Literatur Itzulpena Hedabideetan

Literatur itzulpenen presentzia bermatzeko eta literatur itzulpenen irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, "Literatur Itzulpena Hedabideetan" programa sortu zuen EIZIEk 1991. urtean.

Ekimen horren baitan, zenbait elkartekidek eginiko kritikak edo iruzkinak argitaratu izan ditu urte askoan, Euskal Herriko hainbat egunkaritan eta elkartearen web orrian.

Azken urteotan, ordea, presentzia hori berez bermatu da, eta, hori dela eta, 2014an programari amaiera ematea erabaki du elkarteak. Nolanahi ere, hedabideetan ikusten ditugun iruzkinak biltzen jarraitu dugu, orain arte bezala, batez ere Armiarmaren Kritiken Hemerotekatik (helduen literatura).

Bestalde, Nor da Nor euskal itzulpengintzaren datu-basean ere irakur daitezke iruzkinok, obra bakoitzaren fitxan agertzen baitira.

Literatur Itzulpena Hedabideetan programa

Aurreko urteak

Literatura Unibertsala bildumako liburuen iruzkinak

Urrezko Biblioteka bildumako liburuen iruzkinak

*******************************

Kritiken Hemerotekatik ekarriak