Nor da Nor - Euskal Itzulpengintzaren datu-basea

NDN.gif

Zer da Nor da Nor?

Euskaratik eta euskarara egindako itzulpengintzaren datu-basea, informazio gunea. EIZIEk sortutako datu-base hau etengabe osatzen eta garatzen ari da, eta itzulpena, interpretazioa eta zuzenketa hartzen ditu kontuan.

Informazioa bi ardatz nagusiren inguruan dago antolaturik:

Itzultzaileak

Datu-baseak itzultzaile, interprete eta zuzentzaileei buruzko informazio hau biltzen du une honetan:

  • Euskaratik eta euskara itzuli duten pertsonen izen-abizenak eta haiek itzulitako obren erreferentziak.
  • EIZIEko bazkide diren itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen datu zehatzak: biografia laburrak, lan-arloak, hizkuntza-konbinazioak...
  • Profesional horiekin zuzenean harremanetan jartzeko bidea ere eskaintzen da, elkartera itzultzaile bila datorrenarentzat lagungarri.

Itzulpenak

Gehienbat, literatur itzulpenak biltzen ditu NdNek:

  • Haur eta gazte literaturakoak zein helduentzakoak.
  • Euskaratik zein euskarara itzulitakoak.
  • Paperean argitaratutakoak zein modu digitalean bakarrik zabaldutakoak.
  • Liburu osoak –monografiak– ez ezik, aldizkarietan, sarean eta bestelako liburuetan argitaratu diren itzulpenak ere jasotzen ditu (poemak eta ipuin solteak, pasarteak...).
  • Audioak (itzulpenen podcastak, audioliburuak…)

Dena dela, testu ez literarioak ere biltzen hasiak gara (une honetan, 2020tik aurrerakoak, eta, apurka-apurka, zaharragoak ere jasotzen jarraituko dugu).

Itzulpen horien datu bibliografikoez gain, testuetara heltzeko esteka eskaintzen du datu-baseak (sarean eskura daitezkeen kasuetan), hala nola horiei buruzko kritikak, halakorik argitaratu baldin bada.

Bilaketa interfazeek bilaketa-irizpide ugari uztartzeko aukera ematen dute. Obretatik abiatuta itzultzaileen informazioa lortzeko modua, eta alderantziz.

Emaitzak: Emaitzen sailkapenari dagokionez, itzulpenak honela sailkaturik agertzen dira:

1) Liburuak

literatura - haur eta gazte literatura -  ez-literatura

2) Bestelako testuak

3) Audioak.

Nor da Nor-en ekarpena

Itzulpengintza ardatz duen datu-basea izanik, sakabanaturik edo jaso gabe egon den informazioa biltzen du Nor da Nor-ek gune bakar batera, beste inon egin ezin daitezkeen bilaketak ahalbidetuz.

Datu batzuk

Erakunde laguntzaileak

CEDRO, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.