EIZIEren solasaldiak eta jardunaldiak

 2024

 



«Zuzenketa: orduan, gaur eta beti»

Fernando Rey eta Xabier Olarra solasean

Zuzentzailearen Nazioarteko Egunean (urriak 27). Aurten, zuzenketa-lanez ere asko dakiten bi itzultzaile gonbidatu ditugu beren artean solas daitezen: Fernando Rey eta Xabier Olarra. Izan ere, eskarmentu handia dute, itzultzen ez ezik zuzentzen ere, dela elkarren lanak, dela beste lagun askorenak.

«Ez erre itzultzailearen apunteak» solasaldia

Berbelitzen hiztegia, Anjel Lertxundik sortua

Hizlariak: Anjel Lertxundi, Idoia Santamaría eta Juan Garzia
  • Noiz: Urriak 1
  • Non: Tabakalera (Ruiz Balerdi aretoa)
  • Ordutegia: 19:00 - 20:30
literaturia_2024.jpeg

Literaturia: «Bunbuiloen atzean ere, itzultzailearen (b)egia» solasaldia

Hizlariak: Miel Angel Elustondo, Julen Gabiria - Gidaria: Bego Montorio

Aurten, komikien itzulpengintzari buruzko solasaldi bat antolatu dugu Literaturian.
  • 2024ko maiatzak 25 (12:30)
  • Zarautz, Modelo aretoa

Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehiaketa bat

Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka

Liburuaren Eguna ospatzeko, lehiaketa bat antolatu dugu, Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gainekoa. Parte hartzaile guztien artean, bildumetako liburuak zozketatu ditugu. Parte hartzeko epea: 2024ko apirilaren 23a)

Liburu_Eguna_Lehiaketa_2022.jpg
Aiora_Independentzien.jpg

«Independentzien eguzkiak» irakurraldia, Liburuaren Egunean

Aiora Jaka, Garazi Ugalde, Mila Garmendia

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Ahmadou Kouroumaren Independentzien eguzkiak izango dugu solasgai Donostia Kulturaren gunean. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen berri eman ondoren, Aiora Jaka liburuaren itzultzaileak liburuaz jardungo du, eta, amaitzeko, parte-hartzaileek liburuko zenbait pasarte irakurriko dituzte jendaurrean.
  • 2024ko apirilak 23 (16:30 - 17:15)
  • Donostia, Gipuzkoa plaza

Poesiaren Nazioarteko Eguna

Apirilak 21

Literaturiako tailerretan azpititulaturiko poemen bideoak ekarri ditugu aurten Poesiaren Eguna ospatzeko.

Poesiaren Nazioarteko Eguna.jpg
M8_lehiaketa_2024.jpg

M8

Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, lehiaketa bat antolatu dugu (martxoaren 8tik 10era).

Liburuak zozketatuko ditugu parte-hartzaile guztien artean!

 2023

Ikus-entzunezkoen itzultzaileen abenturak eta desbenturak

Ane Garmendia, Maider Lizoain eta Ion Zubizarreta

Solasaldia antolatu du EIZIEk.

  • 2023ko azaroak 15
  • 18:00 - 19:30
  • Lekuona Fabrika (Errenteria)
  • Streaming bidez ere emango da.
Ikus-entzunezkoa_solasaldia_2023.jpg

Zuzentzailearen Nazioarteko Eguna

Amaia Apalauzari elkarrizketa

Urriaren 27an, eguna ospatzeko, zuzentzaileen lanaz aritu dira Mila Garmendia Imaz eta Amaia Apalauza Ollo, etxeko giroan.


feminismo_solasaldia.jpg

Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?

Amaia Astobiza, Ana Morales, Danele Sarriugarte

Solasaldia antolatu du EIZIEk.

  • 2023ko irailak 26 (18:00 - 19:30)
  • Kutxa Kultur Plaza, Tabakalera (Donostia)
  • Streaming bidez ere bai.

 

Liburu_Eguna_Lehiaketa_2022.jpg

Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehiaketa bat

Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka

Liburuaren Eguna ospatzeko, lehiaketa bat antolatu dugu (2023ko apirilaren 20tik 23ra, biak barne), Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gainekoa. Parte hartzaile guztien artean, bildumetako liburuak zozketatu ditugu.

Bi begirada Sherwood Andersonen Winesburg, Ohioren inguruan

Joannes Jauregi eta Idoia Santamaría

Idoia Santamaria irakurle itzultzailea eta Astigarragako Joannes Jauregi itzultzaile irakurlea solasera eseri dira Andersonen lanaren bueltan kafe bat hartuz (entzuleak ere bai), Winesburg, Ohio liburuaren itzulpena eta irakurketa hizpide hartuta.

  • 2023ko apirilaren 28an (18:30etik aurrera)
  • Erriberako terrazan, Astigarragan
winesburg_astigarraga_2023.jpg
Garikano_Mansfield_2023.jpeg

«Lorategiko festa» irakurraldia, Liburuaren Azokan

Anton Garikano, Garazi Ugalde, Leire Lekuona, Mila Garmendia

Aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Katherine Mansfield-en  Lorategiko festa liburua izan dugu solasgai Donostia Kulturaren gunean. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen berri eman ondoren, Antton Garikano liburuaren itzultzaileak liburuaz jardun du, eta, amaitzeko, lau parte hartzaileek liburuko zenbait pasarte irakurri dituzte jendaurrean.

  • 2023ko apirilak 23 (16:30 - 17:15)
  • Donostian, Gipuzkoa plazan

«Poema itzuliak errezitatzen»

Poesiaren Nazioarteko Eguna

  • 2023ko martxoaren 21a

Lagunartera jo dugu poesia eske. Elkartearen webgunean jarri ditugu jaso ditugun guztiak, denon eskura.

Poesiaren Nazioarteko Eguna.jpg

 

2022

    «Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra

    Fernando Rey eta Patxi Zubizarreta

    LHko 5. eta 6. mailako ikasleekin elkartu dira Rey eta Zubizarreta, itzulpenaz gogoetatxo bat egin eta hizkuntzekin jolas egiteko, horixe baitu helburu «Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» egitasmoak.

    • 2022ko azaroa
    • Lekuona Fabrika (Errenteria)
    Gaztetxoak_Errenteria_2022.png
    HGL_solasaldia.png

    • 2022ko azaroaren 16an
    • 18:00 - 19:30
    • Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan

    «Haurrentzat itzultzea eta gazteengana itzultzea» solasaldia

    Aiora Jaka, Miren Agur Meabe eta Patxi Zubizarreta

    Haur eta Gazte Literaturaren itzulpenari buruzko solasaldi bat antolatu du EIZIEk: «Haurrentzat itzultzea eta gazteengana itzultzea».

    Euskaraz sortutako originalez gain, argi dago irakurle gazteak erakarri beharra daukagula, mundu berrietara zabaldu. Printze Txikia edo Harry Potter bezalako lanak euskaratuak ditugu, baina ordua da galdera egiteko: zer itzuli hemendik aurrera?, nola itzuli?…

    «Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia

    Azalia Gomez Villafañez, Ainitze Laskurain Goirizelaia eta Oihana Munduate Iguaran (ESHIE-ZHIE).

    Aurten, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, «Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia antolatu du EIZIEk.

    • 2022ko irailaren 29an
    • 18:00 - 19:30
    • Kutxa Kultur Plazan, Tabakalera (Donostia)
    • Streaming bidez ere bai. Ikus hemen bideoa.
    Zeinu hizkuntza_2022.png
    solasaldia_Tsvetaieva.jpg

    • 2022ko ekainaren 29an
    • Donostian, Tobacco Days liburu-dendan

    «Ene anaia femeninoa» solasaldia

    Danele Sarriugarte Mochales eta Leire Vargas Nieto

    Marina Tsvetaievaren Ene anaia femeninoa liburuaren inguruko solasaldia antolatu dugu, Harrotasunaren Egunaren biharamunean.

    Tsvetaievak sakon aztertzen du maitasun femeninoa, eta bereziki lotzen zaio elkar maite duten eta haur bat edukitzerik ez duten bi emakumeren kezkak definitzeari.
    Joxe Mari Berasategik itzuli du liburua, Literatura Unibertsala bildumarako.

    Literaturia: «Ibilitakotik ibiltzekora» solasaldia

    Angel Erro eta Irati Jimenez
    Gidaria: Manu Lopez Gaseni

    Aurten, Literatura Unibertsala bildumari buruzko solasaldia egin du EIZIEk Literaturian.

    • 2022ko maiatzaren 29an
    • Modelo aretoan (Zarautz)
    Literaturia2022.jpg
    gema_lopez_2022.jpg

    • 2022ko apirilaren 23an
    • Donostian, Gipuzkoa plazan

    «Landa aldeko neskak» irakurraldia, Liburuaren Azokan

    Gema Lopez Las Heras, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Edurne Sagastume Yubero eta Mila Garmendia Imaz

    Aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Edna O'Brienen Landa aldeko neskak gonbidatu ditugu Donostia Kulturaren gunera. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen berri eman ondoren, Gema Lopez liburuaren itzultzaileak liburuaz jardun du, eta, amaitzeko, lau parte hartzaileek liburuko zenbait pasarte irakurri dituzte jendaurrean.

    Liburu_Eguna_Lehiaketa_2022.jpg

    • 2022ko apirilaren 22tik 25era
    • Ikus hemen irabazleak eta galdetegiaren erantzunak

    Liburuaren Nazioarteko Eguna. Lehiaketa bat

    Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka

    Liburuaren Eguna ospatzeko, lehiaketa bat antolatu dugu, Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gainekoa. Parte hartzaile guztien artean, bildumetako liburuak zozketatuko ditugu.

    «Hiru idazle aske» solasaldia

    Joxe Mari Berasategi Zurutuza eta Gema Lopez Las Heras
    Gidaria: Yasmin Khris

    EIZIEk eta LABAko lagunek «Hiru idazle aske» solasaldia antolatu dute, Literatura Unibertsaleko azken hiru liburuen inguruan: Maryse Condéren Bihotza negar eta irri, Kate Chopinen Ekaitza eta beste 34 ipuin eta Edna O'Brienen Landa aldeko neskak.

    Joxe Mari Berasategi Zurutuzak itzuli ditu lehen bi liburuak, eta Gema Lopez Las Herasek hirugarrena.

    • 2022ko martxoaren 9an
    • LABAn (Iruñea)
    LABA_LU_20220309.jpg