Eider Rodriguezen "Katu jendea", 5 hizkuntzatan
Argitalpen honi buruz
Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, Idazlea itzultzaileen lantegian ekimena antolatu zuen EIZIEk 2012ko urrian, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin eta UPPA unibertsitatearekin lankidetzan. Izan ere, gure literaturaren lagin bat mundu zabalean ezagutzera emateko bidea ematen digu lantegiak besteak beste, han itzultzen diren testuen bitartez.
Eider Rodriguez idazlea eta bost itzultzaile jarri genituen mahai baten bueltan, eta, "Katu jendea" ipuina ardatz harturik, ikuspegi berri bati heldu eta hiru itzulbide desberdin aztertu genituen: zuzenekoa, zeharbidezkoa eta lankidetzakoa.
Hona ekarri dugu emaitza. Eider Rodriguezen narrazio bat, bost hizkuntzatan:
Argitalpen hau, Etxepare Institutuak sorturiko Euskal Sortzaileak Saila izeneko bildumako hirugarren zenbakia da.
- Katu jendea - Katu jendea liburutik ekarria (Elkar, 2010)
- Gatos - Eider Rodriguezek berak itzulia (Un montón de gatos liburutik ekarria. Caballo de Troya, 2012)
- Tant de chats - Joana Pocheluk euskaratik zuzenean itzulia
- Katzenmenschen - Gabriele Schwabek euskaratik zuzenean itzulia
- Katmensen - Peter Smaardijk eta Henrike Olasolo-k euskaratik itzulia
- Chats - André Gabastouk gaztelaniatik itzulia
Katu jendearen lagin horiek ezezik, lantegian aztertu ziren gaien kontakizuna ere erantsi diogu honi: Pizti jendea: katuak, itzultzaileak eta idazleak - Itziar Otegi
Hemeroteka
- Idazleak mintzo: Eider Rodriguez (Elearazi, 2013-03-11)
- Euskal Antologiak Saileko lehen bi tituluak eta Katu Jendea ipuinaren itzulpenak, kalean (Etxepare Institutua, 2013-02-18)
- Etxepare Euskal Institutuak Eider Rodriguezen Katu jendea ipuina bost hizkuntzatan argitaratuko dau (BIZKAIe, 2013-01-17)
- Katu jendea ipuinaren bost itzulpen argitaratuko dituzte (Berria, 2012-12-21)
- Etxepare Euskal Institutuak Eider Rodriguezen Katu jendea ipuina bost hizkuntzatan argitaratuko du (Europa Press, 2012-12-20)