Mantxako herri batean
Gotzon Egia

Esker gaiztokoa aitortu zuen Don Pedro Berrondok Don Kixote Mantxa'ko-aren euskaratzea, baina ez zuela hala ere lana eginaren damurik. Euskaraz egiten ez duen kronistaren batek El Diario Vasco-n "magna obra" titulatu zuen; elkarrizketaren bat ere egin zioten Berrondori bigarren alea kaleratu zela-ta, baina apaiz itzultzailea aspaldi honetan erretiratua dagoelako edo, euskaltzaleen artean ez du Kixotearen lehenengo euskal transiatione osoak (LAE "lenengo aldiz euskeraz" harro aitortzen da liburuaren gibelean) esangurarik sortu. Ez dago sobera, bada, itzulpenaz nahiz itzultzaileaz mintza gaitezen.

Berrondoren lana, itzulpen-lana den horretan, a priori batez dago moldatua: euskara ere badela gai ja mundu guztiko hizkuntzetara aldatua den klasiko hori jasotzeko. Euskal letretako tradizio bati lotzen da, beraz, "el imposible vencido"-arena berriz ere. Ondorioz, Berrondok darabilen itzulpen-eredua eta teknika —segidan gainbegiratuko duguna, hain zuzen— ez dago ikusmolde utilitario batetan oinarritua. Berrondorena ez dago euskaraz irakurtzen duenari Cervantesenak eman diezaiokeena adina emateko pentsatua: itzulpena baino rekreazioa dela esango nuke. Baina Berrondoren lana bere horretan ulertzeko egilea bera ezagutzea ere komeni da. Berrondoren hitzak dira:

Nola litekek lehengo euskara zaharrean mintzatu, oraingo irizpide berriak, Holandako auzo zikin horietan bildutako iritzietan euskaraz mintzatu. Hori ezin liteke. Nere iritzian euskarak gaur kabi bakarra Elizan zakak, eta kito. Elizara joaten den jendeak bere bihotza lehengo euskara xahar hortan mamitua zakak. Euskara hori gai duk, eta gainera gaibide oria, barrengo gauzak, barrengo, bihotzeko hizkuntza hori beretzeko, goxatzeko, argitzeko, erakusteko. Eta horretarako kabi oria zakak Elizan, Jainkoani eskerrak (...) Zer modu, eta ondo al gaude esan, eta pake hori eman, lanean ari direnei. Hori duk apaizaren egitekoa. Euskal Herria, plazan barrena, paseoan dabilen apaiz sotanaduna galdutakoan, ez duk Euskal Herria izango. (Oh! Euzkadi 1980)

Filosofia oso bat dago hizkuntzari buruz, denborari buruz, hitzon barnean. Filosofia hori bera da, dudarik gabe, Berrondoren luma gidatu duena urte luzeetako lan

* * *

Kitxotearen euskarazko bertsioen historia ez da, nolanahi dela ere, Berrondoren lanaz hasten. Aspaldiko kontua izan dute euskal izkribatzaile eta itzultzaileek Kixotearen itzulpena, eta Berrondorena baino lehenago argitaratuak ziren zati labur batzu han eta hemen.

Zatikako lehen bilduma Julian Apraiz euskaltzale arabarrak eman zuen argitara: Donkituera umili euskalduna CERVANTES-en opatua Manchako don Quijote, seme argi ta ospatsua agertu zanetik irugarren eunki-urrenean. On Julian Apraiz jaunaren aginduz, eta ustez. VITORIJAN, Domingo Sar jaunaren maldagintzan (sic) 1905-garren Epaillean (aurrerakoan, Apraiz 1905 eta Apr. laburturik). Hitzaurrean Apraizek dioskunez, 92 orrialdetako liburuska honek hurrengo lanak biltzen ditu: Kixotearen hitzaurrea eta lehenengo hiru kapituluak, Duvoisin kapitainak lapurterara itzuliak eta Mr. Edward Spencer Dodgsonek 1904ko uztailean zuzendu eta argitaratuak Miarritzen (Duvoisin 1904); bigarren zatiaren XLII kapituluaren hasiera, gipuzkeraz eta bizkaieraz nahasirik Pablo Zamarripak emana; kapitulu beronen amaiera, gipuzkeraz Mateo Mugica apezpikuak moldatua;

XLIII kapituluaren hasiera, Evaristo Bustinzak bizkaieraz jarria, eta beronen bukaera Serafin Ascasubik araberaz (Arabako euskalkiaz, alegia) egina. Azkenik, XLII aipatu kapituluaren hasiera ere berriz ematen da, lapurteraz itzultzaile anonimo batek egina.

Hau horrela ikusita, tentazio handiegia zen Duvoisin kapitainaren eta Berrondo apaizaren lanak gonbaratzea. Baina, Apraizen liburuskaren bigarren argitalpenak aitzin solas bera dakar lapurterazko zatien egilearen berri zehatza ematen duelarik bertan. Izan ere, lehenengo argitalpenaren hitzaurrean esana zuen Apraizek Mr. Dodgsonen eritzira puska haien itzultzailea ez zela Duvoisin bera, "sino que es probable que sea de algun cura ó presbítero del país" (Apraiz 1905). Ez zebileri guztiz oker. Aipatu aitzin solas berri horretan argitzen da lapurterazko itzultzailea Alberto de Palacio jauna dela. 1873-74 urteetan beronen osaba zen Jose de Palacio y Viteri jaunari Don Francisco Lopez Fabra koronel zerbantistak Kixotearen zati batzu euskara zitzan eskatu zion Bartzelonan, ehun hizkuntzatan argitaratzeko asmoz. Honek ilobari egin Zion enkargua, artean 15 urtetako mutikoskorra zena. Baina ordurako euskara ongi ikasia, ama Sarakoa bait zuen eta bertan bizi izan bait zuen haurtzaroa. Inudea Bonaparte Printzearen informatzaileetariko bat omen zuen gainera... Hitz batera, Alberto de Palacio arkitektu arabarra izan zen bere gaztetan Kixotearen zati hauen lapurterazko itzultzailea, lanaren azken ikutuak Duvoisinek berak, iduri, eman bazizkion ere.

Historia luze hau gora behera, Apraizek duela larogei urte argitaratu zituen itzulpen hauek dira Kixotearen euskal aitzindariak. Alberto de Palacioren itzulpenak lapurtar kiasikoen jarraitzaile dira osoki, xehetasun batzuetan Duvoisin bezain latinzale ez bada ere. Pablo Zamarripa, Mateo Mugica, Evaristo Bustinza eta Serafin Ascasubi, berriz, mugaz honuntzako giroan egositako lanez ageri dira. Lexikoan larramenditarrak dira aho batez (esondeak, onentzuna, goyenda, billanquideak (sic), egopea, ecaidotu, dagoquindeac, etc.), baita sintaxian ere, nork bere ikutu propioak izanik ere. Bustinzarenak ez beste guztiek, gainera, beren ezintasuna erakusten dute, aldez aurretik ikasigabe eta ezjakintzat jotzen den irakurle tontoan hitz "zailen" ondoren parentesi artean gaztelerazko ordama jartzen bait diote. Arrazoi guzti hauek gogoan hartuta, Zamarripa, Mugica, Bustiriza eta Ascasubiren itzulpen zati tipiei ez diegu ondorengo lerroetan jaramonik egingo.

Kixoteren euskal itzulpenen beste pasadizo bat 1928 urtean Iruñako udalak antolaturik izandako lehiaketa da. Gaia, Cervantesenaren IX kapitulua euskaratzea Donde se concluye y da fin a la estupenda batalla que el gallardo vizcaíno y el valiente manchego tuvieron. Lehiakideak, Oyeregi, J. Garbizu, Lizardi, Anabitarte, Irigaray eta Orixe. Azkenak eraman zuen txapela. Orixe itzultzaile arras aipatua dute euskal itzulpen-teorigileek, eta ez dugu deus erantsiko. Lizardi berriz ez da itzultzaile famatu (Lizardi poetaren ondoren Lizardi prosagile eta itzultzailea aurkitzeko beharrean gaudela...), baina bada zer ikus eta zer ikas bere Ian horretan, lexiko "garbizalearen" azalaz gaindi.

* * *

Ez da poesia ideiez egiten hitzez baizik, esan zuen poeta sinbolistak. Ez dute (literatur) itzulpen kontzeptu hutsek eta signifikatuek egiten hitzek eta signifikatzaileek baizik, esan behar dugu orain. Itzulpen baten zuzentasuna jatorrizkoari zor zaion fideltasunak bakarrak neur dezake: itzulpen on batek jatorrizkoak eman dezakeen guztia eskaini behar dio irakurleari. Itzulpena gogortu egingo da, honen harian, itzultzaileari IS bat IS batez aldatzea eskatzen bazaio (hizkuntza guztiek omen dute beren zera hon...). Baina itzultzaile onak badaki ironiazko pasarte bati, esate baterako, ironiazko hizkera eta estiloaz dagoela erantzutera behartua. Hori omen da, hain xuxen, off. zioaren koska, eta hala aitortzen dute trebeenek ere (Valverde 1985). Hizkuntza batetan hain erraz eta labur esan daitezkeen horiek baldar eta luze bihurtzen dira itzulpenean, eta hitzen ertzetatik irristatzen den doinu berezi hori iheskor egiten zaio itzultzaileari ja beti. Baldintza gordinak bildu beharra dauka, bai, itzultzaile onak.

Esanak esan, inork ezin leporatuko dio Berrondori bere lana kaskarra denik. Kixote osoari egin dio aurre, galanki kostatako lanaz gainera. Baina Berrondoren eritzi partikularrez ezin liteke itzulpen on eta fidelik egin, ene ustean. Berrondok ez dio halabeharrez izenari izenez, edo aditzari aditzez erantzuten, baina Cervantesenak puntuz puntu aurpegiratzen dizkion arazo eta korapiloei kriterio jakinik gabeko askabideak bilatu dizkio banan bana. Ikus dezagun adibide bat hasieran bertan:

En un lugar de la Mancha... (Cer. 19)
Mantxa-aldeko erri koxkor batean... (Ber. 31)
Mantchako herri batean... (Apr. 13)

Non ikusi ote du Berrondok Mantxa -aldea eta erri koxkorra (!), bere idurian ez bada? Bista hobea zeukan dudarik gabe Duvoisinen ikasleak...

Itzulpena ahal-nolaka egite hori, bestalde, estilo ezean da nabari batez ere. Exenplu batez, Cervantesenean Don Kixote mintzatzen den bakoitzean hitz handiez egiten du, zaldunari dagokion legez eta eroari darion zeremoniaz. II kapituluan ostatu txar batetan delarik, harlanduzko gaztelua bere irudimenean, deus jatekorik nahi ote zuen galdegin diote. Hona erantzuna:

Cualquiera yantaría yo (...) porque, a lo que entiendo, me haría mucho al caso (Cer. 25)
Edozer noski, jango nuke (...) ortarakoxe bait-nago, nere ustez, egon ere (Ber. 47)
Jan nezake edozein gauza, ezen ene gogoko hainitz onxa ethorria lizate (Apr. 31)

Zalantzanik gabe Berrondorenak esan ere esan egiten du Cervantesek zioena, baina edonork ikus lezake euskarazko ortarakoxe bait-nago gaztelerazko me haría mucho al caso horretatik urruti dagoela, hainitz onxa ethorria lizate horretatik bezain urruti, alegia.

Garbikeria lexikalak ez zaizkio maiz harrapatzen Berrondon, orobat garbizale dela argi baldin baderakus ere. Gero berriz erdarakada nabarmenak ageri ditu, ulertezinak sarri asko:

no ha mucho tiempo... (Cer. 19)
...denboraaskoezdala...(Ber.3l)
..aspaldi ez delarik... (Apr. 13)

adarga antigua (Cer. 19)
adarga zaarra (Ber. 31)
oraino erredola (Apr. 13)

Horiek baino gehiago dira, askoz ere, errazkeriak eta oztopoen aurrean ahal bezala bilatutako aterabide arinak. Hauen artean, gainera, jatorkeriak dira nagusi: gaztelerazko elementu bati gisa ezberdineko beste euskal elementu "jatorragoaz" erantzuten dionean, alegia:

Estaban a caso a la puerta dos mujeres mozas... (Cer. 23)
Bi neska gazte zeuden, ara, etxeko atean... (Ber, 45)
Suerteak emanik athean baziren bi neskatcha gazte... (Apr. 27)

Itzulpen-bideak euskara jatorraren altxorrean bilatu behar horrek goitik behera tronpatzera darama batzutan Berrondo, etimologiaren zantzuari lotzeagatik adibidez:

un hijo seco, avellanado (Cer. 9)
ume zimur ta urritz-biur (Ber. 17)
ume kizkor, kozkor (Apr. 1)

Gaztelerazko avellanado-ari lotzen zaio Berrondo, nonbait: "AVELLANAR — Arrugar y poner enjuta, como las avellanas, secas, una persona o cosa" dio hiztegiak (Sopena 1985), baina oiartzuarra urrutiegi doa hori asmatuz: zer dela-ta urritz, gazt. avellano nik dakidala? Palacio ez zen noski lazo horretan erori, eta kozkor itzuli zuen: "KOSKOR - voúté par l'age" dio Lhanderen hiztegiak (Lhande 1926).

Beste batzuetan bildurgarrizko sinplifikazioak egiten ditu Berrondok, Cervantesek zioena euskaraz jatorkiago esango duelakoan. Lokuzioetan gertatzen zaio bereziki, eta jende orok badaki Kixotea lokuzio, errefrau eta atsotitzen bilduma dena. Adibide bakarra, ez luzatzeagatik:

Fue luego a ver a su rocín, y aunque tenía más cuartos que un real... (Cer. 21)
Bere zalditxarra ikusterajoan zen urren eta anka-joa izanik... (Ber. 36)
Gero goan zen berehala bere chamalkoaren ikustera, eta nahiz bazuen sosak ardit baino zibela gehiago... (Apr. 19)

Cervantesek cuarto hitzaren bi zentzurekin egin zuen jokoa: cuarto dirua eta "CUARTO — Abertura longitudinal que se hace a las caballerías en las partes laterales de los cascos" (Sopena 1985) luzaroan ongi perratu gabe ibiltzearen ondorioz bereziki. Berrondok ulertu bai, baina ihes egiten dio lokuzioan, eta errazkeriaz bilatzen ordaina. Palaciok berriz, euskaraz joko bera ezin egin, eta hi elementuren gonbaraketa más cuartos que un real gonbaraketa hirukoitz batez aldatuko du sosak ardit baino zibela gehiago: "ZIBELA — Maladie des bêtes ovines" dakar Lhandek (Lhande 1926).

Euskal itzultzaile ororen buruko mina dator gero, erlatibo erromanikoen euskaratzea ham zuzen. Hizkuntza erromanikoen erlatibozko egitura da euskal itzulpenaren hastapenetik kezka eta erantzunbehar gehiena dakarkiona itzultzaileari. Erlatibo erromanikoei emandako translazioetan ikus daiteke gaur ere itzultzaileari nondikjotzen dion haizeak. Testu sakratuen itzultzaile klasikoek erlatibo erromanikoa euskaratzeko latinezko egiturari puntuz puntu jarraituko zion euskal egitura bern bat paratzea deliberatu zuten. Geroztik era guztitako garbizaleek errazkeriaren akatsa leporatu diote Leiçarraga eta bere ikasleen jokabide honi: errazena omen da erdara datorren eran tipi tapa euskaratzea, euskal joskeraren arauei axolank gabe.

Astiroago pentsatzekoa da, ordea, erlatibo erromanikoaren egiturari nolako irtenbideak eman zaizkion. Izan ere, erlatibo erromanikoak kateatu ahal izateko egitura malgu eta aproposa dauka, egitura akumulagarnia deJa esan genezake. Honen ondorioz, hizkuntza erromanikoetan maiz aurkituko ditugu amaigabeko perpausak, erlatibozko anitzen kateatzeaz moldatuak. Halakoetan, perpausaren luzaldiak berak erritmo jakin bat ezartzen dio kontakizunari, hitzk ordenu zehatz batetan dira jarriak, narrazioaren elementu sustantiboak eta osagarri hutsak hierarkia batez sailkatzen direlarik sarritan. Ezin ukatuko dugu, adibidez, Cervantesek En un lugar de la Mancha, de cuyo nombre no quiero acordarme, no ha mucho tiempo que vivía un hidalgo de los de lanza en astillero, adarga antigua, rocín flaco y galgo corredor dioenean hon bera nahi duela esan, eta ez beste. Guzti honen ondorioz itzultzaileak badu beste galdera bat begi bistan: ez ote da itzulpen baten fideltasuna jatorrizkoak ezarritako hitzen ordenu eta hierarkiari atxekitzeaz ere neurtzen? Edo bestela, indiferentea alda elementu itzulkizunen ordenamendua guztiz aldatzea edota puskatzea? Adibideak argi mintzo zaizkigu:

—Así es verdad —replicó Don Quijote— por lo cual los no de principios nobles deben acompañar la gravedad del cargo que ejercitan con una blanda suavidad que, guiada por la prudencia, los libre de la murmuración maliciosa, de quien no hay estado que se escape. (Cer. 527)

—Ala da bai —Don Kijote 'k berriz—; orregatik, esku biguñaren leuna erantsi bear diote beren kargu-itzalari, aundizkien seasketan azi ez diranak; orretxek, zentzu ona giddari (sic), gorde lezazke maxiatzallen gaiztotik; eta-eta (sic), bizilegerik ez da orn iges egingo dionik. (Ber. 333)

Don Quichoten arraposta: eguia diok, eta horra zerendako sortze aphalekoak kargu handien azpian yartzen direnean, ekharri behar duten amuitsutasan ezti bat, zoinak zuhurtziaz ongui guidatua delarik, beiratuko baititu nihor guti erkapatzen (sic) den aho gaichtoen ausikietarik. (Apr. 66)

Berrondok ez du, behin ere gero, erlatibozkorik errespetatzen. Guztiak puskatzen ditu, denetan ezartzen ditu nahi adina puntu eta koma, sekuentzi edo sintagma bakarrak hiru, Iau edo bost bihurtzen direlarik bere eskuetan.

* * *

Euskal itzulpenaren historia tipi eta ezezagun honetan episodio nagusietarik bat da, ene ustez, Mantxako Don Kixotearen euskaratzea. Ez du ziur aski irakurle desinteresatu gehiegirik bilduko, eta behar bada kritika zorrotzak egingo dizkiote itzultzaileek. Baina Ian hon hor dago, urte luzeetan beste inork egingo ez duena, eta itzultzaileak bilatzen jakin behar du bere ikasbidea Berrondo apaiz oiartzuar itzultzaile saiatuaren emaitza honetan. Bereziki Holandako auzo zikin horietan budutako iritzietan euskaraz mintzatzen diren itzultzaile berriek.

Aipamenak

APRAIZ, Julian. Donkituera umill euskalduna CERVANTES.eri opatua Manchako don Quijote, seme argi ta ospatsua agertu zanetik irugarren eunki-urrenean. Gasteiz: Domingo Sar. 1905.

BERRONDO, Pedro. Don Kixote Mantxa'ko. Isaba: Jose Estornes Lasa Arg. 1985.

CERVANTES, Miguel. El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha. Madrid: Espasa-Calpe S.A. 1940.

DUVOISIN. Miguel Saavedra Cervantestarrak scribatu zuen Don Kixoten Gerthakariak deitaen den liburuko Duvoisin Capitainak Ziburun zegoela Laphurdiko Heuskaraz emanak. Miarritz: Ernest Seitz. 1904.

LHANDE, Pierre. Dictionnaire Basque-Français. Paris: Gabriel Beauchesne Ed. 1926.

VALVERDE, José María, in HABE. 7. zk. Donostia: HABE. 1985.
——Enciclopedia de la lengua. Madrid: Sopena. 1985.
——Oh! Euzkadi. 2. zk. Donostia: Lur Ed. 1980.