Beste batzuk

Search & Replace

Search and Replace Classic ordenagailuko fitxategietan bilaketa aurreratuak eta ordezkapenak egiteko doako tresna da. Besteak beste, azpidirektorioetan eta ZIP fitxategietan maiuskulak eta minuskulak bereizten dituzten bilaketak egiteko aukera ematen du.

FileZilla

FileZilla software libreko FPT soluzio bat da, bezero zein zerbitzari gisa funtzionatzen duena. Fitxategiak transferitzeko baliabide egokia da.

WinSCP

WinSCP software libreko Windows-erako FTP soluzio bat da. Bezero gisa funtzionatzen du eta SSH segurtasun-protokoloa erabiltzen du. Fitxategiak transferitzeko balio du.

XML Copy-editor

XML Copy Editor software libreko XML fitxategien editore bat da, eginbide bisual eta erabilerrazak dituena.

AutoHotkey

AutoHotkey zeregin errepikakorrak automatizatu edo laburtzeko kode irekiko Windows-erako doako software bat da. Makroen bidez funtzionatzen du eta errendimendua hobetzeko aukera ematen du.

Dragon Naturally Speaking

Ordenagailuari testuak diktatzeko tresna bat da. Zenbait OLI tresnarekin konekta daiteke eta, orduan, itzulpena idatzi beharrean ahoz dikta daiteke. Oraingoz ez du euskarazko diktaketarik antzematen. 

Elhuyarren TTS neuronala

Elhuyarren hizketa-sintesiko sistema 6 hizkuntzatan (TTS, Text To Speech)