Terminologia

TermKate

Hiztegi espezializatuak sortzeko ingurune digitala (Elhuyar)

Terminology Extraction Suite (TES)

Corpusen analisian eta estatistikan oinarrituta, jatorrizko zein helburuko testuetatik terminologia erauzteko balio duen kode irekiko tresna.

MultiTerm

MultiTerm terminologia elebakarra nahiz eleaniztuna eta glosarioak kudeatzeko tresna bat da. Datu-base zentral batetik funtzionatzen du eta mahaigaineko bertsioan, widget gisa zein Trados Studion integratuta erabiltzeko bertsioak ditu. SDL enpresarena da eta ordainpekoa.

Lingo 4.0

Terminologia zerrendak eta glosategiak sortzeko tresna merke eta erabiltzen erraza.

TermStar

TermStar datu-base terminologiko elebakar zein eleanitzak sortu eta kudeatzeko tresna bat da. Star Group enpresarena da, ordainpekoa da eta Transit itzulpen-tresnarekin konbina daiteke.