Heriotza iragarritako baten kronika edo euskal itzultzailearen beldurrak
Artikulua PDFn
Ikus oharra
Hasteko, beti esan behar duguna, tamalez, Heriotza iragarritako baten kronikak badu meritua. Zein? Existitzearena. Garmendia ausarta izan da Márquez euskaratzean.
Esanak esan, Hamleten galdera geratzen zaigu, onargarria al da horrelako obrak goratzea euskaraz daudelako, existitzen direlako bakar bakarrik? Nik ezetz esango nuke. Nere ustez, Kronikak, ausardiaz aparte, ez du meriturik. Badakit erraza dela hori esaten kritikoaren besaulki erosotik, erronka bat dela itzultzea, ados, ni ez nintzateke ausartuko "Crónica de una muerte..." itzultzen, ume gorria izan da itzulpen munduan, errespetoa diet izen handiei eta hori da, hain zuzen Xalbadorri falta izan zaiona. Márquezen mundu magikoan, liburua irakurtzeke sartu da eta El Paiseko Marquezen hiztegiari buruzko artikulu bat izan du laguntzaile bakarra.
Ez pentsa lotuta nagoenik itzultzaile idealaren irudiari; aspaldian hautsi zitzaidan eta badakit aukeratutakoak eta hoberenak bakarrik dutela idazlearekiko elkarrizketetara eta behar diren hiztegi guztietara iristeko aukera, baina badakit ere Márquez ez dela itzultzen bakar bakarrik espedientea betetzeagatik.
Gogorregi ari naizela? Baliteke, baina nola ez aritu horrela, euskarazko Kronika eta erderazkoa irakurri ondoren bi liburu desberdin irakurri dituzula sentitzen baduzu? Frogak? Onena: euskarazko bertsioan, Santiagoren ama hil egiten zaigu, edo hobeto esanda, Xalbadorrek hiltzen digu:
"Kardaminaren haziak murtxikatzeko zegoen ohitura kaltegarriaz jorik hil zen"
Jatorrizkoan bizirik jarraitzen du, dudarik gabe:
"Sucumbió a la perniciosa costumbre de su tiempo de comer pipas de cardamina"
Entzuna genuen "Traduttore Traditore" esaldi famatua, "ltzultzaile, hiltzaile" berra da guztiz.
Zer pasatzen da Xalbadorren itzulpenean? Argi eta garbi agertzen direla oraindik ere euskal itzultzailearen ohizko beldurrak: sintaxia, hiztegia, erlatiboa, interpretazioaren beldurra. Ematen du sintaxia ez dela sekula flexible izango eta horrela itzulpen guztietan, historiaren fokoa galtzen da eta sorburuan garrantzizko diren gauzak ezkutaturik geratzen dira euskarazko testuan:
"Tenía una reputación muy bien ganada de intérprete certera de los sueños ajenos siempre que se los contaran en ayunas"
"Baldin eta barau gorrian kontatzen bazitzaizkion, besteren ametsen adierazie zorrotza zelako fama eta aipu ongi merezia zuen"
Hiztegia beste monstruo bat da euskal itzultzailearentzat. Bi gauza pentsatzen dira: euskara ez dela gai erderak adierazten duena adierazteko eta euskal irakurleak ez duela ulertuko euskaraz, gaztelaniaz hain ongi ulertzen duena. Bi trauma hauek, interpretazio txarrera eta euskarari gutxi eskatzera bultzatzen gaitu. Adibidez, Garmendiak bi hitz erabiliko ditu euskarazkoak konbenzitzen ez duenean:
- "Lo matamos a conciencia"
"Jakinaren gainean, kontzientziaz hil genuen" - "Árabes enardecidos"
"Arabiarrak su ta gar amorru bizian" - "Inocentes"
"Inozente erruga beak" - "Carácter"
"Izate jite"
Interpretazio batzu lekuz kanpo daude, eta badirudi euskal baliabide linguistikoen aurrean itzultzailearen mesfidantza edo agertzen dutela:
- "Impávidos"
"Lehen bezain zutik" - "Fue mi maestra de lágrimas"
"Maistra malko txukatzailea" - "Pasó de largo"
"Kasorik gabe" - "Ventana apagada"
"Argirik gabeko leihoa"
Interpretazioa berez, errekurtso guztiz onargarria da, baina arazoa da noiz erabili jakitea eta ondo interpretatzea.
Maileguari diogun beldurra kentzen hasi zaigu baina interesgarria da ikustea nola salbatu duen Garmendiak hiru mailegu segidan erabiltzeko beharra:
"Despertó con un sedimento de estribo de cobre en el paladar"
"Aho sapaian kobrezko estriboaren sedimentu lirdinga"
Euskara ez bortxatzeagatik batzuetan egundoko galera estilistikoa gertatzen da:
"Exhaustos por el bárbaro trabajo de la muerte"
"Hilketak suposatu zuen lan ankerra"
Erlatiboari aurkitu beharko diogu irtenbidea, bestela horren beldur biziko da beti itzultzailea. Irteera bat izan liteke jakitea zer dagoen sakonean, batzuetan kausalak, beste batzuetan denborazkoak edota koordinatuak eta ez uko egin klasikoeek emandako soluzioari: non... n; nondik... n. Edozein irteera bai, eskakeatzeak izan ezik:
"Cristo Bedoya, con quien estaba de acuerdo para encontrarse más tarde, se despidió..."
"Cristo Bedoyak, biek elkarrekin geroago portuan elkartzerako bakirik zuten, eman zion azken adioa"
Liburuan zehar agertzen dira itzulpen arazoak baina, tamalez, soluzionatu gabe larrienetako bat maila estilistikoa ez errespetatzea. Zergatik saiatzen da Xalbador Márquezen estiki kolokiala jasotzen? Zergatik eraisten du batzuetan estilo literarioa?
"Donde apenas empezaban a abrir algunos expendios"
"Non orduantxe zenbaiska has ink zen saltokiak zabaltzen"
"Hicieron mucho más de lo que era imaginable"
"Ezin eta gehiago saiatu ziren"
Batzuetan maila aldaketa izugarria gertatzen da:
"No se le ocurrió nada más que..."
"Zer egingo ote?"
Sail honetan sar genezake onomatopeiaren erabilpena, galera estilistiko ikaragarria sortzen bait du:
"Dando tumbos"
"Zilipardika dingilin dangolo"
"Espontánea respuesta"
"Tipus tapo era ntzun"
Euskal languntzaileari diogun beldurrak lakonismora eramaten gaitu askotan; euskal ahozko literaturak ez du laguntzailea gehiegi erabiltzen baina irteera hori ezin da hartu arautzat liburu bat itzultzean; astuntasunetik libratzen da testua baina lehor xamar eta askotan ulergaitza ere gertatzen:
"Perseguidos de cerca por..."
"... segika atzetik"
"Después de que la hermana les reveló el nombre"
"Arrebak izena ezaguterazi ondotik"
"Luego se quitaron las chaquetas de paño, las colgaron... y pidieron otra botella"
"Ehunezkojakak erantzi zituzten, aulki bizkarrean utzi, botella bat eskatu..."
"No se dió prisa por uno más"
"Ze bat gehiago goiti beheti axola gutti han"
Bukatzeko, Kronikak merezi zuen egin zitzaion ongi etorria, beste saio bait zen euskal itzulpenean baina baita ere erakusten digu ondo baino hobeto itzultzaileen beldurrik handienek bizi bizirik eta soluzionatzeke jarraitzen dutela. Xalbadorren ausardia Márquez itzultzean ez dut dudatan jartzen, ez dut esango, gezur borobila bait litzateke, errekurtsorik ez duenik, alderantziz, dituen guztiak obra horretan agertzen dira, baina argi dago ez duela izan kemena beldur horiei aurpegi emateko.
1. GARCIA MARQUEZ, G. Heriotza iragarritako baten kronika. Sendoa. Donostia, 1982.