Revista de llengua i Dret
Catalunyako Administrazio Eskolak argitaratzen dueri seihilabetekari honen lau zenbaki atera dira jadanik kalera. 1983an sortu zen aldizkari hau katalanera administrazioan normaltzeko ahaleginen lagungarri gisa eta, aldi berean, beste lekuetan arlo honetan egiten diren azterketa eta saioetara irekink.
Administrazioan katalanera normaltzeko beste aldizkari bat ere badu Catalunyako Generalitatek, hihilabetekaria, "Llengua i Administració" deritzana, batipat katalaneraren administrazioko erabilpenean sor daitezkeen arazoen argibidetarako, artikulu labur eta irakurterrazez osatua. Horrez gain ordea, administrazio hizkuntzaren arazoa sakon aztertzeko Revista de Llengua i Dret" aldizkari honen argitalpenari ekin zioten kataluniarrek.
Administrazioan eta lege esparruan hizkuntzaren erabilkeran buruzko idazianak biltzen ditu batipat, hala ere, administrazioaren inguruko azterlanak, merkataritza administraziokoak adibidez, ez dituela bere asmoetatik erabat baztertzen dio lehen alean.
Lau ikuspuntutatik hegiratzen dio administrazio hizkuntzari:
- Hizkuntzaiaritza edo egituraren aldetik (hiztegi-arazoak, esaldiak, etabar).
- Hizkuntzaren kondairatik (administrazioko eta legeetako idatzi zaharren argitalpena eta azterketa, administrazioko hiztegiaren kondairako gorabeheren azterketa, e.a.).
- Soziolinguistikatik (harremanetan dauden hizkuntzak, hizkuntz mailak edo beste zenbait gai ukitzen dituzten azterketak, administrazioko erabilpenarekin lotuz beti).
- Legearen ikuspegitik (administrazioko agirien eta hizkuntza ofizialen erabilpenaren lege esparrua).
Guztiori agertzeko iau motatako idazianak argitaratzen dira azterketak (iritziak azalduz, azterketak eginaz...); berriak (ihardunaldi, ikastaidi, egitarau, erakunde eta abarren aurkezpen eta azalpenak); legeria eta jurisprudentzia (hizkuntzen erabilpena arautzen duten legeen eta esanguratsu gertatzen diren sententzien aurkezpena); aipamenak (administrazio hizkuntzaren arloko argitalpen garrantzitsuenen azalpen eta azterketa).
Arlo hauetako idazian ugari ditugu orain arte argitaratutako lau zenbakietan, administrazioko hizkuntzaz, katalarieraren administraziorako egokitzapenaz, eta hizkuntza horren administrazioko oraingo eta kondairan zeharko erabilpenaz azterketak batipat, hala nola adibide batzuk aipatzearren, Caries Duarteren "Per a una definició del llenguatge administratiu" 1ean, Marilyn R: Frankenthaler eta Sofia Zahierreri "Las características del lenguaje jurídico: en el ámbito legal" 3.ean edo Roser Ripollesen "Notes sobre el vocabulari del llibre de censais (s. XVII) de les Borges Blanques" 4.ean.
Lege esparruari dagozkionak ere ale guztietan ditugu, eta 3. zenbakiko idazian multzo nagusia Catalunyako Hizkuntz Normalkuntza legeari eskainia izateaz gain, beste zenbait herrialdetako hizkuntzarekiko lege-araudiari eta administrazioan hizkuntzaren erabilerari buruzkoak ere baditugu, Baleares, Hegoaldeko Tirol, Galicia, Irlanda eta abarretako lege, eta jo kabideak agertzen dituztenak adibidez. Arlo honetan interes garri deritzogu baita ere zenbaki guztietan datorren Legeria eta Jurisprudentziari huruzko sailari, Antoni Millan i Massanak egina.
Euskara administrazioan sartzeko ahalegintan dabilen ororentzat artikulu interesgarriak gertatzen dira jatorriz euskarazko testuak nahiz itzulpenak eginaz, euskarari administrazioan sarbide haundiagoa ematen eta administratzioko hizkera berezira egokitzen an den edonorentzat, argigarri gertatzen dira administrazio eta lege arloetako hizkuntzari buruzko azterketak eta beste zenbait herrialdetan, eta batipat Catalunyan, arlo horretan egiten an direnaren agerpenak, alor hau guk baino askoz landuagoa dutenez, gure erabileran bide erakusle gerta bait daitezke zenbait puntutan.
Argitaratzailea:
Escola d'Administració Pública
Generalitat de Catalunya
4. zenbakia. 1984ko Azaroa