Zuzentzaileak
Xuxen, Euskararako zuzentzaile ortografikoa
Euskararako sortutako lehen zuzentzaile ortografikoa da. Microsoft Officen eta LibreOfficen instala daiteke, eta testuak sarean zuzentzeko aukera ere ematen du. Akatsak markatzeaz gain, forma hobetsiren bat duten hitzak ere azpimarratzen ditu, bai eta akats gramatikalak zuzentzeko proposamenak egin ere.
Zuzentzaile ortografiko eta lexikala da, eta Microsoft Officen, LibreOfficen edo sarean erabil daiteke. Ortografia-akatsak azpimarratzeaz gain, lexiko-akatsak zuzentzeko proposamenak ere egiten ditu.
IDITE lexiko-egiaztatzailea (UZEI)
Sarean erabiltzeko lexiko-zuzentzailea da. Testu osoa aztertu ondoren egiten ditu zuzenketak, eta, nahi izanez gero, txosten bat ere sortzen du, lexiko-ohar guztiak eta hitz ezezagunak bilduta.