Itzulpen Antologia II

antolo2.jpg

EIZIEk 1996an ohorezko bazkide izendatu zituen itzultzaileen laginak biltzen ditu argitalpen honek. Honela dio liburuaren aurkezpenean:

«(…) Elkartea osatzen dugunok aurrera jarraitu nahi izan dugu, lehenagoko belaunaldietako idazle-itzultzaileek eginiko lana eskertzen, bai eta, noizbait, ilunbeetatik atera eta ezagutzera ematen ere, eta horrela, gure lehen antologia hori aurkeztu genuen ekitaldi berean beste zortzi lagun izendatu genituen ohorezko bazkide: Jose Basterretxea "Oskillaso", Jean Haritschelhar, Jose Antonio Retolaza, Juan San Martin, Maritxu Urreta, Luis Villasante, Piarres Xarriton eta Augustin Zubikarai. Izendapenarekin batera, EIZIEk itzultzaile horien lan batzuk jasoko zituen bigarren antologia bat prestatzeko konpromezua hartu zuen, eta konpromezu horri erantzunez aurkezten dugu eskuartean duzun Itzulpen Antologia II hau, lehenengoaren asmo berari jarraituz».


Argitalpenaren urtea: 1998
ISBN: 84-7086-351-7


Aurkibidea

Aurkezpena
Lurdes Auzmendi eta Koldo Biguri

Itzultzaile emerituak
JUAN MARI LEKUONA

Upel bethe amontillado
JOSE BASTERRETXEA "OSKILLASO"

Ahaide delizius huntan
JEAN HARITSCHELHAR

Hainbat komiki
JOSE ANTONIO RETOLAZA

Zaldun bitxia
JUAN SAN MARTIN

Itsas-malda zuriak
MARITXU URRETA

Jesukristo. Kristau Fedearen Sustraiak
LUIS VILLASANTE

Kultura ezberdinen politika baten alde
PIARRES XARRITON

Batzar Nagusiak Oraingo Giroan
AUGUSTIN ZUBIKARAI