Kalitate kontrola
Testuak itzuli ostean prozesatzeko software bat da. Fitxategien kalitate-kontrola egiteko, terminologia egiaztatzeko, etiketak egiaztatzeko, ortografia zuzentzeko et kateen koherentzia bermatzeko balio du, besteak beste. Era berean, proiektuetan bilaketak egiteko aukera ematen du. Apsic enpresaren software pribatua. Oinarrizko bertsioa doakoa da eta bertsio aurreratua ordainpekoa da.
Testuak itzuli aurretik edo ostean prozesatzeko software bat da. Fitxategiak itzuli aurretik prozesatuz gero informazio linguistikoa erauzteko aukera ematen du, eta itzulpena egin ostean kalitate-kontrola egiteko, terminologia egiaztatzeko, ortografia-zuzentzailea pasatzeko nahiz kateen koherentzia bermatzeko balio du. Halaber, itzulpenaren eta zuzenketaren arteko konparazioak egiteko balio du. Lionbridge enpresaren software pribatu eta ordainpekoetako bat da.