EIZIEren solasaldiak eta jardunaldiak
2024
«Zuzenketa: orduan, gaur eta beti»
Fernando Rey eta Xabier Olarra solasean
Zuzentzailearen Nazioarteko Egunean (urriak 27). Aurten, zuzenketa-lanez ere asko dakiten bi itzultzaile gonbidatu ditugu beren artean solas daitezen: Fernando Rey eta Xabier Olarra. Izan ere, eskarmentu handia dute, itzultzen ez ezik zuzentzen ere, dela elkarren lanak, dela beste lagun askorenak.
«Ez erre itzultzailearen apunteak» solasaldia
Berbelitzen hiztegia, Anjel Lertxundik sortua
- Noiz: Urriak 1
- Non: Tabakalera (Ruiz Balerdi aretoa)
- Ordutegia: 19:00 - 20:30
Literaturia: «Bunbuiloen atzean ere, itzultzailearen (b)egia» solasaldia
Hizlariak: Miel Angel Elustondo, Julen Gabiria - Gidaria: Bego MontorioAurten, komikien itzulpengintzari buruzko solasaldi bat antolatu dugu Literaturian.
- 2024ko maiatzak 25 (12:30)
- Zarautz, Modelo aretoa
Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehiaketa bat
Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka
«Independentzien eguzkiak» irakurraldia, Liburuaren Egunean
Aiora Jaka, Garazi Ugalde, Mila Garmendia
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Ahmadou Kouroumaren Independentzien eguzkiak izango dugu solasgai Donostia Kulturaren gunean. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen berri eman ondoren, Aiora Jaka liburuaren itzultzaileak liburuaz jardungo du, eta, amaitzeko, parte-hartzaileek liburuko zenbait pasarte irakurriko dituzte jendaurrean.
- 2024ko apirilak 23 (16:30 - 17:15)
- Donostia, Gipuzkoa plaza
Poesiaren Nazioarteko Eguna
Apirilak 21
Literaturiako tailerretan azpititulaturiko poemen bideoak ekarri ditugu aurten Poesiaren Eguna ospatzeko.
M8
Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, lehiaketa bat antolatu dugu (martxoaren 8tik 10era).
Liburuak zozketatuko ditugu parte-hartzaile guztien artean!
2023
Ikus-entzunezkoen itzultzaileen abenturak eta desbenturak
Ane Garmendia, Maider Lizoain eta Ion Zubizarreta
Solasaldia antolatu du EIZIEk.
- 2023ko azaroak 15
- 18:00 - 19:30
- Lekuona Fabrika (Errenteria)
- Streaming bidez ere emango da.
Zuzentzailearen Nazioarteko Eguna
Amaia Apalauzari elkarrizketa
Urriaren 27an, eguna ospatzeko, zuzentzaileen lanaz aritu dira Mila Garmendia Imaz eta Amaia Apalauza Ollo, etxeko giroan.
Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?
Amaia Astobiza, Ana Morales, Danele Sarriugarte
Solasaldia antolatu du EIZIEk.
- 2023ko irailak 26 (18:00 - 19:30)
- Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera (Donostia)
- Streaming bidez ere bai.
Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehiaketa bat
Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka
Bi begirada Sherwood Andersonen Winesburg, Ohioren inguruan
Joannes Jauregi eta Idoia Santamaría
Idoia Santamaria irakurle itzultzailea eta Astigarragako Joannes Jauregi itzultzaile irakurlea solasera eseri dira Andersonen lanaren bueltan kafe bat hartuz (entzuleak ere bai), Winesburg, Ohio liburuaren itzulpena eta irakurketa hizpide hartuta.
- 2023ko apirilaren 28an (18:30etik aurrera)
- Erriberako terrazan, Astigarragan
«Lorategiko festa» irakurraldia, Liburuaren Azokan
Anton Garikano, Garazi Ugalde, Leire Lekuona, Mila Garmendia
Aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Katherine Mansfield-en Lorategiko festa liburua izan dugu solasgai Donostia Kulturaren gunean. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen berri eman ondoren, Antton Garikano liburuaren itzultzaileak liburuaz jardun du, eta, amaitzeko, lau parte hartzaileek liburuko zenbait pasarte irakurri dituzte jendaurrean.
- 2023ko apirilak 23 (16:30 - 17:15)
- Donostian, Gipuzkoa plazan
«Poema itzuliak errezitatzen»
Poesiaren Nazioarteko Eguna
- 2023ko martxoaren 21a
Lagunartera jo dugu poesia eske. Elkartearen webgunean jarri ditugu jaso ditugun guztiak, denon eskura.
2022
«Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra
Fernando Rey eta Patxi Zubizarreta
LHko 5. eta 6. mailako ikasleekin elkartu dira Rey eta Zubizarreta, itzulpenaz gogoetatxo bat egin eta hizkuntzekin jolas egiteko, horixe baitu helburu «Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» egitasmoak.
- 2022ko azaroa
- Lekuona Fabrika (Errenteria)
- 2022ko azaroaren 16an
- 18:00 - 19:30
- Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan
«Haurrentzat itzultzea eta gazteengana itzultzea» solasaldia
Aiora Jaka, Miren Agur Meabe eta Patxi Zubizarreta
Haur eta Gazte Literaturaren itzulpenari buruzko solasaldi bat antolatu du EIZIEk: «Haurrentzat itzultzea eta gazteengana itzultzea».
Euskaraz sortutako originalez gain, argi dago irakurle gazteak erakarri beharra daukagula, mundu berrietara zabaldu. Printze Txikia edo Harry Potter bezalako lanak euskaratuak ditugu, baina ordua da galdera egiteko: zer itzuli hemendik aurrera?, nola itzuli?…
«Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia
Azalia Gomez Villafañez, Ainitze Laskurain Goirizelaia eta Oihana Munduate Iguaran (ESHIE-ZHIE).
Aurten, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, «Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia antolatu du EIZIEk.
- 2022ko irailaren 29an
- 18:00 - 19:30
- Kutxa Kultur Plazan, Tabakalera (Donostia)
- Streaming bidez ere bai. Ikus hemen bideoa.
- 2022ko ekainaren 29an
- Donostian, Tobacco Days liburu-dendan
«Ene anaia femeninoa» solasaldia
Danele Sarriugarte Mochales eta Leire Vargas Nieto
Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa liburuaren inguruko solasaldia antolatu dugu, Harrotasunaren Egunaren biharamunean.Tsvetaievak sakon aztertzen du maitasun femeninoa, eta bereziki lotzen zaio elkar maite duten eta haur bat edukitzerik ez duten bi emakumeren kezkak definitzeari.
Joxe Mari Berasategik itzuli du liburua, Literatura Unibertsala bildumarako.
- 2022ko apirilaren 23an
- Donostian, Gipuzkoa plazan
«Landa aldeko neskak» irakurraldia, Liburuaren Azokan
Gema Lopez Las Heras, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Edurne Sagastume Yubero eta Mila Garmendia Imaz
Aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Edna O'Brienen Landa aldeko neskak gonbidatu ditugu Donostia Kulturaren gunera. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen berri eman ondoren, Gema Lopez liburuaren itzultzaileak liburuaz jardun du, eta, amaitzeko, lau parte hartzaileek liburuko zenbait pasarte irakurri dituzte jendaurrean.- 2022ko apirilaren 22tik 25era
- Ikus hemen irabazleak eta galdetegiaren erantzunak
Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehiaketa bat
Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka
«Hiru idazle aske» solasaldia
Joxe Mari Berasategi Zurutuza eta Gema Lopez Las Heras
Gidaria: Yasmin Khris
EIZIEk eta LABAko lagunek «Hiru idazle aske» solasaldia antolatu dute, Literatura Unibertsaleko azken hiru liburuen inguruan: Maryse Condéren Bihotza negar eta irri, Kate Chopinen Ekaitza eta beste 34 ipuin eta Edna O'Brienen Landa aldeko neskak.
Joxe Mari Berasategi Zurutuzak itzuli ditu lehen bi liburuak, eta Gema Lopez Las Herasek hirugarrena.
- 2022ko martxoaren 9an
- LABAn (Iruñea)