Itzulpen automatikoa
Itzuli - Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
Sare neuronalen bidez funtzionatzen du, eta gaztelania, frantsesa eta ingelesa erabiltzen ditu, bi norabideetan. Testu-tipologiaren arabera eska daitezke itzulpenak (orokorra eta juridiko-administratiboa), eta tresna-barra bat ere sortu dute: «Itzuli+».
ELIA - Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna
Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritua, ordenagailu eta mugikorretan erabil daiteke. Euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa dakizki.
Zerbitzu aurreratuak ere eskaintzen ditu: dokumentu formatudunak osorik itzultzea eta bezeroen sistemetan integratzea.
Aditu - Elhuyarren hizketa-ezagutzailea
Azpititulu automatikoak sortzen ditu, editatzeko eta deskargatzeko moduan, eta azpititulu eleaniztunak ere sor daitezke Elia itzultzailea integratua duenez.
Transkripzioak egiteko ere erabil daiteke.
Batua adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako itzulpen zerbitzu bat da. Informazio gehiago, hemen (Sustatu).
Itzultzaile automatiko estatistikoa da, eta ehun hizkuntza baino gehiagotara itzultzen du (tartean, euskarara). Idatziz sartutako testuak itzultzeaz gain, aukera ematen du ahoz edo argazkien bidez jasotakoak ere itzultzeko. Sistemak corpusetatik ikasten duenez, zenbat eta corpus gehiago izan eskuragarri sorburu- eta helburu-hizkuntzetan, orduan eta onargarriagoak dira itzulpenak. Hizkuntza-konbinazio gehienetan, zubi-hizkuntzak erabiltzen ditu.