XXXII. Udako Ikastaroak (EHU): Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak - 2013
EIZIEk Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak ikastaroa antolatu du EHUren Uda Ikastaroen programaren barruan, 2013ko uztailaren 22tik 24ra, Donostiako Miramar Jauregian.
Honako helburu honi erantzun nahian antolatu zen ikastaroa, Isabel Etxeberriaren zuzendaritzapean:
"Azken hamarkada hauetan euskarara itzulitako literatur eskaintza nabarmen handitu da. 1990eko hamarkadan Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) Literatura Unibertsala bilduma abiarazi zuenetik, itzultzaileak eta argitaletxeak ugaritu egin dira, eta euskararako literatur itzulpenaren eskaintza gutxi-asko egituratu bat osatzen hasi da. Orain, atzera begiratzeko eta balorazioa egiteko unea iritsi da. Ikastaro honetan, azken hogeita bost urteotan egindako ibilbideaz gogoeta egin nahi dugu: zer itzuli den eta zer ez; zergatik; eta nola. Horretarako, zenbait ikertzaile eta adituren azterketak entzun ahal izango ditugu, eta ibilbide horretan protagonista izan diren zenbait itzultzaileren esperientzien berri izango dugu."
HEMEROTEKA
Euskararako itzulpengintza: azkenaldiko joerak (I) (D. Sarriugarte, Elearazi, 2013-07-29)
Euskararako itzulpengintza: azkenaldiko joerak (II) (D. Sarriugarte, Elearazi, 2013-07-30)
Euskararako itzulpengintza: azkenaldiko joerak (III) (G. Arrula, Elearazi, 2013-07-31)
Idazle elebidunen pagotxa (I. Etxeberria, 31 eskutik, 2013-07-30)
Itzulpenak lau eskutara (IV) (M. Ibarluzea, bizkaie!, 2013-07-29)
Zein eragozpen dago euskarazko itzulpenak irakurtzeko? (G. Bereziartua, Argia, 2013-07-23)