Itzulpena eta hizkuntz normalkuntza
Artikulua PDFn
Arian sartzen hasi aurretik esan beharra daukat gai honen azterketan lagungarri izango nuen bibliografiarik ez dudala ozta batere aurkitu, gurearen antzeko egoera bati zuzenean eta osotasunean zegokiokeenik behintzat; eta horrexegatik ja guztian neure kabuz ihardun behar izan dudanez, ez naizela ausartu aurreramendu teoriko askorik egiten, eta status quæstionis bat egiten saiatu naizela batez ere. Galdera sail bat, alegia, egoeraren planteiamendu bat, gaiari dagokion informazioaren ordenatze saio bat, zer pentsatua badagoenez, pentsamendu horretarako nondik abiatua zehazteko asmoz. Izan ere itzulpenak euskararen normalkuntzan ikustekorik baldin badu, eta baduela ematen du, kontu handiz aztertzeko arazoa bait da hori.
Gaiaren gaurkotasuna ez da zalantzan jartzekoa ere, eztabaida askotan entzun bait da itzuli beharrak euskarazko alor bati ala besteari egiten dizkion kalteen aipamena. Horrela, administrazioko itzultzaile bati baino gehiagori entzun izan zaio, administrazioko testuak ez direla itzuli behar, eta administraziozko testuetan ikusten den euskararen akatsak, testu itzuli izanak dakartzala hain zuzen. Gauza bera esana du askok zenbait komunikabidetan erabiltzen den euskara moduari buruz; eta literatur mota batzuez ere gauza bera esan izan da.
Administrazioa, komunikabideak eta literatura aipatu baditut, Euskal Herrian euskarara itzulpen gehien egiten diren arloak direlako, eta itzulpen horiek ondorioa nabariago antzematen denak direlako izan da bakarrik.
Seguruenik, ordea, itzulpena egiten den alor guztietan gertatzen da itzulpen horren balioari buruzko eztabaida eta auzia, eta alor guztietan daude jarrera setati eta tematuak, alde nahiz kontra. Baina seguruenik, gainera, alor batetik bestera, egoera batean ala bestean, itzulpenak, itzulpen onak ala txarrak, hizkuntzan duen eragina ez da berdina, eta komeni da bereztea, eta alor bakoitzean itzulpenaren eragina besteetan duenaren bestelakoa izanarazten duten faktoreak banakatu eta identifikatzea.
Kontutan hartu behar da, edo komeni da behintzat kontutan hartzea, itzulpena era askotara egin litekeela, egokitik barreraino dauden maila eta modu guztietan. Itzulpentzat, gainera, nahiz eta itzulpenarekin zer ikusirik zerbait baino gehiago eduki, berez behintzat itzulpen ez diren bestelako iharduera asko eman ohi da. Askotan itzulpen delakoa irain edo gaitzespen izateraino ere insten bait da, hizkuntzaren erabilera normala denaren guztiz kontrakoa adierazteko: itzulpena = kutsadura. Eta normalkuntza, egoera normalean ez dagoen eta egoera normalera eraman nahi den hizkuntza baten prozesua denez gero, puntu honi dagokionez, esan beharra dago, ez da txarra behintzat gogoratzea, hizkuntzaren berritze eta gaurkotzeko saio askoren salakuntza horretantxe amaitzen dela: Itzulpena!
Egoera "normala"
Eta sarrera labur hau bukatzeko, santurik santu utzi behar ez denez gero, normaltasun hitzak ere merezi du kritikatxo bat, erlatibizatze labur bat.
Normaldu, hizkuntza bati dagokionean, lau zentzutan erabil liteke:
a) Bata, normatibizazioa, hizkuntza erabilera formalizatu eta publikoetarako arauz erregulatzea, maila guztietan, gramatikazkoan, onargarritasunari dagokionan eta erabilera soziolinguistikoan
b) Bigarrena normatibizazioarekin zer ikusi handia duena, baina normatibizazioa ez dena: Hizkuntzaren erabilera populazio batean erabiltzen diren mezu mota edo kultur eduki modu guztiak erabiltzera hedatzeko gaitua egotea. Alegia, gizarte batek darabiltzan kultur edukiak trasmititzeko bere hizkuntzan komunikabide egokia aurkitzea. Hizkuntza bat osatzen duten azpi barietate guztiak osatuta eduki behar ditu; koadro klasikoan esaten den bezala: hizkuntza mailak (poetikoa, literarioa, idatzi arrunta, familiartekoa, argotak) eta alorrak (erabilera idatzi eta publikoan espezialitateak edo argot mailan jergak).
c) Hirugarrena, hizkuntza bateko hiztunen populazioak hizkuntza horrez duen ezaguera normala izatea; populazioak hizkuntz konpetentzia normala izatea hizkuntza jakin batean. Populazio osoak, ordea; nahiz eta populazio horretako azpimultzo zenbaitek, gizarte horretan daukan status sozial eta linguistikoagatik hizkuntzaren ezaguera hobea eta zabalagoa, osokoagoa izango duen, normala den bezala, beste batzuek baino. Hizkuntza baten barreneko diglosia maila guztiak, beraz, gizarte horretako hizkuntza bakar horren barietateen erabilera sozialki banatua eta egituratua baldin bada. Gogora ekar bedi, adibidez, maisuen eta politikoen kasua: gizarte guztietan aitortu ohi zaie hizkuntz abilidade handiagoa. Horrek bai dakiela hizketan! Batzutan esan nahiko du hizkuntz errejistro gehiagoren jabe dela; beste batzutan berriz, gizarteko beste maila batzuk erabiltzen dituzten errejistroak ez diren batzuren jabe dela bakarrik, gizarte klase, kasta, bat identifikatzen duen hizkera edo hizkuntz errejistroarena, eta hortik arroztasuna, eta miresmena. Hizkuntz konpetentzia sozialaren normaltzea, beraz, bere konplexutasun guztian.
d) Normalduren laugarren azepzioa hizkuntzaren territorialtasunari dagokiona da: Lurralde jakin batean bizi den populazioa hizkuntzari dagokionez homogeneoa izatea, guztiz ez bada ere, ja guztian. Homogeneotasun horrek ez du esan nahi aurreko paragrafoan esandako guztia baliogabetzen denik; esan nahi da gizarte horren hizkuntz erabilera hizkuntz batean dagoela egituratua, hizkuntz horretan banatzen direla gizarte barreneko statusek agintzen dituzten jokabideak; gizartea elebakarra dela, ja guztian, nahiz eta populazio horretako bizilagunak, banaka harturik, eleaniztunak badira ere, baita guztiak —edo ia— halakoak badira ere, zeren halako kasuak ere ezagutzen bait dira. Nork usteko du, esate baterako, holanderaren edo suedieraren egoera, bereak dituzten lurraldeetan behintzat, normala ez denik, nahiz eta populazioaren proportzio handi batek beste hizkuntza bat edo bi ere nahiko inodu onean jakin.
Orain arte aipatu ditugun lau parametrook sinkroniari dagozkionak dira laurak, une jakin batean hizkuntzaren ezaguera eta erabilera nola banatzen den populazio jakin batean, alegia. Hizkuntza batek lurralde batean duen egoera hori normala den ala ez jakiteko diakroniazko parametro batzuk ere erabili behar dira, tradizioa ere behar bait du hizkuntza horren erabilerak, alegia gizarte bati bere historian, edo historia puska batean, sortu zaizkion premie¡ hizkuntza jakin horretan erantzun izana. Hizkuntza ez bait da, gizartea ez den bezala, gauza estatiko bat, aldatzen ez dena, ez da gauza ere eta.
Diakroniazko parametro horiek nekez izan litezke globalak, hizkuntza osoari dagozkionak, berpiztutako hizkuntza batenak balira bezala. Hebraieraren kasua izango litzateke, gehienez ere honelakoa, baina agian hebraierarena, ia globala izanagatik ere, alorkako tradizio falta da gehiago, seguruenik. Beste adibide batzuk, agian, zenbait pidgin, izango lirateke, baina bildu dugun informazioak behintzat ez du erakutsi horietara itzulpenak egiten direnik.
Hemen, horregatik, ez dugu kontutan hartuko hizkuntza baten erabileraren tradizio falta osokoa, ez bait dagokigu, batez ere, eta bestelako moduak aztertuko ditugu.
Lau neurkera bezala, lau parametro aipatuko genituzke, laburtuz eta hizkuntzaren normatibizazioa alde batera utzita, itzulpena, gun dagokigun bezalakoa behintzat, idazgarria, normatibizatu aurretik ez bait da egiten (bestelako gauza da ea nolakoa den normatibizazio hori, ea nolako onarpena duen populazioaren aldetik eta horrela planteiatu litekeen beste zenbait arazo):
a) Hizkuntzaren erabilera gizarte jakin batean komunikaziorako erabiltzen diren gai guztietara zabaltzea.
b) Hizkuntzaren erabilera, arlokako hedadura osoan, gizarte maila guztietara iristea.
c) Lurralde jakin bateko populazioa hizkuntza jakin batetako hiztun izatea homogeneoki.
d) Hizkuntza jakin horren erabilera, aurreko hiru puntuetan deskribatuta dagoen bezala, denboran atzera luzatzea: diakronia, tradizioa.
Itzulpena hizkuntz egoera "normal" batean
Aurreko paragrafoetan hitz laburretan diskribatu dugun bezalako egoera normal batean, itzulpenak komunikazio zeregina betetzen du batez ere. Zentzu horretan, kultur komunikazioak elkar litzakeen ondorioak eragiten ditu gizarte hartu horretan. Eragin horiek neurtu ere ezinezkoak dira sarri; pentsa bedi, adibidez, kristau erlijioak eta filosofia klasikoak mendebaldean, islamak Afrika eta Asian, budismoak eta konfuzionismoak Ekialde urrunean izan duten eraginean, eta geroztik Mendebaleko filosofia mugimenduek —gogora bedi marxismua, adibidez— beste herrietan izan duenean. Erlijio eta filosofiazko eduki soila izan ez zuten kultur mugimendu horiek hizkuntzan ere ongi isladatzen den eragina ukan zuten eta dute. Era honetako adibideak ez dira falta edozein lexikografiatan.
Baina esan liteke, jeneralean behintzat, hizkuntz kutsadurarik izan bada ere, ia lexiko mailara mugatua izan dela kutsadura hori, gehienez ere zenbait kalkotara mugatua, gramatikazko eta usadiozko egiturak asko aldatu gabe, eta ez duela berez eten nabarmenik eragin lehena eta geroaren artean, hizkuntzaren diakronian normala dena baino gehiago; hizkuntza ez dela arras bestelakotu bere itxura galtzeko moduan:
Arabierak medikuntzako eta beste zenbait artetako terminologia grekotik hartu zuen, itzulpenez eta maileguz, baina arabiera izaten jarraitu zuen.
Gaztelaniak arabieratik jaso zuen bere lexikoaren puska on bat, latinetiko eboluziozkoa kontutan hartu gabe, eta beste puska ona, terminologia zientifiko modernoa grekeratik baino gehiago terminologia internazionaletik. Baina guzti horrek ez du aldatu gaztelaniaren izaera erromanikoa.
Gaur egun bertan, hizkuntzen arteko ukitu, igurtzi eta eleaniztasun oso hedatuko garaiotan, esenpluak ekarri beharrik ere ez dago, zenbat eta zenbat alorretan gertatzen ez den hizkuntza batetik besterako maileguak, eta are kalkoa ere.
Terminologia zientifikoan ja sistematikoa da fenomeno hori, baina badira beste alor asko eta asko era batera edo bestera hizkuntza arrotz dominanteen eragina insten zaiena. Pentsa bedi zein kasu bitxia den rokanrolerorik burgalesenari anglofiliak eragiten dion anglofonia, edo gehienetan xenoglotofonia besterik ez den horrena.
Ingelesak eta errusoak frantseseratik lexiko puska ederrak berendu dituzte,jermaniko eta eslabo izaten jarraituz. Nolanahi ere, ingelesaren kasua berezi samarra ere bada, ez bait da beti izan gaur den hizkuntza hedatua, eta ham zuzen frantsesetiko maileguak bere zurtzarokoak ditu, asko eta asko.
Horrelako kasuetan, itzulpena izan liteke ona ala txarra; hori itzultzailearen kontua ere izango da: zenbateraino dagoen teoriz hornitua, zenbaterainoko ezagutza duen SHz, zenbaterainoko abilidadea duen. Itzulpenak, ona bada, balio dezake, kultur ekarriak bideratzekoz gainera, XHren ezaguera erreflexu hoberako ere.
Baina itzulpenak, nahiz eta ugaria eta txarra izan, ez du aldatuko hizkuntzaren egitura, zeren eta —hauxe da gainera, beharbada garrantzi gehienekoa—, mezu hartzaileak hizkuntz konpetentzia aski badu testu itzuliak here hizkuntzaren gramatikaltasuna, erabiltze-arauen araberako onargarritasuna eta arau soziolinguistikoak hausten dituen ala ez antzemateko (Senez ale honetan beste artikulu batean esaten den bezala. 1k.: MENDIGUREN, X. Itzulpen kritikaz), nahiz eta testu hori itzulia dela jakin ez. XH-ko mezu-hartzaile hizkuntz konpetentzia normalekoak berehala antzematen dio gaizki itzulitako testuaren arroztasunari, eta gehienean, gainera, testu itzulitzat jotzen du, zentzu handiz, halakoa.
Adibide bezala, gogoratzea besterik ez dugu TVEko lehen garaietako testu "caribeÑoak", portorikeñoak nonbait, ingelesetiko kalkuz josiak eta hainbat txistosoren imitaziotarako beta eman zutenak.
Kasu berdintsua izan liteke gaur bertan ere Japongo literatur itzulpenarena, Daniel Gile-k Tadao Yokoi-ren Gooyaku akuyaku no byoori (Pathologie des fautes et maladresses dans la traduction) liburuaren komentarioan (Meta Vol. 30, N 2, Juin 1985) dioena egia bada: Au premier abord, on est un peu surpris: I 'auteur semble s 'adresser a des apprentis-traducteurs pour leur expliquer les principes de la traduction, plutôt qu 'a des professionnels tels que n.ous les connaissons en Occident, pour critiquer leur pratique du métier. C 'est du moms ce que l 'on est amené a penser quand on voit les fautes qu'il présente: ii ne s 'agit nullenient de choix peu élégants ou erronés dans la restitution dune idée complexe, mais de fautes de comprehension élémentaires (...) et dune absence absolue de méthode, le mot-à-mot étant roi.
Itzulpen txarra ez da, beraz, gure artean bakarrik ezagutzen den abilidadea. Hala ere, batere ez baino, itzulpen txarra hobe, jatorrizko edukia beste modutara ezagutzeko modurik ez dagoen bitartean behintzat, eta hizkuntzaren aldagarri izateko arriskurik ez du.
Hitzez hitzezko itzulpenak derrigor bortxatu behar du XH, kalkuz betea bait dago halabeharrez: Horrek ez du eragozten ordea, Japonen literatura autoktono oparoa egotea, bere balio guztiekin.
Egoera modu hauetan, beraz, itzulpena, lehen esan bezala eta itzulpen teoriazko liburuetan errepikatzen den bezala, hizkuntza batez mintzatzen den herriak arrotz egiten zaizkion kultur eduki batzuez jabetzeko modu soila da. Itzulpen teoriak normalean ezartzen dizkion xedeak bete behar ditu, eta ez besterik itzulpenaren teoria, gehienean, egoera normalean dauden hizkuntzetako itzultzaile eta teorizatzaileek egin dute; gauzok ez dira ahaztu behar izaten.
Hizkuntza hauetako teorizatzaileek, esate baterako, literatur itzulpenerako erizpideak eremu horretara bakarrik mugatulio ditu, eta ez du inolako apuko beharrik izango beste zenbait alorretako itzulpenetan XHko gramatikaltasuna bera ere hainbesteraino ez eskatzeko, eta kalkuari eta hitzez hitzezko itzulpenari beldurra galtzeko, itzulpenaren xedea SHko testuan dagoen informaziozko edukia XHn ematea soilik denean, noski.
Aski bedi aipatzea, adibide bat jartzeko, Julio Calonge-ren artikulu polemikoa, Sobre la traducción de obras científicas y obras literarias, Senez-en ale honetantxe aipatzen den La traducción: Arte y técnica (Askoren artean) liburuan.
Egoera normalean ez dagoen hizkuntza batera diharduen itzultzaileak bestelako ardurak edukiko ditu, aurreko horien aldean, bere ihardunak eragin askoz ere handiagoa ukan bait dezake hizkuntzaren iraupenean bertan ere eta, geroxeago ikusiko dugun bezala.
Egoera normalak ez direnak
Iraunkor ez diren egoera soziolinguistikoak, hizkuntz-aldaketa gertatzen ari direnekoak, faktore eragile askorengatik izan litezke diren bezalakoak. Hemen, ordea, itzulpenari eta berorrek ukan dezakeen eraginari dagokionez hiru egoera modu bereiziko ditugu, gainerakoak albo utzita:
a) Hizkuntz erabileraren alor batean edo bestean erabilera horretarako tradizio faltaz normalak ez diren egoerak.
b) Egoera normala ez izatea hizkuntz konpetentzia sozialaren osaketa faltaz datorkienak.
c) Territorialitate definituaren faltaz normaltasunera insten ez direnak.
(Oharra: Senez-en ale honetan aurrean aipatzen diren hiru puntuotatik lehenengoa bakarrik aztertuko dugu, bigarrena eta hirugarrena hurrengo alerako utzirik).
a) Tradizio faltazko egoera
Era askotako kasuak daude apartatu honetan elkarrekin sartzekoak, eta ez da denetan berdin gertatzen ez egoerak itzulpena baldintzatzeko modua, ez itzulpenak hizkuntzan ukan dezakeen eragina ere.
Hala ere, bi tradizio falta modutan bana liteke gaia:
1. Mezuaren trasmisio moda baten edo besteren tradiziorik ez izatea,
eta
2. Gai bateko edo besteko mezuen tradiziorik ez izatea.
Bi eratara ere, ordea, egoera hori esplikatuko duten arrazoietan badago kointzidentzia historiko bat behintzat. Aipatzen an garen egoera beste era batera esplikatuko balitz, hizkuntz premien eta baliabideen arteko décalage efektu batez hitzegin beharko genuke, bestelako hitzez, historiako une jakin batean herri horren bizitzari forma ematen zion kulturak garapen aurreratuagoa, edo bestelakotuagoa izan duela erabiltzen zuen hizkuntzak baino; zenbait alorretan, beraz, beste hern baten kulturazko gailentasuna —behintzat— jasan izan duela.
1. Mezuaren trasmisio moduaren tradizio falta
Hizkuntza baten agrafia kasua izan ohi da gehienetan, baina izan liteke beste era batzutakoa ere. Adibide batetarako, euskarazko mezuak orain dela gutxira arte ez ziren telebista bidez trasmititzen, eta lehen unean arrotz egiten zen, arroztasunezko sentsazio bat ematen zion entzulegoari, trasmisio moduak seguruenik zer ikusirik bazuena ("Vacaciones en el mar"-eko beltzak euskaraz hitzegitean ematen zuen sentsazio arraroa aipatzen ziguten ETBren projektua saltzen ari zirenek).
Trasmisio modu batzuk, hala ere, arras murrizten dute ahozko mezua ulergarriago egiten duten beste adierazmen lagungarri batzuk, nola diren keinua edo doinua. Mintzakidea aurrean ez edukitzeak (telefonozko hizketan, adibidez), murriztu egiten du ulerpena, euskaldun berri askok ezaguna duten bezala.
Idazkerak ahozko hizkerak duen doinua ere eragotzi egiten dio mezu trasmisioari eta bestelako baliabideak erabili behar ditu, mezu igorleak mezu hon osoki adierazteko.
Idazten ez ziren hizkuntz izatetik idaztera igaro diren hizkuntzen kasuak ere ez dira guztiak berdinak. Gerta bait liteke guztiz idatzi gabeak izatea, ala komunikazio alor jakin batzuetan idatzi tradiziorik izan ez duten hizkuntzak izatea, nahiz eta hitzez behintzat alor horietako mezuak ohizko izan hizkuntza horretan.
Azkeneko kasu honetan, mezuak mailaka egituratu eta banatzen dira hizkuntza batean ala bestean. Kasurik ezagunena ingelesarena izan liteke, bere garapen historiako zenbait unetan behintzat; jakina bait da administrazioan, esate baterako, hiru hizkuntza erabiltzen zirela: Latina bat, administrazioaren kodifikaziorako, legedia adierazteko etab., hizkuntza fosildu eta aldaezina, legearen betirakotasunak eskatzen zuen bezala; frantsesa bigarrenik, Gorteko hizkuntza zenez; eta hirugarrenik ingelesa, administratu ezjakinari jakin behar zituenak jakinarazteko. Fenomeno hori ordea aski hedatua da: The dichotomy of spoken and written language use in law is an ancient one and has existed for a long time both in Christianity and Islam. In Christendom both canon and civil law were codified in Latin, which was variously used for national purposes until the Renaissence, but for international much later. In Islam the diglossia persists, since the H variety is always Qranic Arabic, whilst the L variety can bi an Arabic colloquial, o any African language. (C. M. B. Brann: A Socio-Linguistic Typology of Language Contact in Nigeria: the Role of Translation, Babel, 1/1981 Vol. XXVII, 9. or.)
Aipatu ditugun bi kasu mota horietan, ordea, lehenak dira zagunenak, eta itzulpenak zer ikusirik gehiena izan duenak. Kasurik sonatuena eta dokumentatuena SESBeko zenbait hizkuntzarena izan da. Badira, izan ere, han berrogeitik gora hizkuntza, idazkera eta alfabetoa 1917ko iraultzaz geroztik ezagutu dutenak.
Beste kasu bat jartzeagatik, Nigeriako hizkuntzena jarri liteke. Eta badaude zenbait kointzidentzia bi hizkuntza multzo horien garapen historietan, eta itzulpenak horietan izan duen zerikusian ere.
Lehenengo momentuan hizkuntza bakoitzeko, komunitate bakoitzeko folklore bilketak egiten dira, eta gailen den hizkuntzara itzultzen dira. Lehenengo kasuan errusierara, bigarrenean ingelesera. Kulturuzazio prozesu baten seinale izan ohi da, edo kulturgabetzearena, kultura batek dituen balio tradizionalak hizkuntzarekin batera galtzeko beldurra: When an old man dies in Africa, it's like a whole library burnt down.
(Unionmwan Edebiri: Literary translation in Nigeria, Meta XXVIII, 1, 24 or.).
Geroxeago, exolekto horiek, gailen diren hizkuntza arrotzak, batez ere estatu nazioaniztunetan, estatu horien batasucren eragile eta sostengarri bihurtzen dira. SESBean errusiek enbutu bezala balio izan du denbora luzean; beste nazioeako eduki kulturalak errusieraren bitartez itzuli izan dira SESBeko beste hizkuntzetara.
Nigerian dagokionean C. M. B. Brann-ek dio: The role of English in Nigeria is that af a metalect, or link language. Politically, it has been the language through which the independence and nationalist movement has found expression, and as an instrument of federal centralisation it remains indispensable. Baina the domains it covers are exclusively public, in contradistinction to the chthonolects, whose domains of usage are exclusively private. Eta arabierak erlijiozko hizkuntzaren tokia betetzen du, beste zenbait tokitan latinak bete izan duen bezala: The Muslim belief in the sanctity of de Holy Quran in its original Arabic, however, has prevented the translation of the text into Nigerian languages. Only now does a more liberal interpretation allow of translation into the vernaculars' —Hausa and Yoruba (C. M. B. Brann: ibidem).
Baina horrelako kasuetan, hizkuntza horiek normalkuntza bideari jarri direnean eta ez galerarakoan, berehala iritsi dira tradizioaren hutsune horiek estaltzera. Eginkizun horretan itzulpenak zerikusi handia izan du kasu askotan. Bibliaren itzulpenak hizkuntza ugaritan idatzi diren lehenengo izkribuak izan dira: hizkuntza eslaboak dira ezagunenak, baina badira beste asko ere: No sooner did they complete work on the Armenian alphabet, than Mesrob Mashtots and Sahak Partev engaged in the translation of de Bible (405-409) from de Siriac. Later, in the decade 430-440 Sahak Partev, Mashtots and his disciples revised their translation from the Siriac in the light of the Greek translation of the Septuagint. (Levon Mkrtchyan: Toknow Wis dom and Instruction, Babel, 1/1979, Vol. XXV, 21. or.).
Itzulpen horiek, gainera, garrantzia handia aitortu izan zaie. The exceptional importance of translators 'work for the developpement of the national culture was fully appreciated in Armenia already in the 5th century, when traslators 'were be canonized, and when Tarkmanchan Ton —Translator's Day— was observed as a national festival (ibidem).
Gaur egun, nahiz eta normaldu behar diren komunikazio arloak askoz ere zabalagoak diren aurreko adibideetan aipatzen direnak baino, hala ere badira zenbait hizkuntza zentzu honetan normaldu direnak edo normaltze bidean daudenak. Eginkizun horiek itzulpenez osatzen dira gaur ere kasu askotan, hezkuntza, komunikabide eta literatur itzupenez maizenik. Literatur itzulpenari dagokionez, askotan gertatzen da, lehenagoko garaietan potentzia kolonialaren hizkuntzara itzulitako ahozko literatura tradizionala (mitoak etab.) berriro itzultzen direla SHra idatzizko forma berrian.
Lehen itzulpen horietan, ordea, arazo handiak izan ohi dira jeneralean —idazteko gai diren pertsonak beste hizkuntza batzutan egoten bait dira akulturatuak—, hank eta bertako hizkuntzan idazteko gauza izango den idazie multzo bat sortu, idaz praktika luze batean aritu eta hizkuntza idatziaren eredua —eta irakurlegoa— finkatzen den arte: Thus there is a great need for literary translation from English and other foreign languages into Nigerian indigenous languages, but Tore particularly from one indigenous Nigerian language into another. Unfortunately, some factors militate against it. The first major is, in fact, that most educated Nigerians are themselves not fluent in the written form of the indigenous languages (Unionmwan Edebiri, op. cit.).
2. Gai bateko edo besteko mezuen tradizio faltaz
Homogeneoki —edo ia— hizkuntza bateko hiztun den populazio batean itzulpenak hizkuntza horren beraren garapenean iginik izango badu, hiru alor nagusitan eduki beharko du igina: hezkuntzalirakaskuntza, komunikabideak eta literatura. Beste alor asko ere badira, Euskal Herriko egoeraz zehazki ariko bagina zehaztu beharko liratekeenak. Horrek, ordea, urrutira eramango gintuzke, ez bait da gainera horretara mugatzen gurea.
Hezkuntzako hizkuntzak irakaskuntz sistematik kanpora ere duen eraginaz asko hitzegin da gure artean. Guretik kanpora ere argi azaldu izan dute: As the language of the colonial master, English also enjoyed tremendous prestige outside the school system. It had an important role to play in determining professional success or advancement as well as an individual status. Consequently, Nigerians felt compelled to pay more attention to it than to their own languages. As a result, educated Nigerians could hardly speak their own languages withaout interspersing them with some English words or phrases (ibidem).
Komunikabideetako hizkuntzaren eraginaz ere gauza bera esan liteke. Biak, hala ere, elkarrekin oso lotuak daude, bi horietako hizkuntza arrotza denean batez ere. Ez da ahaztu behar, baina, E. Simpsori-ek dioena:One obvious danger resulting from the reliance on European languages in West Africa is that these languages create cultural alienation. Much of what is transmitted through foreign language education may in fact go against the grain of the people culture (op. cit.).
Itzulpenak, aide batetik, kultur eragin hon ez du itzurtzen, baina badu, hala ere, bestelako arriskurik: For many of those who cannot read or who do not understand English, translation is a major means of information in Nigeria. But this in itself is another risk, since the language of translation is not always the most natural one (ibidem). Simpsonek azpimarratzen duen arriskua, hizkuntz-ereduarena, ez zen arrisku hizkuntzaren oinarri soziala normal egituratua zenean.
Popuiazio agrafoak aipatu ditugunean, guztiz agrafoak ziren populazio horiek: hizkuntz gaitasunari dagokionean homogeneoak, nahiz eta idazkeraren ezaguerarik ezak behartzen duen atzeramenduan bizi.
Aiorkako tradizio faitazko eznormaltasuna aipatzera iritsi garenean, populazioaren hizkuntz erabileraren homogeneotasuna galdu da. Populazio jakin horrek bizitzeko dituen funtzioak bi hizkuntzatan daude banatuak, gutxienez, gizartea bera ere halaxe banatua dagoelako seguruenik boterearen partizioan; eta hizkuntz erabilera, biena, funtzionala eta indibiduala ere bada. Zehaztu beharra dago, zeren halako populazio baten hizkuntz erabilera izan liteke anitza, objetiboki, baina bietako bat hierolekto soila izan, hemen latina ezagutu dugun bezala. Nonbait idatzia du norbaitek etxeko errosarioko "Gloria"-ren ordez dotrinan "Aintza aitari eta..." ikasi behar izan zuenean latina iruditu zitzaiola hura... Hierolektoak ez du komunikazio funtzioa izaten, erritozkoa baizik, majikoa, ulertu gabe erabil litekeena.
Hierolektoak hizkuntza arruntean utzi dituen aztarrenak lexiko mailakoak dira ia beti: semperrenak ikusi, santiamen batean bukatu, ze patrifilio gero, zapiasteko baten ondondoko ailuixak...
Esan liteke beraz, itzuipenak txarra izateko probabilitateak berdinak dituela a. muitzoko kasuetan zein b.koetan. Baina itzulpen txar baten eragin kaltegarria are handiagoa dela zenbat eta hizkuntz horren egoera urrituagoa izan, eta horrenbestez kontu askoz ere gehiagorekin egin beharrekoa.
Ator bakoitzerako hizkuntz eredua, hutsunea dagoenekoa batez ere, are eta kontu handiagoz osatu beharko da zenbat eta sakonagoa eta hedatuagoa den tradizio falta.
Egoera honetan nabarmen hasten da agertzen hizkuntza gutxiratua gailen den hizkuntzarekiko dependentzian jartzeko arriskua, here egitura guztian; hizkuntza gailenarekiko, hain zuzen, harekiko izaten bait da eta ez bestekiko: One serious implication of this last point, and it also touches on some of what has preceded, is that Africans are not trained to translate from African languages into other African languages. In other words, tanslation has to pass through the medium of de foreing, European language. The result of course is that the affinity between these local languages cannot be fully appreciated and exploited (ibidem).
Neurria, lojikaren eta gizona gizon denak guztiz barrendurik behar denak guztiz barrendurik behar duen egiaren neurria, hizkuntza arrotza da. Testuinguru horretan purismoa parentesi artean adierazteko honddar-apendize bat da, dependientea baita ere, kontrara izatea bakarrik.
Bibliografia
AZIZ, Jowell Y.: Cultural Problems of English-Arabic Translation, in Babel 1/1982, Vol. XXVIII.
BRANN, C.M.B.: A Socio-Linguistic Typology of language contact in Nigeria: The Role of Translation, in Babel 1/1981, Vol. XXVII.
CHOWDHURY, Kabir: Influence of Foreing Literatures on National Literature, in Babel 1/1980, Vol. XXVI.
DEROY, Louis: L'Emprunt linguistique. Société d'Edition "Les Belles Lettres". Paris, 1980.
GANIEV, Vil: Le Conseil de la traduction littéraire de l'Union des Ecriyams de l'URSS. Structure, objetifs, fonctionement, in Babel, 1/1979, Vol. XXV.
GILE, Daniel: La traduction et l'interprétation en Océanie, in Meta, Vol. 28, n. 1, 1983.
GOETSCHALKX, Jacques: Traduction et acculturation, in Babel 1/1980, Vol. XXVI.
KPOPTILOV, Victor: La traduction en Ukraine, in Babel, 1/1979, Vol. XXV. LADMIRAL, Jean-René: Traduction et sociolinguistique, in Meta, Vol. 27, n. 2, 1982.
MKRTCHYAN, Levon: "To know Wisdom and Instruction...", in Babel, 111979, Vol. XXV.
NISHIYAMA Sen: Translation and Interpretation in Japan, in Meta, Vol. 28, n. 1, 1983.
NODIA, Othari: Les nouvelles traductions géorgiennes, in Babel, 1/1979, Vol. XXV.
OPUBOR, Alfred: Translating in a Multilingual Society, in Babel, 1/1981, Vol. XXVII.
PRISO, Théráse: Les traducteurs cammerounais face aux problèmes linguistiques, in Meta, Vol. 28, n.1, 1983.
RONAI, Paulo: La traduction: moyen de diffusion des valeurs culturelles en Amérique Latine, in Babel, 1/1980, Vol. XXVI.
SAMMA, Otto: Lnuvre de la traduction en Estonie, in Babel, 1/1979, Vol. XXV.
SIMPSON, Ekundayo: Translation and the Socio-Cultural Problems of Developing Countries, in Babel, 1/1980, Vol. XXVI.
ZAKHARIEV, Zakhari: Coexistence between Written Languages and Socio-Cultural Problems of de Developing Countries, in Babel, 1/1980, Vol. XXVI.