APETI (Asociación Profesional Española de Traductores e Intérpretes)
Artikulua PDFn
1.-Historia apur bat
APETI da Estatu Espainolean dagoen itzultzaile eta interpretari erakunde nagusia. Oso zabala ez bada ere —mila bat partaide orain— garratzi handia du itzulpenaren alorrean, APETlren gain bait dago nagusiki itzulpenaren kalitate eta itzultzaileen eskubideen defentsa. Zehatzago, hauek dira erakundearen helburuak: aipatu bezala, lanaren kalitatearen defentsa eta kontrola; itzultzaile eta interpretarien eskubide profesionalen defentsa eta itzultzailearen presentzia gizartean areagotzea. Lematzat honako hau hartzen dute: "Traduciendo se entienden los pueblos".
Bestalde APETIk FlTen (Federación Internacional de Traductores) hartzen du parte; nazioarteko mailan egiten du lana beraz. Eta epe labur baten buruan, Colegio Profesional de Traductores e Intérpretes bihurtuko da APETI. Erakunde soila izatetik kolejio izatera pasatze hau erabakiorra izango dela itzulpena eta itzultzailearentzat uste dugu. Kolejio hau ez litzateke bakarra izango Estatuan. Autonomien arabera antola litezke besteak. Hain zuzen ere, berehala sortuko du Kataluniako Itzultzaile Elkarteak berea.
Orain hogeitamabi urte sortu zen APETI, edo sortu zuen Marcela de Juanek, 1954. urtean hain uzen. Ez ziren urte onak haiek: nolabait aurrera egiteko bidea zen itzulpengintza eta itzulpen lanaz ez zen inor arduratzen. Argitaletxeek estilo-zuzentzailearen figura bultzatu zuten eta honek gauzak hoberatu ez ezik, hondatu ere egin zituen.
Hasiera hartan, beraz, APETIk oso indar eskasa zuen: hogei bat besterik ez ziren partaideak, eta ezer gutxi egin zezaketen. Erakundea berpiztu egin zen ordea 60. hamarkadan, Consuelo Bergesen eskutik bereziki. Consuelo Berges Proust eta Sten&alen itzultzailea da. Berak jaso zuen lehenengo "Fray Luis de León" itzulpen saria (1956). Aurrerago Fundación Consuelo Berges antolatu zuen, eta Stendhal Itzulpen Saria sortu. Esan behar da halaber bera izan zela Copyright-a Espaiñian lortu zuen lehen itzultzailea. Horrela, eta emakume horren lanari esker-besteren artean, noski-zabaldu eta indartu da APETI.
Gaur egun ia mila lagun biltzen ditu APETIk, alor desberdinetako itzultzaile eta interpretariak: itzultzaile tekniko zientifikoak, zinpeko itzultzaile eta interpretariak, hitzaldi itzultzaileak, etab. APETIri hasiera eman zioten itzultzaile literario eta poetak besteak baino gutxiago dira orain (beste leku askotan bezala bestalde).
2.-APETIren eginkizun nagusiak
a) Itzultzaile eta interpretarien eskubideen defentsa
- Itzultzaile eta Interpretarien Kolejioa antolatu.
- Lan Ministeritzarekin, itzultzaile eta interpretarien status juridikoa normalduko duen egitasmoa burutu.
- INEMekiko harremanak hestutu, itzultzaile lanpostu finkoak enpresa nazional eta multinazionaletan lortzeko.
- ACEren (Asociación Colegial de Escritores) barnean Sección Autónoma de Traductores de Libros izeneko erakundea antolatu da: erakunde horren bitartez liburu itzultzailearen figura indartu egiten da argitaletxeetan. Bestalde Segurtasun Soziala eta Liburu Idazleen Mutualitatean sartzen da orain liburu itzultzailea.
- Zinpeko itzulpenaren alorra arautu.
- Dirección General del Librorekin harremanak erraztu, argitaletxeetan itzultzailearen egoera hobetu dadin.
b) Kultur zabalkundea
Alor honetan mintegi, ikastaldi, hitzaldi eta abar luzea antolatzen du APETIk, beti ere itzulpen kalitatea eta itzultzailearen profesionaltasunaren maila jasotzeari begira. Horrela:
- 1985.ean "Muga linguistikoak eta dokumentazioa" gaiaren inguruan mahai-ingurua antolatu zen SEDICekin (Sociedad Española de Documentación e Información Científica) batera. Besteak beste, disziplina arteko lana bultzatzea zuen helburu, terminologia eta dokumentazio lan talde bat bultzatuz.
- Ordenagailuz lagundutako itzulpena aztertu eta landu.
- Itzulpen teknikoei buruzko mintegia sortu, itzulpenaren inguruko irakaskuntza eta ikerketa bultzatuz.
c) Argitalpenak
Hainbat argitalpen ditu erakunde honek: besteak beste, zentsoa, tarifak, estatutuak. Halere nagusia aldizkaria da (Boletín). Aldizkari hau da erakundea eta bere partaideen arteko ohizko komunikabide tekniko-profesionala. Hiru hilabetez behin agertzen da, eta lau zatitan banatu ohi da: "APETI informa", "Congresos-efemérides", "Colaboraciones", "Directorio-Guía". Esan beharrik ez dago Estatu Espainolean diharduen itzultzailearentzat interes handikoa dela haldizkari hau.
Bukatzeko, esan behar da, nahiz eta APETIk azken urteotan asko indartu, oraindik ere itzultzailearen egoera nahiko kaxkarra gertatzen dela telebistako programatan esate baterako, azkeneko ile-apaintzailearen izena agertzen bada ere, itzultzailearen izena ahaztu egiten da; eta liburuetan berriz lupaz begiratu behar dugu zokoren batean itzultzailearen izena aurkitzeko. Salbuespenak salbu, noski. Eta Administrazioarekin eta Argitaletxeekin oraindik ere nahiko borroka egin beharko da. Gu ere ahalegindu beharko garela ez dago zalantzarik.