APETIk 1986rako ezarritako tarifak
Artikulua PDFn
Asociacion Profesional Española de Traductores e Intérpretes
Espainiako Itzultzaile eta Interpretari Elkarte Profesionala
Berandutxo bada ere, APETIk (Asociación Profesional Española de Traductores e Intérpretes - Espainiako Itzultzaile eta Interpretari Elkarte Profesionala) 1986rako gomandatzen dituen itzulpen tarifak argitaratu ditu.
Honako gomendio hau egiten du elkartean sarreran: "La Asociación Española de Traductores e Interpretes pone a disposición de sus asociados, y de los traductores y usuarios de la traducción e interpretación en general, los cuadros de tarifas minimas cuya adopción se recomienda para 1986. La APETI pretende contribuir asi a una normalización del mercado de la traducción, y dar cumplimiento a sus Estatutos y a la Recomendación de la Unesco sobre la protección a los Traductores".
Hona, euskarara itzulirik, APETIk argitara eman dituen tarifak:
Literatur eta giza gaien itzultzaileen saila
Hizkuntza multzoak
- Frantsesa eta gainerako hizkuntza erromantzeak. Ingelesa.
- Grekoa (modernoa), alemaniera eta jatorri jermanikoko gainerako hizkuntzak.
- Grekoa (antzinakoa), latina, errusiera eta gainerako hizkuntza leto-eslaboak, hizkuntza fino-ugrianoak, arabiera, Afrikako hizkuntzak eta euskara.
- Ekialdeko herrietako hizkuntzak, arabieraz kanpo. Txinoa, japoniera eta gainerako hizkuntza ideografikoak.
Zailtasun mailak
I. Divulgazio eta informazioa.
II. Ikerketa eta teoria.
II. Sorkuntzazko literatura orokorrean.
IV. Olerkia.
Tarifak
Folio bakoitzeko (2.100 karaktere: 30 lerro bider 70 espazio) (pezetatan):
Multzoa | Maila | |||
---|---|---|---|---|
I | II | III | VI | |
A | 700 | 780 | 1.130 | 1.650 |
B | 825 | 1.085 | 1.560 | 2.080 |
C | 1.000 | 1.240 | 1.900 | 2.420 |
D | 1.175 | 1.520 | 2.255 | 2.765 |
Oharrak
1. Hitzen kontakera: Xede hizkuntzako testuaren arabera egingo da.
2. Itzulpenaren awkezpena: Hemen ematen diren tarifak inolako zuzenketarik behar ez duten itzulpenentzako dira. Itzulpenak zuzenketak beharko balitu, itzulpenaren erabiltzaileak eskubide izango du itzultzaileari haien kostua kentzeko, baldin eta berak egingo ez balitu behintzat.
3. Berrikusketarako tarifak: Inoren itzulpenaren berrikusketarako tarifa bateratu batzuk zehaztu ezin direnez gero, itzultzaile bakoitzak finka ditzala gomendatzen da, horretan ematen dituen orduen arabera, oinarritzat espezialitate jakin horretako itzulpenean orduko zenbat itzultzen duen oinarri hartu eta goragoko mailako lana denez gero, eta hartzen den erantzukizunagatik, ehuneko 20ko errekargu bat gehituz.
4. Errekarguak:
Urjentziagatikoak: Tarifa bakoitzagatikoaz gain ehuneko 30 bat.
Urjentziatzat itzultzeko testua hartu eta handik hogeitalau ordu baino lehen itzulita bihurtu behar dena hartzen da, edo bestela, normalaz behetiko epetan bihurtu beharrekoa, alegia, eguneko 3.000 hitz, edo asteko 15.000 normaltzat harturik, hortik gorako lan abiada eskatzen duena.
Zientzi eta teknika gaien itzultzaileen saila
Hizkuntza multzoak
- Frantsesa eta gainerako hizkuntza erromantzeak.
- Ingelesa, alemaniera eta jatorri jermanikoko gainerako hizkuntzak. Grekera modernoa.
- Erusiera eta gainerako hizkuntza leto-eslaboak, hizkuntza fino-ugrianoak, arabiera eta euskara.
- Ekialdeko herrietako hizkuntzak, arabieraz kanpo. Txinoa, japoniera eta gainerako hizkuntza ideografikoak eta erromanizatuak.
Zailtasun mailak
I. Zientzi eta tekni ka di bulg aziozko testuak egunkari edo aldizkaritarako, edo aldizkako argitalpen eta liburu bidez zabaltzekoak.
II. Erabilera arrunterako eskuliburuak. Industri instalazio, arkitektura, injinaritza, erakuntza publiko eta gisako projektuak. Medikuntza orokorrean. Mota orotako prozedura teknologikoen deskribapenak.
III. Teknologia soilezko sorkuntzazko testuak zientzi alor guztietan.
Tarifak
Folio bakoitzeko (2.100 karaktere: 30 lerro bider 70 espazio) (pezetatan):
Multzoa | Maila | ||
---|---|---|---|
I | II | III | |
A | 1.130 | 1.385 | 1.815 |
B | 1.385 | 1.730 | 2.250 |
C | 1.730 | 2.335 | 3.350 |
D | 2.335 | 2.940 | 3.630 |
Alderantziazko itzulpen saila
* Goian ezarri diren berberak, tarifa mota bakotzari dagokionaz gainetiko ehuneko 30eko errekarguarekin.
Konferentzi itzultzaile eta interpretarien saila
Interpretazio mota
- Aldiberekoa.
- Ondoz ondokoa.
Tarifa moduak
A | B | |
---|---|---|
1. Interpretaria eguneko | 30.000 | 35.0000 |
2. Lan egunaz gainetiko ordu extra edo zati bakoitzeko tarifa |
8.000 | |
3. Konferentzi edo oturuntza mintzaldiko tarifa |
22.000 |
Oharrak
1. Lan eguna: 6 ordu lan, edo 7 ordu egon behar hartuko da halakotzat.
2. Aitzinkontua: Konferentzian erabiltzeko diren hizkuntzen kopuruaren arabera izango da beti ere, eta horrenbestez, bertarako behar diren interpretarien kopuruarren araberakoa. Konferentzia laburra izanez gero, eta ordu bat eta erdiko gehienezko muga batetaraino, kabina bakoitzeko interpretari bakar bat aritu liteke.
3. Bidaia gastuak: Antolatzailearen kontura izango dira beti.
4. Dietak: Konferentzia interpretaria bizi den herritik kanpora baldin bada, antolatzaileak eguneko 10.500 pezeta ordaindu beharko dizkio. Antolatzaileak har dezake bere kargu interpretariaren ostalaritza eta mantenua, eta horrelakoetan egun bakoitzeko aipatu den kopuruaren herena ordaindu beharko dio.
5. Hizkuntzak: Tarifak berdinak dira hizkuntza guztietarako.
6. Konferentzia itzultzaileen ordainketak interpretarien berberak izango dira.