Expolingua 1990
Artikulua PDFn
Expolingua, Europako hiririk haundienetan egin ohi den komunikazioari buruzko topaketa da: Bruxelles, Frankfurt, Ginebra, Lisboa, London, Milano, Paris, Viena, Madril.
Madrilen "III Congreso Internacional" izenpean martxoaren 30etik apirilaren 2ra ospatu da. Bi zati haundi izan ditu: bata ERAKUSKETA, eta bestetik AGERPENAK.
1. Erakusketa
Erakusketari dagokionez, hiru atal nagusi bereiz zitezkeen:
Atalik nagusiena, hizkuntzen metodologiari eta didaktikari esleitutako standek betetzen zuten. Berrikuntza haundirik eskaintzen zuten bertaratutako hizkuntz irakaskuntza-zentruak ziren, ia be zentruetako ikas-moduluen eta ikastaro-egutegien berri emat mugatzen zirelarik. Ez teknologi mailan-Rank Xerox-ek esks tzen zuenaz aparte ez zegoen ezer-ez metodologi/metodo-mailan ez zen ikusi ahal izan arnasberrikuntzarako baliabiderik.
Erakunde ofizial batzuk ere baziren. Baina, bertaratze hutsera mugatu nahi izan zutela ematen zuen.
Teknologi mailan aipatzeko bakarra, esan daiteke, SIEMENS S.A. izan zen: datu-banku terminologikorako eta itzulpengintza automatikorako "Metal" izeneko softwaregintzan egiten ari den ahalegina aurkeztu zuen. Bera izan zen erakutsia eta irakatsia bateratu zituena: erakusketakoan egindako probak hitzaldi-aretoko ihardunaldietan osatu zituen.
2. Hitzaldi-agerpenak
Esan bezala, erakusketaz aparte, egungo munduan komunikazioari buruz ageri den hainbat ikuspegi entzun ahal izan zen.
Hiru atal nagusitan banatu zen guztia:
- Itzulpengintza eta interpretaritza.
- Hizkuntzen irakaskuntza: alemana eta frantsesa.
- Mintegiak planteamendu eta teknologia berriez.
Garrantzirik haundiena Itzulpengintzari eta Interpretaritzari eman zitzaion. Gainera, hiru atalak paraleloki tratatu izan zirenez, eta lerro hauen sinatzailea lehenengo atalean ibili zenez, beste biak aipatu hutsean utziko dira.
Beraz, ondoko lerrook "Itzulpengintza eta Interpretaritza" atalari lotuko zaizkio.
Lehenik, interbentzio asko izan zirela esan behar. Hain zuzen wre, ostiral arratsaldetik igande iluntzera, 19 hitzaldi eta mahainguru. Denak, noski, ez kalitate berekoak; asko gainera oso eskasekoak; baziren, ordea, onak ere.
Bigarren, aipatu hitzaldiak gai nagusi hauen inguruan gauzatu ziren:
- EEEko itzulpengintza.
- Hizkuntza berezituetako itzulpengintza.
- Itzulpengintzaren zer-nolakotasuna: dokumentazioa, itzulpen literarioa, kultur erreferentziak.
- Itzultzaileen formazioa.
- Itzultzaile eta interpretarien estatutu profesionala.
Hirugarren, antolaketari buruz, hauxe azpimarra daiteke: interbentzio guztiak gaztelaniaz nahiz frantsesez izan ziren; horrek asko nugatu zuen korronte diferenteen ordezkapena: ez ingelesik, ez emanik, ez...; bapateko itzulpen-bideragarritasunik ez zegoenez, hizkuntza horietako ordezkarien beharrik ez zegoen.
Konklusio gisa
Erakusketa, oso eskasa izan zen. Gorago esandakoari, leku-falta erantsi behar zaio; standek bata bestearen gainean bildu behar izan zuten.
Hitzaldi-agerpenei dagokienez, egitaraua oso trinkoa izan zen. Hitzaldi bakarren batek edo bestek goi-maila harrapatu zuen; baina, orohar dibulgazio-maila guztiz apalean geratu zen guztia.
Hartara, topaketari emandako izenari, "Congreso Internacional", handi-mandi samarra deritzogu.