Hizpal (Hizkuntzaren puntu arruntak lantzeko taldea)
Senez

Euskara batzeko lanak ez dira atzo goizekoak eta lortu diren helburuak lekuko egoki ditugu historia luze hori frogatzeko. Idazleen elkartu nahiak bezalaxe, zuzentzaileon eta itzultzaile onak premia berarekin topo egin izan du, bateratasunarena alegia. Lan hauek era bateratsuan argitaratzeko arauarekiko erreferentzia beharrezkoa bait dute.

Urtebete pasatxo da taldea elkartzen hasi zela, Hezkuntza sailordetzaren dejan erantzunez: euskal ikasliburugintzan diharduten argitaletxeen eta Sailordetza honen arteko harreman-bideak argitu eta arautu beharra adierazi zitzaigun, honela maiztasun handiko hainbat puntu arrunten idatzizko erabilera oraindik arautu gabe egotea aipatzen zen trabarik ohargarriena bezala.

Eginkizun zehatza ezartzen zitzaion taldeari: za1antza"hauek jasotzea eta sai1katzea", horretaz gainera gure ikuspegi eta hobespenak azaltzea azkenik Euskara Zerbitzuak Euskaltzaindiari auzigai nagusienak argibide eske aurkezteko.

Bilketa eta hustuketa lana izan da lehenengoa, Euskaltzaindiak arautu gabeko erabilerak -baita arauturik dauzkanak ere jasotzen ari izan gara: idazle batek batera besteak bestera darabiltzanak, berebat gure lanean agertzen zaizkigun auziak

Hitzen eta esamoldeen formari dagozkion asko jaso ditugu, gehienak egia esan, baina morfosintaxiari dagokionik ez da falta.

Ondoren sailkapenari ekin diogu. Hainbat kasutan unean-uneko irtenbidea eman beharra izaten dugu, baina honekin batera, oinarri teorikoak lantzeari heldu behar izaten diogu, geure buruak argitzeko, erizpideak finkatu eta joerak nabarmentzeko. Lana zentzu honetan beraz oso aberasgarri gertatu zaigu.

Formen erabilera ikusita hobespenak gureak eta guretzat izan dira eta Euskaltzaindiak besterik erabaki arte.

Lehen urrats haiek argitasun bide gertatu zaizkigu, bai hiztegian eta bai morfosintaxian orain arteko erabakiak berrikusteko, gaurko idazleen joerak ezagutzeko, gramatika eta gisakoekin proposatzen direnen berri izateko.

Idazterakoan auziak sortzen dizkiguten puntutxoak dira, beraz, esku artean ditugunak, zalantzazko puntu hauek duten maiztasunagatik eta erabakitzeko premia ikusten dugulako.

Hiztegi eta testu desberdinetan agertzen diren hitzen formaz edo idazkeraz zerrenda luzeak jaso dira, alegia: bataz besteko, batipat, behinik behin, bostgarren, noizbait... eta antzekoak hiru edo lau modutara idatziak jaso ditugu.

Gauza bera gertatu zaigu konposatu eta antzekoetan marratxoaren erabilerarekin. Adibidez: zabal-zabala, huts hutsik, bihotz ona da, buruhandi hori... Hauek ere, autore ezagunen lan desberdinetan jasotako aldakiak dira.

Maila morfologikoan zenbait kasutan jasotako forma bikoiztuen arteko aldea ikustea ez da askotan erraza: -ko eta -ren-en erabilerak.

Adibidez: familiaren/-ko buru, 3. artikuluaren./-ko, 5). zenbakiaren/-ko, 2. paragrafoan, Lehendakaritzaren/-ko idazkaria.

Eta beste hauetan: latineko/-aren/-zko/-ø /eskola, liburua... Bi atzizki horiekin batera -zko eta konposizioa aztertu beharko da.

Deklinabidea nahikoa ongi finkatua badago ere, izen proplo arrotzek arazoak sor ditzakete: Israelgo, Tirolgo (?) edo Tiroleko, Ceylandik (?).

Deklinabidean bertan -tzat atzizkia erabiltzean zalantzak sortzen dira hitz deklinagaiaren azken hotsekiko elkargaiztasuna dela eta: bat + tzat, ardatz + tzat, hots + tzat.

Beste adibide bat: -rako forma aditz jokatuari eransten zaionean —ezagutu nuene(ra)ko— (?) bien artean alderik dagoen edo era berean erabil daitezkeen jakiteko fitxak jaso eta kontsulta lanak egin behar izan ditugu.

Beste adibidea: -en superlatibo marka izenari lotzean onen(a)tzat eta garren-ekin, bigarren(a)-tzat. Zer egin beharko litzateke kasu horietan? Hauek ere gure sailkapenetan sartu ditugu, era desberdinetara aurkitu ditugulako.

Izenlagunen erabileran irakur daitezke era honetakoak: ikusiriko/ikusirikako, gizonengandiko/gizonengandikako, geroztiko/geroztikako.

Hauekin ere materiale bilketa egin ondoren, ikusi ahal izan dugu usu ageri dela -ikako forma, baina aldi berean zalantzak ditugu -ka- horren erabileraz.

Morfologian bildu ditugun zalantzen beste adibidea izan daiteke honako hau: -ango atzizkiaren erabilera. Atzizki honekin erabiltzen diren forma fosilduak badirela aipatzen da (gaztetango), baina hala ere, bai Mitxelenak eta bai Txillardegik bestetango erabiltzen dute. Beraz, balia al gaitezke lege zahar horretaz erdarazko esamoldeak itzultzeko? Zilegi al dira "Mexikoko Frantziango enbaxadorea?, edota iharduneango funtzionaria"?

Itzulpenak egitean zalantzak sortzen dira forma mugatua edo mugagabeak aukeratzeko. Hala nola, "a efectos internos" "barne efektu(e)tarako", "director de planificación e inversiones" "plangintza eta inhertsio(e)tarako zuzendaria"?

Aditz erroaren erabileran aditzaren egitura fonikoagatik sortzen diren forma aldakorrak jaso ditugu: bero(tu) hadi, lot daitezke, txiki daiteke, landu (lant) daitezen..

Dena dela gure lan honetan orain arte aurreneko bi puntuak aztertu ditugu batez ere, zenbait hitzen forma eta deklinabidea, dagoeneko fitxa ugari bildurik.

Sintaxia ere hor dago eta esaldien antolamendua eta loturazko elementuen erabilerak izango du zer bildua.

Berriro ere azpimarratu nahi genuke idazle eta itzultzaileontzat puntutxo hauek finkatuak egoteko premia. Bitartean gure bilerak oso aberasgarri gertatu zaizkigu informazioa elkarri aman, eta azken berrikuntzak ezagutzeko Beharrak eraginda sortutako lan txiki honek hizkuntzaren batasunaren bidean zerbaitetarako balioko duen esperantzetan.