Itzulpena haurrentzako liburugintzan
Artikulua PDFn
Azken hamar une hauetan euskarazko haur liburugintza izugarri indartu da, gaur egun euskaraz egiten den produkzio osoaren portzentaia altu bateraino iritsiz. Eta honek baditu bere arrazoiak:
- Ikastolak indartzean (1960an birsortu ziren gerra ondorengo lehenengoak) ikasle eta irakurle txiki eta gazteen kopurua goraka joan zen, merkatu berri eta eske handiko bat sortuz.
- Euskal irakaskuntzak sortu duen bezero potentzial honen beharrak ugariak eta ezberdinak dira. Haurrak 6 urterekin irakurtzen ikasten duenetik 14 urte bitarte (gutxi gorabehera) liburu asko kontsumitzen du, gaurko argitaletxeen produkzioaren zati handi bat adin honetako bezeroei eskainia dagoelarik.
- Euskal liburua ez omen da errentagarria, entzuten dugu alde guztietatik. Batez ere tiradaren urritasunagatik gertatzen da hau eta tirada urria da irakurlegoaren kopurua ere hala delako. Bada, haur literatura munduan posible da tirada handixeagoak egitea, irakurleen kopurua ere, oraingoz behintzat, nabarmenki handiagoa bait da.
- Gaur egun ikastoletatik pasa den gazte helduen kopurua (18 urtetik gorakoak) handi samarra izanagatik, handien literatura gutxi saltzen da, lehengo zaharrek euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutelako, eta gaurko gazteek irakurtzeko zaletasun handirik ez dutelako estadistikek diotenez.
Guzti honek eragin handia izan du haur liburugintza suspertze honetan.
Haur liburugintza hau bi ataletan bereziko genuke:
- Testuliburuak.
- Haur literatura.
A) Testuliburuak
Atal hau aztertzen hasi aurretik ongi letorke aitortzea euskal testugintza orokorki begiratuta ez dela errentagarria. Ikasturte konkretu batzuei begira prestatutako zenbait liburu errentagarri izan daiteke epe luzera, baina inbertsio handi samarra egin behar duzu aurretik eta gero liburua salduko ote den edo ez kezkatan egon behar duzu bizpahiru urtez. Eta zenbait libururekin badakizu aurretik inbertitutako dirua inoiz berreskuratzera iristen bazara zorte onekoa izan zarela kasu horretan.
Guzti honengatik argitaletxeek ezin zuten beren burua arinki arriskatu testugintza munduan eta Eusko Jaurlaritzak EIMA (Euskal Ikasmaterialgintza) izeneko programa berezi baten bidez, subentzio edo diru-laguntza batzuk bideratu zituen testugintza sustatzeko asmoz, horretarako baremo batzuk ezarriz. Laguntza hauei esker euskarazko testugintza arlo eta maila guztietara iristen ari da, bai edukien aldetik eta bai itxuraren aldetik gero eta liburu hobeak eta dotoreagoak plazaratuz.
Testuliburu hauek era guztietakoak dituzu, hasi irakurketa-idazketaren prozesutik eta Unibertsitateko Ekonomia edo Eboluzioaren Norabideak izeneko tituluetaraino iritsiz.
Testuliburu hauen barne egituraketari buruz zera esan genezake: Euskal Herrian sortuak direla denak, Elkar Argitaletxearen kasuan behintzat, Espainiako, Frantziako eta Kataluniako zenbait testuliburu aztertu ondoren. Garbi ikusi dugu oraingoz itzulpenaren bideari heltzea ez zela onuragarria ikastoletako irakaskuntza tradizioari eta Euskal Herriko berezitasunei leial jarraitu nahi badiegu. Inoiz ongi etor liteke Fisika, Kimika eta Zientzietako libururen bat edo beste itzultzea, baina jokaera positiboagoa iruditzen zaigu Euskal Herrian bertan sormena indartzea eta bultzatzea. Eta sortzeko gauza ez garen arloan itzulpenera jo beharko dugu edo moldaketa egokiak egitera. Edozein ikasgai emateko gai bihurtu behar dugu euskara eta honek zenbait garaitan itzulpena ere onartzera behartuko gaitu. Hobe izango da hau gaiak erdara hutsez ematea baino. Baina oraingoz aitortu behar dugu gure testuliburuak euskaraz sortuak direla. Bego, beraz, aitorpena.
Hala ere zehazpen txiki bat egin nahi nuke. Hizkuntza Arloa lantzeko sarritan irakurgaiak oinarritzat hartzen dira. Geroko irakurleak gaurko ikastola eta eskoletatik aterako direla kontuan hartuz eta hizkuntza ikasteko irakurketa ezinbesteko bitartekoa dela gogoan edukiz, Hizkuntza Arloa lantzeko "Zipristin" izeneko irakurgai sailkatuak aurkituko dituzu sail horretan. Eta sail hau egiteko mundu guztiko ipuinez eta literaturzatiez baliatu gara, kasu batzuetan itzulpenera ere joz. Honela haurrak Euskal Herriko ipuin, tradizio eta literaturaz gain, beste zenbait herrialdetakoak ere ezagutuko ditu. Beraz, testuliburuetan esan genezake itzulpenik ez dagoela, irakurgaien kasu berezi horretan izan ezik.
B) Haur literatura
Hemen berez irakaskuntz arloko funtziorik ez duten irakur-liburuak sartuko genituzke.
Hala ere haur literaturaz ari garenean gogoan eduki behar da haurrak bere garapen psikofisikoan aro oso ezberdinak igarotzen dituela eta aro ezberdin horietan bere egarria eta jakinmina asetzeko liburu mota ezberdinak behar dituela.
Liburu hauetako zenbaitek kutsu edo ukitu pedagogikoa ere eduki dezake, baina bestetik literatur mundurako zubi edo laguntza gertatzen dira askorentzat.
Ohar hauek gogoan izanik ELKAR Argitaletxeak dituen Haur Literaturako sail ezberdinen enumerazioa egingo dugu, bakoitzaren berezitasunak laburki azalduz:
3-4-5 urte → Teo mutuak Saila: Kartulinazko liburu plastifikatu sendoak, letrarik gabe, irudiak "irakurtzeko".
Teo margotu, ebaki eta erantsi Saila: Koloreen ezagutza sakondu eta eskuak trebatzeko.
Ibai margotu Saila: Koloreen zaletasuna eta ezagutza lantzeko.
5-6 urte → Txintxinbela Saila: Irakurtzenhasi berrientzat.
Apurrak Saila: Irakurtzen hasi berrientzat, letretan oinarritua.
Letrak bertsotan: Oraintxe argitaratzeko.
Lucky Luke Saila: Irakurri, margotu eta eransteko ipuinak.
5-8 urte → Axut Saila: Aintzinako euskal ipuinak, bi modutara eskainiak: kaligrafiaz eta inprimategiko hizkiz.
6-7 urte → Globo berdea Saila: Aukera ezberdinez osaturiko liburuak.
Txorromorro Saila: llustrazio bereziak eta letra gutxi.
6-8 urte → Teo Saila: Interesgune ezberdinak landuz eta marrazki aberatsez hornituak.
La Galera ipuinak: Animalien istorioak, alegiak. Alfer Saila: Euskal Herrian girotutako abentura istorioak.
7-8 urte → Ibai Saila: Marrazki handiak eta fantasia.
Lulu Saila: Telebistako pertsonaia ezagunaz.
Charlie Rivel Saila: Pailaso ospetsu baten istorioak.
7-9 urte → Lumabelar Saila: Euskal ipuinak: lamiak, jentilak, Tartalo...
7-10 urte → Perkax Saila: Ipuin luze samar eta bariatuak.
8-10 urte → Txalupa Saila: Ilustrazio dotorez egindako ipuinak: euskaraz, galegoz, katalanez eta gaztelaniaz.
9-11 urte → Sorgin Saila: Euskal Herriko ipuin zahar egokituak.
Flannery eta bere astakiloak: ETBko marrazki bizidunetako pertsonaiak.
9tik aurrera → Tintin Saila: Komiki ezaguna euskaratua.
Asterix Saila: Komiki ezaguna euskaratua.
9-12 urte → Txanpa Saila: Narrazio eta ipuin luze samarrak.
9-15 urte → Sor Saila: Narrazio luze, nobela, txiste-liburu, abenturak
Itzul Saila: Munduko haur literaturako liburu interesgarrienen itzulpenak.
9-11 urte → Bostak Saila: Enid Blyton-en liburu ezagunen itzulpenak.
11-15 urte → Aukera ezazu zeure abentura Saila: Irakurlea bera bihurtzen da istorio hauen protagonista, norberak aukeratzen bait du istorioaren haria...
Sail guzti hauetan banaturik 318 titulu daude. Horietatik 195 itzulpenak dira (% 61)
108 euskaraz sortuak (% 34)
15 letrarik gabeak (% 5)
Hemendik ondorioak berehala atera daitezke:
- Itzulpenen kopurua biziki handia da, erdia baino dexente gehiago atal honetan sartzen bait da (% 61)
- Euskarazko produkzioa ere ez da makala kopuru absolutuari begiratzen badiogu (108 titulu), baina portzentaiari begiratuta nahiko apala da oraindik (% 34).
- Euskarazko 108 titulu horietatik 26 ipuin herrikoiak dira, beraz euskal egileak sortuak edo moldatuak 82 bakarrik, izango lirateke. Eta 82 titulu hanen sortzaileak 30 idazle izango dira. Eta 30 egile hauetatik gehienek liburu bat edo bi bakarrik idatzi dituzte. Beraz, haur literatur munduan euskal idazle emankorrak oso gutxi dauzkagu.
Itzulpen politika egoki baten beharra
Aurreko atalean ikusi dugun bezala sortzaile gutxi daukagu oraindik Euskal Herrian. Euskal egileek luzera ertaineko liburuak sortzen dituzte batik bat, 60-80 orrialdetakoak, fantasiaz beteak eta ipuinen jenerokoak edo inoiz narrazio luze samarren bat. Eta hutsune nabariak geratzen zaizkigu bete gabe hauekin bakarrik osatu nahi baditugu behintzat gure haur literaturako sail guztiak. Abenturazko liburuak, gai sozialak erabiltzen dituztenak, errealismoan oinarritutako liburuak, gazteen tematika ukitzen dutenak eta beste zenbait falta zaizkigu euskaraz sortzeko. Eta hauez gain munduan zeLar bada hainbat obra literatur aldetik eredutzat harizen dena.
Ba, euskal haurrek horiek denak ezagutzea nahi badugus itzulpenetara jotzea beste biderik ez zaigu gelditzen. Eta bide aberats eta osasungarria derizkiogu honi, honela gure ghettoa ulziz kultura ezberdin eta literatur joera berrietara zabalduko bait ditugu gure ateak, arnas berri, freskoa hartuz.
Baina horretarako itzulpen politika egoki bat sortu beharko litzateke. Gaur argitaletxe bakoitzak ahal duena egiten du, inoiz bi argitaletxek liburu bera itzultzea ere suertatuz.
Itzulpena argitaletxearentzat garesti gertatzen da eta itzultzailearentzat merkeegi apika, hortik bakarrik bizitzeko. Erdarara edo katalanera egi ten diren itzu Ipenak askoz merkeagoak dira, baina hizkuntz zailtasunak ere askoz gutxiago dituzte hango itzultzaileek, testu berbera itzultzeko denbora arras laburragoa behar dutelarik.
Beste arazo bat ere badago itzulpenen arlo honetan. ETBrako edo erakunde ofizialetarakoegiten diren itzulpenak oso ongi ordaintzen dira eta argitaletxeek ezin dute horrenbeste ordaindu, non eta liburuen salneurria dexente garestitzen ez duten. Ondorioz itzultzaile onenek batezere itzulpen ofizialakegiten dituzte, haur literaturarako itzultzaile egokiak aurkitzea zail bihurtuz.
Itzulpenak egin nahi direnean bada beste zailtasun bat inoiz gaindi ezina gertatzen dena: baimenak lortzearena alegia. Itzuli nahi duzun liburuaren eskubideak edo copyrigt-a argitaletxeren baten eskuetan egoten da eta inoiz egilearen edo honen ondorengoren baten eskuetan. Eta itzultzeko eskubideak lortzeko zailtasunak egoten dira sarritan eta inoiz hirugarren argitaletxe batek euskarara itzultzeko eragozpenak ipintzen dizkizu, berak Espainia osorako eskubideak dituela ziunatuz, Alfaguara argitaletxeak liburu batzuekin egin digun bezala, euskaraz argitaratzea galeraziz.
Zailtasun hauek denak gainditzeko Administrazioak hiru puntu hauetan bere laguntza eskain dezakeela uste dut:
- Itzultzeko interesgarri liratekeen liburuen zerrenda zabal bat eskaini. Argitaletxeekzerrendahorretatik itzuliko lituzkete liburuak eta Jaurl aritzari komunikatuko liokete zein l iburu itzultzeko asmoa duten. Honela titulu bera ez litzateke bi eta hiru aldiz itzuliko.
Argitaletxeren batek beste tituluren bat ikusiko balu itzultzeko interesgarri eta horretarako asmorik balu, baita ere Jaurlaritzari gaztigatuko lioke liburu itzulien zerrendan ipini dezan. - Jaurlaritzak liburu horien itzulpenerako laguntza bereziren bat eskainiko luke, liburuen salneurria garestiegia izan ez dadin.
- Itzuli nahi diren liburu horien eskubideak lortzeko laguntza eskainiko luke, Jaurlaritzaren laguntzaz errazago izango bait zaio argitaletxeari behar diren baimenak eskuratzea.
Eta azken gogoeta txiki bat korolario gisa itzulpenen sail ho netan ari diren edo garen guztiontzat: ea lortzen dugun euskara egoki, aberats, (erraz —hau beti ez da posible izango—) eta ulerkorra egitea itzulpenak egiterakoan.