Ordenagailuaren abedea itzultzaileentzat - 2005
Ikastaroaren helburua ordenagailuaren ahalbide estandarrak etekin handienaz erabiltzen ikastea izan zen, itzultzailearen lanaren eta zeregin ikuspegiaz begiratuta.
Abiapuntuko ideia bat izan zuen ikastaroak: arintasunaren eta osasunaren aldeko da ordenagailuarekiko eragiketa ahal den gehienak teklatuaren bidez egitea. Izan ere, teklatuak, testuak idazteko bezala ordenagailuari agindu gehienak emateko balio du; saguak, aldiz, soilik aginduak emateko, ez testuak idazteko.
NOIZ: 2005eko ekainaren 14an, 16an, 21ean eta 23an
NON: UEU (informatika gela)- Eibarko Markeskoa jauregia (Otaola hiribidea 1 - Eibar)
Gotzon Egia itzultzailearen eskutik ikasleek argibide mordoska bat jaso zuten parte hartzaileek, 12 orduko ikastaroan.