Itzultzaile Berriak (2016)

Etxepare Euskal Institutuaren eta DSS2016EU Fundazioaren lankidetzaz sortu zen Itzultzaile Berriak programa, itzulpengintzak euskal kulturaren garapenean duen egitekoa azaleratzeaz batera, itzulpenaren bitartez euskal kultura atzerrian sustatzeko eta itzultzaile berriak trebatzeko.

Etxepare Euskal Institutuaren deialdi publiko baten bidez hautatu ziren programa horretan parte hartu zuten itzultzaileak.

Hainbat ekimen antolatu zituen EIZIEk programaren baitan.