Aurreko ikastaroak
Aurreko urteetan egindako ikastaroak
Euskal itzultzaileen, zuzentzaileen zein interpreteen prestakuntza profesionala hobetzea du EIZIEk helburuetako bat. Hori dela eta, formazio plan bat diseinatzen du urtero, eta hainbat ikastaro eta mintegi antolatzen Euskal Herrian zehar, betiere unean uneko beharrak kontuan izanik eta profesionalek berek zer eskatzen duten aintzat harturik.
Ikastaroak elkarteko bazkideei nahiz bazkide ez direnei zuzendurik daude.
Ikastaro espezializatuak ere eskaintzen ditu beste erakunde, talde edo enpresetako profesionalen prestakuntza beharretara egokiturik: itzulpengintza, testugintza, interpretazioa, fiskalitatea, informatika, itzulpen baliabideak…. Horretarako, irakasle arituekin kolaboratzen du, eta neurriko ikastaroak diseinatzen.
Azken urteotan, batez ere administrazioko erakundeak ditu bezero nagusi (udalak, aldundiak, unibertsitateak).
Interesik izanez gero zure premietara egokituriko ikastaro bat antolatzeko, jar zaitez harremanetan EIZIEko prestakuntza alorrarekin, orripean agertzen diren helbide edo telefonoan.
Azken eguneratzea: 2024-11-14