Zenbait ekimen

eLiburutegian
Bilduman argitaratu diren itzulpenek bizirik jarrai dezaten, horietako zenbait eLiburutegian jarri dira jendearen eskura, jabetza publikoan. Hau da, ePub formatuan, doan eta denbora mugarik gabe deskargatzeko moduan.
LU Corpusa
Corpus paralelo eleaniztuna. Oraingoz, bildumako hamalau itzulpen ditu corpusak oinarri (frantsesa eta ingelesa). EIZIE eta Elhuyar Eleka Ingeniaritza Linguistikoa unitatearen arteko lanaren emaitza da.

Literatura Unibertsala. Batxilergoa 2 testuliburua argitaratu zen 2012an, EIZIEren eta Erein argitaletxearekin lankidetzan.

Erein argitaletxeak Literatura Unibertsala. Batxilergoa 1 testuliburua argitaratu zuen 2016an.