Itzulpen Antologia III

antolo3.jpg

EIZIEk 2002an ohorezko bazkide izendaturiko itzultzaileen lanak biltzen ditu argitalpen honek. Honela dio aurkezpenean:

«EIZIE - Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak argitaratzen duen hirugarren itzulpen antologia da hau. Elkartea sortu genuenean hartutako erabakia betez, sorrera horretan parte hartu zuten itzultzaile adinekoenetan muga jarri eta, horiek barne, aurrekoekin batera egin zuten lanarekiko aitorpen bezala ohorezko izendatu eta beraien lanekin antologia bat argitaratzeko eman genuen hitza betetzera gatoz. Eta hasieran bertan aipatu behar da antologia honetara dakartzagun itzultzaile asko orain omentzen dituen Elkartearen sortzaile izan zirela.

Bidenabar, aurreko antologiekin alderatuta desberdintasun ugariak eta nabariak ditu hirugarren honek. Lehenik eta behin, itzultzaile kopurua azpimarratu behar dugu, aurreko bietan zortzina itzultzaile izan genituen bezala, oraingo honetan 13 itzultzaile eta beste bi itzultzaile-talde dauzkagulako. Belaunaldi oparoa izan da itzulpenaren ikuspegitik ere 1930 urteen inguruan jaiotakoena; oparoa ez ezik baita emankorra ere, antologia honetan jasotzen diren lanek ongi erakusten duten bezala.

Taldeak liturgia eta Elizen Arteko Biblia euskaratzen aritu zirenak dira, eta bakoitzari dagokion lanaren aurkezpenean zehazten dira taldeak osatu zituztenen izenak. (…)».


Argitalpenaren urtea: 2002
ISBN: 84-7086-400-9


Aurkibidea

Aurkezpena
Lurdes Auzmendi

Hitzaurrea
Xabier Mendiguren Bereziartu

Eliz Testuak
TALDE LANEAN
Sarrera: Eustasio Etxezarreta

Elizen Arteko Biblia
TALDE LANEAN
Sarrera: Dionisio Amundarain

Baratza
JOXE AGIRRE "JOXE ALKIZA"

Periklesen hitzaldia
PATXI ALTUNA

Kolonizatuaren ezagugarria
JOSE LUIS ALVAREZ ENPARANTZA "TXILLARDEGI"

Elebiduntasuna eta elebitasuna
DIONISIO AMUNDARAIN

Izurde urdinen uhartea
MIKEL ATXAGA

Komando baten analisia
LUKAS DORRONSORO

Zuberoa Aro Modernoan
HIAZINTO FERNANDORENA

Errumes errusiarraren kontakizunak
XALBADOR GARMENDIA

Hainbat kanta
ANDONI LEKUONA

Bi munduen sinfonia
JUAN MARl LEKUONA

Jose Mendiague
TXOMIN PEILLEN

Zenbait herri kanta
JOSE MARIA SATRUSTEGI

San Frantziskoren eta lagunen Loretxoak
JOSE LUIS ZURUTUZA