Euskal itzulpenen azterketa kuantitatiboa eta inbentarioa (2008-2018)

Iñigo Satrustegi Andrés

Lan honetan, izenak berak iradokitzen duen moduan, 2008. eta 2018. urteen artean euskarara ekarritako literatur lanen azterketa kuantitatiboa egin dugu. Manu Lopez Gasenik orain dela urte batzuk egin zuen azterketaren jarraipen gisa aurkezten dugu; izan ere, lan hori bera izan dugu abiapuntu gisa. Gaur egungo euskal literatur itzulpenaren sistema aztertu nahi izan dugu, Lopez Gasenik lortutako emaitzekin nolabaiteko alderaketa bat egiteko, eta, ahal izanez gero, egun balizko joerak zein diren identifikatzeko.

Azterketa

Senez aldizkariaren 51. zenbakian argitaratu da azterketa, eta honela dago osatuta:

  1. Sarrera
  2. Metodologia
  3. Datuen analisia
  4. Eranskinak

I. Eranskina: Monografien taulak osorik:
Jatorrizkoen hizkuntzak; jatorrizkoen herrialdeak; itzultzaileak eta itzulpen kopuruak; argitaletxeen zerrenda

II. Eranskina: 'Bestelakoak' ataleko taulak osorik:
Jatorrizkoen hizkuntzak; argitaratzaileak eta euskarriak; itzultzaileak

Euskal itzulpenen inbentarioa 2008-2018

(III. Eranskina)

Azken 11 urteetan euskarara ekarritako lanen inbentarioa osatu dugu.

Hauek izan dira jarraitu ditugun irizpideak:

  • Batetik, monografiak eta bestelakoak bereizi ditugu.
  • Horietako bakoitzean, genero literarioen araberako taula bana egin dugu.
  • Taula bakoitzean, literatur lanak autoreen abizenaren arabera ordenatu dira, alfabetikoki.
  • Liburu bakoitzaren honako datu hauek ematen ditugu, ordena honetan:
    • Egilea(k)
    • Titulua
    • Jatorrizkoaren argitalpen urtea
    • Jatorrizkoaren hizkuntza
    • Jatorrizkoaren herrialdea*
    • Itzulpenaren argitaletxea
    • Itzulpenaren argitalpen urtea
    • Itzultzailea

(*) Datu hau ezin dugu «bestelakoak» ataleko lanetan eman, NdNek ez duelako informazio hori biltzen.

2020-09-23