XX. mendeko olerkari greziarrak
Koldo Ruiz de Azua

Grezia, Europar Batasuneko lurralde hori, azkenaldian sarritan agertzen da hedabideetan, bere arazo ekonomikoak eta politikoak direla eta. Lurralde horrek XX. mendean kultur ekoizpen itzela eduki zuen zenbait arlotan: literatura, zinema, musika, Eta badauka oraindik, arazoak arazo. Hala ere, bere ekoizpen artistikoa guztiz ezezaguna da mendebaldeko europarrontzat, bere historia eta kultura bezain ezezagunak. Euskaldunontzat ere bai: europar eremuan hizkuntza txikia dena ezezaguna da are txikiagoa den hizkuntza batentzat. Ez da gure kanonean sartzen, katolikoen eta ortodoxoen arteko hausturaren burdinazko errezelak indarrean jarraituko balu bezala. Elytis, Seferis eta Ritsos gogora ditzagun olerki hauen bidez.

“Matónoo” aditzak odolustu esan nahi du grekoz. Odolustu egin zen Grezia ia bi mendez. Lehenik, mende bat baino gehiago iraun zuen independentzia gerran. Izan ere, estatu berria 1821ean jaio bazen ere, Egeoko uharteak eta Asia Txikiko lurraldeak berreskuratzeko borroka 1922ko hondamendiarekin bukatu zen. Orduan, milioi eta erdi greziar bota zituzten Turkiatik. Beste horrenbeste beren jaioterrian hil zituzten. 1936an Metaxas jeneralak diktadura ezarri zuen, eta komunistak eta Asiatik etorritako greko-turko horiek jazarri zituen. Bigarren Mundu Gerran, garesti ordaindu zuten greziarrek, oso garesti, albaniar, italiar eta alemaniarren aurkako erresistentzia. Fusilamenduak eta zibilen kontrako mota guztietako erasoez gain, ehunka mila lagun hil ziren gosez. Gerra bukatzear zegoela eta, aliatuen laguntzarekin, greziarrak naziak garaitzear zeudela, kanpoko potentziek erresistentziako kideak xaxatu zituzten elkarren kontra borrokatu zitezen. Gerra zibila 1949an amaitu zen. Errepresioa ez: ezkerreko herritarrak uharte espetxeetara eta kontzentrazio esparruetara bidaltzen zituzten Pablo I.aren eta Konstantino II.aren demokrazian. Egoerak okerrera egin zuen Koronelen diktaduran (1967-1974). Gerokoa ezagunagoa dugu: turismoa, mirari ekonomiakoa, Europar Batasuna, Olinpiadak, krisia, ...

Bada, 1821-1974 tarte horretan, Greziak izugarrizko loraldi kulturala bizi zuen. Solomos, Palamas eta Kavafis olerkariak XIX. mendean. Kazantzakis olerkari eta eleberri idazlea XX. mendearen hasieran. Musika estilo berri baten sorrera, renbetiko izenekoa, Asia Txikiko erbesteratuek 20ko hamarkadan sortua Pireoko auzo txiroetan. Theodorakis, Hatzidakis eta Vangelis musikariak gerra ondoko hamarkadetan. Kostas-Gavras, Kakoiannis eta Angelopulos zinemagileak. Eta olerkari konstelazioa, non, hiru izarrek dir-dir berezia egiten baitute: Elytis, Seferis eta Ritsos. Lehenengo biak Nobel saridunak; Ritsos, berriz, espetxez espetxe ibili zen, eta 1977an Bakearen Lenin saria jaso zuen.

Gogora ditzagun, laburki bada ere, hiru olerkari handi horien bizitza eta lan nagusiak.

Giorgos Seferis Esmirnan (Turkiako kostaldean) jaio zen 1900ean, familia aberats batean. Bere aitak Lord Byron-en lanak itzuli zituen. Atenasen ikasi zuen, eta, letren munduak erakarri arren, karrera diplomatikoari ekin zion, batez ere, bere jaioterriko sarraskiak (1922) eraginda. Londoneko enbaxadan lan egin zuenean, T.S. Elliot-en olerkiak irakurri eta eredutzat hartu zituen, Kavafisekin batera. Lanik aipagarrienak gaztetako garaikoak izan arren, Strofi (Itzulera) (1931) eta Mythistorima (1935), 1971ean hil zen arte jarraitu zuen idazten. Gerraostean, enbaxadore izan zen Erresuma Batuan eta Ekialde Hurbilean, 1962an erretiroa hartu zuen arte. Hurrengo urtean Literaturaren Nobel saria eman zioten. Monarkikotzat eta eskuinekotzat har badezakegu ere, gogor kritikatu zuen koronelen diktadura.

Arestian aipaturiko eraginez gain, Homeroren Odisea lema da bere olerkien esanahiaren norabidean. Seferis Egeo itsasoarekin maitemindurik dago; Greziarekin eta, bereziki, arazo geopolitikoak direla-eta loa kentzen zion Ziprerekin. Horrekin batera, Esmirma betiko galdu izanaren pena erakusten digu. Hizkera sinplea darabil, ulertzeko erraza, gertukoa.

Odiseas Elytis-ek (1911-1996) Egeotik edaten du. Itsaso urdinetik, zeru urdinagotik eta etxe kareztatu zurietatik. Izurdeak eta sirenak dabiltza inguruan. Familia Lesbos uhartekoa, bera Kretan jaioa. Mapan ikus dezakegunez, Egeoren alde batetik bestera. Zikladikoa da Elytis. Horrela agertzen da, biluzik, bere lehen liburuan, 1939an argitaratutako Prosanatolismos-en (Norabideak). ––Gazte alejandrinoek ez zidaten barkatu diosku––. Gerra eta gosearen erdian, Elytisek kantatzen digu zein polita diren Mediterraneoa eta bizitza. Albaniako frontean borrokatu zen gerraren hasieran. Idazten jarraitu, García Lorcaren zenbait olerki itzuli eta gerran ikusitakoa gorde zuen 1959an Axion Esti (Dignum est izenburuarekin ezaguna Mendebaldean) argitaratu arte. Batzuek berriro kritikatu zuten. Theodorakisek olerkiak musikatu zituen, arrakastaren seinale eta arrakasta handiagoren iturri. Ez omen ziren gerrako pasarte ilun, odoltsu eta krudelak gogoratzeko garaiak. 1978an jaso zuen Nobel saria, urte batzuk lehenago Koronelen Juntaren literatur sariari uko egin ondoren.––Orain funtsezkoenean arituko naiz–– esan zuen. Olerkiak gero eta kriptikoagoak bilakatu ziren, eta heriotzaren gaia nagusituz joan zen. Elytis-en poesia ereduak Grezian bertan daude (Embirikos eta beste batzuk).

“Poesiak gizakiak batzen ditu, ideologien gainetik”, hala zioen Giannis Ritsos-ek (1909-1990). Lur jabe aberatsen familia batean sortua, Peloponesoko hegoaldean, ikusi zuen nola hil zituen tuberkulosiak ama eta anaia, nola galdu zituzten lurra eta dirua eta nola jasan zuen aitak buruko gaixotasun baten zama eta estigmatizazioa. Giannisek berak, tuberkulosiak jota, urte batzuk igaro behar izan zituen ospitale batean. Sendatu zenean, Greziako Alderdi Komunistan izena eman eta olerkiak argitaratzen hasi zen, 1931n. Epitáphios 1936an argitaratu zuen, greziar poesia tradizionalari agur esanez. 10.000 ale saldu ziren alderdiaren egunkariarekin batera. Urte berean Metaxas diktadorearen jarraitzaileak, komunisten eta ezkerrekoen kontrako jazarpenean, liburuaren aleak publikoki erre zituzten Akropoliaren aurrean. Ritsosek jarraitu zuen idazten eta borroka politikoan, errealismo sovietarretik surrealismora, baina beti alderdiaren esanetan. Gerra zibilean atxilotu zuten, eta zenbait espetxetan egon zen; besteak beste, Makronisos uharte espetxe beldurgarrian, non ohikoak baitziren jipoiak eta torturak. Askatu eta gero, I Sonáta Tu Selinófotos (Ilargiaren argitako kanta) idatzi zuen 1956an, eta urte horretan bertan Literaturaren Sari Nazionala jaso zuen. Theodorakisek Epitaphios musikatu zuen. Urte haietan bere lan goren eta bikainena idatzi zuen, Romyosine (Grekotasuna) poema epikoa. Herri greziarra da protagonista, eta Mundu Gerrako eta Gerra Zibileko garaia dakarkigu. Berehala musika jarri zion Theodorakisek. Borroka eta oinazea, ordea, ez ziren iraganeko kontuak eta Juntak berriro atxilotu zuen. Gaixo zegoenez, espetxetik atera eta Samos irlara deportatu zuten. 1977an, Lenin Saria eman zioten: ––niretzat Nobel saria baino inportanteagoa––, esan zuen. Hil arte jarraitu zuen idazten eta argitaratzen.

Odiseas Elytis

ΗΡΘΑΝ ΝΤΥΜΕΝΟΙ ΦΙΛΟΙ LAGUN JANTZITA ETORRI ZIREN

Ήρθαν

ντυμένοι φίλοι

αμέτρητες φορές οι εχθροί μου

το παμπάλαιο χώμα πατώντας.

Και το χώμα δεν έδεσε ποτέ με τη φτέρνα τους.

Έφεραν το Σοφό, τον Οικιστή, και το Γεωμέτρη,

βίβλους γραμμάτων και αριθμών,

την πάσα υποταγή και δύναμη,

παμπάλαιο φως εξουσιάζοντας.

Και το φως δεν έδεσε ποτέ με τη σκέπη τους.

Ούτε μέλισσα καν δεν γελάστηκε

το χρυσό ν αρχίσει παιχνίδι

ζέφυρος καν, τις λεύκες να φουσκώσει ποδιές.

Έστησαν και θεμελίωσαν

στις κορφές, στις κοιλάδες, στα πόρτα

πύργους κραταιούς και επαύλεις

ξύλα και άλλα πλεούμενα,

τους νόμους τους θεσπίζοντας

τα καλά και συμφέροντα,

στο παμπάλαιο μέτρο εφαρμόζοντας.

Και το μέτρο δεν

έδεσε ποτέ με την σκέψη τους.

Ούτε καν ένα χνάρι θεού

στην ψυχή τους σημάδι δεν άφησε

ούτε καν ένα βλέμμα ξωθιάς

τη μιλιά τους δεν είπε να πάρει.

Έφτασαν ντυμένοι «φίλοι»

αμέτρητες φορές οι εχθροί μου

τα παμπάλαια δώρα προσφέροντας.

Και τα δώρα τους άλλα δεν ήτανε

παρά μόνο σίδερο και φωτιά.

Στ ανοιχτά που καρτέραγαν δάχτυλα

μόνο όπλα και σίδερο και φωτιά.

Etorri ziren

“lagun” jantzita

milaka aldiz nire etsaiak

antzinako lurra zapalduz.

Eta lurra ez zitzaien inoiz orpoetan atxiki.


Ekarri zituzten Jakintsua, Arkitektoa eta Geometra,

letra eta zenbakietako Bibliak,

Men Egite eta Indar osoa

antzinako argiaz jabetuz.

Eta argia ez zitzaien inoiz teilatuetan atxiki.

Erle batek ere ez zion, trufaturik, jolas urrekarari ekin

eta mendebaleko haize batek ere ez zituen

amantala zuriak hauspotu.

Eraiki eta fundatu zituzten

gailurretan, haranetan, mendateetan,

dorre boteretsuak eta etxaldeak,

txalupak eta itsasontziak,

Legeak, ona eta komenigarria

agintzen dutenak,

antzinako neurrira doituz.

Eta neurria ez zitzaien

inoiz pentsamoldera atxiki.

Jainkoaren aztarna batek ere

ez zuen seinalerik utzi beren ariman:

lamina baten begirada batek ere

ez zien hitza eraman.

Heldu ziren “lagun jantzita”

milaka aldiz nire etsaiak

antzinako opariak eskainiz.

Eta beren opariak

burdina eta sua ziren, besterik ez.

Esku zabalduetan

armak eta burdina eta sua, besterik ez.

ΤΟΥ ΑΙΓΑΙΟΥ EGEOARENA


Ο έρωτας

Το αρχιπέλαγος

Κι η πρώρα των αφρών του

Κι οι γλάροι των ονείρων του

Στο πιο ψηλό κατάρτι του ο ναύτης ανεμίζει

Ένα τραγούδι.


Ο έρωτας

Το τραγούδι του

Κι οι ορίζοντες του ταξιδιού του

Κι η ηχώ της νοσταλγίας του

Στον πιο βρεμένο βράχο της η αρραβωνιαστικιά προσμένει

Ένα καράβι.

Ο έρωτας

Το καράβι του

Κι η αμεριμνησία των μελτεμιών του

Κι ο φλόκος της ελπίδας του

Στον πιο ελαφρό κυματισμό του ένα νησί λικνίζει

Τον ερχομό.



Παιχνίδια τα νερά

Στα σκιερά περάσματα

Λένε με τα φιλιά τους την αυγή

Που αρχίζει

Ορίζοντας -

Και τ' αγριοπερίστερα ήχο

Δονούνε στη σπηλιά τους

Ξύπνημα γαλανό μες στην πηγή

Της μέρας

Ήλιος .

Δίνει ο μαΐστρος το πανί

Στη θάλασσα

Τα χάδια των μαλλιών

Στην ξεγνοιασιά του ονείρου του

Δροσιά.

Κύμα στο φως

Ξαναγεννάει τα μάτια

Όπου η Ζωή αρμενίζει προς

Τ' αγνάντεμα

Ζωή.

I
Amodioa

Uhartedia

Eta bere aparren branka

Eta bere ametsetako kaioak

Bere masta luzeenean marinelak haizatzen du

Abesti bat.

Amodioa

Bere abestia

Eta bere bidaiaren zerumuga

Eta bere nostalgiaren oihartzuna

Arkaitz bustienean andregaiak itxaroten du

Itsasontzi bat.

Amodioa

Bere itsasontzia

Eta ipar haizeen axolagabekeria

Eta bere itxaropenaren fokean

Bere olatu leunarekin irla batek kulunkatzen du

Heltzea.

II
Urak jolasa

Pasabide gerizpetsuetan

Euren muxuekin egunsentia aipatzen dute

Horrek hasi du

Zerumuga

Basausoek hotsa

Dardaratzen dute euren haitzuloetan

Esnatzen urdina iturrian

Egunaren

Eguzkia.

Mistral haizeak bela ematen dio

Itsasoari

Ileen laztanak

Bere ametsaren soseguan

Ihintza.

Olatu argian

Birsortzen ditu begiak,

Non bizitzak nabigatzen duen

Kontenplaziorantz,

Bizitza.

Giorgos Seferis

ΑΡΝΗΣΗ UKAZIOA

Στο περιγιάλι το κρυφό

κι άσπρο σαν περιστέρι

διψάσαμε το μεσημέρι

μα το νερό γλυφό.

Πάνω στην άμμο την ξανθή

γράψαμε τ' όνομά της

Ωραία που φύσηξε ο μπάτης

και σβήστηκε η γραφή .

Με τι καρδιά, με τι πνοή,

τι πόθους και τι πάθος

πήραμε τη ζωή μας· λάθος!

κι αλλάξαμε ζωή.

Hondartza ezkutuan

usoa bezain zuria

egarri eguerdian

baina ura, gazia.

Area horiaren gainean

idatzi genuen haren izena,

gogor jo zuen haizeak,

ezabatu ziren letrak.

Zein bihotz, zein arnas,

Zein grina eta oinazerekin

Hartu genuen bizitza: gaizki!

Aldatu genuen bizitza.

ΚΡΑΤΗΣΑ ΤΗ ΖΩΗ ΜΟΥ BIZITZARI EUTSI NION
Κράτησα τη ζωή μου

ταξιδεύοντας ανάμεσα σε κίτρινα δέντρα,

κάτω απ' το πλάγιασμα της βροχής

σε σιωπηλές πλαγιές φορτωμένες

με τα φύλλα της οξιάς

καμιά φωτιά

στην κορυφή τους βραδιάζει.
Bizitzari eutsi nion

zuhaitz horisken artean bidaiatzen

euria gainean zetzala

malda zamatu isiletan

pagoaren orbeletan

inolako surik

beren arratsaldeko gailurretan.

Giannis Ritsos

ΚΑΙ ΝΑ ΑΔΕΡΦE ΜΟΥ ORAIN ENE ANAIA

Και να αδερφέ μου

που μάθαμε να κουβεντιάζουμε

ήσυχα, ήσυχα κι απλά.

Καταλαβαινόμαστε τώρα

δε χρειάζονται περισσότερα.

Κι αύριο λέω θα γίνουμε

ακόμα πιο απλοί.

Θα βρούμε αυτά τα λόγια

που παίρνουνε το ίδιο βάρος

σ' όλες τις καρδιές,

σ' όλα τα χείλη,

έτσι να λέμε πια

τα σύκα σύκα

και τη σκάφη σκάφη.

Κι έτσι που να χαμογελάνε οι άλλοι

και να λένε:

«Τέτοια ποιήματα

σου φτιάχνω εκατό την ώρα».

Αυτό θέλουμε κι εμείς.

Γιατί εμείς δεν τραγουδάμε

για να ξεχωρίσουμε, αδελφέ μου,

απ' τον κόσμο.

Εμείς τραγουδάμε

για να σμίξουμε τον κόσμο.

Orain, ene anaia,

ikasi dugula solasean

lasai, lasai eta xalo

orain ulertzen ari gara

ez dugu besterik behar.

Bihar bihurtuko gara

are xaloago,

hitzak aurki ditzagun,

zama berekoak,

bihotz orotan,

ezpain orotan,

esan dezagun

gauzen izena eta izana.



Horrela besteek barre egin dezatela

eta esan dezatela:

"Horrelako olerkiak,

ehun moldatzen ditut ordu batean".

Horixe nahi dugu guk ere.

Ez baitugu abesten,

ene anaia, herritik

bereizteko.

Guk abesten dugu

herriarekin bat egiteko.

ΑΥΤΑ ΤΑ ΚΟΚΚΙΝΑ ΣΗΜΑΔΙΑ

Αυτά τα κόκκινα σημάδια στους τοίχους, μπορεί να `ναι κι από αίμα.

Όλο το κόκκινο στις μέρες μας είναι αίμα,

μπορεί να `ναι κι απ' το λιόγερμα, που χτυπάει στον απέναντι τοίχο.

Κάθε δείλι τα πράγματα κοκκινίζουν πριν σβήσουν

και ο θάνατος είναι πιο κοντά. Έξω απ' τα κάγκελα,

είναι οι φωνές των παιδιών, και το σφύριγμα του τρένου.

Τότε τα κελιά γίνονται πιο στενά

και πρέπει να σκεφτείς το φως σ' έναν κάμπο με στάχυα,

και το ψωμί στο τραπέζι των φτωχών

και τις μητέρες να χαμογελάνε στα παράθυρα,

για να βρεις λίγο χώρο να απλώσεις τα πόδια σου.

Κείνες τις ώρες, σφίγγεις το χέρι του συντρόφου σου,

γίνεται μια σιωπή γεμάτη δέντρα,

το τσιγάρο κομμένο στη μέση, γυρίζει από στόμα σε στόμα,

όπως ένα φανάρι που ψάχνει το δάσος, βρίσκουμε τη φλέβα

που φτάνει στην καρδιά της άνοιξης, χαμογελάμε.

HORMETAKO MARKA GORRI HAUEK

Hormetako marka gorri hauek odolezkoak ere izan daitezke.

Gure egunotako gorri osoa odolezkoa da,

Eguzkia ere izan daiteke aurreko horman jotzean.
Ilunabarrero gauzak gorritzen dira itzali baino lehen

eta heriotza hurbilago dago. Barroteetatik harago,

umeen ahotsak eta trenaren txistua.

Orduan ziegak estuago bihurtzen dira

eta argia gogoratzen duzu, galsoro batean,

eta ogia, pobreen mahaian

eta amen irribarrea, leihoetan,

ea lekua aurkitzen duzun hankak luzatzeko.

Horrelako uneetan zure burkidearen eskua estutzen duzu

zuhaitzez betetako isilunea sortzen da,

zigarro erdia ahoz aho ibiltzen da,

basoaren zain dabilen linterna balitz bezala,

bihotza udaberriarekin lotzen duen zaina bilatzen dugu, irribarre egiten dugu.

ΒΡΕΣ ΧΡΟΝΟ BILATU DENBORA
Βρες χρόνο για δουλειά,

αυτό είναι το τίμημα της επιτυχίας.

Βρες χρόνο για σκέψη ,

αυτό είναι η πηγή της δύναμης.

Βρες χρόνο για παιχνίδι,

αυτό είναι το μυστικό της αιώνιας νιότης.

Βρες χρόνο για διάβασμα,

αυτό είναι το θεμέλιο της γνώσης.

Βρες χρόνο να είσαι φιλικός,

αυτό είναι ο δρόμος προς την ευτυχία.

Βρες χρόνο για όνειρα,

αυτά θα τραβήξουν το όχημά σου ώς τ' αστέρια.

Βρες χρόνο ν' αγαπάς και ν' αγαπιέσαι,

αυτό είναι το προνόμιο των θεών.

Βρες χρόνο να κοιτάς ολόγυρά σου,

είναι πολύ σύντομη η μέρα για να 'σαι εγωιστής.

Βρες χρόνο να γελάς,

αυτό είναι η μουσική της ψυχής.

Βρες χρόνο να είσαι παιδί,

για να νιώθεις αυθεντικά ανθρώπινος.
Bilatu denbora lanerako,

hori da arrakastaren prezioa.

Bilatu denbora pentsatzeko,

hori da indarraren iturria.

Bilatu denbora jolasteko,

hori da betiko gaztetasunaren sekretua.

Bilatu denbora irakurtzeko,

hori da ezagutzaren oinarria.

Bilatu denbora atsegina izateko,

hori da arrakastarako bidea.

Bilatu denbora amets egiteko,

horrek zure gurdia izarretaraino eramanen du.

Bilatu denbora maitatzeko eta maitatua izateko.

hori da jainko-jainkosen onura.

Bilatu denbora zure ingurura begiratzeko,

eguna laburregia da zeurekoia izateko.

Bilatu denbora barre egiteko,

hori arimaren musika da.

Bilatu denbora umea izateko,

horrela benetako gizakia senti zaitezen.

Erreferentziak

ELYTIS, O. Dignum est y otros poemas. Ed. Gutenberg, Bartzelona, 2008. ISBN: 978-84-8109-717-7

SEFERIS, G. Mythistorima, Poesía Completa. Ed. Gutemberg, Bartzelona, 2012. ISBN: 978-84-8109-978-2

RITSOS, G. Poiimata. Ed. Kedros, Atenas, 1961-1975. ISBN: 978-960-04-0339-8