Literatura Unibertsalak, 20 urte (Itzultzailearen eguna 2010)
Mahai-ingurua
Literatura Unibertsala itzulpen-bildumaren inguruko mahai-ingurua antolatu zuen EIZIEk, 2010eko irailaren 30ean, Donostiako liburutegiko San Jeronimo kaleko aretoan, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Gotzon Egia EIZIEkidea gidari zela, hiru lagun gonbidatu genituen gaia aztertzera: Iratxe Retolaza literatur kritikaria, Xabier Olarra itzultzaile eta editorea, eta Lurdes Otaegi unibertsitateko irakaslea.
Egun horretarako bereziki prestatutako ikus-entzunezkoak eman zion hasiera ekitaldiari, puntua jarri zien gero Gotzonek parte hartzaileei, eta solasaldi interesgarri bezain aberasgarria sortu zen ekitaldian, bertaratu ziren guztien artean.