Testu Filosofikoen itzulpenak
Xabier Apaolaza

Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren eta Filosofia eta Hezkuntz Zientzietako Filosofia Sailaren artean hitzarmen bat sinatu da testu filosofikoen itzulpenerako. Filosofia Sailaren Zuzendaria, Zorroagan, Dr. Victor Gómez Pin Irakaslea da, eta honetan itzulpen proiektuaren arduraduna ere bera delarik Unibertsitatearen aldetik, erantzulea berriz Eusko Jaurlaritzaren aldetik Josu Legarreta Jauna da, Euskara Arazoetarako Zuzendaria, Kultura eta Turismo Sailean.

Proiektuaren markuari "XVII eta XVIII mendeetako testu filosofiko laburren itzulpena" deritzo. Zehazkiago, ondorengo testuok dira Eusko Jaurlaritzak Filosofia Sailari itzultzeko enkargatuak:

DESCARTES: Meditations metaphysiques
SPINOZA: Ethica I
LEIBNIZ: Discours de Metaphysique, Systeme nouveau de la nature, Principes de la Nature et de la Grace fondes en raison
ROUSSEAU: "Diskurtsu" biak
HOBBES: Pasarte hautatuak
BERKELEY: Treatise Concerning the Principles of Human Knowledge
HUME: Enquiry Concerning Human Understanding
SHAFTESBURY: The Moralists
TOLAND: Letters to Serena

Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailak lan honetarako koordinatzaile bat edo gehiago izendatuko ditu, ahal bada Filosofia eta Hezkuntz Zientzi Fakultatearen onespenarekin.

Itzulpen kalitatearen kontrola: Filosofia Saileko irakasleek edo/ eta beraiek izendatutako hirugarren batek hartuko dute beren gain itzulpenaren kontrola (sinatutako Hitzarmenaren A. 1 eta A. 3 klausulak).

Itzulpenak egin eta entregatzeko epea: 1989ko abenduaren 31 baino lehen.

Xabier Apaolaza
Filosofia Saileko Idazkaria