In memoriam:
 Iñaki Zubizarreta Mujika «Xubi», Kaxildo Alkorta eta
 Josemari Navascués Baskaran
Txiliku Aranguren eta Beatriz Zabalondo, Maite Imaz, Karlos del Olmo

Hiru bazkide joan dira iazko alea argitaratu genuenetik: Iñaki Zubizarreta Mujika «Xubi», Kaxildo Alkorta eta Josemari Navascués Baskaran. Bihoakie gure esker ona eta gorazarrea gure lanbidea maitatu eta duindu zuten hiru kideoi.

Iñaki Zubizarreta Mujika «Xubi»
 (1947-2021)

Euskaltzale azpeitiarra kultura idatzi oparoz jantzia zen. Haren hitzetan esanda: «Hamar urteko belartxabala ni, jakin-mindua, komentu-ikastetxeetako giro isilean dena ikasteko irrikaz. Hamaika urtean humanitatez, filosofiaz eta teologiaz blai. Kultura grekoa eta latina, neoklasikoa, erromantikoa, modernoa eta postmodernoa buruan».

EIZIEk jasoa du haren biografia bat, eta handik dakigu, komentuko hamaika urteen ondoren, irten 1969an, eta izan zela irrati esataria, idazlea, itzultzailea, irakaslea, zuzentzailea, editorea eta abar. Baina batez ere bertsolaritzak liluratu zuen, ahozkotasunaren aberastasunak. Txunditzen zuen «Manuel Olaizola Uztapideren eta Manuel Lasarteren iturriei nola zerien bertsoak, oztoporik gabe, estilo idatzi landuaren korapilorik gabe». Oso maitea zuen Lasarte bertsolari handia: «Eskolarik ez, eta hitz lauz bere kontalari senak eramanda, eta bertso idatzietan belarri finak, iturriari ura bezala dario bertsoa, eta hitza. Soziologia, etnografia, psikologia, meteorologia, hizkuntzalaritza, bertsolaritza, erlijioa, herri literatura, herri kirolak, etika eta beste zenbait jakintza arlotan adituek altxor zoragarria daukate Manuelen idatzi eta bertsoetan».

Orpoz orpo jardun zuen harekin lanean. Bi artikulu idatzi zizkion, bata Argia aldizkarian eta bestea Egunan, eta, Manuel Lasarte Iturria ondare (Auspoa, 2008) liburua idazteaz gain, hiztegitxo bat ondu zuen haren azken atalean, hala nola Hizkuntza I (hiztegia adibidez edo argibidez janzteko) eta Esapideak eta Hizkuntza II (herri jakinduria; esaera zahar moldatuak edo esaera berriak zahar bihurtzeko modukoak). Hiru atal horietan jasota dauzka Manuel Lasarteren altxorretik, harribitxiak nola, banaka-banaka apartatutako aleak.

Ahozkotasunaren haritik eta hizkuntza biziaren garrantziari dagokionez, Xubik argi zeukan euskara biziberritzeko, euskararen erabilera sustatzeko, hedabideek dutela lehentasuna eta, literaturako ondarea bezala, filmetako ondare bat ere badaukagula: «Nik, ondarearen kontuan, bere garaian Koldo Mitxelenak prosagatik esaten zuena esaten dut. Orduan literatura itzultzeari zegokionean idazle gazteek esaten zuten euskal prosa ez zegoela landuta eta Mitxelenak esaten zuen baietz, oso ondo landuta zegoela; jakina, ikasi egin behar zela. Orduan esaten zen: “Ez dago, ez dago…”. Eta Mitxelenak: “Bai, badago, badago! Ikasi egin behar da”».

ETBren sorreratik beretik hasi zen lanean bikoizketaren arloan Xubi, lehen emanalditik (1982ko Urtezahar gauean) berehala, 1983ko otsailaren 1ean: Eresoinkan lehenengo, Irusoinen gero eta Mixerren azkenik, etxe batean dena. Baina, aurretik, eskolak ematen ibili zen irakurtzen-eta erakusteko, bai irratirako, bai telebistarako, Prim kaleko ikastaroetan. Hasieran, dokumentalen bati boza jarri zion, baina, bestela, beti zuzentzaile lanean jardun zuen, erretiratzeko adina heldu zitzaion arte.

2006an, EIZIEk eta HUHEZI fakultateak (MU) antolatuta, ikus-entzunezkoen itzulpengintzari buruzko jardunaldi batean parte hartu zuen; maisuki aritu zen entzuleen aurrean, eta han esandakoak idatzita utzi zituen, Senezen 34. zenbakian. Prentsan ere eman zuen iritzia, bikoizketaz eta: «Euskara eta bikoizketa» (Berria, 2012-08-03).

Oso berea zuen hizkuntzaren ardura Xubik, eta miatzen zizkion zoko guztiak, ezkutuan dauzkan aberastasunen bila. Hala, Lasarterekin egin zuen moduan, baditu perla sorta gehiago ere, hiztegietan jasota ez daudenak, ikus-entzunezkoetan zuzentzaile ibili zen urteetan itzultzaile-egokitzaileei jasotako hitz eta esaldiekin berak osatutakoak: Hiztegia I (euskara-euskara), Hiztegia II (gaztelania-euskara) eta Hiztegia III (aldaketak). Azken hiru lanok ez daukate argitalpen formalik eta ezin dira inongo liburu dendatan topatu, baina Xubik berak banatu zizkien itzultzaile-egokitzaileei, eta arduratu zen ETBra eta zenbait erakundetara bidaltzeaz. Ez dira hiztegiak aipatu eta burura datozkigun obra mardul potoloak, ez, baina urte askoko eskarmentua biltzen dute.

Giza xuxurlak liburuxkan bildu zituen barne-barneko «gogoeta, loretxo eta poemak, bihotzaren espazioan sortu eta hitzez adierazten zailak».

Errekastotik errekara, emari etengabekoan xuxurlari nekaezina izan zen Xubi.

Txiliku Aranguren
eta Beatriz Zabalondo

Kaxildo Alkorta (1943-2021)

EIZIEko kidea elkartea sortu zenetik, 2021eko urriaren 10ean zendu zen Kaxildo Alkorta. Elkartea sortu berria zenean, lehenengo zuzendaritzako kide izan zen, 1988tik 1993ra bitartean.

Getarian (Gipuzkoa) jaioa, 1943ko apirilaren 3an, herriko eskolara joan zen hamar urtera arte; Kaxildoren ama, Josefa, maistra zen bertan. Donostian Batxilergorako ingresoko azterketa egin zuen eta Xabierrera (Nafarroa) joan zen, jesuitek zeukaten seminario moduko batera, Batxilergoa ikastera. Administrazioa Euskaraz aldizkarian idatzi zuen azkeneko pasadizoan (113. alea, 2021eko uztaila) kontatzen dizkigu azterketa horren zer-nolakoak.

Hamasei urterekin, unibertsitate aurreko ikasturtea (PREU) egitera joan zen Donostiara, eta, hamazazpirekin, Jesusen Lagundian sartzea erabaki zuen. Hiru urte egin zituen Veruelan (Zaragoza) nobiziadoa egiten, bat Salamancan junioradoa egiten, hiru Loiolan Filosofia ikasten, eta beste hiru Bilbon: bi Indautxuko jesuiten ikastetxean, jesuita-formakuntza barruan eskolak ematen, eta urtebete Teologiako Fakultatean, Teologia ikasten. Hamar urteren ondoren, 1970ean, Jesusen Lagundian dimisioa eskatzea erabaki zuen; Erromara eskatu behar izaten zen.

Jesuitetatik irtenda lehenbailehen soldadutza egin nahi zuen, baina, 1970eko azaroan Erromako postariek egin zuten grebaren ondorioz, dimisioa ez zen garaiz iritsi soldadutzako zozketan sartzeko, eta beste urtebetean egon behar izan zuen zain. Urte horretan lanean aritu zen, furgoneta handi batekin banaketa-lanetan aurrena eta Deustuko Mensajero argitaletxean gero. Garai hartan hasi zen Zeruko Argian artikuluak idazten ere. Soldadutza bukatu zuenean, 30 urte betetzear zegoen, eta argitaletxean jarraitu zuen lanean.

Sestaoko patronatuak irakasle lana eskaini zion, 1973ko irailean, Portugaleten eraikitzen ari ziren Asti Leku ikastolarako irakasle euskaldunak behar baitzituzten. Hamar urtez aritu zen eskolak ematen, aurrena Sestaon eta gero Portugaleten. Ortuellako heldu talde bati euskara irakasten ere aritu zen, musu-truk, garai hartan Ezkerraldean euskarazko irakasle askorik ez zegoen eta.

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsera joan zen 1975eko irailean, Jesusen Lagundian egindako ikasketak baliozkotzeko azterketa egitera, Elizak emandako tituluek bertan aritzeko bai baina kanpoan eskolak emateko ez baitzuten balio, baina, frankismoaren azken fusilamenduak zirela eta (Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegirenak, besteak beste), irakasleek greba egin zuten, eta berriro urtebetez itxaron behar izan zuen azterketa egin eta titulua eskuratzeko. Berriro ere greba baten ondorioz geroratu behar izan zituen planak.

Liburu bat argitaratu zuen 1972an, Etor argitaletxean: Giza zirriborroa (bere buruari hartaz eta honetaz galde eta galde ari zaion gazte kezkati baten galde-erantzunen bilduma). Geroago, 1977an, Herman Melville-ren Moby Dick abenturazko eleberria euskaratu zuen. Irakurketa errazeko Kimu izeneko sailean argitaratu zen, Gero-Mensajero argitaletxean; ez zen Melvilleren itzulpen oso bat, testu aukeratua eta laburtua baizik, baina liburu praktikoa zen, oin-oharretan, grafiko batean eta amaierako hiztegi batean itsasontziaren atalak izendatzeko hainbat termino azaltzen baitzituen.

Ikastola utzi, eta Administrazioan hasi zen lanean, 1984an, IVAPen, Oñatin aurrena eta Gasteizen gero. IVAPen ziharduen Administrazio Lanerako Itzulpen Eskola (ALAIE) sortu zutenean, 1986an, eta baita Itzultzaileen Zerbitzu Ofiziala (IZO) abiatu zenean ere. Harrezkero IZOn aritu zen lanean, harik eta 2008an erretiroa hartu zuen arte. ALAIEn irakasle aritu zen, eta, IVAPen ordezkari gisa, itzulpen alorreko Euskadi Literatura Sarien epaimahaikide izan zen, 1989. urtean.

Administrazio-itzulpenean hasi zenean, Batxilergoan latinetik gaztelaniara egindako itzulpenen esperientzia zuen; eta gaztelaniatik euskarara itzultzeko erabiltzen zuen irizpidea omen zen, berak zioenez, alde batean zegoena bestean egotea, gezurrik esan gabe: gaztelaniaz edo euskaraz irakurri, bietan gauza bera uler zedila.

Nekazaritza hiztegia lantzeko batzordea osatu zuten hainbat erakunderen artean, 1993an, eta batzorde horretako kide izateko euskarari zegokionez prestakuntza sakona edukitzea edo landu nahi zen gaian aditua izatea eskatu zitzaien parte hartu zuten erakundeei. Kaxildo izan zen IVAPeko ordezkaria lantaldean. UZEIri egokitu zitzaion hiztegia lantzeko ardura, eta, 1993ko urritik 1995eko maiatzera batzordeak bi edo hiru asterik behin bilerak egin ondoren, 1995eko urrian argitaratu zen Nekazaritza hiztegia. Ondoren, lan ildo berari jarraituz, Txirrindularitza: kirol hiztegia (1996) eta Arrantza hiztegia (1998) etorri ziren. Epaitegietako inprimaki-ereduak lantzeko lantaldean ere ibili zen urteetan.

Nik IZOn izan nuen lankide, 1992ko abendutik 2004ko irailera eta 2007ko irailetik erretiroa hartu zuen arte, 2008ko martxora arte alegia. Ezagutzen nuen lehenagotik ere, lanpostu-deialdi baterako aurkeztu nintzenean berak egin baitzidan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko ahozko azterketa, baina lankide bihurtu ginenean izan genuen elkar ezagutzeko eta lagun egiteko aukera. Kaxildok lankide izan gintuen guztioi utzi zigun arrastoa, gizon jantzia bezain apala eta langile fina izateaz gain bazekielako lagunarte goxoa sortzen ere. Ondo gogoan ditugu lantokian antolatzen zituen hamaiketakoak eta santomasetako txistor-janak, nahiz lantokitik kanpoko mendi-irteerak, bazkariak edo sardina-janak. Marmitako-txapelketetan parte hartzea ere gustatzen zitzaion.

Erretiroa hartu zuenean, lankide batek Administrazioa Euskaraz aldizkarian (59. alea, 2008) idatzi zuen Kaxildok itzulpengintzatik hizkuntza-normalizaziora egindako ekarpena handia zela, IZOk asko galduko zuela Kaxildo gabe, dudarik ez, baina asko irabaziko zutela, besteak beste, Mendebalde Kultura Alkarteak, Jagon Sailak, Getariak, Aulestik, Portugaletek… Ez zitzaion arrazoirik falta.

Euskal hizkuntzaz bere osotasunean eta bereziki euskara batuari Euskal Herriko mendebaldeko euskarak eskain diezaiokeen ondarea ikertzea eta bultzatzea xede dituen Mendebalde Kultura Alkarteko kide zen 1998az geroztik, eta 2010ean lehendakari izendatu zuten. Lehendakari zela elkarteak Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma jaso zuen, 2012an, mendebaldeko hizkeraren eta euskararen alde egindako lanagatik. Kaxildok egindako ekarpenak irakur daitezke Mendebalde Kultura Alkarteak antolatzen zituen jardunaldiei buruz argitaratutako liburuetan.

Euskaltzaindiaren Jagon Sailean euskalkien lantaldean jarduten zuen 2001az geroztik; 2013an, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta euskalkien lantaldean hartu zuen parte. Kaxildok zioen Euskaltzaindian sartu egin zutela, hain zuzen ere Mendebalde Kultura Alkartean zebilelako eta Euskaltzaindiak hiztegi bat egin nahi zuelako erabiltzen ziren baina jaso gabe zeuden hitzekin. Falta ziren bizkaierazko hitzen zerrenda egiteko eskatu zioten. Urteetan aritu zen lantaldean.

Portugaleteko Elai Alai Kultur Elkarteak 50 urte bete zituenean, 2012an, Juan de Pagoetak idatzitako urteurreneko liburua itzuli zuen Kaxildok, eta ele bitan argitaratu zen. Portugaleten urte asko egin zituen, baina azken urteetan Bilbon bizi izan zen. Sarri joaten zen Getariara. Azkenekoz Getarian ikusi nuen, ustekabean topo eginda, pandemia heldu baino hilabete batzuk lehenago.

IZOn zuen eguneroko lanari buruzkoak 2004an EIZIEk eta IZOk, elkarlanean, zuzenketaren gainean antolatu zituzten jardunaldietan azaldu zituen (Senez 27, 2004):

Administrazioa arrautza asko berotzen dituen oilo loka da: gaiak, arlo guztietakoak eta era guztietakoak dira. […] Askotan opilgintza industrialeko pastelak bezalakoak edo sukaldaritza industrialean prestatutako jatekoak bezalakoak izango dira itzulpenak, pastelero finaren gustua, etxekoandrearen sukaldeko goxotasun hura faltako zaie; eta ez da maila txarra hala eta guztiz ere (non eta, jaterakoan, krematan botoiren bat edo intxaur azalen bat azaltzen ez zaigun).

Solasaldi atseginak eskaintzen zizkigun; oso gogokoa zuen pasadizoak kontatzea. Erretiroa hartu zuenean, EIZIEri dedikatutako pasadizo bat idatzi zuen: «Babeletik EIZIEra Mendekostetik pasata» (Senez 35, 2008). Bertan, itzulpengintzarekin lotura duten bi pasadizo kontatzen dizkigu: Itun Zaharrekoa bata eta Itun Berrikoa bestea.

Pasadizoen bilduma oparoa Administrazioa Euskaraz aldizkarietan utzi digu. Horietako batean (11. alea, 1996ko urtarrila), San Bizente euskal itzultzaileon zaindari izatea erreibindikatzen zuen, San Jeronimori berea kendu gabe, San Bizente Huesca aldean latinezkoak euskaraz azaltzen ibili omen zelako.

Familiakoek ondo dioten modura, Kaxildo ez zen hemengoa edo hangoa; erakunde guztietatik pasatutakoa zen, formakuntza handikoa, leku askotan ibilitakoa, denekin ondo moldatzen zena eta sormen handikoa. Abizenik ere ez zuen behar; izena esate hutsa nahikoa zen nortaz ari ginen jakiteko. Bera Kaxildo zen. Eta beti izango dugu bihotzean.

Maite Imaz

Josemari Navascués Baskaran (1960-2022)

Ez da erraza adiskide baten hil izanaz idaztea. Batez ere, azken batean, aldez, bizirik geratu direnez ere idaztea dakarrelako lantegi zail horrek, ezbairik gabe, eta gauza da, benetan, joan zaigunaz aritzea, ez norberaren gainean. Gure arteko urte aldea txikia izan arren, haren anaia nagusitzat ninduen Josemarik, inoiz izan ez zuen haragizko anaia nagusitzat, eta, zertan esanik ez, nik esker onez onartu nion senidetzea; zelan uko egin, barren, borondatez bere burua anaiatzat eskainitako pertsona bizitasunez bete bat onartzeari?

Hark utzitako hutsunea handiagoa da gomutara ekarriz gero gaixo-gaixo egon izan zenetan ere beti izaten zuela mingain edo teklatu puntan Ondarroako berbetan esaniko edo idatziriko txiste edo pasadizoren bat. Bestalde, esker onez gogoratzen dut elkar ezagutu genuen garaia; azken batean, berak abiarazi ninduen itzulpengintza profesionalaren bidetik, eskuzabal eskaini baitzizkidan aurreneko itzulpen lan ordainduak, informatikaren eta ikasmaterialen ingurukoak.

Euskara irakasle eta itzultzaile jardun zuen Josemarik, batez ere, eta, itzultzeari dagokionez, informatikaren «historiaurrean» berehala ordenagailuz lagunduta behargintzan hasi izanari esker, etxetik lan egin zuen beti. Laurogeiko hamarkadan, euskarazko eskolak emateari utzi zion, eta bete-betean itzultzeari ekin.

Izugarri maite zuen herri hizkera, eta hizkuntzalaritza jakinduria handikoa zen, Euskal Filologia amaitu ez bazuen ere. Esan bezala, informatika programak itzultzen ez ezik, halakoak sortzen ere jardun zuen; adibidez, hezkuntzarako softwarea, besteak beste euskara ordenagailuz lagunduta ikasteko Maisua programa. Literaturaren arloan, batik bat gazteentzako liburuak itzuli zituen; halaber, Ánxel Foleren Kriseiluaren argipean ipuin sorta ere euskaratu zuen, Literatura Unibertsala bilduman. Literatura itzultzeaz gain, Josemari Navascuésen itzulpengintzarik oparoena EIMArako ikasmaterialetan aurkituko dugu, itzulpen mota hori, gizartean hain ezaguna izan ez arren, funtseko zutabe baita irakaskuntzan nahiz euskararen normalizazioan. Literatura sortzeari gagozkiola, zenbait poema eta ipuin argitaragabe utzi ditu idatzita.

Hark itzulitako ipuin bat dakargu orriotara, haren omenez: «Otsoak», Ánxel Foleren Kriseiluaren argipean lanetik aterea.

Sit tibi terra levis.

Karlos del Olmo

Ánxel Fole: «Os lobos» (Á lus do candil, 1952)

Moitas veces ouvín decir que os lobos non atacan ás persoas. E isto non é certo. O segredario de Caldas foi comido por iles cando voltaba da feira de Viana. Algús dixeron que o mataran por arroubalo, e que despois o comeran os lobos; mais a douscentos metros de ondia o comeran foi atopado un lobo morto coa gorxa afuraiada por unha bala.

Aquiles días viran os pastores unha manada de dez cunha loba con tres lobecos. Era tempo de neve, e baixaran da serra da Moá. Ó parecer, despois de esgotados os cartuchos, quixo subirse a un albre, mais non puido. Alí estaba ó seu carón, o revólver con seis cartuchos baleiros no lombo. Era un bon revólver americano. Ó sentirse feridos algús lobos, todos se botaron enriba dil. Si tivera un bon foco eléutrico cecais se salvara. Ós lobos se non se lles fire de morte é pior. Eu matei un con dous tiros de postas. Foi morrer tres cantos máis aló de ondia o asegundara. Atináralle na testa e no fuciño, e iba deixando un regueiro de sangue. Arrincaba cos dentes os cañotos das xestas. Cecais non se me arrepuxo porque era de día.

De noite médralles o corazón e son moi valentes. Non vos riades. Tamén lles pasa iso ós lubicás. O señor cura de Peites tiña un. De noite íbase ó monte e chamaba ós lobos. Viñan con il. Din que abría os tarabelos das cuadras coma unha persoa. Unha noite velouno o señor cura. Era un gran cazador. Tiña un rifle de dez tiros que lle trouguera un sobriño de California. Meteulle dous tiros seguidos no entrecello ó galgar un pasadelo. O crego estaba na xanela da reitoral cun foco, i o lubicán voltaba do monte, polas tres da mañá, acompañado dos lobos. Abrírono i esfolárono axiña, e viron que tiña o corazón finchado…

¿Sabedes cando se estreven os lobos cos homes? Cando teñen moita fame, ou cando se decatan de que lles teñen medo. Por iso cáseque nunca atacan a tres ou máis xuntos. Cando se atopan un home soio pola serra, póñense a traballalo. Teñen moito distinto… Xa veredes coma o traballan. De primeiro, acompáñano; despois, póñenselle diante; máis tarde, chéganlle a zorrega-las pernas cos rabos… Asín, pouquiño a pouquiño. Vén un intre en que o home xa non pode máis. O medo alporízalle os cabelos. Parécelle que lle cravaran allambres na testa. Váiselle a voz, perde o sentido. Xa está perdido. Bótanse os lobos enriba dil i esnaquízano. Cada vinte anos ou menos, dáse por istas terras un caso dises. Desaparece un home. Crese que o mataron ou que fuxiu prás Américas. Ó cabo de dous ou tres anos ninguén fala dil. Un cazador atopa nunha xesteira unha calivera. ¿De que sería? Así lle aconteceu ó Pastrán de Vesuña fai moitos anos. Mais si o home non perde o coraxe non se atreven coíl.

Todos coñecedes coma min ó Emilio, o castrador de Rugando. Atendede ben e xa sabereis que é certo todo canto levo dito encol dos lobos. E vostedes tamén, señoritos…

Non habería rapaz coma il se non fora tan xogantín. Xogaba hastra a camisa. Unha vez, na cantina da Cruz, xogou a besta con tódolos arreos, e perdeuna. Tivo que andar a pé castrando ranchos dende Leixazós a Pacios, ou de Bustelo a Vilañán. Era home moi botado para diante, i o primeiro nas liortas.

Se non me trabuco, fora pola Santa Lucía cando lle aconteceu o que vos vou contar. Por ise tempo todos sabedes que non traballan os capadores. O bon do home adicábase á farra. Faguía pouco que se casara cunha moza de casa forte. Xa estaba en tratos cun xateiro da Hermida pra mercar un cabalo.

Queríano moito en tódolos sitios onde capaba ranchos, e convidábano sempre á mata. Aquil día xantara en Arnado. Xa se sabe coma son ises xantares da mata. Empezan ás doce, poño por caso, e rematan ás cinco. O fígado asado con aceite e pimento, os roxós i o raxo. Viño, nunca falta. Tempo de fartura. Xantara aquil día en cas do Rulo. Enchéranse de néboa os cavorcos. Non se vía un burro a tres pasos, dispensando…

O Rulo díxolle que pasara a noite na súa casa.

—Andan os lobos –adevertiulle– moi bastos. Con ista néboa tan mesta pódeste esfragar. Non che pase coma o Bieito da Corga cando iba pra Ferramolín, que se derrubou polo canto do Mazo e foi dar ó río. Alí quedou difunto cos cuadrís partidos por testalán, pois teimou coma ti por saír de Vilarbacú unha noite coma a de hoxe.

Mais o capador faguía pouco que se casara, coma vos dixen, e non houbo xeito de faguelo quedar. Nin tan siquera quixo levar algús fachucos de palla pra o camiño. E alá se foi o Rugando tan soio cunha cachaba de freixo i a súa navalla no peto pra se defendere. Gracias a Dios que coñecía ben o camiño. Xa levo dito que era home valente. Il mesmo mo contou en Santa Cubicia de Quiroga, na tasca do Avelino.

Polas primeiras horas todo foi ben. Non viu amosas de lobos por ningures. Parouse a acender un pitelo inantes de chegar á lindeira da devesa de Bonxa. Mais de alí a un pouquichiño ouviu patuxar nun trollo. Xa sabedes que é un terreo fondal ondia se encora a iauga. Unha miaxiña dispois ouviu un longo aulido. I outro lle respondeu da outra banda da valgada. Tamén sentiu unhas carreiriñas polos dous lados do camiño. Os lobos seguían chamándose os us ós outros. Por sorte pra il, había moitos seixos no camiño. Encheu tódolos petos de croios. Non me dixo que empezara a ter medo, mais eu coido que si…

Dous lobos grandismos fórono acompañando. Iban sempre de par dil, ás dúas maos. Cáseque parecían dous cas que foran con seu amo. Se il se paraba, tamén iles se paraban. Algunhas veces púñanselle diante. Entón, o capador guindáballes un coio. E batíalles. Os lobos desapartábanse. No máis fondal dunha congostra tivo que pasar un pontigo. Había esgotado as pedras que trouguera nos petos. Xa lle quedaban poucos fósforos. Do outro lado do pontigo viu unhas luces coma de vagalumes. Acendeu un fósforo. Non había pedras no camiño. Tivo que coller bulleiro coas maus e tirarllo ós lobos, ó mesmo tempo que berraba moi forte. Ergueuse un e deixouno pasar. Cecais foran seis. A todos lles relocían os ollos. Un diles botoulle os dentes á cachaba i arrincoulla da mao. Íbanse metendo nil cada vez máis. Hastra lle fustrigaban as pernas cos rabos. Acendeu, un tras outro, os tres fósforos que lle quedaban. Gracias a isto puido coller un coio. Atinoulle a un lobo no peito. Regañaban todos os dentes coma cando se van a botar sobor das ovellas. Xa sentía que se lle esmorecían os pulsos, que se iba quedando sen forcia. Os lobos seguían a chamarse us ós outros. Tremaba coma un vimbio. Xa non os podía escorrentar nin siquera berrar. Íballe a estoupar o corazón. Unhas cantas lancañadas máis e xa estaría na casa. ¿Podería dalas? De sutaque, viu tremelar unhas luces na tébrega; ladraban us cas ó lonxe. Meteu os dedos na boca i asubiou. Chamábano de lonxe. Estourou un tiro de escopeta.

—Anda Rabelo, anda Sultán ouviu que decían.

Diante il había tres fachucos de palla ardendo. Seus tres cuñados dábanlle fortes apertas.

—Andabámoste buscando –dixo un. Chegaron o Sultán i o Rabelo brincando ó seu redor e dando ouveos de ledicia.

Entraron na casa. As mulleres estaban na cociña. Na gran lareira había un bon lume.

—Traguédeme auga –dixo o capador.

E caíu estalicado no chan.Todos se alporizaron. Houbo moitos berros e prantos. Máis de dúas horas estivo sen sentido. Levárono ó leito. A forcia de fretas volveulle o acordo.

—Se non salírades a buscarme tan soio se me atoparían os ósos. Xa non podía resistir máis –dixo o bon do home.

Pra que vexades como traballan os lobos á xente.



Ánxel Fole: «Otsoak» (Kriseiluaren argipean, 2010)

Askotan entzun izan dut esaten otsoek ez dietela pertsonei erasotzen. Eta hori ez da egia. Caldaseko idazkaria otsoek jan zuten, Vianako azokatik bueltan zetorrela. Batzuen esanetan, lapurtzeko hil zuten, eta gero jan zuten otsoek, baina, jan zuten lekutik berrehun metrora, otso bat aurkitu zuten hilda, zintzurra bala batez zulatuta.

Egun haietan, artzainek hamar otsoko taldea ikusi zuten, otso eme batekin eta hiru otsokumerekin. Elur sasoia zen, eta Moa mendizerratik jaitsiak ziren. Dirudienez, kartutxoak ahitu zitzaizkionean, zuhaitz batera igo nahi izan zuen, baina ezin izan zuen. Han zegoen, errebolberra bere alboan, danborrean sei kartutxo hutsekin. Errebolber amerikar ona zen. Hainbat otso zaurituta sentitu zen nonbait eta denek gainera egin zioten salto. Linterna elektriko on bat izan balu, agian, salbatu egingo zen. Otsoa zauritu eta hiltzen ez baduzu, okerragoa izaten da. Nik bat hil nuen posta-kartutxoekin bi tiro emanda. Bigarren tiroaz errematatu nuen lekutik hiru besabete aurrerago hil zen. Buruan eta muturrean eman nion eta odol-arrastoa uzten joan zen. Hortzekin isats landareen zurtoinak erauzten zituen. Egun-argia zelako ez zidan aurre egin. Gauez, otsoen bihotza handiagotu egiten da eta ausartagoak dira. Ez barre egin. Otso-txakurrei ere gauza bera gertatzen zaie. Peiteseko apaiz jaunak bat zeukan. Gauean, otso-txakurra mendira joan eta otsoei deitzen zien. Harekin etortzen ziren. Kortetako kisketak pertsona batek bezala irekitzen omen zituen. Gau batean apaiza zelatan geratu zitzaion. Oso ehiztari ona zen apaiza. Hamar tiroko erriflea zeukan, iloba batek Kaliforniatik ekarritakoa. Bi tiro eman zizkion elkarren segidan bi begien artean, pasabidea igarotzeko jauzia egin zuenean. Abadea apaiz etxeko leihoan zegoen linternarekin eta otso-txakurra menditik behera zetorren goizeko hiruretan, otsoekin batera. Otso-txakurra berehala goitik behera ireki eta larrutu zutenean, bihotza handituta zuela ikusi zuten…

Badakizue noiz ausartzen diren otsoak gizakiei aurre egiten? Oso gose direnean edota haien beldur direla konturatzen direnean. Horregatik ia inoiz ez dute erasotzen hiru lagun edo gehiago elkarrekin doazenean. Mendian bakarrik dabilen gizonarekin topo egiten dutenean, hura lantzen hasten dira. Sen handia dute… Ikusiko duzue nola lantzen duten. Lehenbizi gizonari laguntzen joan ohi dira; ondoren, aurrean jartzen zaizkio; geroago, hankak astintzen dizkiote buztanekin… Halaxe, astiro-astiro. Une jakin batean gizonak, dagoeneko, ezin du gehiago. Beldurraren beldurrez ilea tente jartzen zaio. Buruan alanbreak sartzen dizkiotela iruditzen zaio. Ahotsa galdu eta konortea galtzen du. Bereak egin du. Otsoak gainera salto egiten diote eta txikitu egiten dute. Hogei urterik behin, edo tarte txikiagoan, gertatzen da lurralde honetan horrelako kasuren bat. Gizon bat galdu egiten da. Jendeak hilda dagoela edo Ameriketara joan dela pentsatu ohi du. Handik bi edo hiru urtera, inork ez du gehiago hartaz hitz egiten. Ehiztariren batek burezur bat aurkitzen du isasti batean. Norena ote da? Horixe gertatu zitzaion Vesuñako Ugerdori orain dela urte asko. Hala ere, gizonak adorea galtzen ez badu, otsoak ez dira harekin ausartzen.

Denok ezagutzen duzue, neuk bezala, Emilio, Rugandoko zikiratzailea. Entzun arretaz eta jakingo duzue otsoei buruz esan dudan guztia egia dela. Eta zuek ere bai, jaun gazteak…

Gazte honek ez luke parerik, hain jokalaria ez balitz. Gauza zen baita galtzak jokatzeko ere. Behin, Cruzeko tabernan, mandoa jokatu zuen uhaleria eta guzti, eta galdu egin zuen. Oinez ibili behar izan zuen txerriak zikiratzen, Leixazosetik Pacioseraino eta Bustelotik Vilañaneraino. Gizon ausartegia zen eta bera zen lehena liskarretan.

Oker ez banabil, Santa Luzia aldera izango zen, kontatuko dizuedana gertatu zitzaionean. Sasoi horretan, denok dakizuenez, zikiratzaileek ez dute lanik egiten. Parrandan ibiltzen zen orduan. Ezkondu berria zen, etxe oneko neska batekin. Ermidako ganaduzale batekin tratuan zebilen, zaldia erosteko.

Jendeak maite zuen txerriak zikiratzen zituen toki guztietan eta beti gonbidatzen zuten txerri-hiltzera. Egun hartan Arnadon bazkaldu zuen. Badakizue nolakoak diren txerri-hiltzetako bazkari horiek. Eguerdiko hamabietan hasten dira, esate baterako, eta arratsaldeko bostak arte ez dira amaitzen. Gibel errea olio eta piperrarekin, txintxortak eta solomoa. Ardoa ez da inoiz falta. Betekada-sasoia. Egun hartan Ruloren etxean bazkaldu zuen. Lainoz bete ziren sakanak. Barkatu hola esateagatik, baina ez zen asto bat ikusten gainean edukita ere.

Gauean bere etxean gelditzeko esan zion Rulok.

—Otso ugari dabiltza –ohartarazi zuen–. Halako laino zarratuarekin amildu egin zaitezke. Ez zaizula pasa Corgako Bieitori pasatu zitzaiona, Ferramolinera zihoanean; alegia, Mazoko sakanean behera amiltzea, beheko ibairaino. Han geratu zen hilda, gerria hautsita, burugogorra izateagatik, zeren Vilabarcutik irtetea sartu baitzitzaion buruan, gaurkoa bezalako gau batean.

Baina zikiratzailea aspaldi ez zela ezkondua zen, lehen esan dizuedanez, eta ezinezkoa izan zen geraraztea. Ez zuen lastozko zuzirik ere eraman nahi izan biderako. Eta han joan zen Rugandora, lizar makila eta patrikan labana besterik ez zeramatzala bere burua babesteko. Eskerrak Jainkoari bidea ondo ezagutzen zuela. Lehen ere esan dut gizon ausarta zela. Berak kontatu zidan Santa Culicia de Quirogan, Avelinoren tabernan.

Lehenbiziko orduetan dena ondo joan zen. Ez zuen inon otsoen arrastorik ere ikusi. Zigarro bat piztera gelditu zen, Bonxako basoaren mugara iritsi baino lehen. Baina, handik gutxira, hanka-hotsak entzun zituen basatzan. Badakizue lur-eremu hura sakona dela, eta ura bertan gelditzen dela. Apur bat geroago ulu luzea entzun zuen. Eta hari beste ulu batek erantzun zion mendiartearen beste aldetik. Korrikaldiak ere aditu zituen bidearen bi aldeetan. Otsoek elkarri deika jarraitu zuten. Zorionez, harbidean harri-koskor asko zeuden. Poltsiko guztiak harriz bete zituen. Ez zidan esan izutzen hasi zenik, baina nik baietz uste dut…

Bi otso handi zituen bidelagun. Bere parean zihoazen ezker-eskuinera. Jabearekin zebiltzan bi txakur zirela ematen zuen. Bera gelditzen bazen, otsoak ere gelditu egiten ziren. Batzuetan aurrean jartzen zitzaizkion. Orduan, zikiratzaileak harrika egiten zien. Eta eman egiten zien… Otsoak apartatu egiten ziren. Trokartearen lekurik sakonenean zubia zeharkatu behar izan zuen. Poltsikoan zeramatzan harriak agortu zituen. Pospolo gutxi batzuk gelditzen zitzaizkion. Zubiaren beste aldean ipurtargien antzeko argiak ikusi zituen. Pospolo bat piztu zuen. Harbidean ez zegoen harririk. Lokatza eskuekin hartu behar izan zuen eta otsoei bota, aldi berean oihuka eginez. Otso bat altxatu egin zen eta gizonak pasatzen utzi zion. Sei bat izango ziren. Begiek distira egiten zieten denei. Otsoetako batek koska egin zion makilari, eta eskutik erauzi zion gizonari. Gero eta gehiago hurbiltzen zitzaizkion. Buztanez gizonaren hankak jotzera iritsi ziren. Gelditzen zitzaizkion hiru pospoloak piztu zituen bata bestearen atzetik. Horri esker hartu ahal izan zuen harri bat. Paparrean eman zion otso bati. Hortz-hagin guztiak erakusten zituzten, ardiei erasotzerakoan egiten duten bezala. Pultsua makaltzen, indarrak agortzen ari zitzaizkiola sentitu zuen. Otsoek elkarri deika jarraitzen zuten. Dardarka ari zen, zumea balitz bezala. Dagoeneko ezin zituen uxatu, eta oihuka ere ezin zuen egin. Bihotza lehertu behar zitzaion. Urrats batzuk gehiago eta etxera iritsiko zen. Egin ahal izango zituen urratsok? Bat-batean, argi batzuk ikusi zituen ilunetan dir-dir egiten; txakurrak zaunka ari ziren urrun. Atzamarrak ahoan sartu eta txistu egin zuen. Deika ari zitzaizkion urrutitik.

Eskopeta-tiroaren distantziaren barruan zegoen.

—Ea Rabelo, ea Sultan –entzun zuen esaten.

Lastozko hiru zuzi zeuzkan aurrean sutan. Besarkada estuak ematen ari zitzaizkion hiru koinatuek.

—Zeure bila genbiltzan –esan zuen batek.

Sultan eta Rabelo iritsi ziren, inguruan saltoka eta uluka, pozarren.

Etxean sartu ziren. Emakumeak sukaldean zeuden. Sutondoan su ederra zegoen.

—Ekarri ura –esan zuen zikiratzaileak. Eta lurrera erori zen luze bezain zabal.

Izutu egin ziren denak. Oihu eta negar ugari egon ziren. Ordu bi baino gehiago egon zen konorterik gabe. Ohera eraman zuten. Konortea igurzteen eraginez etorri zitzaion berriz.

—Nire bila atera ez bazinete, bihar ez ziren nire hezurrak besterik geratuko. Ezin nuen gehiago –esan zuen gizonak.

Hori, otsoek jendea nola lantzen duten ikus dezazuen.