Itzulpen Antologia I
EIZIEk 1991n ohorezko bazkide izendatu zituen itzultzaileen laginak biltzen ditu argitalpen honek. Honela dio liburuaren aurkezpenean:
«Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartea (EIZIE) 1987an sortu zenean, itzultzaile gazte edo hasberrien eta zahar edo esperientziadunen belaunaldien artean zubi egin zuen taldetxo batek ere parte hartu zuen aipatutako sorreran. Elkarteak bere ibilbideari ekin eta handik gutxira, gerra aurrekoa dei dezakegun belaunaldiko idazle-itzultzaileen lana aitortzeko eta ilunbeetatik atera eta ezagutzera emateko asmoa piztu zen gure artean. Izan ere, horietako batzuek idazle gisa oihartzun handia zeukaten, baina beraien itzulpen lanekiko aitorpena ia beti bigarren mailan uzten zen. Horrela, hirurogeita hamar urte beteak zituzten itzultzaileen zerrenda osatu eta 1991ko otsailaren 16an gure asmoekin ados azaldu zirenak Elkarteko Ohorezko Bazkide izendatu genituen. Jaime Kerexeta, Santiago Onaindia, Jean Diharce «Iratzeder», Yon Etxaide, Lino Akesolo, Pedro Berrondo, Maria Dolores Agirre eta Eusebio Erkiaga izan dira lehenak.
Baina hori ez da nahikoa beraien itzulpen lanei zor diegun aitorpena emateko, eta horregatik EIZIE elkarteak beraien lanekin itzulpen antologia hau osatzea erabaki zuen, haien lanarekiko aitorpen bezala ez ezik, beste itzultzaileontzako eta lan honetan hasiko direnentzako ikasbide bezala ere». (…)
Argitalpenaren urtea: 1996
ISBN: 84-7086-324-X
Aurkezpena
Lurdes Auzmendi eta Koldo Biguri
Hitzaurrea
JUAN SAN MARTIN
Txalupak jaberik ez
MARIA DOLORES AGIRRE
Gau iluna
LINO AKESOLO
Don Kijote Mantxa'ko
PEDRO BERRONDO
Salmoak
JEAN DIHARCE "IRATZEDER"
Domiku Garat. Biltzarraren defentzaile
YON ETXAIDE ITHARTE
Itunben ekonomikoaren legea
EUSEBIO ERKIAGA
Esakunak
JAIME KEREXETA
Illargi barria
SANTIAGO ONAINDIA