Literatura Unibertsala itzultzen - UEU Udako Ikastaroak 2012
Literatura Unibertsala bildumaren hirugarren aroa abiatu berria dela eta, «Literatura Unibertsala itzultzen» izeneko ikastaroa prestatu zuen EIZIEk UEUrekin elkarlanean, bildumaz eta, oro har, literatura-itzulpengintzaz gogoeta egiteko asmotan.
Ikastaroa UEUren Eibarko egoitzan (Markeskoan) izan zen, 2012ko ekainaren 26tik 27ra.

Lehenengo egunean, hilaren 26an, Miren Ibarluzea, Ana I. Morales eta Karlos Zabala aritu ziren, eta 27an, berriz, Gerardo Markuleta, Fernando Rey eta Juan Garzia.
Ikastaroa Twitterren emititu zen (@LitUnib): Iñigo Roquek, ikastaroaren antolatzaile eta aurkezle lanetan aritzeaz gain, txioka kontatu zigun parte hartzaile bakoitzaren jarduna.
Twitterrek ez ezik, zenbait hedabidek ere jaso zuten ikastaroaren berri.
LITERATURA UNIBERTSALA: ahal bezain hurbil, behar bezain urrun! (I) (Elearazi, 2012-06-28)
LITERATURAUNIBERTSALA: ahal bezain hurbil, behar bezain urrun! (II) (Elearazi, 2012-06-29)
Ez herdoiltzeko, beharrezkoa J.L. Zabala (Berria, 2012-06-28).
UEUko Literatura Unibertsala itzultzen (Bilbo Hiria irratia, Ibaizabal magazina, 2012-06-27. Iñigo Roqueri eginiko elkarrizketa)
Munduko hitzak euskaraz jartzen (UEU, Udaro, 2012-06-26)