Iñigo Roque (2012): Gantz erantsiak nola garbitu, edo autozuzenketaren barrenak
Artikulu honetan, egileak autozuzenketaren eremu ezkutura inguratu nahi izan du, António Lobo Antunesen A Ordem Natural das Coisas itzuli ondoko zirriborroak langai harturik. Artikulugileak erakusten digu nola landu duen itzulpena, nolako joan-etorriak erabili dituen, atzera-aurrera eta testutik testura. Mugimendu horien berriemaile, gainera, zenbait iturri aipatzen saiatu da gogoetagai, erabakien eta, oro har, prozesuaren nondik norakoen irudia biribiltzeko asmotan.