Nor da Nor - Euskal Itzulpengintzaren datu-basea

NDN.gif
NdNk, 10 urte

Euskal Itzulpengintzaren datu-baseak 10 urte bete ditu aurten. Urteurrenaren harira, galdera bat egin diegu zazpi erabiltzaileri, eta bideo labur banatan erantzun digute.

Zer da Nor da Nor?

Euskaratik eta euskarara egindako itzulpengintzaren datu-basea, informazio gunea. EIZIEk sortutako datu-base hau etengabe osatzen eta garatzen ari da, eta itzulpena, interpretazioa eta zuzenketa hartzen ditu kontuan.

Informazioa bi ardatz nagusiren inguruan dago antolaturik:

Itzultzaileak

Datu-baseak itzultzaile, interprete eta zuzentzaileei buruzko informazio hau biltzen du une honetan:

  • Euskaratik eta euskara itzuli duten pertsonen izen-abizenak eta haiek itzulitako obren erreferentziak.
  • EIZIEko bazkide diren itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen datu zehatzak: biografia laburrak, lan-arloak, hizkuntza-konbinazioak...
  • Profesional horiekin zuzenean harremanetan jartzeko bidea ere eskaintzen da, elkartera itzultzaile bila datorrenarentzat lagungarri.
Itzulpenak

Gehienbat, literatur itzulpenak biltzen ditu NdNek:

  • Haur eta gazte literaturakoak zein helduentzakoak.
  • Euskaratik zein euskarara itzulitakoak.
  • Paperean argitaratutakoak zein modu digitalean bakarrik zabaldutakoak.
  • Liburu osoak –monografiak– ez ezik, aldizkarietan, sarean eta bestelako liburuetan argitaratu diren itzulpenak ere jasotzen ditu (poemak eta ipuin solteak, pasarteak...).
  • Audioak (itzulpenen podcastak, audioliburuak…)

Dena dela, testu ez literarioak ere biltzen hasiak gara (une honetan, 2019tik aurrerakoak, eta, apurka-apurka, zaharragoak ere jasotzen jarraituko dugu).

Itzulpen horien datu bibliografikoez gain, testuetara heltzeko esteka eskaintzen du datu-baseak (sarean eskura daitezkeen kasuetan), hala nola horiei buruzko kritikak, halakorik argitaratu baldin bada.

Bilaketa interfazeek bilaketa-irizpide ugari uztartzeko aukera ematen dute. Obretatik abiatuta itzultzaileen informazioa lortzeko modua, eta alderantziz.

Emaitzak: Emaitzen sailkapenari dagokionez, itzulpenak honela sailkaturik agertzen dira:

1) Liburuak

literatura - haur eta gazte literatura -  ez-literatura

2) Bestelako testuak

3) Audioak.

Nor da Nor-en ekarpena

Itzulpengintza ardatz duen datu-basea izanik, sakabanaturik edo jaso gabe egon den informazioa biltzen du Nor da Nor-ek gune bakar batera, beste inon egin ezin daitezkeen bilaketak ahalbidetuz.

Hemeroteka
Erakunde laguntzaileak

CEDRO, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.