Esperantoa eta itzulpengintza
Artikulua PDFn
Aurten bete dira ehun urte L.L. Zamenhofek Esperantoa sortu zuela, edo zehatzago esateko, bere "lingvo internacia"ri buruzko lehen obra argitara eman zuela: errusieraz lehenbizi eta polonieraz, frantsesez, alemanieraz eta ingelesez ondoren.
Sarreran bertan Zamenhofek dio denbora, diru eta lan ugari kostatzen dela hizkuntza bat ikastea eta aberastasun handia izango litzatekeela nazio desberdinetako gauzarik hoberenak adierazteko hizkuntza amankomun bat izatea. Bi hizkuntza bakarrik ikasteak -ama-hizkuntza eta nazioartekoa- lehendabizikoa sakontzeko aukera handiagoa eskuratuko omen luke eta gainerako guztiak berdintasunez tratatzeko era ere bai.
Hurrengo urtean, 1888an, Zamenhof okulista judu-poloniarrak "Nazioarteko Hizkuntzaren Bigarren Liburua" argitaratzen du eta urte bete geroago "Bigarren Liburuaren Osagarria". Familiako ezbeharrak eta I arrialdi ekonomiko guztiak gorabehera, 1894ean "Universala Vortaro" (Hiztegi Unibertsala) agertzen da, hitzen itzulpena bost hizkuntzatan dakarrela. Geroxeago "Ekzercaro" (Ariketa-bilduma) eta 1903an "Fundamenta Krestomatio" (Oinarrizko Antologia) argitaratzen ditu; azken liburu hau artikuluz, poemaz eta prosazko atal jatorrizko eta itzuliz eraturiko antologia bat da. 1905ean "Fundamento de Esperanto" sonatuak, bere hamasei arauko grarnatikarekin, lehen aldiko gailurra ezarri zion Esperantogintzari.
Nabari denez, Esperantoaren sortzailearen asmoak ezezik egintzak ere hasieratik bertatik itzulpen-praktikari lotuak ageri zaizkigu eta gramatika zehatz bat egin ordez, L.L. Zamenhofek nahiago izan zuen ahalik eta maisulan literario gehienak itzultzea esperantora hizkuntza asmatuberria aberasteko. Eta honela epe laburrean Shakespearen "Hamlet" (1894). Goetheren "Ifigenia Tauriden" (1908), Schillerren "Bandidoak", Moliereren "George Daudin". Gogolen "Inspektorea" eta E. Orzeszkowaren "Mana" (1910) itzuli zituen, geroago Andersenen zenbait ipuin eta Bibliaren Itun Zaharra jatorrizko hebraieratik esperantoratzeko.
Zamenhofen iritzian, itzulpengintza on zitzaion Esperantoari hizkuntza naturalen sotiltasunaz eta nabardurez jabetzeko eta horregatik garrantzizko obrak hautatzeko eta leialtasunezko helburuari atxikitzeko gomendatzen zien itzultzaile esperantistei, inolako hizkuntz zailtasun edo eragozpeni iskintxo egin gabe. Hasierako lan eskerga honen emaitza eta ondorioa, hitz-altxorraren aberaste harrigarria izan zen. 1887an zituen 912 monematatik 2.126tara igarotzen da hizkuntza sortuberria, eta era berean 1.294 hizperri edo neologismo sortu bide zituen Zamenhofek itzulpengintzari esker, 1908 eta bere heriotza bitartean.
1970ean argitaratu den "Plena llustrita Vonaro" hiztegiak 15.250 sarrera ditu, eta bertan terrnino tekniko eta izen berezi ugari badago ere, gehienak hitz berriak dira. Literaturgileek begi onez ikusten dituzte ugaltze hauek baina beste zenbait beldur da edozein klazisismok berekin dakarren joritasun eta oparotasun hauek kalte ez ote dioten egingo Esperantoaren sinpletasun eta ikaserreztasunari.
Esperantoak beste hizkuntzetako nazio-literaturak itzultzerakoan gainditu behar izan duen herronkatik atera duen probetxu eta etekina adierazkortasuna eta nortasuna areagotzea izan dira. Zamenhofek aurrez ikusten ouenez, ez da aski izan hitz berriak asmatz.ea, moldatu eta egokitu egin behar izan dira obra handietan irudikaturik dauden sentimentu eta ideien adierazpen zehatzago bat lonzeko. Horretarako Esperantoak berezkoak dituen baliabideak erabili behar izan ditu eta harremanetako hizkuntzaizatetik ane-hizkuntza nabari izatera iritsi da.
Itzulpen-erakuspen zabalena
10.000tik gora jotzen dira Esperantora itzulitako obrak; izan ere sorreratik bertatik hasita atergabe ekin bait dio itzulpengintzari bi Mundu-Cerrateek ezinbestez sonutako etenaldiak salbu. Jendemasen erabilerarako inoiz burutu den kultura unibensalaren antologia zabalena bihurtu dira itzulpen hauek. Letra Ederren sailari dagozkio gehienak eta ia ez dago literatur obra entzutetsurik Viena, Rotterdam, Praga, Londres edo Tokyoko liburutegi esperantistetan itzulpenen bat ez duenik. Nahiz eta itzulpen-masa hau hau oraindik irakurle urriren eskuetara iristen bada ere, halere harrigarria genatzen da ekintza honen handinahia. Seguraski ezinezkoa genatuko zaio irakurle bati inongo hizkuntzatan Lermontoven "Ipuin Kaukasiarrak", finlandiarren "Kalevala", Ihara Saikakuren "Bost gortesanak", Lu Sinen "Nobela Laburrak", Imre Madachen "Giza tragedia" eta abar irakurtzea "Fausto", "Otelo", "Edipo Errege", eta "Komedia Jainkotiarra"z gainera.
Bestalde, esan beharra dago, Mendebaldeko herrialde askotan ere ez dela erraza izango aurkitzea itzulirik Esperantoak bere baitan dituen obra asko eta asko. Honela, bada, esperantistak gizateriak sortu dituen literatur obra nagusienen aukeramen orekatu bat dauka bere eskura, eta gertaera hau, elebitasun eta hirueletasun guztiak gorabehera, kultura unibertsalerantz munduan eman den urratsik sendoenetako bat da.
Nazio desberdinen literatur ondarerako irispidea izateko, antologia ugari daude Esperantoz eta berauetan egundoko informaziokopurua aurkitzen du irakurleak. Banaka batzu aipatzearren, kataluniar, txinatar, brasildar, bulgariar, japoniar, portugaldar, ingeles, suediar, txekiar eta abar bezalako antologiak dabiltza barreiaturik esperantisten artean, herrialderik desberdinenetako kulturaren mezulari eta mandatari gisa. Ikus daitekeenez, berauetako zenbait kultur gutxiengoei dagozkienak dira eta antologia hauen merituetako bat orain arte espezialista edo aditu batzuren eskura egon den zerbait irakurlemultzo zabalagoen irispidean janzea izan da.
Europatik Asiara
Baina ahalegin hau ez da mugatzen antologietara. Adibidez, Jovkov, Stamatov, Karaslavov, Vaptzarov eta abar bezalako idazle bulgariarrak esperantistek ongi ezagutzen dituztenak dira itzulpenei esker. Janis Rainis letoniarraren eta T. Hamri islandiarraren poesia, kataluniar edo frisiar prosa, esperantisten eskura daude, beste zenbait herrialdetako irakurlegoak susmorik ere ez duen bitartean. Esan beharrik ez dago zeinen kultur giro pribilegiatua daukaten esperantistek beren itzulpen-politika zabalari esker. Honela Esperantoa hizkuntzazubi gena daiteke kultura desberdinen artean. E. Orzeszkowaren "Marta" nobela Esperantora itzultzeak aukera eman du ondoren japonierara eta txinerara ere itzultzeko eta "Kon-tiki" obraren Esperantozko itzulpena beste zenbait itzulpenetarako abiapuntu gertatu da. Egia da, egia esateko, oraindik fenomeno aski mugatua da hau, eta hala izaten jarraituko du literatur mailan, baina heda liteke zientzi argitalpenetara, zeinean ingelesaren monopolioakonprometiturik aurkitzen den aurrerantzean.
Esperantoak Europan arrakasta izatea ulergarritzat jo daiteke, zeren eta lexikoa batipat Europako hizkuntzetan oinarritzen bait du, baina geografikoki hain urrun eta askotan kolonialismopean zeuden asiar herrialdeetako kultur egoera eskasean nekez amets egin zitekeen Esperantoaren premia handirik senti zitekeenik eta hizkuntza honek aurrerapenik egin zezakeenik. Baina ez da hala izan, 1905ean Boulogne-sur-Mer, frantses hirian lehen Biltzarrea egin zenez geroztik, Esperantoak hedadura handia hartu zuen prentsa-mailan eta Europaz kanpo ere ezaguna gertatu zen. Txinan, Japonian eta Indian 1905 eta 1910 bitartean ezagutu zuten eta batez ere lehendabiziko bi herrialdeotan bizitza sendoa izan du Esperantoak eta azken aldiotan Iran eta Hego-Korean ere aurrerapen nabariak egin dituela ematen du.
Normalean lau norantzatan lan egiten dute Esperantistek: 1) nork bere nazio-hizkuntzatik Esperantora itzuliz, 2) beste nazio-hizkuntza batetik Esperantora itzuliz, 3) jatorriz Esperantoz idatziriko testu bat norbere nazio-hizkuntzara itzuliz, edota 4) aurretik nazio-hizkuntza batetik Esperantora itzulia izan den testu bat nork bere nazio-hizkuntzara itzuliz.
Normalean lehendabiziko norantza izan da emankorrena; bigarrenari buruz irakurlegoak erreserbak izaten di tu eta oso Esperantolari onen testuak bakarrik onanzen ditu eta hiru eta laugarren kasuak bakanak genatzen dira, baina esan behar da Asian bereziki nabarmena genatu dela Esperantoaren zubigintza hau.
Japoniari dagokionez, "Japanaj Rakontoj" (Japoniar Kontakizunak) (1910) izan zen hizkuntza honetatik itzulitako lehen liburua eta Berlinen agertu zen Chief Toshioren eskutik. 10.000 ale saltzeraino iritsi zen hiru argitaralditan. N. 1. Ivanovek errusierara ere itzuli zuen. Japonian bertan agertu zen lehen liburua "En mezo de l'bruego" (Zarramaltzaren erdian) izan zen eta 1913an argitaratu zen. Lehen eta bigarren Mundu-Gerrateek etenaldiak sorterazi zituzten baina, halere, 1972 urtera arte 7.215 titulu ageri dira Japonian Esperantoz[2].
Esperantozko beste itzulpen-zentru nagusi bat Txina da Asian eta batez ere 1949. urteaz geroztik indartu da ekintza mota hau nahiz eta lehen liburua 1913an agenu. Poesia klasikoa eta filosofiazko liburuak itzuli izan ziren hasieran. Baina 1949az geroztik Txinako bizimodu berria deskribatzen duten obrak gero eta gehiago itzuli dira Esperantora "Txinatar Antologia" (1960) izan zen ahalegin eskerga honen fruitua eta benan hogeitamar poeta garaikideren poemak eskaintzen dira. Azken aldian buruturiko lanik nagusienetako bat Mau Zedongen obrak (Liburu Gorria) eta Lusinenak itzultzea izan da. Esperantoratze hauek ez dira beti Txinera Mandarinetik egiten baizik eta naziogutxiengoen hizkuntzetatik ere bai. Aldizkariak eta haurrentzako liburu irudiztatuak ere erruz argitamtzen dira Txinan. "El Popola Cinio" deritzan aldizkariak 600 orrialde argitaratzen ditu urtero. Beste hizkuntzetako obrak ere txineratzen dira Esperantoaren zubiaz baliatuz, adibidez, Sandor Petofi hungariarraren "Jon Kementsua" itzuli dute sistema honi esker.
Vietnam 50. urteetatik aurrera hasi zen Esperantoz liburuak argitaratzen baina kopuru handiak sOnzera iritsi da; batez ere, liburu politikoak itzultzen ziren hasieran, baina literatur obrak ere ugari agenu dira azken boladan Vietnametar literaturaren antologia zabal bat ere argitaratu da dagoeneko.
Asiako beste herrialde batzutan ez da lonu aipaturiko herrialde hauetan adinako sormenik baina Iranen eta beste zenbait herrialde islamikotan ere bultzada nabaria hartu du, batez ere, Korana Esperantora itzuli denetik.
Bistan dago, oraindik ere Europa dela Esperantozko itzulpenen zentrua, baina Asiaren protagonismoa gero eta garrantzizkoagoa gertatzen ari da, Txina buru dela, Japonia eta Vietnamerekin batera eta argi dago esperantisten lanak asko laguntzen duela herri eta kultura asiar desberdinak elkarrengana hurbiltzen.
Esperantoa non dago?
Seguraski Esperantoaren erabilerak gailurrik gorena 1920. urteetan harrapatu zuen, idealistek bakearen aldeko urrats bezala hizkuntza hori ikasteari ekin ziotenean. Zenbait intelektualentzat hizkuntza desberdinek sortzen zuten ulenuezinaren konponbide egokia zen eta garai hartan Ingalaterrako zenbait eskolatan haurrek Esperantoa ikasteko aukera zuten; baina Bigarren Mundu-Gerratearen ondoren interesak behera egin zuen, neurri handi batean gobernuek laguntzarik eman ez ziotelako eta Ingelesa negozio eta bidaiarako "lingua franca" bihurtzen hasi zelako. Esperantistek eskatu zieten Nazio Batuei Esperantoa onartzeko baina antolamendu honek nahiago izan du sei hizkuntza ofizialekin aritzea.
Uztailaren 27ko TlMEn "-The Hope of Esperanto (La Espero de Esperanto)" izenburupean[3] agertu zen artikuluan Humphrey Tonkin, Rotterdameko Esperanto-Elkartearen Presidenteak dioenez "lingvo internacia" popularra da ongi bidaiatzen ez duten hizkuntzak dituzten herrialdeetan. Adibidez: Iran, Brazil, Herrialde Behereak eta Eskandinaviar Herrialdeetan. Japonian esperantista-mordo nabaria aurkitzen da, non batzutan Esperantoa erabili den hizkuntza desberdinetako zientzilarien eztabaidetarako. Txinak Iparraldeko eta Hegoaldeko dialektoen artean komunikazioa errazteko erabiltzen du eta argitalpen-programa sendo bat du. Mundu-literaturako maisulan ugari itzuli da hizkuntza desberdinetatik Esperantora, Korana eta Shakespeareren teatroak barne direla. Baina Mary Davies, Heysham, Ingalaterran hotel bat daukan Esperantistak dioenez kexuka, "Ez daukagu batere irakurgai arinik". Batzurentzathiltzen ari den hizkuntzarikgazteena den bitartean beste batzurentzat zenbait milioi hiztun, idazle eta irakurle dituen hizkuntza da eta belaunaldi gazteen ekarpena erabakiorra izango da Esperantoaren etorkizunerako. Gauza bat dago argi, tresna gisa funtzionatu egiten duela eta zenbait garai eta herrialdetan fruitu nabarmenak eman dituela. Aurrerantzean emango dituen ala ez, aldian aldiko gizon-emakumeen eskuetan eta borondatean dago. Espero dezagun Carlo Bourlet-ek garai batean esaten zituen hitz haiek baliozko eta sinesgarri gertatuko direla askorentzat etorkizunean eta Esperantoak bizitza luzea izango duela: "Nia dolca lingvo naskas novan homan senton; gi anstatauigas la sencelan detruantan internaciismon per daura frata interkonsento de homoj, kiuj, fine sin komprenante, sin amas rec iproke. Lasante al ciu popolo gian individuecon, ec protektante gin kontrau laJremdaj enkuroj, kiu; minacas gian ekziston au liberecon, gi alportas al la mondo tiun neutralan fundamenton, kiu eDligas internaciajn interrilatof n humiligante nenian rajtan nacian fierecon")[4]. Gure hizkuntza eztiak giza sentipen berri bat sortzen du; nazioartekotasun antzu eta suntsitzailearen tokian gizonen elkarrulertze anaikoreta iraunkorraezartzen du, zeinek elkar ulertuz elkar maitatzen duten. Herri bakoitzari bere indibidualtasuna utzirik, eta bere existentzia edo askatasunari rnehatxu egiten dioten inbasio arrotz.etatik babestuz, eskuratzen dio munduari, nazioarteko harremanak posible egiten dituen oinarri neutral hori, bidezkoa den nazio harrotasuna inola ere umilarazi gabe).
Oharrak
1. JANTON, Pierre, El Esperanto, 102-105.
2. BENCZIK, Vilmos, Esperanto Translation in Asia, in BABEL, nº 3/1979, 152-154 or.
3. REED, J. D. "The Hope of Esperanto- La Espero de Esperanto" in TIME, nº 3), 27-VII-X7, 21 or.
4. INGLADA-LOPEZ VILLANUEVA, Manual y Ejercicios de la Lengua Internacional Esperanto, Barcelona, Vl or.