Amaia Apalauza (2021): ‘The Word for World is Forest’etik ‘Oihan hitzean mundua’ra: itzultzaile bat zientzia-fikzioaren oihanean

Zientzia-fikziozko literaturako idazlerik esanguratsuenetako bat izan zen Ursula K. Le Guin (1929-2018), eta 2021ean argitaratu da lehenbizikoz haren lan bat euskaraz: Oihan hitzean mundua. Itzulpen horren harira, batetik, zientzia-fikzioak euskal letretan izan duen eta gaur egun duen tokia aztertu dugu artikulu honetan, euskaraz idatzi eta batez ere euskarara itzulitako lanak aintzat harturik. Bestetik, egileaz eta liburuaz zenbait gako eman eta gero, itzultze-prozesuan bidera atera zaizkigun buruhauste, kezkabide, erronka eta erabakien berri eman dugu.

Irakurri artikulua