Zenbait Poema
Yehuda Amichaï


Itzulpena eta oharrak: Gerardo Markuleta eta Jon Aiastui

Yehuda Amichaï (1924ean Würzburg-en jaioa) Israelen bizi da 1936az geroztik. 1982an Israel Literatur Saria eskuratu zuen bere lan osoarengatik. Haren poesia, hebraieraz idatzia, hogeitik gora hizkuntzatara izan da itzulia. Frantsesez Poèmes (Actes Sud, 1985), Poèmes de Jérusalem (Eclat, 1991) eta Anthologie personnelle (Actes Sud, 1992) liburuak ditu argitara emanak*.

Honela dio Yehuda Amichaïk berak aukeratutako poemen atarian:

«Batera dator guztia. Gerra eta amodioa, herioa eta bizipoza, nahasirik gertatzen dira herri honetan. Bertako batek bere etxeko balkoian jarri, behatz batez pareko muinoa seinalatu eta esan dezake: hortxe, zuhaitz horren pean, lehen musua eman nuen nire gaztaroan eta apur bat ezkerretara, bonbardatua izan nintzen gerretako batean.»
 

Poèmes sur moi-même

Neure buruaren inguruko poemak

1
Mon âme est atteinte comme les poumons des polisseurs de diamants
Merveilleux et durs sont les jours de ma vie.
Mon corps est comme des billets sans provision,
Si quelq'un demande de l'or, je dois mourir.
Et mes mains sont déjà à leur place. Mes yeux aussi.
Ma maison est à sa place, moi seul j'erre.
J'erre.
Merveilleux et durs sont les jours de ma vie.

1
Nire arima arretatsua da diamante-zizelkariaren biriken antzera.
Miragarriak eta gogorrak dira nire bizitzako egunak.
Nire gorputza depositurik gabeko bileteen modukoa da,
Norbaitek urrea eskatuz gero, hil beharra neukake.
Eta nire eskuak beren lekuan dira jada. Baita nire begiak ere.
Nire etxea bere lekuan da, neu soilik nabil noraezean.
Noraezean nabil.
Miragarriak eta gogorrak dira nire bizitzako egunak.

2
Le monde et moi avons des yeux communs:
Avec eux, je le contemple et il en fait de même.
Si je pleure
Peu importe au monde.
Mais s'il pleure en moi
Je déborde.

2
Munduak eta biok begi amankomunak ditugu:
begi horiexekin begiratzen diot eta berak beste horrenbeste egiten du.
Nik negar eginez gero
bost axola munduari.
Baina berak nire baitan negar eginez gero,
nik gainezka egiten dut.

3
Comme un bébé qui se salit avec de la nourriture
Je veux me salir avec les problèmes du monde
Tout mon visage, mes sourcils,
Ma chemise, mon pantalon, la nappe.
La robe de ma bien-aimée, de ma mère,
Les montagnes et le ciel, tous les gens,
Les pieds des anges.

3
Jatean zikintzen den umetxoaren antzera
munduaren arazoez zikindu nahi dut neure burua.
Aurpegi osoa, bekainak,
Alkandora, frakak, mahai-ohiala.
Nire maiteñoaren soinekoa, nire amarena,
Mendiak eta zerua, jende guzia,
Aingeruen oinak.

Raisins d'étoiles

Izar xortak

Ma mère a cuit pour moi le monde entier
Dans des gâteaux doux.
Mon amour a rempli ma fenêtre
De raisins d'étoiles.
Et les regrets sont enfermés en moi comme les bulles d'air
Dans la miche de pain.
Du dehors, je suis lisse et tranquile et brun.
Le monde m'aime.
Mais mes cheveaux sont tristes comme les joncs dans les marais qui s'assèchent
Tous les oiseaux et aux belles plumes
Me fuient.

Gure amak mundu osoa egosi zuen niretzat
Gozoki goxotan.
Nire maiteak izar xortez
Josi dit leihoa.
Eta damuak nire baitan giltzapetu dira, aire burbuilak
Ogimamitan bezala.
Kanpotik, leuna naiz, eta lasaia, eta iluna.
Maite nau munduak.
Baina triste dira nire ileak hala nola ihiak sikatzear diren aintziretan.
Xori bikain eta luma ederreko guztiek
Ihes egiten didate.

Un chien après l'amour

Amodioa haustean, txakur bat

Après que tu m'as quitté
J'ai laissé un chien sentir
Ma poitrine et mon ventre. Il remplira ses narines
Et se mettra à ta recherche
J'espère qu'il trouvera et déchirera
Les testicules de ton amant, qu'il arrachera sa verge
Ou au moins
Qu'il me rapportera un de tes bas entre ses dents.

Hik ni utzi eta gero,
Txakur bati eman zizkionat usnatzera
Nire bularra eta nire sabela. Sudurzuloak bete
eta hire bila abiatuko dun berehala.
Aurkituko al ditu, eta urratu,
hire maitale berriaren barrabilak! Erauziko al du haren zakila!
Ala, gaitz erdi,
ekarriko al dit behintzat hire pantyetako bat hortz artean!

Instructions à la serveuse

Otseinari argibideak

Ne débarrasse pas les verres et les assiettes
N'efface pas
La tache sur la nappe! il est bon que je le sache:
On a vécu avant moi dans ce monde.
J'achète des chaussures qui étaient aux pieds d'un autre homme.
Mon ami a ses pensées.
Ma bien-aimée est une femme mariée.
Ma nuit est usée par des rêves.
Des gouttes de pluie sont dessinées sur ma fenêtre.
Dans les marges de mon livre, des notes ont été écrites par des autres.
Sur les plans de la maison dans laquelle je veux vivre,
L'architecte a dessiné des étrangers devant l'entrée.
Sur mon lit il y a un oreiller avec le creux
D'une tête absente.
Aussi, ne débarrasse pas
La table.
Il est bon que je le sache:
On a vécu avant moi dans ce monde.

Ez itzazu jaso edalontzi eta platerak,
Etzazu garbitu
Mahai-oihalaren zikina! on baita jakin dezadan:
Izan da bizidunik mundu honetan ni baino lehenago.
Erosten ditudan zapatak aurretik beste gizon baten oinetan izan dira.
Nire lagunak bere ideiak ditu.
Nire maiteñoa emakume ezkondua da.
Nire gaua ametsek erabiltzen dute.
Euri tantoak nire leihoaren kontra marrazten dira.
Nire liburuen ertz zurietan, bestek idatzitako oharrak ikus daitezke.
Bizitzeko nahi dudan etxearen planoetan
Arkitektoak arrotzak marraztu zituen atariaren aurrean.
Nire ohe gainean burko bat dago,
Alde egindako buru baten hutsunea agerian.
Beraz, etzazu mahaia
Jaso.
On baita jakin dezadan:
Izan da bizidunik mundu honetan ni baino lehenago.

Conseils pour aimer bien

Ontsa maitatzeko aholkuak

Conseils pour aimer bien: n'aime pas
Celles qui sont loin. Prends dans ton entourage!
Comme une bonne maison construite avec les pierres de sa région
Qui ont souffert du froid et que le soleil a brûlées.
Prends celle avec la liseré d'or
Autour de la pupille sombre, elle a
Une certaine connaissance de ta mort. Aime aussi
Dans les décombres, comme le miel
Dans le lion terrassé par Samson.
Conseil pour mal aimer: avec l'amour
Qui te reste de la précédente,
Fais-toi une nouvelle femme, et avec
Ce qui reste d'elle, fais-toi
Un nouvel amour,
Jusqu'à ce qu'il ne te reste rien.

Ontsa maitatzeko aholkuak: ez itzak maite
Urruti direnak. Bila ezak hire inguruan!
Hotza jasan duten eta eguzkiak erre dituen
Bertako harriekin eraikitako etxe sendo baten antzera.
Hartzak urre koloreko marra duena
Beginini ilunaren inguruan, badik horrek
Hire heriotzaren nolabaiteko berririk. Maita ezak baita
Etxe hondakinetan ere, hala nola eztiak
Sansonek abaildutako lehoiaren baitan.
Gaizki maitatzeko aholkua: aurrekoarengandik
Geratu zaian maitasunarekin,
Egintzak emakume berri bat, eta harengandik
Gelditzen zaianarekin, egintzak
Amodio berri bat,
Harik eta azkenean ezer gabe geratu arte.


* Poemak azken honetatik atereak dira; bertsioak, jatorrizkotik ezinean, frantsesaren bitartez egindakoak dira, Emmanuel Mosesek hebraieratik egindako frantses bertsioa baliatuz hain zuzen ere.