Itzulpen automatikoaren kalitatea ebaluatzeko metrika automatiko neuronalak euskararen zain
Nora Aranberri

Euskarazko itzulpen automatikoaren garapen bideratua eta erabilera bidezkoa bultzatzeko, ezinbestekoa da kalitatea ebaluatzeko metrika automatiko doiak eskuragarri izatea. Egungo hurbilpen eraginkorrenek helburu-hizkuntzako informazioarekin entrenatzea eskatzen dute, ebaluazio-metrikak fidagarriak izan daitezen. Artikulu honetan, itzulpen-kalitatearen gainean beharrezkoak diren datuak biltzeko abiarazitako lankidetza irekiko ekimen baten berri ematen dugu. Egitasmo horretatik ondorioztatu dugu euskararako ere COMET metrika balia genezakeela, baldin eta tamainako datu-multzoa lortzen badugu. Halaber, hausnargai dira ebaluazio-diseinuaren zenbait alderdi, baliabide urriko hizkuntzen datu-bilketarako interesgarriak izan daitezkeenak.