Lantegiaren uzta: argitalpenak

Deserria itzultzen izeneko itzulpen lantegiak emandako fruituen uzta dugu hau (Itzultzaile Berriak – 2016).

Hemen bildu ditugu zazpi literatur itzultzailek —Itzultzaile Berriak taldekoek— 2016ko udaberrian zehar ondu eta mintegiaren hiru egunetan findu zituzten itzulpenak. Horrenbestez, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria-ren pasarte bat eta Joseba Sarrionandiaren hamabi poema besterrirantz abiatu dira, itsasora botatako botila mezudunen tankeran, beste hizkuntza batzuen doinuak hartuta.

Enbaxadore finen eskutik itsasoratu baitira, ziur gaude mezu-hartzaile ugari kausituko dituztela iparraldeko portu horietan, eta oraindik sumatzen ez ditugun oihartzunak eragingo dituztela.

 

koaderno.jpg

Arantxa Urretabizkaia
Koaderno gorria (pasarte bat)

Euskaraz
Polonieraz
Bulgarieraz
Estonieraz
Lituanieraz

sarri.jpg

Joseba Sarrionandia
Hamabi poema

Euskaraz
Eslovenieraz
Errusieraz
Lituaniera

Koaderno gorria (Erein, 1998), bost hizkuntzatara itzuli da: gaztelania, ingelesa, alemana, italiera eta errusiera.

La poesía está muerta? / Hilda dago poesia? (Pamiela, 2016), Sarrionandiaren antologia poetiko elebidunean dira hamabi poemak. Gaztelaniaz gainera, beste hizkuntzetan ere argitaratu dira Sarrionandiaren poema ugari, hainbat antologia, aldizkari eta webgunetan.

Bideoak

  • Jendaurreko saioa: solasaldia eta errezitaldia

  • Aiora Jakaren ekarpena Joseba Sarrionandiaren itzultzaile jardunaz