Idazketa eta itzulpen ikastaroa
Donostia, 1987 Azaroa - I988 Maiatza
Martutenen kokatua dagoen Itzultzaile Eskolak, Euskarazko Idazketa eta Itzulpen Ikastaroa antolatu zuen 1987ko Azaroan hasi eta 1988ko Maiatza bitartean. Ikastaro hau astean bitan bina orduko klasetan banatua zegoen. Irakasleak Xabier Mendiguren eta Josu Zabaleta izan genituen, guztira ehun ordu inguru osatuz.
Matrikulatzeko eskatzen zen baldintza bakarra EGA edukitzea zen. Uste baino jende gehiagok eman zuen izena eta 30en bat ikasleko bi talde osatu ziren. Ikaslegoaren gehiengoa, ia osoa ez esateagatik, filologia edo magisteritza titulodunak ziren.
X. Mendiguren Itzulpenaren teoria, Itzulpen Literarioa eta euskal komunikabideetako hizkuntz ereduaz aritu zen nagusiki; J. Zabaleta berriz, itzulpen pragmatikoaz, hasi klasikoetatik eta antolamendua oinarritzat hartuta, gaur egun egiten den itzulpenetaraino.
Programak
J. Zabaleta: Itzulpen azterketa.
Mezuaren antolamenduaren azterketarako oinarri teorikoak:
1. Mezua eta antolamendua.
2. Koordinazioa eta subordinazioa.
3. Subordinazio motak.
4. Baliokidetasun sintaktikoa.
5. Hitzez-hitzeko itzulpena.
6. Transposizioa antolamenduan
7. Modulazioa antolamenduan.
8. Hizkuntza mailak.
9. Hizkuntza nola aberastu.
X. Mendiguren: Itzulpen teoria.
1.-ltzulpen teoria: Sarrera; itzulpen prozesuaren azterketa; korrespondentziak; itzulpen prozesuan eragina duten faktoreak; itzulpeneko baliokidetasunen ikerketa (Komissaroven teoria).
2.-Itzulpen literarioa: Estilistika teoria eta figura literarioak.
3.-Euskal kazetaritzaren azterketa bat (F. Ibargutxi).
4.-ltzulpen konparaketa eta kritika.
Oso adierazgarria izan zen J. Zabaletak bere klasetan egin zuen esperimentu modua: testu zaharrak ekarri zizkigun eta ozenki irakur erazi. Nabarmena izan zen ikasleon artean gehiengoaren hizkuntzarekiko (euskara) musikaltasun falta. Irakurtzen zuenak berak ere ez zuen ulertzen zer irakurtzen zuen; gainontzekoek zer esanik ez. Han ikusi genuen zeinen maila kaskarra daukagun irakurtzeko orduan. Ondorio gisa atera dezakegu, irakurketa saio (ozenki) gehiago egin beharko litzatekeela euskarazko edozein gaitasun ikastarotan. "Gure haurren belarriak hehar bezala hezitzen ez badilugu, jai daukagu" (X. Mendiguren).
Eta azkenik, bi helburu zituen ikastaro honek: gaur egungo eta iraganeko euskalkietako testuak aztertu eta genero desberdinetan trebatzea, eta, oinarrizko itzulpenetarako gaitasuna lantzea.