Landareen eta animalien izenak
Artikulua PDFn
Ez da gaur goizeko lana orain dela gutxi UZEIk argitaratu duen liburu honen abiapuntua. Abiapuntua 1974 inguruan kokatu behar da, Natur Zientziak Hiztegia (Jakin, 1976) egiten hasi ginen garaietan. Lan hura zela eta, garai haietan argitaratuak zeuden entziklopedia, testuliburu, etab. irakurtzen hasi ginen, lehendik zer zegoen egina jakin nahiean. Fitxak eta fitxak egin genituen, haietan etxeko nahiz kanpoko bizidunen izenak izanik ugarienak.
Gogoratzen naiz oraindik Margo Ederdun Entziklopedia goitik behera nola irakurri eta hustu nuen; zuzendari gisa Manuel Lekuona agertzen zenez, hurbildu nintzaion ea itzultzaile guztien artean zein erizpide finkatu zuten edo, jakin nahiean. Andoaingo here etxean ohi duen goxotasunez hartu ninduen eta esan, ez zutela honelako lanik egin, berak itzultzaileen esku utzi zuela lana eta haien lana bideratu besterik ez zuela egiten.
Itzultzaileenganajo nuen orduan, galdera bera denei eginez. Jaso nituen erantzunak ere berdintsuak izan ziren denak, alegia, Plazido Mujikaren hiztegia erabiltzen zutela eta handik ezagunena zutena hartzen. Azken batean gu guztiok toki beretsura jotzen genuen.
Nola edo hala, Euskaltzaindiaren zerrenda probisional batzu erabiliz, etab. burutu genuen goian aipaturiko hiztegi hon. Izen asko sartu genuen bertan, ez zerrendan, agian, baina bai testu idatzian barreiatuta. Izenok, ordea oso generikoak ziren (otso, pirlu, orein...). Ez genuen izen espezifiko asko sartu, oraindik landugabekotzat jotzen bait genuen.
Landugabea eta batugabea iruditzen zitzaigun eta 1974ean Zeruko Argian "Bizidunen izen herrikoiak eta zientziazkoak" deituriko artikulua argitaratu nuen erizpide batzu plazaratuz. Hamar urte luze igaro dira ordutik hona, UZEI ere sortu zen handik denbora gutxira eta lanak beste laguntasun batzu hartu zituen, orduko atomismoa zertxobait apurtuz.
Hasiera bertatik izan zen UZEIn Natur Zientziak saila eta lan partzial asko egin du tarte honetan: testuliburuak, horma-irudiak, eskolako material lagungarriak, itzulpenak, etab. Baina batez ere hemen gauza bat azpimarratuko nuke: kontsulta pilo bati erantzun. Eta kontsultak esandakoan, kontsulta puntualak eta kontsulta luzeak aipatu behar dira: argitaletxeetatik, irratietatik, bikoizketa-zentruetatik, museotatik, ikastola eta eskoletatik, unibertsitatetik, etab. etab. luze batetik etorriak.
Eta kontsulta horiek gure lana bideratu egin dute, erdilo zeuden alorrak esnatu dituzte eta apurka-apurka ur handietan murgildu arazi gaituzte.
Duela hiruzpalau urte, erantzun globalago batzuren bila hasi ginen, aldian-aldiko puntutxoei lotura bat eta batasun armoniko bat topatu nahiez. Azkenean, orain argitaratu dugun liburu hau izan da lehen emaitza. Jabetzen gara ez dela asko, jadanik txikitxo dela, inprimategian zebilen bitartean etorri zaizkigun kontsultak erantzuteko ere urn gertatu bait da zenbait kasutan, baina kaleratu beharra zegoen zerbait, eskaera handiegia genuen, beti biharko lagatzen aritzeko; zazpikia edo zortzikia, potoloa nahiz flakoa, amaren nahiz aitaren antzekoa, hor dago gure lehen umea, denbora izango du gerora ere hazteko.
1. Lan honen metodologia
Erantzun puntualak ematen aritu garen garaitan (ezin bait genituen erantzunik gabe utzi) UZEI barneko oniritzia besterik ez zuten askotan izaten proposatzen genituen izenek Beti esan izan genuen behin-behinekoa zela, eta kontsultagilea guk emandakoarekin bat etorriz gero, han joaten zen aurrera.
Oraingoan, liburu honetan agertzen diren izen guztion metodologia bat bera erabili ondoren eman dira:
a) Testuen hustuketa.
Esan daiteke produkzio literario teknikoa osorik irakurri dela; halaber, kontsultatu direla euskaraz ditugun hiztegi guztiak eta, landare eta animalien izenez dagoen guztia. Agian, oraindik begiratu gabe geratu dira, guk zuzenean begiratu gabe, testu zaharretan barreiaturik dauden hainbat izen, baina hori, gutxiena izateaz gainera, egindako kontsultekin ordeztu dela esan daiteke.
b) Zuzeneko bilketa.
Ez dugu sistematikoki Euskal Herriko goi-beheak miatzen jardun animalia hau edo landare hau nola esaten den jakiteko. Hobe hala egin izan bagenu, baina ez dugu horretarako ahalbiderik izan. Hon bai, lan horietan ibilitako guztiak kontsultatu ditugula uste dugu, eta norbait kontsultatu gabe utzi badugu, ezagutzen ez genuelako izan da, eta ez beste ezergatik.
Hala ere, arazo puntualak argitzeko egin da landa-lana ere, beste iturriek argibidenik ematen ez zutenean. Kritika-lanak ere horretarako zerbitu du.
c) Proposamenaren lanketa.
Bizidun-talde bakoitzean aukera bat egin da espezialistekin kontatuta, alegia, mugatu egin da izena ematea merezi zutenen kopurua. Ez besteek izenik merezi ez dutelako,baizik eta oraingo ekinaldi honetan gehiegi ez luzatzearren.
Aukeratuko horiei izen bat eman zitzaien eta kritikarako banatu ondoren. Izena emateak ez du sortzea esan nahi, lehendik zegoenean hura aurkeztea nahikoa izan bait da.
d) Kritikaldia.
Bi motatako kritikalariak izan ditugu gure artean, alde batetik, talde bakoitzeko espezialistak, alegia, ornitologoak, botanikariak, mikologoak, iktiologoak, etab., Horiei bi gauza eskatu dizkiegu, batetik bizidun hon berezteko aukeratutako ezaugarria egokia zen, eta espezialisten artean euskaraz zekitenei, bestetik, euskarazko izena egokia ote zen. Beste kritikalari-mota hizkuntzalan edo euskara-inguruan mugitzen denena izan da, hauei batez ere euskarazko formaren egokitasunaz galdetu diegu, alegia, ea hitz hark -a organikoa baduenez, ortografia ondo al zegoen, izen baten osagaiak ordena onean al zeuden, etab.
e) Azken era bakiak.
Kritikak gureganatu ondoren erabakiak hartzeko aldia hasten da. Hor bi modutara jokatu dugu: bat, kritikak ezaugarri baten egokitasuriani buruz izanez gero, batez ere espezialistekin kontatu dugu, eta bi euskarazko oharra izanez gero hizkuntzalariekin. Normalean, arazo puntualak izan direnez gero, batekin eta besterekin kontsultatu ondoren erabaki batera iritsi gara eta ez dugu ondoren berriro kontsulta zabala egin.
2. Eragozpenik nagusienak
Ez da erraza eragozpen eta arazo orokorraz hitzegitea, talde bakoitzak bere egoera bait zuen eta sail baten barnean ere ez bait da lan berdinia izan fase desberdinetan. Horregatik ondoren aipatuko ditugun arazo hauek batean ez bada bestean agertu dire nak dira.
a) Euskal tradizio zientifiko gutxi.
Euskaldun biologook, salbuespenak salbuespen, ez dugu izendegi normalizatu baten beharrik sentitu. Arrazoietako bat erdaraz funtzionatu izan dugulako izan da.
Edonork sentitu du herri mailan izen-bilketa eginbeharra, ez dugu toki gutxitan irakurri behar hori; gerok ere hamaika aldiz errepikatu dugu, herri-kulturaren aberastasun bat beti kontsideratu bait dugu. Baina gutxik sentitu du normalizazioren beharra; gainera, normalizazioak aukera bat egin beharra dakarrenez, gauza kaltegarritzat hartu izan da askotan normalizazioa, txirotasun bat omen dakarkigulakoan.
Normalizazio hon egin denetan ere, ez da eguneratu urteetan zehar eta zaharkitzeko arriskutan zegoen.
Egoera bestelakoa izan balitz, nahikoa zen zegoena jasotzea, e.b., "nola deritze malakologo euskaldunek halako moluskuari beren lanetan?" galdetzea nahikoa izango zen arazoa konpontzeko. Baina zoritxarrez ez da horrela.
Beraz, gure liburu hon batzuetan tradizioaren biltzaile da, baina beste askotan bide berriaren proposatzaile.
b) Material sakabanatua.
Lan txikiak egin dira eskuetan dugun gai honetaz, eta materiala oso sakabanatua aurkitu dugu, eta egunetik egunera agertu izan zaigu paper berriren bat. Bilketa lana egin da, bada, beste gauzen artean, eta orain kontsultatu lukeenarentzat han dugu UZEIn bilketa hon.
c) Euskara bera normalizatu gabe.
Izendegi honetan izen asko dago herri-ondaretik hartua, batez ere izen generikoei dagokienean. Horregatik izen horien finkapena nahitaezkoa zen gure lan honetarako. Baina, zoritxarrez, egitear dago bere osotasun batean. Pozez ikusi dugu inprimaketa-lanetan an ginenean A letrari dagokion argitalpena.
Hutsune hori, datori en normalizazio hon nondik nora doan dakitenei egindako kontsulten bidez betetzen ahalegindu gara, dagoeneko zuzendu zitezkeen hitz-formak aldatuz.
3. Lortu nahi izan dena
Biologiako Izendegi Normalizatua lortu nahi izan da, guk B.I.N. laburduraz bataiatu genuena. Eta horregatik, honelako afirmazio batek sortzen duen dardara eta guzti, Biologi edo Geologi gaiak darabiltzan edonork erabili beharko lukeena, dibulgazio-larietatik hasi eta goragokotaraino; maila generikoan mintzo denak izen generikoak erabili beharko ditu, eta espezifikoak maila espezifikoan an denak, alegia, "okil"-az generikoki an denak jakin beza Europan hamarren bat espezie badituela.
Honako lan batek zuen garrantziarengatik sail bakoitzean hartako espezialistekin kontatu dugu, haien adostasuna lortu nahi izan dugu egitean bertan, gero erab miliko duten bermea izateko.
4. Aurrerako bideak
Liburu hau hasiera besterik ez dela esan dugu atarian. Ez dugu esan honelako lan guztietan esateko ohitura delako, barreri-barrendik hala sentitzen dugulako, eta hala ez ikusteak sortzen digun pena ezkutaezina delako.
a) Hemen ez da jasotzen egin den guztia.
UZEIko fitxategietan material asko geratu da argitaratu gabe; batetik, zenbait kasutan nahiko informazio ez genuela pentsatu dugulako; bestetik, espezialistek ez argitaratzea hobe dela adierazi digutelako; eta azkenik, liburu honetan doazenak eraman duten metodologia eramateko berandu landu direlako.
Behar berriak etengabe an dira sortzen gure artean, pentsa besterik ez dago komunikabide euskaldunetatik zer eskaera ez den sortuko oraingo martxak aurrera segitzen badu.
Beraz, periodikoki egin beharko dira eranskin berriak, lehengoak zuzenduz eta berriak gehituz.
b) Hemen argitaratzen dena ez da osoa.
Esan dugu lehentxeago handik eta hemendik egin den bilketa handia izan dela, eta hala da. Hustuketa hon ez da liburu honetan agertzen, horregatik diogu ez dela osoa.
Hustuketa horrek merezi du kaleratzea, ez egin den aukera maisiatzeko bakarrik, baizik eta, eta batez ere, lehendik argitaratutakoaren eguneratze-lanetan erabiltzeko, nork bere ohitura, euskalki, etab.etatik oraingo izen normalizatura heltzeko, eta azkenik, oraindik jaso gabe dauden ekarkin berriak gehitzeko (batek baino gehiagok pentsa bait lezake dena egina dagoela).
c) Erabilerak finkatuko ditu edo baztertuko.
Gorago aipatu dugu proposamena dela hemen agertzen dena, ez gara konformatu lehen zer egin den esatearekin, hemen doazenen aide jokatu dugu. Baina, euskaidungoa ez gara egileok bakarrik, onarpena falta dute, eguneroko lanetan erabiltzeak ematen duen onarpena.
Eta badakigu hauetako zenbait baztertuta geratuko direla, euskaraz jo eta ke an denaren diskurtsoan ondo funtzionatzen ez dutelako. Funtzionamendu ona da arrakastaren bermea.
Urteak igaro ahaia, bestalde, euskararen normalizazio orokorra sendotzen eta finkatzen joango da eta hemen agertzen diren zenbait forma aldatu egin beharko dira arau berriak eman direlako. Etengabeko eguneratu beharra bistako gauza da.
d) Izenok biluzik doaz.
Liburu honetan izenak soilik bere hartan doaz. Noski, latinezko izenen bidez eta, ondo eta zehatz jakin daiteke zen ematekoa den. Baina hala ere, ez da mongo irudirik eta definiziorik ematen (aziendetan ez bada).
Orain arte erdai parekidearen bidez ematen ohituak gaude zoritxarrez euskaldunok. Liburu honek ez du konpontzen, argi dago, arazo hon. Euskaraz gauzak agertzen hasi behar dugu eta UZEIko hurrengo Biologiako argitalpenetan hemen agertzen diren landare, perretxiko eta animaliak (labur bilduz) definizioz ematen saiatu beharko dugu. Orain arteko ohitura noraino errotua dagoen jakiteko egizu aproba zerorrek eta galdetu norbaiti: "Zer da hartza?". Ez zaigu iruditzen nolakoa den esplikatzen hasiko zaizunik, "Hartza?, Oso" esanda utziko zaituen aide gehiago jokatuko genuke.
e) Biologo eta geologoen esku dago etorkizuna.
Biologiari buruzko euskal bibliografiarik gehiena itzultzaileek sortua da, entziklopediak itzuli dituzteiako, edo flimeak, edo iaburpenak. Tamalez hon da egia.
Horrek horreia jarraitzen badu, ez luke Izendegi honek adin-nagusitasun osorik inoiz iritsiko, beti ume izango litzateke. Profesionalek bere egin arte ez du beharrezko oniritzia lortuko.
Horretarako, ordea, biologook euskaraz funtzionatzen hasi behar dugu gure eguneroko bizitzan; batzu irakasle dira, besteak ikertzaile edo biak batera, bakoitzak jakingo du non dabilen eta noiz zer egin.
Dudarik gabe, biologo eta geologo euskaldunei eskaintzen diogu Izendegi hau, edo behintzat beren eguneroko lanean erabiliko dutenei.