ulertzeko behar den fisika jakintza guztia ezaguturik. Baina gizartean —oso-osorik hartuta— jakintza horiek hitzez adierazita egon ohi dira, edo adieraziz joan ohi dira.
Alde askotatik diglosiaren beste ikuspegi bat bada ere, aparte gogoratzeko ikuspegia da hau, zeren hizkuntza baten edo bestearen normalizazio ahaleginetan bereziki azpimarratzen eta finkotzat hartzen den helburua baita: "hizkuntza eguneratu", hizkuntza gaur egungo kultur edukiak adierazteko gaitu, kultur eduki horiek behingoz adieraziz hain zuzen, mintzatzeak lotura estua baitu behin hitzez atzemanen berrantolaketa eta berrinterpretatzearekin. Kultur eduki berriak, gizarteak bereganatzekoak, gizarte horretan hizkuntza jakin batean txertatzen dira, itzuliz askotan.
Alde horretatik itzultzailea hizkuntza guztietan da, neurri batean edo bestean, hizkuntz sortzaile, hizkuntza baterako kontzeptu berrien sartzaile den neurrian. Zalantzarik ez dago hala ere, hizkuntza batzuetan, edo egoera batzuetan, gai batzuetan, hizkuntz sortzaileago dela besteetan baino.
Laburtuz, esan daiteke hizkuntzaren lurraldetasunak, diglosiak eta normalizazioari dagokionez duen egoerak, itzulpena guztiz baldintzatzen dutela.
4. Itzulpenaren eginkizuna
Bi helburu posiblerekin behintzat badu zerikusia gizarte batean egiten den ahaleginak, nolabait hizkuntzaz gizartean izan daitekeen eta izaten diren bi ikuspegi, elkarrekin lotu baina bereizgarri direnekin: hizkuntza alde batetik gizarteak komunikazio tresna gisa atzematen du gizarteak hizkuntza, eta bestetik taldearen, gizartearen, bateratzaile edo bateragune gisa; hizketak berak komunikatze eginkizuna, gauzak aditzera emateko eginkizuna, eta komunikatuta egoteko eginkizuna duen bezalaxe. Ikuspegi bat oso funtzionala da, beraz, eta bestea sinbolikoagoa, taldearen identifikaziozko osagai bat bailitzan, nortasunaren zati bat, mintzatzeko ekintza oso bi osagai horiez osaturik bi polo horien artean kokatzen delarik.
Mintzatzearen helburuez, guztizko maila abstraktuan, hitzegitea ez da gauza zaila. Baina mintzatze konkretuek helburu abstraktuak ez dituztenez, eta horrenbestez kronkretutasunaren alorrera jaitsi behar denez, helburua asmoari baitagokio, ez da gauza erraza mintzatzearen helburu horiek salatzen eta azaleratzen dituzten aztarrenak argitan jartzea. Gizarte bateko itzulpenaren zergatiak eta zertarakoak ere ez dira sumatzen errazak, baina mintzatzeari dagokionez asmoa asmatzeko arrastoak badiren bezala, itzulpenari dagokionez ere badira arrasto horiek.
4.1. Komunikazio eginkizuna
Itzulpena, komunikazio ekintza bat da, teorian, hizketa oro ekintza den bezala. A priori. Gauza jakina da ordea, askotan ez dela itzuli —ez idatzi ere— komunikazio eginkizun gisa, taldearen finkatzeko ekintza gisa baizik. Komunikazio ekintza eragozten duen edozein aldaera, beraz, itzulpena komunikazio eginkizun horretatik saihesten duen ekintza da, beste asmo bati jarraikitzen zaiona horrenbestez.
Komunikazioan bezala, itzulpenean ere, mezu emaile bat —itzultzailea— eta mezu hartzailea —bezeroa, irakurlea...— daude. Mezu hartzailea da, beste ezein egoeratan baino areago, itzulpen ekintzaren xedea, itzultzailea ia mezuaren igorle baino bideratzaile baita areago. Horrenbestez, mezu hartzailearen egoerara egokitzen ez den itzultzaileak, bestelako xederen bat du bere ekintzan.
Hala, esan daiteke euskarazko literaturan izan den garbizalekeriazko joerak —itzulpenean ia beste inon gertatzen ez dena—, ez duela komunikazio asmorik, euskal irakurlegoari egokitzen ez zaiolako; edo ñabardura gehiagoz esanda, garbizalekeria komunikazio eginkizuna galerazten duen gertaera dela , zenbat eta garbizaleagoa, orduan eta galeraztenago. Orobat itzulpenak bezero duen gizartearentzat itzulgaia guztiz arrotza denean.
Kontzeptuok, jakina, ez dira bere absolutu guztizkoan hartu behar, erlatibizatu egin behar dira. Beti baitago bezeria bat, apurrena izanda ere, edozein gaitarako, eta beti dago orobat irakurlego edo entzulego bat ulertzeko prestatua, hizkuntzarik behartuenean mintzatuta ere.
Hala ere, bestelako helburu batek eragiten ditu itzulpen horiek: garbizaleek euskara garbitu nahi zuten, Euskal Herriak merezi zuen bezalako euskara izan zezan. Gerra ondoko itzultzaileek (B. Amezaga, B. Larrakoetxea, etab.) euskal kulturaren maila jaso egin nahi zuten, klasikoetara hurbilduz. Pedagogia asmo nabarrnenak, beraz. Pedagogia asmo hori, hala ere, komunikazioaren beraren osagaia izan daiteke, testuaren beraren asmoa denean pedagogiazkoa. Baina izan daiteke hizkuntzari berari dagokion pedagogiazko asmoa, garbizalekeriaren kasuan den bezala.
Pedagogiazko bi asmo hauek ia beti bat egiten dute, batez ere hizkuntza jakin bateko literaturaren hasieran eta oinarrian itzulpenezko ahalegin bat aurkitzen denean. Ez da ahaztu behar horrelako askotan, kultur aldakuntza batekin batera —kristautzea, adibidez— gertatzen dela itzulpen ahalegin hori, eta aldakuntza horretarako oinarrizko tresna izaten dela itzultzen den testua. Horixe gertatu da, adibidez, Bibliaren itzulpenez hasi diren literaturetan: koptoa, armenioa, eslaboi zaharra, gotoa, lituaniera, alemaniera bera, etab. Baina kristautasunak mendebalean izan duen eragina edo antzekoa izan du ekialdean budismoak, adibidez: Indiako testuen itzulpenak, batez ere Mahayana eta Vajrayana eskolen bitartez tibetanoan, mongolieran, koreanoan eta are txinoan ere, eta Hinayana eskolaren bidez Sri Lankan, Burman, Tailandian etab. izan duen eragina. Euskararen kasuan ez da guztiz horrela, itzulpena ez delako lehendabiziko idatz saioa, bigarrena baizik, eta hizkuntzazko pedagogia ikuspegiari dagokionez, ezin esan daitekeelako Leizarragaren saioak aurrerabiderik izan zuenik.
Ahalegin horien ondoren hainbat hizkuntzatan terminologiak guztiz eta betirako finkatzeko ahaleginak egin izan dira, finkatze horretarako arrotz hizkuntzetan oinarri hartuta askotan. Hala filosofia eskolastikoan Platon eta batez ere Aristoteleren testuetan hartzen da oinarria, filosofiazko terminologia finkatzeko. Txinan, beste adibide bat emateko, K.o. II. mendean egin ziren itzulpenen ondoren, eta IV-V. mendeetan egin zirenen ondoren (Kumarajiva-k eta Paramartha-k eginak batez ere), VII. mendean eta VIII. mende hasieran, Xuanzang eta Yijing-en garaian, itzultzaile talde bereziak antolatu ziren, filosofia budistaren hiztegia behin betirako ne varietur finkatu, eta testurik zailenak itzuli ahal izateko. Gisa berean gertatu zen Tibeten ere: XI. mendean testu budisten itzulpen guztiak aztertu ziren berriro, testuen sakratutasunaren errespetuz ia hitzez hitzeko itzulpena eginez, sanskritoaren eta tibetanoaren filosofia eta erlijio hiztegien artean erlazio finko aldaezinak ezarriz, hainbesteraino non gaur egun bertan ere budistek tibetanozko testuak erabiltzen baitituzte sanskritozko jatorrizko testuak zuzendu edo osatzeko.
Esan berri honek euskaraz gaur egun itzulpenaren bidez egiten ari dena zentzu berean interpretatzeko haria ematen dit, itzulpenezko komunikazioak —puska handi batean gizarte honen barneko komunikazio denak— duen pedagogiazko zentzu handia azpimarratzeko. Hain zuzen ere, alor askotan itzulpena hizkuntz edo hizkera sorkuntza bat izan da, eta hizkera hori zabaltzeko ahalegina. Nekez ulertzen da bestela, Administrazioan, adibidez, zenbaterainoko itzulpen ahalegina egin den —Administrazioak erabiltzen duen euskara ia itzulpenetan besterik ez baitu oraindik erabiltzen—, ahalegin hori ez bada izan administrazioko euskara bat sortu eta zabaltzeko, komunikatzeko baino gehiago (legegintzan euskarazko testuak ez baitu lege baliorik, adibidez). Beste horrenbeste ez bada, irakaskuntzan bertan, irakaskuntzari loturik doan testugintza, itzulpen bidezkoa, eta terminologia sorkuntzarekin lotua izan da gehienbat. Komunikabideetan, telebistan batez ere, teleikusleek egokitzat hartuko duten hizkuntz eredu baten bila etengabe ari dira oraindik itzultzaileak.
Pedagogiazko helburu horrek badirudi garrantzi handiagoa duela minorizatu egoeran dauden hizkuntzetan, normalizatuta daudenetan baino. Hain zuzen ere orain arte aipatu ditudan adibide guztiak une batean arrazoi bategatik edo besteagatik, edo alor jakin batzutan, interes jakin batzutarako, minorizatu egoeran zeuden hizkuntzen adibideak ziren. Idazkerarik ez duten hizkuntzak, edo une jakin batean idazkerarik ez zutenak, minorizatu egoeran aurkitzen ziren; eta halaxe sentitu ere sentitu izan dute hizkuntza horietan mintzatzen ziren herriek.
Betiko mendebaleko adibideak (Zirilo eta Metodio, Ulfilas, Mesroes) bakarrik ez aipatzeko, Tibeten Tho-tho Ri-gyan-Btsan erregeak (IV. mendea) Thon-mi Sanbhota bere ministroa bidali zuen Indiara idazten ikasi eta Tibeteko hizkuntzarentzat idazkera asma zezan.
XIII. mendean Kubilaik aginduta, Sa-skya monastegiko Phags-pa izeneko monje batek mongolieraren idazkera asmatu zuen.
Askoz geroago, eta munduko beste bazter batean, Sequoyah buruzagi txeieneak, zuriek indiarrekiko zuten nagusigoa idazten jakitetik zetorkiela iritzirik, idazkera silabiko bat asmatu zuen txeiene hizkuntzarentzat XIX. mende hasieran.
4.1.1. Komunikazio bideak
Itzulpena esaten denean, idatzizko itzulpena pentsatu ohi dugu ia beti. Bestelako itzulpen moduak zehaztu egin behar izaten dira: interpretaritza, esan osteko itzulpena, etab. Horretara ez da mugatzen ordea itzulpengintza; beste era asko ditu. Ez da ahaztu behar, esate baterako, idatzizko itzulpena baino lehen, seguruenera bestelako itzulpen moduak, esan ostekoa eta interpretaritza, izan direla, eta izan ere historian ezagutzen diren lehenengo aipamenak interpretaritzarenak dira. Eta gaur egun bertan ere, idazkerarik ez duten hizkuntzak, edo idazkera oso gutxi erabiltzen denak, ez dira falta.
Komunikazio modurik soilentzat, beraz, aurrez aurreko hizketa, eta horrekin batera agian gizonaren oroimenean soilik oinarritzen diren gainerako komunikazio moduak eman beharko litzateke. Hizketa soilezko komunikazioa une batekoa baita: "hitzak haizeak eramaten"; baina hizketarekin batera badira, hizkuntzarik idazketa gabeenean ere, oroimenean oinarritzen diren, eta hizketak duen fauntasuna, hutsaltasuna ez duten mezu moduak, irauteko eta ez ahazteko moldatuak.
Herri aurreratuetan idazketak berebiziko lekua hartuz gainera, bestelako komunikazio modu asko ere erabiltzen dira, aurrez aurreko hizketaren mugak gainditzen dituztenak, iraupena giza oroimenaren ahultasunari ez baino euskarriaren trinkotasunari zor diotenak (idazketa bezala, irudi eta ahots grabaketak etab.) edo zabalkuntzea ahotsaren irismenari baino gehiago teknikak sortu duen tresneriari zor diotenak (argitalpenak, irrati, telebista etab.).
Aurreramendu honek eta komunikabideen aniztasunak, era berean, mezuaren adierazkera bera ere aniztu egin du, eta mezu mota berriak sortzeko bidea zabaldu du: publizitatea, multimediak...
Bistan dago hizkuntza baten hedadurak, diglosia mailak, ofizialtasun mailak, batez ere, arras baldintzatzen dutela hizkuntza horretan baliatuko diren komunikabideen aukera, eta komukikabideekin batera, beraietan bideratzen den itzulpena ere.
Badirudi, esate baterako, eskimalez mintzatzen diren Kanadako zenbait herritan egiten den ia itzulpen guztia, misiolariek egiten duten zerbaitez aparte, auzitegietako interpretaritza izaten dela. Hain zuzen, orain arte adierazi denean oinarrituz gertaera horren ezaugarriak, gertaera hori baldintzatzen duten aldaerak, definitu beharko balira, esan beharko litzateke Kanadan eskimaletik ingelesera eta ingelesetik eskimalera egiten den itzulpengintza gehiena herri baztertu idazketa gabe batek, berea ez den baina bere bizitza zedarritzen duen egitura politiko zabal batekin —hizkuntzaz arrotz zaiona gainera— topo egiten duenean —topaketa gaiztoa gehienetan— sortzen diren desegokitasunak —gaineko egitura politikoarentzat delitua sarritan— bideratzeko tresna dela.
Oso bestelako egoera batean, beren herriaz kanpo, baina beren hizkuntz eremu elebakarrean —hizkuntzari dagokionez homogeneotasun handia duten gizartea— aurkitzen diren tibetarrak —Sikkim, Nepal—, beren hizkuntza eta kultura gaur egungo kultur premietara egokitzeko ahaleginetan ari dira, itzulpen bidez gehienbat, lehenago ere, VIII-XI. mendeetan egin zen ahaleginaren pare. Garai hartan erregeak izan baziren ahalegin horren bultzatzaile, gaur egun alde batetik herriaren erakunde politikoak, eta bestetik Sikkimgo unibertsitatea eta Himalaiako Kultur Batzordea dira susperraldi berri honen bultzatzaileak. Ringu Tulku, aipatu Batzordearen idazkariak aitortzen zuenez, Tibeteko literaturak tradizio luzea du filosofian, lojikan, teologian, zenbait medikuntza motatan, astronomian, baina oso tradizio laburra —batere ez ia— beste zenbait alorretan: fisika, kimika, teknologia, geografia etab. Alor horietan guztietan ahalegin berezia ari dira egiten terminologia egokia sortu, testugintza bultzatu, itzulpenak argitaratu, kultura eguneratzen.
4.2. Hizkuntzarekiko atxekimendua edo harrotasuna
Euskal Herrian azkeneko hamarkada hauetan gertatuari begiratuz, urrutirago begiratu beharrik ez dago hizkuntzarekiko atxekimenduak edo harrotasunak, edo hizkuntzaren komunikaziozko funtzioa ez den beste zerbaitek hizkuntzaren erabileran —itzulpenean besteak beste— zenbaterainoko eragina izan dezakeen pentsatzeko.
Horrexegatik ez dut jarri "atxekimendua" soilik, ohi den bezala. Hizkuntzarekiko atxekimendu soila ez baita aski Euskal Herrian behintzat zenbait erakundek itzulpenarekiko izan duten jokaera. Eu skarari em an i zan z aion eu skal g iz arte aren nortas una de finitzeko enblema edo ikur balioak eragin baitu askotan jokaera hori. Zenbait alorretan, horren ondorioz, itzulpenak izan duen komunikazio balio eskasak, itzulpenaren kontrola eta kalitatea baldintzatu du, baldintzatu askotan eskastu-ren sinonimo delarik.
Jokaera hori ez da ordea Euskal Herrian beste inon gertatzen ez dena. Gizarte oro ahalegintzen da bere nortasun markak nabarmentzen, eta hizkuntza izan ohi da nortasun marka horietako bat.
5. Itzultzailearen eta itzulpenaren estatusa eta onespen soziala
Itzultzaileak eta itzulpenak orohar gizarte batean duen estatusa eta onespena itzulpenak gizarte eta hizkuntza orohar betetzen duen eginkizunaren ondorioa da. Gizarte bateko itzulpena ez da, ordea, gauza guztiz homogeneoa: itzulgai desberdin asko daude, jatorrizko hizkuntza desberdin asko daude, helburu desberdin asko daude itzulpenarentzat, bezeria modu asko daude. Banan banan bereizi beharko lirateke. Horrez guztiaz gainera, edo beharbada horrekin batera, itzulpenaren merkatua ere kontutan hartu behar da. Hala ere ez da merkatua soilik itzulpenaren onespena eragiten duena.
Geure artean gertatu da, Hego Euskal Herrian, egoera aski paradojikoa, eta oso esanguratsua, alderdi horretatik: itzulpena, zenbait garaitan, jatorrizko hizkuntzaren arabera baloratu izan da: gaztelaniatik euskarara itzultzea —merkatuak (Administrazioak eta jestio publikoak orohar) ia gehien eskatu duena, bertako euskaldunen elebitasun moduagatik errazen betetzeko premia, komunikazio premiari soilik begiratuta berriz, gizarte honetan gutxien behar izan dena ere bai—, teorian beste hizkuntzetatik itzultzea baino errazagoa ez dena, oso gutxi baloratu izan da, ia gutxietsi egin da; gaztelaniatiko itzultzaileak kakotx arteko itzultzaile izan dira, administrazio testuak itzuli, literatura itzuli, nahiz dibulgaziozko testuak itzuli. Aldiz, beste hizkuntza batzuetatik, gutxienez ingelesetik edo, Kaukasoko edo Auskaloko hizkuntzetatik, egindako itzulpenek, horrexegatik —aski baitzen— onespen eta harridura handiak sortzen zituzten.
Horrez gainera, itzulgaia nolako, onespena ere halako izan ohi da, asko behintzat. Horrexegatik deitzen dira nonbait itzulpen tekniko, dibulgaziozko testuen itzulpenak.
Itzultzailearen estatusaz gainera, hedadura txikiko edo ertaineko hizkuntzak direnean, itzultzailearen nortasuna bera ere aztergai eta —zenbaitetan— arazo berezi izaten da. Hedadura txiki eta ertaineko hizkuntzetako itzulpenari buruz argitaratu diren lanetan askotan aipatzen den itzulpenen prozesuetan, hizkuntzaren hedaduraren arabera, izan ohi den asimetria: hedadura handiko hizkuntzen artean asko itzultzen da, askok itzultzen dute; hain zuzen hizkuntza horien irakaskuntza oso zabalduta dago, eta ez da zaila zentzu guztietan itzultzaileak aurkitzea. Hedadura handiko hizkuntzetatik hedadura txikiko hizkuntzetara nahikoa itzultzen da; hedadura txikiko hizkuntzetako itzultzaileek (eta itzultzaileek orohar) beren hizkuntzetara itzultzen bait dute maizenik. Hedadura txikiko hizkuntzetatik hedadura handiko hizkutzetara gutxiago itzultzen da, hedadura handiko hizkuntzetako hiztunek ez dutelako hedadura txikiko hizkuntzak ikasteko premiarik izaten, edo gutxiago izaten dutelako. Hedadura txikiko hizkuntzen arteko itzulpena askoz gutxiago egiten da, eta askoz ere zailagoa da itzultzaileak aurkitzea.
Aurreko paragrafoko adierazpenetan, inplizitu zegoen itzultzaileak ia beti bere lehenengo hizkuntzara, ama hizkuntzara itzultzen duela. Eta halaxe da: ama hizkuntzara, edo bizitzan zehar itzultzailearentzat lehenengo hizkuntza bihurtu den beste batera itzuli ohi da maizenik.
Horren zeharbidezko ondorio gisa, hedadura txikiko hizkuntzen arteko itzulpena hizkuntza zabalduenen bidez egin ohi da sarri. E. Simpsonek aipatzen du artikulu batean (E. Sompson: Translation and the Socio-Cultural Problems of Developing Countries. Babel, XXVI): One serious implication of this last point is that Africans are not trained to translate from African languages into other African languages. In other words, translation has to pass through the medium of the foreign European language.
Badira hala ere zenbait egoera, hedadura txikiko hizkuntzei edo era batera edo bestera minorizatu egoeran dauden edo egon diren hizkuntzei dagozkienak, eta itzulpenak ia sistematikoki itzultzaileak bere hizkuntza ez duen beste batera egiten direnak. Badirudi, izan ere, azkeneko mende honetan, hizkuntza bat galtzen ari denean, edo oso minorizatu egoeran dagoenean bederen, hizkuntza horretatik hizkuntza zabalagoetara burutzen dela gehienbat itzulpen idatzia, jatorriz ahozko literatura zenetik, hain zuzen. Unionmwan Edebiri-k Nigeriako itzulpenari buruzko artikulu batean dioenez, haussa eta yoruba hizkuntzetako ahozko herri literaturaren itzulpena izan zela lehenengoa Nigerian (U. Edebiri: Literary Translation in Nigeria.Meta XXVIII, 1,24. or.). Euskal Herriari dagokionean ere egoera horren p aralelotzat em an beh arko lirateke XIX . mende bukaera al de ra eta XX. mendearen hasieran —euskararen gainbehera nabarmendu eta galtzoria hurbil ikusten zenean— euskal folklore bildumak euskararekin batera edo gabe gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez (R.M. Azkue, J.M. Barandiaran, Cerquand, etab.) argitaratu zirenekoa.
6. Azkena
Saio honetan hedadura txiki eta ertaineko hizkuntzetako itzulpenean eragina duten faktore batzuk bakandu nahi izan ditut. Horretarako, esplizituki ez bada, inplizituki behintzat, Euskal Herriko itzulpengintza gogoan edukiz egin dut, beste zenbait hizkuntza eta lurraldeetako informazioa ere ahal zela kontuan harturik, era horretara hemen zehazten ahalegindu naizen aldagai hauek Euskal Herriko itzulpengintzaren egoera aztertzeko ez ezik beste egoera batzuk aztertzeko ere baliagarria izan dadin.
Hain zuzen, hasieran aipatu dudan bezala, hedadura txiki eta ertaineko hizkuntzetako itzulpengintzaren hainbat eratako azterketak burutuz, guztiontzako baliagarri izan daitekeen informazioa bildu daiteke, bakoitzak bere aurrerabiderako estrategiak prestatu ahal izan ditzan.
Uste osoa dut, etorkizunak ekarpen oparoak izango dituela denontzat.