Xabier Mendiguren Bereziartu: aitzindaria, maisua, lankidea
Lurdes Auzmendi Aierbe

Euskal itzulpengintzaren historia oraindik laburrean, alderdi guztiak landu zituen Xabier Mendiguren Bereziartuk: Martuteneko Itzultzaile Eskola abian jarri zuen, 1980an; 'Senez' aldizkariaren sorrera bultzatu eta bertan idatzi zuen urte luzez; EIZIE Elkartearen jaiotza bultzatu eta lan ugari egin zuen hasierako urte luzeetan, eta, amaitzeko, lehen euskal interpretea izan zen, Pello Zabaletarekin batera. Maisutasun, lankidetasun eta adiskidetasun betea erakutsi zizkigun beti.