Carmina Burana. Zenbait kontu profano
Karlos del Olmo

1934an Orffen eskuetara Erdi Aroko alemanez eta latinez idatzitako eskuizkribu bat heldu zen. Carmina (kanta, latinez) Burana (Beurengo monasterioan aurkitu zutelako) bilduma garai hartan Europa alde hartako adituek ezagutzen zuten Erdi Aroko kanta bildumarik garrantzitsuena zen. Estiria inguruan 1220tik 1250era bitartean idatzia, 1847an plazaratu zuen Andreas Schmeller-ek. Bilduma irakurri eta egun gutxiren bueltan, musikariak zegoeneko landuta zituen kantata eszeniko baten oinarriak, eta 1935a eta 1936a bitartean partitura paratzen hasi zen. Carl Orffek jatorrizko bildumako poema batzuk besterik ez zuen aukeratu, bilduma askozaz ere zabalagoa delako.

Ordura arte jendeak Orff ezagutzen zuen musika pedagogoa eta antzinako musikan aditua zen aldetik, baina 1937an Carmina Burana Alemanian estreinatu zuenetik, konposatzaile gisan ere ospe handia bereganatu zuen. Egun oso entzutetsua izan arren, hasieran kritikariek ez zuten obra lar ondo hartu: musika aldetik, halako jazz ukitu batzuk igartzen zizkioten, lirikari dagokionez, ordea, letra "ulergaitza" gertatzen zela zioten. Orffek Cantiones profanae cantoribus et choris cantandae comitantibus instrumentis atque imaginibus magicis deitura gaineratu zien, hau da, kantari eta koreutentzako kantu laikoak, instrumentuekin eta irudi magikoekin xaramelatu beharrekoak.

Bilduma benetako summa poetica moduan gorde zuten monasterioan 1806a arte, urte hartan sekularizatu ziren-eta Inperio Sakroaren Estatuak. Oso aldi biziaren lekukotasuna ematen dute neurtitzek, Erdi Aroaz badihardugu ere, XII. mendean mundu modernorako bilakabidea hasia zela esan dezakegulako. Inperioko Erroma desegin ostean, menderik mende kultura monasterioetara aterpetu zen, klero erregularraren ondare bihurturik, batez ere ordena beneditarren adar ezberdin eta ugariek (klunitarrak, zistertarrak) eraentzen zutela. Hiriak sendotu ahala, beste kultura mota bat garatuz joan zen, alde zituena errege-erreginen babesa eta obispoen sustapena (ez zituzten oso begi onez ikusten monjeak). Eta monasterioen ingurukoa barik, kultura berri hura sekularra zen, mundutarra.

Monasterioetako kulturaren eta sekularraren arteko kontrakarraren haragitzerik nabarmenena San Bernardo Clairvauxkoaren eta Pedro Abelardo filosofoaren arteko auzia dugu. Azkena egun ezagun-ezaguna dugu Eloisari zion onerizkoaren inguruan eraturiko legendaren ondorioz. Sinesmen arerio biek elkarri aurpegiko larruak ondo ere ondo ikusi zizkioten 1140. urtean, Sens-eko kontzilioan. Batzar hark Abelardoren tesiei gaitz iritzi bazien ere, ez zuen lortu garai hartako gizarteak filosofo maitemindua gizakion pentsamenduaren gailur argitsuenetako batzat jotzea galarazterik. San Bernardok, Abelardori azpia jatearren, ikur biblikoen mendean bizi zen garai batean, pentsalariari Goliat deitu zion, Txerrenen beraren osagai txar guztien pertsonifikaziotzat zutelako. Izengoiti horretatik ei dator "goliardo" izendatzea Carmina horien egile izan litezkeen poetei. Nortzuk ziren, ordea, goliardo entzutetsuak?

Arte hartan, Europako bideak pelegrinek eta gerrariek beste inork ez zituen higatzen. Apur-apurka ikasleen ibilgu ere bihurtzen hasi ziren, unibertsitate eta kolegioak eratu ahala. Dena dela, garai hartako gizarte lotuan askatasun apur bat izateko modurik onena kleriko sartzea zen; ez zegoen, barren, zertan apaiz ordenatu, tontsura jasotzea nahikoa zen eliz estamentuari atxikitzeko. Oso erlijio bokazio sendorik ez zuten kleriko haiek, loturarik gabeko eliz jende alderraia izanik, clerici vagantes izeneko ordenak eratu ohi zituzten, eta jaiotzen ari ziren unibertsitate eta eskoletako ikasleekin batera, goliardoen gizarte klasea hezurmamitu zuten. Goliardo zeritzeten, arestian esan legez, eliza katolikoaren sinbologian Goliat gauza txar askoren ikur garbi eta ezaguna zelako. Goliardoek bizipoza, mundu honetako plazerak, haragizko amodioa eta natur zaletasuna aldeztu ez ezik, gizarte eta eliz estamentu ofizialei sano kritika satirikoak egiten ere zizkieten. Erdi Aroak izan ohi duen iluntasun sona horretatik oso urrun ziren, beraz, bizi jomugaren aldetik.

Literatur osagaiari gagozkiola, Goliardoen mugimendu poetikoa Alemanian, Ingalaterran, Frantzian eta Espainian garatu zen, espezialki, XI. mendetik XIII.era bitartean. Oso giro landu eta literaturzalean sortu zen joera, eta idazlariak Eliza ofizialeko kleriko, ikasle edo kapare izan ohi ziren, erretorika latindarra eta klasikoen literatura ondo menperatzen zituztenak. Eliza Katoliko ofizialaren kezketatik eta gizarte modu arruntetik ihesi, bizilege alaiago batera alde eginez, haien literatur kezka eta sormena inguruko giroa satirizatzeko poesiak sortzera bideratu zituzten: liturgiako eresien seriotasuna eta maiestatea parodiatzen zituzten, ikasle pikaroen malezia eta pikardia goraipatzen eta gaitzat ardoa eta maitasuna erabiltzen. Poesia landuari berrikuntza ekarri zioten, unibertsitateko katedratik eta tenpluko pulpitutik tabernara eta putetxera eraman zutelako, baina ez herri xehea dibertiarazteko asmoz, herritarrak nekez uler baitzitzakeen latin jori hura eta halako txiste intelektualak. Hartzaileek, beraz, gutxiengo elitista bat eratzen zuten, goliardoen poesia oso prestakuntza intelektual handia zutenek besterik ezin zutenetik behar bezala dastatu. Hara hor kantu sorta profano hau hobeto ulertzeko zenbait lorratz.


FORTUNA IMPERATRIX MUNDI

1. O Fortuna

O Fortuna
velut luna
statu variabilis,
semper crescis
aut decrescis;
vita detestabilis
nunc obdurat
et tunc curat
ludo mentis aciem
egestatem,
potestatem
dissolvit ut glaciem.

Sors immanis
et inanis,
rota tu volubilis,
status malus,
vana salus
semper dissolubilis,
obumbrata
et velata
michi quoque niteris;
nunc per ludum
dorsum nudum
fero tui sceleris.

Sors salutis
et virtutis
michi nunc contraria,
est affectus
et deffectus
semper in angaria.
Hac in hora
sine mora
corde pulsum tangite;
quod per sortem
sternit fortem,
mecum omnes plangite!

FORTUNA, MUNDUKO ENPERATRIZA

1. OI, Fortuna

Oi, Fortuna,
nola iretargia
burubidez aldagarria,
beti goraldian
edo beheraldian!;
bizi gaitzesgarriak
aurrena du sorgortzen
eta gero akuilatzen,
olgetan, adimen zorrotza;
pobrezia,
aginpidea
urtuta izotza legez.

Zori odoltia
eta zirtzila,
zu, gurpil aldakorra,
jite txarrekoa,
osasun hutsalekoa,
beti eta beti urkorra,
gerizpetsua
eta estalia
niretzat ere dirdira;
orain jostatze hutsez
bizkarra biluzia
eroanarazten dit zure zitalkeriak.

Osasun zoria
eta dohaina
orain nire aurka,
hara hor onerizkoak
eta akatsak
beti nekepe modura.
Ordu honetan
luzapenik gabe
jo itzazue ene bihotz hariak;
zeren zoriak
bota baitu irmoa,
egin denok nirekin negar!

Fortune plango vulnera

Fortune plango vulnera
stillantibus ocellis
quod sua michi munera
subtrahit rebellis.
Verum est, quod legitur,
fronte capillata,
sed plerumque sequitur
occasio calvata.

In Fortune solio
sederam elatus,
prosperitatis vario
flora coronatus.
Quicquid enim florui
felix et beatus,
nunc a summo corrui
gloria privatus.

Fortune rota volvitur:
descendo minoratus;
alter in altum tollitur;
nimis exaltatus
rex sedet in vertice
caveat ruinam!
nam sub axe legimus
Hecubam reginam

Fortunak zaurituta negar degit

Fortunak zaurituta negar degit
begi malkotsuekin,
bere faboreak dizkidalako
kendu moldakaitz horrek.
Egia da, hala leitzen baita,
geroko gereziekin,
esaerak hala darraio,
ezin dela ase inor.

Fortunaren tronuan
eseri nintzen goratua
aberasbideak naroki
lorez koroatua.
Zinez, nola nintzen loratu,
zoriontsu eta alairik,
berdin gero goratik malkartu
loriaz gabeturik.

Fortunaren gurpila biraka:
ni gutxietsita beheraka;
besteren bat gora daroa;
lar goraipaturik
erregeak, erpinean jarririk,
galbidea du zelatari!,
ardazpean baitugu leitzen
Hekabe dela agintari.


XVI.- IN TABERNA

11. Estuans interius

Estatus interius
ira vehementi
in amaritudine
loquor mee menti:
factus de materia,
cinis elementi
similis sum folio,
de quo ludunt venti.

Cum sit enim proprium
viro sapienti
supra petram ponere
sedem fundamenti,
stultus ego comparor
fluvio labenti,
sub eudem tramite
nunquam permanenti.

Feror ego veluti
sine nauta navis,
ut per vias aeris
vaga fertur avis;
non me tenent vincula,
non me tenet clavis,
quero mihi similes
et adiungor pravis.

Mihi cordis gravitas
res videtur gravis;
iocis est amabilis
dulciorque favis;
quicquid Venus imperat,
labor est suavis,
que nunquam in cordibus
habitat ignavis.

Via lata gradior
more iuventutis
inplicor et vitiis
immemor virtutis,
voluptatis avidus
magis quam salutis,
mortuus in anima
curam gero cutis. 

IV.- TABERNAN

11. Barnetik garretan

Barnetik garretan
ira sukorrez
garraztasunean
neurekiko berbetan:
materiaz egina,
errauts ekaiaz
hostoa dirudit,
haizearen jostagarria.

Berezko izan arren
gizaki jakitunak
harri gainean jartzea
egoitzaren bermea,
ene lerdoa erkatzen naiz
ibai zalantzatiarekin,
ibilgu beretik
inoiz ez baitirau.

Ni eramaten uzten diet
marinelik bako barkuak
eta airebidez
alderrai doan txoriak lez;
ez naute estekek lotzen,
ez giltzak ixten,
antzekoak ditut bilatzen
eta zitalekin elkartzen.

Bihotz zentzutasunari
gauza grabea deritzot;
olgeta atsegina da
goxoagoa abaraska baino;
Venusen agindu oro
lan arina da,
inoiz ez baita bihotz
ahuletan bizitzen.

Bide zabaletik nabil
gazteak ohi bezala
bizioetan endredatuta
bertuteaz atzenduta,
plazera desioago
salbazioa baino areago,
ariman hilotzik
azalaz arduraturik.

12. Olim lacus colueram

Olim lacus colueram,
olim pulcher extiteram,
dum cignus ego fueram.

Miser, miser!
modo niger
et ustus fortiter!

Girat, regirat garcifer;
me rogus urit fortiter;
propinat me nunc dapifer.

Miser, miser!
modo niger
et ustus fortiter!

Nunc in scutella iaceo,
et volitare nequeo
dentes frendentes video.

Miser, miser!
modo niger
et ustus fortiter!

12. Antzina lakuak apaintzen

Antzina lakuak apaintzen,
antzina galant agertzen,
artean zisnea nintzen.

Erru-errukarria!
gogotik esmeria
eta guztiz kiskalia!

Jira-biraka nau sukalkinak;
suak gogor kiskalia;
orain mahairatzen zerbitzariak.

Erru-errukarria!
gogotik esmeria
eta guztiz kiskalia!

Orain erretiluan natza
eta egin ezinik hegaka
hortz zorrotzei behaka.

Erru-errukarria!
gogotik esmeria
eta guztiz kiskalia!

14. In taberna quando sumus

In taberna quando sumus
non curamus quit sit humus,
sed ad ludum properamus,
cui semper insudamus.
Quid agatur in taberna,
ubi nummus est pincerna,
hoc est opus ut queratur,
si quid loquar, audiatur.

Quidam ludunt, quidam bibunt,
quidam indiscrete vivunt.
Sed in ludo qui morantur,
ex his quidam denudantur
quidam ibi vestiuntur,
quidam saccis induuntur.
Ibi nullus timet mortem
sed pro Baccho mittunt sortem.

Primo pro nummata vini,
ex hac bibunt libertini;
semel bibunt pro captivis,
post hec bibunt pro vivis,
quater pro Christianis cunctis,
quinquies pro fidelibus defunctis,
sexies pro sororibus vanis,
septies pro militibus silvanis.

Octies pro fratribus perversis,
nonies pro monachis dispersis,
decies pro navigantibus,
undecies pro discordantibus,
duodecies pro penitentibus,
tredecies pro iter agentibus.
Tam pro papa quam pro rege
bibunt omnes sine lege.

Bibit hera, bibit herus
bibit miles, bibit clerus,
bibit ille, bibit illa,
bibit servus, cum ancilla,
bibit velox, bibit piger,
bibit albus, bibit niger,
bibit constants, bibit vagus,
bibit rudis, bibit magus.

Bibit pauper et egrotus,
bibit exul et ignotus,
bibit puer, bibit canus,
bibit presul et decanus,
bibit soror, bibit frater,
bibit anus, bibit mater,
bibit ista, bibit ille
bibunt centum, bibunt mille.

Parum sexcente nummate
durant, cum immoderate
bibunt omnes sine meta.
Quamvis bibant mente leta,
sic nos rodunt omnes gentes,
et sic erimus egentes.
Qui nos rodunt confundantur
et cum iustis non scribantur.
Io!

14. Tabernan gaituzula

Tabernan gaituzula
heriok guri bost ardura,
jokora jotzen dugu orduan,
beti izerdi koipetuan.
Tabernan ari garela,
non sosa den edari bidea,
horra hor ulertu ezina,
beraz, adi ezazue nire ekina.

Nor jokoan, nor edanean,
batzuk bizi dira bitzuetan.
Zeren jokoan ari direnetarik
batzuk jo eta biluzgorririk,
besteak bertan beztiturik,
bat edo beste zakuz jantzirik.
Han inor ez herioren beldur
zoria utzi baitute Bakoren esku.

Lehena ardoak aberastuaren alde,
harengatik edaten baitute libroek;
bestea ahoratzen presoen izenean,
gero hirugarrena irensten bizien alde,
laugarrena kristau guztien izenean,
bosgarrena sinestun hildakoen alde,
seigarrena ahizpa friboloen izenean,
zazpigarrena gudari salbaien alde.

Zortzigarrena frai perbertsoen alde,
bederatzigarrena monje barreiatuen izenean,
hamargarrena nabigatzaileen alde,
hamaikagarrena disidenteen izenean,
hamabigarrena penitenteen alde,
hamahirugarrena ibiltarien izenean.
Bai aita santuaren nola erregearen alde
denek edaten dute legerik gabe.

Edale andrea, edale jauna,
edale gudaria, edale abadea,
edale mutila, edale neskatila,
edale morroia, edale neskamea,
edale arina, edale geldoa,
edale zuria, edale beltza,
edale ekinkorra, edale alferra,
edale zakarra, edale igarlea.

Edale behartsua eta gaixoa,
edale jazarria eta ahaztua,
edalea gaztea, edale edadetua,
edale prelatua eta dekanoa
edale serora, edale fraidea,
edale amama, edale ama,
edale hau, edale hura,
edale ehunka, edale milaka.

Gutxi seiehun txanponek
iraun, noiz neurrigabe
denek helmuga barik duten edaten.
Gogo biziz edan bezate,
nola denok gu ahotan maneiatu,
eta hala izango gara premiadun.
Nahas daitezela gure maiseatzaileak
eta justuekin inskriba ez ditzatela.
Ondo!

18. Circa mea pectora

Circa mea pectora
multa sunt suspiria
de tua pulchritudine,
quae me laedunt misere.

Manda liet, manda liet,
min geselle chumet niet.

Tui lucent oculi
sicut solis radii,
sicut splendor fulguris
lucem donat tenebris.

Manda liet, manda liet,
min geselle chumet niet.

Vellet Deus, vellent dii,
quod mente proposui,
ut eius virginea
reserassem vincula.

Manda liet, manda liet,
min geselle chumet niet.

18. Nire bularretik

Nire bularretik
hainbat aiene sortzen
zure edertasunagatik,
maluruski nautenak zauritzen.

Zoaz eresi, zoaz kanta,
ene maitea iritsi ez baita.

Dirdira dituzu begiak
nola eguzki izpiak,
nola oinaztargi dirdaiak
ilunpeari egiten dion argia.

Zoaz eresi, zoaz kanta,
ene maitea iritsi ez baita.

Alajainkoa, alajainkoak
buruan ditudan asmoak,
nola haren birjinitatea
loturetatik aske uztea.

Zoaz eresi, zoaz kanta,
ene maitea iritsi ez baita.

22. Tempus est iocundum

Tempus est iocundum,
o virgines,
modo congaudete
vos iuvenes.

Oh - oh, totus floreo,
iam amore virginali
totus ardeo,
novus, novus amor est,
quo pereo.

Mea me comfortat
promissio,
mea me deportat
negatio.

Oh - oh, totus floreo,
iam amore virginali
totus ardeo,
novus, novus amor est,
quo pereo.

Tempore brumali
vir patiens,
animo vernali
lasciviens.

Oh - oh, totus floreo,
iam amore virginali
totus ardeo,
novus, novus amor est,
quo pereo.

Mea mecum ludit
virginitas,
mea me detrudit
simplicitas.

Oh - oh, totus floreo,
iam amore virginali
totus ardeo,
novus, novus amor est,
quo pereo.

Veni, domicella,
cum gaudio;
veni, veni, pulchra,
iam pereo.

Oh - oh, totus floreo,
iam amore virginali
totus ardeo,
novus, novus amor est,
quo pereo.

22. Denbora alaia da

Denbora alaia da,
oi, birjinak,
jostatu gisara
zuek gazteak.

Oi, oi, guztiz loraturik,
neskatilaren onerizkoagatik
guztiz suturik,
amodio berri-berriagatik,
hiltzen naiz ni.

Naretzen nau
promesak,
erbesteratzen
ezetzak.

Oi, oi, guztiz loraturik,
neskatilaren onerizkoagatik
guztiz suturik,
amodio berri-berriagatik,
hiltzen naiz ni.

Negu partean
pertsonak eraman ona,
udalehen aldartean
bor-bor odola.

Oi, oi, guztiz loraturik,
neskatilaren onerizkoagatik
guztiz suturik,
amodio berri-berriagatik,
hiltzen naiz ni.

Jostari nau jartzen
birjintasunak,
atzera dit eragiten
sinpletasunak.

Oi, oi, guztiz loraturik,
neskatilaren onerizkoagatik
guztiz suturik,
amodio berri-berriagatik,
hiltzen naiz ni.

Zatoz, dontzeila,
pozarren;
zatoz, zatoz, ederra,
hiltzen naiz eta.

Oi, oi, guztiz loraturik,
neskatilaren onerizkoagatik
guztiz suturik,
amodio berri-berriagatik,
hiltzen naiz ni.


BLANZIFLOR ET HELENA

24. Ave formosissima

Ave formosissima,
gemma pretiosa,
ave decus virginum,
virgo gloriosa,
ave mundi luminar,
ave mundi rosa,
Blanziflor et Helena,
Venus generosa!

LILIZURI ETA HELENA

24. Agur ederrik ederrena

Agur ederrik ederrena,
gema preziosoa,
agur birjinen dirdira,
birjina loriosa,
agur munduaren argia,
agur munduaren arrosa,
Lilizuri eta Helena,
Venus emankorra!