Literatur itzultzaileen prestaketarako proposamena Hegats-en
J.M. Zabaleta

Hegats, Euskal Idazleen Elkarteak argitaratzen duen Buletinaren 1985eko abenduko alean bi proposamen labur datoz literatur itzultzaileen prestakuntzarako: Elkarteko batzordekide batek literatur-itzultzaile sortzeko egindako proposamena eta Euskal Idazleen Elkarteak itzultzaileak sortzeko zenbait erakunderi egindako proposamena. Lehenengoa bait da bietan lehenengoa, nabarmen ikusten denez, haren edukia ikustea komeni da lehendabizi. Batzordekide horrek proposatzen duenez: Diru publikoa erabiliz, Euskal Erakundeak ahalik eta jende gehien bidali beharko luke ordaindurik, hiru bat urtetarako Europako kapitale kulturaletara, Erromara, Parisera, Barcelonara, Madrilera, Berlinera, Estokolmora, etc., hango hizkuntza eta kultura ikas eta estudiatu litzan, gero handik itzuliz edo itzuli gabe, traduktore bihurtzeko... traduktore frantseseratik, edo italieratik edo alemaneratik, etc. euskarara, noski.

Asmoa, ikusten denez, ez da txarra. Eta idatzi duenak badaki zer den itzultzea, zein baldintza dituen eta zelako ezaguerak eskatzen dituen. Hemen gehiegitan ontzat ematen den itzulpen asko ere agian ezaguna du. Horregatik jartzen ditu jarri ere, artikulutxoaren amaian ageri diren baldintzak: Lehena euskara oso ondo dakiena behar duela izan, eta bigarrena, literatur zalea behar duela izan.

Bigarren artikulua lehenengoaren simetriko soila da ia, alde bat bakarra bait du: hizkuntz arrotzetatik euskarara itzuliko duten itzultzaileak sortzeko proposamena izan ordez, euskaratik bestetara itzuliko dutenak sortzekoa izatea, eta itzulpenari buruzko ezaguera gutxixeagorekin hala ere, ez bait zuten bestela esango: Itzultzaileak, gure kasuan, literatur-zaleak izan beharko lirateke, itzulpen ona ez ezik baita estiloa ere zainduta izateko. Jakitea izango litzateke gauza, ea zer den es zaindu ez den itzulpen hon.

Nolanahi ere, bi proposamendu horiek, bistan dago elkarren arriak direla. Hala ere, ordea, bjak ere itzulpen politika o, zabal eta egoki baten barruan ikusi beharko liratekeenak ira. Zeren itzulpenak, itzulpenari dagokion politikak itzultzailea ez ezik beste ikuspegi asko ere begiratu behar bait ditu, zer itzuli, nork itzuli, itzultzailearen statusa, nola argitaratu, zein baldintzatan egiten den posible alegia, nola bideratzen den itzulpena, gure bezalako egoera batean, izan behar duena izateko, eta zer izan behar duen, ham zuzen ere, itzulpen horrek.

Zer eztabaidatua, zer pentsatua, zertaz hitzegina badago oraindik horretan.

Ez dakit ikuspegi ofizialetatik egoera nola deszifratuko den; ru asko ikuspegi horiek ez dira homogeneoak ere, baina ofizialtasun horren kupulari gagozkiolarik, Eusko Jaurlaritzan ordezkari nagusiei alegia, laburrean bildu litezkeenak dira aiengandiko esanak eta eginak... Eima Programan itzulpenari ematen zaion balioak itzulpena gutxitzera eraman ditu argitaletxe batzuk, eta itzulpen literarioa argitaletxeek bideatzen dutela gehienik ez da ahaztekoa. Badira bi beka ere, milioi erdinakoak biak, itzulpen literanioa suspertzekoak; bere utxian ere erakutsi beharko lukete zein erizpide dituen beka maileak itzulpena bultzatu eta hobetzeko. Erizpide honiek, ordea, sumatzeko geratu gabe, argitaratu ere egin dira: Kulturako arduradunak Susan jaulkitako ausardia handiko hitzak rakurri besterik ez dago: Klasiko latino eta grekoak itzultzen ritu baino hobe zela, alegia, oraintsuko Euskal Herriko idazie rdaldunen izkribuak euskarara itzultzea. Besterik ez bait go egiteko!

Euskal idazleen interesak zaintzeko sortu den elkarte batek, eta idazleena den aidetik itzultzaileena ere badenak arazo guzti horiek beren osotasunean azterzeko sajo berezi bat egin beharko lukeela uste izatekoa da.

Nolanahi ere, badirudi azken aldi honetan, itzulpenarekiko ardura hainbat lekutatik sumatzen dela, eta horren islada bat izango lirateke oraingo bi artikuluok. Aide horretatik pozgarria da orain arte itzultzaile aitortuen kexua zirudiena orain idazleen elkartearen ardura bihurturik ikustea.