EIZIEren ikastaroak

Prestakuntza_Eizie_generikoa_hutsa.jpg

Euskal itzultzaileen, zuzentzaileen zein interpreteen prestakuntza profesionala hobetzea du EIZIEk helburuetako bat. Hori dela eta, formazio plan bat diseinatzen du urtero, eta hainbat ikastaro eta mintegi antolatzen Euskal Herrian zehar, betiere unean uneko beharrak kontuan izanik eta profesionalek berek zer eskatzen duten aintzat harturik.

Ikastaroak elkarteko bazkideei nahiz bazkide ez direnei zuzendurik daude.

Prestakuntza zerbitzua

Ikastaro espezializatuak ere eskaintzen ditu beste erakunde, talde edo enpresetako profesionalen prestakuntza beharretara egokiturik: itzulpengintza, testugintza, interpretazioa, fiskalitatea, informatika, itzulpen baliabideak…. Horretarako, irakasle arituekin kolaboratzen du, eta neurriko ikastaroak diseinatzen.

Azken urteotan, batez ere administrazioko erakundeak ditu bezero nagusi (udalak, aldundiak, unibertsitateak).

Interesik izanez gero zure premietara egokituriko ikastaro bat antolatzeko, jar zaitez harremanetan EIZIEko prestakuntza alorrarekin, orripean agertzen diren helbide edo telefonoan.

Azken eguneratzea: 2022-03-22

2022ko ikastaroak
Ikastaroa Irakaslea(k) Non Orduak Une honetan
100 gr zalantza: gramatika-izpiak itzultzaileentzat
Patxi Petrirena eta Fernando Rey Online (Moodle) eta saio bat aurrez aurre (Donostia eta Bilbo) 10
Haren-bere-beraren/Haien-beren. Noiz erabili bakoitza? Euskara estandarrerako proposamena Amaia Lasheras Online (Zoom) 2 AMAITUTA
Euskararen Gramatikaren ezaugarriak eta berritasunak: itzultzaileentzako gako batzuk Miren Azkarate Donostia, Bilbo eta Iruñea (Euskaltzaindiaren egoitzak) 2 AMAITUTA
2021eko ikastaroak
Ikastaroa Irakaslea(k) Non Orduak Une honetan
Dokumentazioa kudeatzeko sistema: Docfetcher

Josu Zabaleta Online 2,5 AMAITUTA

DABILENA web-corpusaren aurkezpen-saioa

(EIZIEko bazkideentzat soilik)

Iker Manterola eta Klara Ceberio (Elhuyar) Online (Zoom) 1,5 AMAITUTA
Postedizio Lantegia Nora Aranberri eta Uxoa Iñurrieta Online (Moodle + Zoom) 8 AMAITUTA

Haren-bere-beraren/Haien-beren. Noiz erabili bakoitza? Euskara estandarrerako proposamena

(EIZIEko bazkideentzat soilik)

Amaia Lasheras Online (Zoom) 2 AMAITUTA